Hiri - Logistikaren Transformazioa: Teknologia eta Eredu Arrakastatsuak
Azalpena
Kontsumo-ohituren eraldaketak aurrekaririk gabeko hazkundea eragin du merkataritza elektronikoan. Datu historikoen arabera, online erosketen pisua 2008ko % 9,6tik 2022ko % 25,3ra igaro da, eta 2023-2026 hirurtekorako % 10eko hazkunde gehigarria aurreikusten da.
Eszenatoki honek erronka kritikoak planteatzen ditu ingurumen-jasangarritasunari eta espazio publikoaren kudeaketari dagokienez. Gaur egun, errepide bidezko garraioak Europar Batasuneko berotegi-efektuko gasen emisioen % 25a eragiten du; aldi berean, "azken miliako" logistikaren eraginkortasun ezak gure hiri-zentroetako irisgarritasuna eta bizikidetza nabarmen kaltetzen ditu.
Testuinguru honetan, Beasaingo Uda Ikastaroa goi-mailako topagune gisa eratzen da. Bertan, ordezkari publikoek, ikertzaileek eta adituek mugikortasun-zerbitzu aurreratuen, plataforma digitalen, estandarizazioaren eta konponbide teknologikoen (hala nola locker adimentsuen) ezarpena aztertuko dute.
Bat egin eztabaidarekin eta gidatu logistika eraginkorrago baterako trantsizioa.
Helburuak
Eztabaida teorikotik harago joatea, gure hirien etorkizuna birdefinitzen ari diren hiri-logistikako ereduak eta arrakasta-kasu errealak sakon ezagutzeko.
Erkidegoan eta hemendik harago, erreferente diren enpresa, ikerketa zentro, unibertsitate eta bestelako erakundeen topaleku izatea, elkarren arteko sinergiak indartzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Zuzendariak
Adur Ugartemendia Leunda
Beasaingo Udala
Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012). Baita Mugikortasun Digitalean ere, Berlingo Unibertsitate Teknikoaren eskutik (2024). Hainbat urtez eraikuntza industrializatuko enpresetako postu komertzialetan aritu ondoren, 2021an jardun publikora egin zuen jauzi Beasaingo alkateorde kargua hartuz. Mugikortasunarekin lotutako jardunaldi desberdinen zuzendari izan da 2022tik, UPV/EHU-ko Uda Ikastaroen barruan, baita Europako Batzordearen CIVINET egitasmoaren enbaxadore ere, hiri jasangarrien sustapena bultzatzen duen programa.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-10 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-09-10 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
Kokalekua
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago