Idazketa literarioaren abentura

Uzt. 05 - 07. Uzt, 2023 Kod. L04-23

Azalpena

Irakurtzea eta idaztea txanpon bakarraren bi alderdiak dira, baso komunikatuak, literaturaren esperientzia egoki baten bi isurialdeak, bizikleta baten gurpilak. Ikastaro honetan bizikleta horren bi pedalei eragingo diegu gure sormen literarioa lantzeko asmoz: testu egokiak eta anitzak aztertu eta gozatu, eta horren ondoren, gure testu propioak idatzi. Beraz, literatur-tailer hau teoriko praktikoa izango da.

Halere, helburua zabalagoa izango da: idazteko desira piztea, lo edo erdi lo dagoen irudimena xaxatzea, erresistentziak, beldurrak… biguntzen hastea. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak erraztu eta aprendizaiak laguntzen duena gauzatzen.

 Horrelako literatura-tailerrean ez dago onik eta txarrik, bakoitza saiatu egingo da  esperimentatzen, arriskatzen, jolasten, sormenarekin. Azalpen teorikoez gain, irakurleen iritzia ezinbestekoa izango da, taldekideak bihurtuko dira irakurle eta entzule.

Irakurri gehiago

Helburuak

Literatur narrazio bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa...

Irakurri hobeto idazteko/ idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testuak eraldatzeko ariketak. Plagio sortzailea. Estilo ariketak. Blokeatzearen kudeaketa. Idatzitako testua talde irakurketan partekatzeko motibazioa.

 

Umorea eta literatura: gai serioa. ( komikotasuna, ironia, nonsense, sarkasmoa…)  Niaren literaturarekiko hurbilpenak: autobiografía eta autofikzioa, oroimena eta literatura. Haurtzaroa, paradisu literarioa.  Haur eta gazte literaturak espazio propioa izango du.

Literartur generoa, narrazio laburra izango da, baita mikroipuinak  ere.

Metodologia: banakako zein talde lanean oinarrituta. Giro estimulatzaile eta ludikoa sortzea bilatuko dugu. Marko atsegin baina bideratua erraztu, non posible izango den idazteaz gozatzea eta, aldi berean, besteen testuez aberastea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Lankidetza

Programa

2023-07-05

08:45 - 09:00

Erregistroa eta dokumentazioaren banaketa

09:00 - 09:15

“ Ikastaroaren aurkezpena“

  • Mariasun Landa Etxebeste | Idazlea
09:15 - 11:00

Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria. Film zatiak irudimenaren akuilugarriak izan daitezke eta zinea erabiliko dugu

11:00 - 11:30

Pausa

11:30 - 12:45

Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu

12:45 - 14:00

Oroimena eta sentsazioak idaztea. Errealitatea, begiratzeko moduak. Narrazioak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan

2023-07-06

09:15 - 10:30

Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa.Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak

10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:15

Kontaketa eta memoria. Literatura eta haurtzaroa. Hurbilketa NI-aren literaturara. Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan

12:15 - 14:00

Testuak idazteko proposamenak eta saiakera. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta umoretsuan

2023-07-07

09:00 - 10:30

Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología

10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:15

Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa

12:15 - 14:00

Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa

Zuzendariak

Mariasun Landa Etxebeste

-, Idazle

Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-05 arte
25,00 EUR81,00 EUR
- 116,00 EUR
- 98,00 EUR
- 81,00 EUR
- 98,00 EUR
- 98,00 EUR
- 98,00 EUR
- 98,00 EUR
- 98,00 EUR
- 98,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa