
Irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Heztea bestearekin jardutea denean
Harremanek eskolako klima eraikitzen dute, bertan arnasten den airea nolakoa den baldintzatuz; halaber, eskolako ohituretan, identitatean eta estiloan ere eragina dute.
Azalpena
Hezte prozesuan irakasleen artean dagoen harremanaren eta haren izaera pedagogikoaren inguruko hausnarketa abiatzea da Uda Ikastaro honen helburu nagusia. Irakasleek heziketa prozesuaren funtsezko katebegia osatzen dute, eta eskola testuinguruan beste eragile zein agente batzuekin (familiak, ikasleak, komunitatea…) harremanak izatea ezinbestekoa den neurrian, irakasleek haien lankideekin eraikitzen dituztenak ere aintzat hartzekoak dira. Ezinezkoa da irakasle lanbidea harremanik gabe ulertzea.
Harremanek, gainera, eskola testuinguruan izaera pedagogikoa dute, elkarrenganako eragina dakartelako berekin eta pertsona bat edo gehiagoren arteko etengabeko elkartrukea delako. Hezkuntza fenomeno etikoa da, eta hezkuntza eremuko aktoreen arteko etengabeko harremana du ezaugarri: ikasleekin, familiekin, beste irakasleekin, jangelakoekin... izaten diren harremanek eta haien izaerek antzaldatzeko gaitasuna duten neurrian, balio sinboliko nabarmena dute eta eskola birdefinitzeko gakoak dira.
Edozein aldaketa, berrikuntza edota hobekuntza sustatzeko orduan, ekimen horiek harreman mapa baten gainean proposatzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da: izan ere, nola aldatu zerbait aldaketa hori gauzatu behar duten eragileak ez badaude eroso? Eskolan dauden askotariko elkartrukeak kontuan hartzeak prozesu demokratikoagoak eta sakonagoak bideratzea ahalbidetzen du. Harreman txarren testuinguru batean askoz ere konplexuagoa da berrikuntza bat abiatzea, konfiantza faltak, aldaketarako erresistentziak edota inertzia txarrek prozesua oztopatzen dutelako. Harreman osasuntsuek, aldiz, irakasleen arteko lankidetza sareak sustatzen dituzte, harreman horizontalei esker, errealitate bati erantzun eranginkorrak emanez eta beharrak zehaztasunez identifikatuz. Hala, egokitzen zaizkion erronken aurrean, irakasleak erantzunak emateko jarrera proaktiboa izango du.
Honenbestez, harremanek eskolako klima eraikitzen dute, bertan arnasten den airea nolakoa den baldintzatuz; halaber, eskolako ohituretan, identitatean eta estiloan ere eragina dute. Ikuspegi inklusibo batetik, harremanak sormenerako eta hezteko espazio ere badira, bestearekiko jarrera enpatikoa eta ulerkorra eraikitzea ahalbidetzen dutelako, elkarrenaganako aintzatespena eta zenbaitetan ikusezin diren horien ikusgarritasuna posible eginez.
Harremanak ez dira elkartruke soil bat; harremanak balio sinbolikoa duten konektoreak dira. Askotan ikusezinak diren arren, eta horrek konplexuagoa egiten badu ere, horiek zaindu eta elikatzeko plana beharrezkoa da. Zentzu horretan, badira harremanei dagokionean identifikatuko ditugun bi une kritiko: batetik, irakasle hasiberrien kasua eta bestetik, irakasleen garapen profesionalari dagokiona. Biek zuzenean eragiten diete harremanei, eskolako klimari eta heziketako kulturari, edozein aldaketa prozesuren arrakasta lortzeko gako bilakatuz.
Helburuak
Irakasleen arteko harremanen zein haien izaera pedagogikoaren inguruan hausnartzea.
Harremanek eta haien konplexutasunak zein interdependentziak duten eraginaren inguruan gogoeta egitea.
Harremanen inguruko analisi hau irakasleen bizipen eta esperientzietatik abiatuta garatzea.
Harreman osasuntsuak eraikitzeko eskola testuinguruan aintzat hartu beharreko dimentsioak identifikatzea eta horiei aterabidea emateko proposamenak garatzea.
Eskola beste parametro eta egitura batzuetatik pentsatzeko proposamen eraldatzaileak pentsatzea, irakaslea eta bere zaintza erdigunean jarriz, eta hezkuntzako praktiken gaineko azterketa kritikoa sustatuz ikuspegi holistikoago batetik.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaro honen metodologiaren ezaugarri nagusia partaidetza izango da. Halaber, ikerketa ekintza parte-hartzailearen parametroak baliatuko dira; hau da, irakasle eta parte-hartzaile bakoitzaren errealitatea aintzat hartuta, irakasleen arteko harremanen inguruan hausnarketa teoriko eta praktikoa egingo da. Helburua ikastaroaren bidez errealitatean eragiteko moduko proposamen bat eraikitzea izango da, denon artean. Horretarako baliatuko diren teknikak bi izango dira, nagusiki: batetik, fotoelizitazioa erabiliko da, irudien bidezko narratiba pedagogikoak sortuz. Eta bestetik, taldeko elkarrizketa fokalak, esperientzia ezberdina bizi duten irakasleen arteko elkarrizketa sustatuz. Tartean, bi egunetan zehar, bestelako teknika kualitatiboak ere aztertuko dira (denbora lerroak, kartografiak etab.).
Lankidetza
Programa
2025-06-25
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Estibaliz Amenabarro Iraola | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle doktorea
“Irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Heztea bestearekin jardutea denean“
- Estibaliz Amenabarro Iraola | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle doktorea
“Una educación con rostro humano: La Pedagogía de la Alteridad“
- Eduardo Romero Sanchez | Murtziako Unibertsitatea - Irakasle Titularra (Zoom bidez parte hartuko du)
Atsedena
“Irakasleen arteko harremanak eta haien izaera pedagogikoaren inguruko hausnarketa kolaboratiboa (lan saioa)“
- Estibaliz Amenabarro Iraola | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle doktorea
2025-06-26
“Irakasleen arteko harremanen inguruko kartografiak eta tratu onetan oinarritutako narratibak eraikitzen“
- Estibaliz Amenabarro Iraola | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle doktorea
Atsedena
Mahai ingurua: “Harremanak zaintzeko kultura baterantz ikastetxean. Zaindu beharreko dimentsioak“
- Estibaliz Amenabarro Iraola | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle doktorea
- Nere amenabar Perurena | EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA - IRAKASLE AGREGATUA
Zuzendariak

Estibaliz Amenabarro Iraola
Hezkuntza, Antropologia eta Filosofía Fakultatea, UPV/EHU, Irakasle doktorea
Pedagogian doktorea (EHU, 2021), UPV/EHUn irakasle-ikertzailea. Gaur egun, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako graduetako eta Bigarren Hezkuntzako Masterreko irakaslea da. Ikerketa eremuan berriz, bere ikerketa lerro nagusia: hezkuntza inklusiboa eta metodologia inklusiboetan kokatzen da. Modu berean, irakaslearen etengabeko prestakuntza eta formazioan, irakaslearen identitateak eta ezagutzak duen papera aztertzen du baita haien arteko harreman eta kolaborazio sareak, alteritatearen pedagogiaren ikuspegitik. Inkluni ikerketa taldeko kidea da 2020tik. Eta gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabeen hezkuntza eskubidearen inguruan ikertzen du. Modu berean, Vic-eko Unibertsitateko GRAD ikerketa taldearekin lankidetzan, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatuko ikerketa proiektu batean parte hartzen du, irakasleen arteko lankidetzak ikaskuntza kooperatiboan duen garrantzia, zaurgarrienak direnen ikasleei laguntzak eta babesak emateko unean, aztertuz (PID2021-128456NB-I00). Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, berrikuntza sozialeko egitasmoa den Askiak proiektuan parte hartzen du bertan, babespean dauden haur eta nerabe emakumeen zaurgarritasunaren inguruko lan bat garatuz.
Hizlariak

Nere amenabar Perurena
Pedagogian doktore (UPV/EHU 2013), Irakasle Agregatua Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Bere ikerketa arloak hezkuntza teknologikoa eta alfabetizazio digitala dira nagusiki , bereizik nerabeen teknologia erabilera (sare sozialak eta telefono inteligenteak) aztertzeko, bai eta inklusio digitalaren ikertzeko ere. Estatu mailan GRAD (Aniztasunari ArretaTaldea) ikerketa taldean parte hartzen du, Vic-eko Unibertsitateko Katedra Central Kataluniako Unibertsitatean, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioko proiektu baten garapenean, "Lan Kooperatiboa Ikasle Inklusio Gutteragatik Irakasle arteko Lankidetzan" izeneko proiektuan (PID2021-128456NB-I00). Horrez gain UNESCOren Hezkuntza eta Balore Edukien Katedrako kide permanentea da, eta azken urte hauetan ikerketa proiektu desberdinetan parte hartzen du. Gaur egun " Latinoamerikako nerabeek gailu digitalen erabilera arduratsua eta kritikoa hobetzeko esku-hartzea, EHU-L23/22" izeneko proiektuan parte hartzen du.

Estibaliz Amenabarro Iraola
Hezkuntza, Antropologia eta Filosofía Fakultatea, UPV/EHU, Irakasle doktorea
Pedagogian doktorea (EHU, 2021), UPV/EHUn irakasle-ikertzailea. Gaur egun, Pedagogiako eta Gizarte Hezkuntzako graduetako eta Bigarren Hezkuntzako Masterreko irakaslea da. Ikerketa eremuan berriz, bere ikerketa lerro nagusia: hezkuntza inklusiboa eta metodologia inklusiboetan kokatzen da. Modu berean, irakaslearen etengabeko prestakuntza eta formazioan, irakaslearen identitateak eta ezagutzak duen papera aztertzen du baita haien arteko harreman eta kolaborazio sareak, alteritatearen pedagogiaren ikuspegitik. Inkluni ikerketa taldeko kidea da 2020tik. Eta gaixotasun arraroak dituzten haur eta nerabeen hezkuntza eskubidearen inguruan ikertzen du. Modu berean, Vic-eko Unibertsitateko GRAD ikerketa taldearekin lankidetzan, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatuko ikerketa proiektu batean parte hartzen du, irakasleen arteko lankidetzak ikaskuntza kooperatiboan duen garrantzia, zaurgarrienak direnen ikasleei laguntzak eta babesak emateko unean, aztertuz (PID2021-128456NB-I00). Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, berrikuntza sozialeko egitasmoa den Askiak proiektuan parte hartzen du bertan, babespean dauden haur eta nerabe emakumeen zaurgarritasunaren inguruko lan bat garatuz.

Eduardo Romero Sanchez
Murtziako Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasle titularra. Pedagogian Lizentziatua eta Doktorea Lizentziatura Amaierako Sariarekin eta Doktorego Ezohiko Sariarekin. Irakasleen Nortasun Profesionala Garatzeko Sare Iberoamerikarraren (RIDIPD) Koordinatzaile Nagusia. Murtziako Unibertsitateko (OES) Gizarte Bazterketaren Behatokiko Ikerketa burua. “Balioen Hezkuntza” Ikerketa Taldeko kidea. CETYS Unibertsitateko (Mexiko) Baloreen Hezkuntzako PIMSA Katedra Distinguishedeko irakaslea. ANECAk egiaztatutako Irakasleen Irakaskuntza Jarduera Ebaluatzeko Programan (DOCENTIA-UMU) Bikain gisa sailkatua. Hainbat egonaldi egin ditu, besteak beste, Hezkuntza Institutuan (Londreseko Unibertsitatea) Paul Standish irakaslearekin. Laurogei argitalpen ingururen egilea da, aldizkari zientifikoetako artikuluak, liburuak eta liburu-kapituluak barne. Bere ikerketa-lerroak Hezkuntzaren Filosofia eta Antropologia arloetan kokatzen dira eta altertasunaren pedagogia eta hezkuntzaren dimentsio etikoa bezalako gaiak jorratzen dituzte. CNEAIk egiaztatutako sei urteko bi ikerketa-aldi ditu.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-25 arte |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-25 arte |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago