Komunikazioa
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Berdintasuna
Uda ikastaroa
Itzulpengintza, feminismoa eta hizkuntza gutxituak elkartrukean

Itzulpengintza, feminismoa eta hizkuntza gutxituak elkartrukean

Uzt. 06 - 07. Uzt, 2026 Kod. L01-26

Azalpena

Ikastaro honek feminismoa, itzulpengintza eta hizkuntza gutxituen elkartrukea sustatu nahi du, ikuspegi akademikotik, profesionaletik zein sozialetik. Horretarako, hainbat arlotako agenteen ikuspegiak bildu nahi izan dira ikastaroan. Hain zuzen ere, itzulpengintza jarduera soziala den heinean itzulpen prozesuan parte hartzen duten pertsonek garrantzia handia dute, eta, horregatik beragatik, feminismoak funtsezko rola izan dezake itzulpengintzarako hurbiltze kritikoan. Ikastaro honen helbururik behinena teoria kritikoa, itzulpenaren praktika eta hausnarketa soziolinguistikoa sustatzea da.

Lehenik eta behin, ikuspegi teorikoa eskainiko du ikastaro honek. Eta horretarako itzulpengintza feministaren eremuan erreferentziazko adituak bildu nahi izan dira, hain zuzen ere, hizkuntza gutxituetako aditu ere badirenak. Haien ikerlanen bitartez, hizkuntza gutxituen, itzulpengintzaren eta feminismoaren arteko intersekzioan sakontzeko parada izango da. Hiru hitzaldi bilduko dira, eta amaieran, sintesi saio baten bitartez, hiruren arteko loturak egingo dira. Helburu izango da, baita ere, ikuspegi teoriko eta akademiko hori gizarteari nola transferitu hausnartzea.

Ikastaroan hainbat alorretako adituak eta arituak ere bildu nahi izan dira, eta guztien artean ikuspegi zabala eskaini kulturaren eta gizartearen eremu ezberdinei lotuta. Ikus-entzunezko eremuan, literaturan eta hizkuntza-teknologietan jarriko da arreta. Hala, intersekzionalitateak ikus entzunezko itzulpenean duen presentzia eta irisgarritasuna jorratuko da. Halaber, kultur produktuen ekoizpenari lotuta, literatur eremuan ikuspegi feministak betetzen duen lekua ere aztergai izango da. Pentsamendu feministari loturiko itzulpenak argitaratzen dituzten argitaletxeen ikuspegia eskainiko da, bai eta testu feministen itzulpenean diharduten itzultzaileena ere.

Amaitzeko, hizkuntza-teknologietan ere jarri nahi izan da fokua. Teknologia horiek hizkuntza gutxituen testuinguruan sortuak direnean, hizkuntza jakin horren beharrizanak eta ezaugarriak kontuan izanda garatzen dira, eta erabiltzaileen mesederako emaitzak lortzea dute helburu. Euskal Herrian garatutako hizkuntza teknologiek generoaren ikuspegitik egiten duten lanketa espezifikoa ezagutzea izango da helburu, eta hala, gizarteari eta lanbideari egiten dieten ekarpena ezagutzeko parada izango da.

Azken urteetan ikuspegi feministak indarra hartu du gizartean, eta berdintasuna sustatzen duten praktikak zabalduz doaz erakundeetan, merkatuan eta gizartean. Itzulpengintzan ere nabarmena da joera hori, alabaina, euskararen eremuan, oso gutxi izan dira ikuspegi akademikotik gai horiek uztartu dituzten azterketak. Ikastaro honen bitartez, euskararen, itzulpengintzaren eta feminismoaren arteko harremanean sakonduko dugu, elkarrekin bilduta itzultzaileak, editoreak eta ikertzaileak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Feminismoaren eta itzulpengintzaren elkarrekintza arakatzea, hizkuntza gutxituak ardatz hartuta, euskaran jarrita fokua.

Ikuspegi kritiko eta inklusiboa sustatzea, ikuspuntu intersekzional batetik, eta nola itzulpenak egitura patriarkalak erreproduzitu edo desafiatu ditzakeen hausnartzea .

Itzulpengintzan erabaki kontzienteak har daitezen sustatzea, joera sexistak edo hizkuntzaren ikusezintasuna saihesteko.

Botereari buruzko hausnarketa bultzatzea, kontuan izanda hizkuntza eta genero hegemonien aurrean itzulpena nola izan daitekeen erresistentziarako gune.

Gizarteko agente ezberdinak (ikertzaileak, hizkuntza-teknologien garatzaileak, argitaletxeak, itzultzaileak) biltzea, gizarte mailako eragina duten itzulpen estrategiei eta ikuspegi feministari buruz hausnartzeko eta eraldaketa bultzatzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-07-06

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga | UPV/EHU - ZuzendariaHizkuntza: euskara
  • Ane Irizar Melero | UCM - ZuzendariaHizkuntza: euskara
09:25 - 10:30

“Los estudios feministas de traducción a debate: aportaciones desde Galicia“

  • Olga Castro Vázquez | UAB - IrakasleaHizkuntza: español
10:30 - 11:30

“Cincuenta años de feminismo y traducción catalana (1975-2025)“

  • Pilar Godayol Nogué | UVic - IrakasleaHizkuntza: español
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Euskal itzulpengintza eta feminismoa: gaur arteko hausnarketak gaurtik aurrerako lanaren oinarri“

  • Ane Irizar Melero | UCM - IrakasleaHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
13:00 - 13:15

Sintesia

15:30 - 17:00

Mahai ingurua: “Traducción audiovisual e interseccionalidad“

  • Ana Tamayo Masero | UPV/EHU - IrakasleaHizkuntza: español
  • Irene Hermosa Ramírez | UPV/EHU - IrakasleaHizkuntza: español
  • Ane Irizar Melero | UCM - ModeratzaileaHizkuntza: español

2026-07-07

09:30 - 10:30

“Erakundeetako lanketa: Legebiltzarreko esperientzia“

  • Itziar Otegi Aranburu | Legebiltzarra - IrakasleaHizkuntza: euskara
10:30 - 11:30

Mahai ingurua: “Pentsamendu feministako liburuen argitalpena euskaraz“

  • Hedoi Etxarte Moreno | Katakrak argitaletxea - IrakasleaHizkuntza: euskara
  • Leire Ziluaga Lopez | Susa argitaletxea - Lisipe bilduma - IrakasleaHizkuntza: euskara
  • Ane Irizar Melero | UCM - ModeratzaileaHizkuntza: euskara
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

Mahai ingurua: “Pentsamendu feministako liburuak itzultzeaz“

  • Danele Sarriugarte Mochales | UPV/EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
  • Amaia Astobiza Uriarte | Elhuyar - IrakasleaHizkuntza: euskara
  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga | UPV/EHU - ModeratzaileaHizkuntza: euskara
13:00 - 13:15

Sintesia

15:30 - 17:00

Mahai ingurua: “Hizkuntza teknologiak eta generoaren lanketa“

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga | UPV/EHU - Zuzendaria (Moderatzailea)Hizkuntza: euskara
  • Muitze Zulaika Gallastegi | Elhuyar - IrakasleaHizkuntza: euskara
  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda | UPV/EHUHizkuntza: español
  • Harritxu Gete Ugarte | Vicomtech - IrakasleaHizkuntza: euskara
17:00 - 17:15

Itxiera

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga | UPV/EHU - ZuzendariaHizkuntza: euskara
  • Ane Irizar Melero | UCM - ZuzendariaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Elizabete Manterola Agirrezabalaga

UPV/EHU

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2004) eta UPV/EHUn egin zuen doktoretza (2012). Letren fakultatean dihardu lanean 2008tik. UPV/EHUko TRALIMA/ITZULIK ikerketa taldeko partaide da sortu zenetik, eta egun taldeko ikertzaile nagusia da. Hainbat ikerketa-proiektutan ere parte hartu du, hala nola TRACE (UPV/EHU), EACT (UAB) eta Trad-Divers (UOC). Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikergai nagusi, eta euskal literatura itzuliari buruzko katalogoa sortu zuen (http://www.ehu.eus/ehg/eli/).

Ane Irizar Melero

Universidad Complutense de Madrid, Contratada posdoctoral FPU

Itzulpengintza eta interpretazioko gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2018) eta Literatura Itzulpeneko masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM) (2019). 2025ean lortu du doktore gradua UCMn Itzulpen Ikasketetako tesi batekin. Gaur egun, doktorego ondoko FPU ikertzaile kontratatua da UCM. Hauek dira bere intereseko ikerketa lerroak: itzulpengintza eta feminismoa, itzulpengintza eta generoa, hizkuntza gutxituen itzulpena eta botere asimetriak itzulpengintzan.

Hizlariak

Amaia Astobiza Uriarte

Elhuyar Fundazioa

Olga Castro Vázquez

Hedoi Etxarte Moreno

Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986). Biolinean eta Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatua. 2003tik Euskalerria Irratiko kolaboratzailea, 2011tik Euskadi Irratiko solaskidea, 2014tik Berriako zutabegilea. Liburu hauek argitaratu ditu: Suzko lilia (Susa 2008), Ihes ederra (Alberdania 2009), Sinplistak (Susa 2012), Wager auziaz: Wangermée, Clément, Zizek, Badiou (Jakin 2014). Iruñerriko Katakrak liburu dendako kooperatibista eta militantea da.

Harritxu Gete Ugarte

Pilar Godayol Nogué

Irene Hermosa Ramírez

Ane Irizar Melero

Universidad Complutense de Madrid, Contratada posdoctoral FPU

Itzulpengintza eta interpretazioko gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2018) eta Literatura Itzulpeneko masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UCM) (2019). 2025ean lortu du doktore gradua UCMn Itzulpen Ikasketetako tesi batekin. Gaur egun, doktorego ondoko FPU ikertzaile kontratatua da UCM. Hauek dira bere intereseko ikerketa lerroak: itzulpengintza eta feminismoa, itzulpengintza eta generoa, hizkuntza gutxituen itzulpena eta botere asimetriak itzulpengintzan.

Elizabete Manterola Agirrezabalaga

UPV/EHU

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2004) eta UPV/EHUn egin zuen doktoretza (2012). Letren fakultatean dihardu lanean 2008tik. UPV/EHUko TRALIMA/ITZULIK ikerketa taldeko partaide da sortu zenetik, eta egun taldeko ikertzaile nagusia da. Hainbat ikerketa-proiektutan ere parte hartu du, hala nola TRACE (UPV/EHU), EACT (UAB) eta Trad-Divers (UOC). Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikergai nagusi, eta euskal literatura itzuliari buruzko katalogoa sortu zuen (http://www.ehu.eus/ehg/eli/).

Itziar Otegi Aranburu

Eusko Legebiltzarra

Olatz Perez de Viñaspre Garralda

UPV/EHU

Informatikan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle agregatua izateaz gain, Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bada. 2017. urtean bere tesia aurkeztu zuen euskararako osasun-terminologiaren itzulpen automatikoan eta honekin 2019. urtean VI. Koldo Mitxelena sarietako bat irabazi zuen. EHUko IXA ikerketa-taldeko eta HiTZ Zentroko ikerlaria da. Ikerketa lerro nagusiak itzulpen automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua medikuntzaren domeinuan aplikatzea eta genero alborapena hizkuntza ereduetan izan dira orain arte, bereziki euskararentzat lan egin duelarik. Hainbat artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan, eta hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, nola Euskal Herri mailakoetan hala estatu edo Europa mailakoetan ere

Danele Sarriugarte Mochales

(Elgoibar, 1989). Idazlea eta itzultzailea. Bi nobela argitaratu ditu: Erraiak (2014) eta Azala erre (2018), biak ere Elkarren eskutik, eta hainbat narrazio labur. Azkenaldian, Assata Shakur eta Luisa Carnésen lanak euskaratu ditu, eta itzulpena du ogibide egunerokoan. Berria eta Pikara Magazine hedabideetan idatzi izan du, eta, gaur egun, Argia aldizkariko Pertsonaia sailean arnas luzeko elkarrizketak egiten ditu hiru astean behin. Donostian bizi da.

Ana Tamayo Masero

Ana Tamayo Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle agregatua da. TRALIMA/ITZULIK (GIU21/060, UPV/EHU) ikerketa-taldeko kidea da eta TRAMA (Universitat Jaume I) eta GALMA (Universidade de Vigo) taldeetan ere kolaboratzen du. Bere ikerketa-interesak ikus-entzunezko itzulpengintzan eta irisgarritasunean oinarritzen dira, hainbat modalitatetan. Interes berezia du ikus-entzunezko irisgarritasunaren eta hizkuntza gutxituen ikerkuntzan, batez ere euskara eta zeinu-hizkuntzak.

Leire Ziluaga Lopez

Muitze Zulaika Gallastegi

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-06 arte
87,00 EUR
74,00 EUR
61,00 EUR
25,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna