Kultura eta Artea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera

Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera

Uzt. 18 - 19. Uzt, 2022 Kod. L02-22

Azalpena

Udako Ikastaro honetan Joseba Sarrionandiaren sorkuntza izango dugu hizpide, eta horretarako, egilea bera izango dugu gure artean. Xede nagusia Sarrionandiaren unibertso literarioaz hausnar egitea da, eta ikastaroan zehar, haren testuei buruz pentsamendua eraikitzea. Bi egun iraungo duen plaza xumea sortu nahi dugu. Finean, autorearekin, adituekin, eta zer esana duten irakurleekin auzolanean, Sarrionandiaren sorkuntzaz gogoeta egiteko gunea izango da.

Izatez, gure idazle bizkaitar-habanarrak ez du inolako aurkezpenen beharrik. Pott Bandaren hondarretan argitaratu zituen lehendabiziko poema eta narrazio haietatik, 2022. urtean barrena, ezin genezake Euskal Literaturaz hitz egin Sarrionandiaren ekarpena aipatu barik. Bere ibilbide literarioa biziki oparoa da; euskal literaturari ia urtero lan berri bat eman dion idazluma joria dugu Josebarena.

Hamarkadaz hamarkada hainbat literatur sariketetan sarituak izan dira haren lanak. 1980ko hamarkadan Ignacio Aldekoa saria, Resurrección Maria Azkue saria eta Bilboko Udalaren ipuin lehiaketa irabazi zituen, Maggie, indazu kamamila, Izuen gordelekuetan barrena, eta Enperadore eroa lanengatik, hurrenez hurren. Kritika Saria birritan irabazi du; Atabala eta euria lanagatik 1986. urtean, eta Lagun izoztua eleberriagatik, milurteko berriaren hasieran. Azkenik, Moroak gara behelaino artean? saiakeragatik Euskadi Saria jaso zuen, 2011. urtean. Saritutako horiez gain, ezin ahantzi genitzake Ni ez naiz hemengoa (1985), Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985), Marginalia (1988), Gartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Kolosala izango da (2003), edota Habanako gaukariak (2018 – 2020 trilogia). Halaber, Sarrionandiak argitaratutako liburuen zerrenda luzeagoa da. Horrez gain, euskarara ekarri ditu, maisuki ekarri ere, T.S Eliot, Coleridge, Fernando Pessoa, Kavafis lako autoreen testuak. Bere irakurleak ditu egile batek sari kuttunenak, eta horretan, zalantza izpirik gabe, aspalditik da Sarrionandia saridun.

Irakurri gehiago

Helburuak

Joseba Sarrionandiaren sorkuntza lana aztertzea.

Sarrionandiaren literatur ibilbideaz hausnar egitea.-

Sarrionandiaren sorkuntza lanez gozatzea.

 

Euskal literaturaren azken hamarkadetako bilakaeraz gogoeta egitea, Sarrionandiaren ibilbidea ardatz harturik.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) - UPV/EHU
  • Laboa Katedra (UPV/EHU)

Programa

2022-07-18

08:45 - 09:00

Erregistroa / Registro

09:00 - 09:15

Mari Jose Olaziregi eta Nerea Eizagirre: ikastaroaren irekiera

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Lorea Bilbao Ibarra | Bizkaiko Foru Aldundia - Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua
09:30 - 10:15

“Diáspora y cultura vasca. La obra de J. Sarrionandia como paradigma diaspórico“

  • William Anthony Douglass | Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno - Irakasle Emeritua
10:15 - 11:00

“Kalaportuko marinela. J. Sarrionandiaren itsasoetan barna “

  • Eider Rodriguez Martin | UPV/EHU - Irakaslea eta idazlea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:15

“Poesia dena eta ez dena (ez diren gauzak ere badirelako)“

  • Leire Bilbao | Idazlea
12:15 - 13:00

“Tradutore tradittore. Sarrionandiaren liburutegian barna“

  • Aiora Jaka Irizar | Elkar (Zoom bidez parte hartuko du)
13:00 - 13:30

Sintesia

18:30 - 20:00

“Ines Osinaga & Joseba Sarrionandia: "Olatu arteko txalupa arraroa". Letrak eta doinuak elkarrizketan. “

  • Inés Osinaga Urizar | Musikaria
  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea

2022-07-19

09:30 - 10:15

“Sarrionandiaren "Narrazio guztiak" berrirakurtzen“

  • Mikel Ayerbe Sudupe | UPV/EHU - Irakaslea
10:15 - 11:00

“Sarrionandiaren herbeste literarioa: kontrapuntuzko idazkerarantz“

  • Nerea Eizagirre Telleria | UPV/EHU eta University of Nevada, Reno - Doktoregaia
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:00

“Bizitzan artekatutako liburuak“

  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea
18:30 - 20:00

“Ruper Ordorika & Joseba Sarrionandia: "Memoriaren mapa". Abesti batzuen inguruko elkarrizketa“

  • Ruper Ordorika Ezkurdia | Musikaria
  • Joseba Sarrionandia Uribelarrea | Idazlea

Zuzendariak

Mari Jose Olaziregi Alustiza

UPV/EHU, IRAKASLEA

Mari Jose Olaziregi (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra (Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz). Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatu izan da (University of Nevada, Reno; University of Chicago; City University of New York; Universität Konstanz...).Bi master ere eginak ditu, bata Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelona, 1998) eta bestea East Angliako Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2007). Euskaltzaindiko kide urgazle da, 2004 urteaz gero, Basque Literature Series bildumaren editore da, Center for Basque Studies-en. 2010-2016 artean Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Bere argitalpenen artean, Euskal eleberriaren historia ( 2002), Waking the Hedhegog: Universe of Bernardo Atxaga (2005), edo editatutako BAsque Literary History (2012) aipa daitezke. 2013tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua eta beronek aurrera daramatzan proiektuak zuzentzen ditu.

Nerea Eizagirre Telleria

EHU

Nerea Eizagirre Telleria (Zumaia, 1992). Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan graduatua (UB). Euskal Ikasketen programako doktoregaia da egun; EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen (HEIS) eta Renoko Unibertsitateko "Center for Basque Studies" sailen artean idazten ari da tesia, kotutoretzan.

Hizlariak

Mikel Ayerbe Sudupe

EHU

Mikel Ayerbe Sudupe, literatura irakasle eta kritikaria (Azpeitia, 1980). Euskal Filologian (EHU-UPV) eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen (UB). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan doktore, "Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai" izeneko tesia idatzi zuen. Egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen saileko irakaslea da EHUn. Hainbat ikerketa eta lan argitaratu ditu euskal literaturaren inguruan eta "Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos" antologiaren editore izan da, besteak beste".

Leire Bilbao

Leire Bilbao (Ondarroa 1978) Gazte zelarik bertsotan aritu ondoren, 2006an eman zuen jauzia literatur mundura Ezkatak (Susa, 2006) bere lehen poema liburuarekin. Ondoren etorri ziren Scanner (Susa, 2011), Entre escamas poema liburu elebiduna (Marisma, 2018) eta Etxeko urak (Susa, 2020) bere azken poema liburua. Antologia ezberdinetan aurki daitezke bere poemak eta dozena bat hizkuntzatara ere itzuliak izan dira. Kantu ere bihurtu izan dira eta espreski hainbat letra ere idatzi ditu diska ezberdinetarako. Itzulpenei dagokienez, Nijolè Miliauskaitè-ren obra eman du euskarara (Munduko poesia kaierak, 2016), baita beste zenbait poeta garaikideren poemak ere. Haur eta gazte literaturari dagokionez hogei lanetik gora argitaratu ditu. Horietariko zenbait sarituak. Kasurako 2017an Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria jaso zuen Xomorropoemak poema liburuarengatik. Baita 2019ko Kirico saria ere.

William Anthony Douglass

William A. Douglass, distinguido antropólogo y escritor (Reno, Nevada, 1939). Se educó en la Universidad de Nevada, Reno, la Universidad Complutense de Madrid, la Universidad de Oslo, la Universidad de California, Berkeley y la Universidad de Chicago. En 1967 se doctoró en antropología social en la Universidad de Chicago y el mismo año asumió el cargo de lanzar y coordinar el Programa de Estudios Vascos. Dirigió el Center for Basque Studies durante 33 años. Desde 1963, Douglass ha llevado a cabo varios años de trabajo de campo en Euskadi, sobre todo en Etxalar (Navarra) y Aulestia (Bizkaia). También investigó la presencia vasca en el oeste americano, varios países latinoamericanos y Australia. Es el principal pionero y fundador de los estudios sobre la diáspora vasca. Su libro, "Amerikanuak: the Basques of the New World" (1975), escrito junto con Jon Bilbao, supuso un hito en los estudios vascos. Cuenta con múltiples reconocimientos tanto en Euskadi como a nivel mundial. Entre otros, doctor honoris causa por EHU-UPV; miembro de Euskaltzaindia; premio ¨Lagun Onari del Gobierno Vasco; profesor emérito del Centro de Estudios Vascos ; miembro del “Nevada Writers Hall of Fame”. Participó como mediador en el proceso de paz de 2006.

Aiora Jaka Irizar

Euskal Herriko Unibertsitatea

Aiora Jaka Irizarrek (Donostia, 1982) Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Graduondoko ikasketak Erresuma Batuan, Quebecen eta Alemanian egin ondoren, 2011n Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko tesia aurkeztu zuen EHUn. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan...) Euskal Herrian nahiz atzerrian, eta gaur egun ELKAR argitaletxean dihardu editore. Mario Benedetti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin eta Yan Lianke euskaratu ditu, besteak beste.

Ruper Ordorika Ezkurdia

Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956ko) euskal abeslaria da, euskal musikari berritzaile eta nazioartekoenetakoa, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk garrantzitsuenetakoa da. 1980ko hamarkadan Pott Bandaren sortzaileetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde eta Jon Juaristirekin. Musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urteaz geroztik, bakarlari gisa hamaika disko sortzeaz gain, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musikariekin lan egin du maiz. Horrez gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez musikariekin.

Inés Osinaga Urizar

Ines Osinaga Urizar (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) musikaria eta plazandrea da. Eskusoinua jotzen du eta irakaslea ere bada. Gose musika taldeko abeslaria izan zen. Lehenago, Ekon eta Bad F-Line taldeetan aritua zen. Trikitia erabiltzen zuen Gose taldean, musika elektronikoarekin batzen aitzindaria izanik.

Eider Rodriguez Martin

H

Eider Rodriguez Martin 1977, Errenteria-Orereta. Publizitate eta Zinema ikasketak egin ditu eta Literaturan doktore da. Editore eta gidoilari lanetan jardundakoa, egun EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren didaktika saileko irakasle da. Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007) Katu jendea (Elkar, 2010) eta Bihotz handiegia (Susa, 2017). Ipuinaz gain, literatur genero gehiago ere jorratu ditu: itzulpena, Irene Nemirovskyren Le bal (Dantzaldia) (Txalaparta, 2006); saiakera literarioa, Itsasoa da bide bakarra. Joseba Sarrionandia irakurriz  (Utriusque Vasconiae, 2014) eta Idazleen gorputzak: egiletasuna ezbaian literaturaren joko-zelaian(Susa, 2019), komikia, Santa Familia (Ikastolen Elkartea-Xabiroi, 2017), besteak beste.

Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Joseba Sarrionandia Uribelarrea, idazlea (Iurreta, 1958). Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Habanako Unibertsitatean ere irakasle aritu zen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen. Euskaltzain urgazlea, Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1980an gatibu hartu zuten, eta 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin zuen. Kuban ia lau hamarkada luzeko erbestealdiaren ostean, 2021. urteko udaberrian itzuli zen Euskal Herrira. Sarrionandiaren ibilbide literarioa biziki oparoa da. Hamarkadaz hamarkada hainbat literatur sariketetan sarituak izan dira haren lanak. Eta haren hainbat liburu, Izuen gordelekuetan barrena (1981), Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Kartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003), edota Moroak gara behelaino artean? (2010), besteak beste, euskal literatura garaikidearen baitako libururik irakurrienetakoak dira.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-18 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
0 EUR
Online zuzenean2022-07-18 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
68,00 EUR
0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia