Komunitateak ekinean: gizarte inklusiorako praktikak
Administrazioa, gizarte-erakundeak eta komunitatea elkartzeko gunea, esperientziak partekatzeko eta lurraldeko erronkei erantzun kolektiboak eraikitzeko.
Azalpena
Ikastaro honek prestakuntza, hausnarketa eta topaketarako gune bat proposatzen du, lurraldean gizarte inklusiorako prozesuei lotutako praktika komunitarioak indartzera bideratua. Bi jardunalditan zehar, administrazio publikoko profesionalek, gizarte-erakundeek, komunitate-antolakundeek eta kulturaren, kirolaren edo hezkuntzaren eremuetako pertsonek lan komunitarioaren eraldaketa-ahalmena erakusten duten ikuspegiak, metodologiak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Proposamen metodologikoak erreferentziazko hitzaldiak eta eragile anitzeko mahai-inguruak uztartzen ditu, erakunde publikoetako, akademiako, hirugarren sektoreko eta komunitateko erreferenteek osatuak. Haiek parte-hartze komunitarioaren eta gaur egungo erronken inguruko ikuspegi praktiko eta kokatua eskainiko dute. Horrez gain, ohiko aditu-hizlari eta entzule ereduarekin apurtuko duten elkarrizketa-gune horizontalak ere izango dira, esperientzian oinarritutako ezagutza trukea eta esanahi partekatuen eraikuntza sustatzeko.
Programak, gainera, parte-hartze tekniketan oinarritutako tailer-laborategi bat jasoko du, artea eta kultura bitartekari gisa erabiliz hizkuntzak hibridatzeko, erronka komunak aztertzeko eta komunitatetik abiatuta proposamen berritzaileak sortzeko.
Ikastaroaren helburua begiradak zabaltzea da, sektore arteko mugak gainditzea eta eragile anitzen arteko loturak indartzea, komunitatea gizarte-kohesiorako, erantzukidetasunerako eta ongizate kolektiboa eraikitzeko funtsezko espazio gisa balioan jarriz. Amaieran, parte-hartzaileei modu kolaboratiboan eraikitako dekalogo bat emango zaie, ikasitako gako eta konpromiso nagusiak jasoko dituena.
Helburuak
Esperientziak partekatzea, esku-hartze sozial komunitarioetan aurrera egiteko.
Gipuzkoako eta beste lurraldetan bultzatzen eta garatzen ari diren esperientziak eta tresnak ikusgarri egitea.
Lankidetza eta aliantzak sustatzea, ikuspegi parte-hartzaileago, artikulatuago eta lurraldeetan eragina izango duen jardun profesionala indartzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaroaren metodologia proposamena zeharkatzen duen lan komunitarioaren logikan inspiratzen da. Aditu-hizlariaren eta publiko hartzailearen arteko ohiko eskema erreproduzitu beharrean, formatu parte-hartzaile eta horizontal baten alde egiten da; bertan, profesionalek, komunitate-eragileek, gizarte-erakundeek eta hainbat eremutatik datozen pertsonek esperientziak, ezagutzak eta praktika kokatuak partekatu ahal izango dituzte.
Era berean, ikastaroak eragile anitzen arteko elkarrizketa eta lankidetza indartu nahi ditu —akademia, gizarte zibila, administrazio publikoak eta gizarte-erakundeak, besteak beste—, ikastaroaren gai nagusiekin nahiz gure lurraldeetan presente dauden erronka sozial eta komunitarioekin lotutako begiradak txertatuz.
Bi jardunaldietan zehar, erreferentziazko hitzaldiak, eragile anitzeko elkarrizketa-mahaiak eta parte-hartze espazioak uztartuko dira, trukea, hausnarketa kolektiboa eta ikaskuntza partekatuen eraikuntza sustatzeko. Horrez gain, jardunaldi bakoitzak parte-hartzaileen inplikazio aktiboa bultzatzeko diseinatutako dinamika espezifiko bat izango du, erronkak identifikatzeko, begiradak kontrastatzeko eta lankidetza komunitariorako aukerak esploratzeko espazioak sortuz.
Dinamika hauetan sortutako ikaskuntzak, hausnarketak eta ekarpenak dekalogo kolektibo batean jasoko dira, eta ikastaroaren amaieran partekatuko dira.
Ikastaroa gizarte-inklusioarekin lotutako eremuetan lan egiten duten hirugarren sektoreko profesional eta eragileei zuzenduta dago, baita komunitate-eragileei —edo komunitatearen ikuspegian interesa duten pertsonei ere—, kultura, kirola, hezkuntza edo herritarren parte-hartzea bezalako esparruetatik datozenak.
Era berean, gizarte-kohesioan, aniztasunean eta komunitate-garapenean eragina duten politika eta prozesuak sustatzen edo laguntzen dituzten administrazio publikoetako arduradun eta langile teknikoei ere zuzenduta dago.
Programa
2026-09-02
Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Juan de Gracia Igelmo | UIK - Subdirector AcadémicoHizkuntza: gaztelania
- Ana Belén Juaristi | Batuz Gizarte Fundazioa - PresidentaHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Javier Cortés Fernández | Agencia Vasca de Cooperación - DirectorHizkuntza: gaztelania
“Diálogos sobre retos e implicaciones para acompañar procesos de inclusión desde un enfoque comunitario “
Hizkuntza: gaztelania
- Albert Sales | Coordinador del Área de Derechos Sociales y Polítiques Públicas del Instituto Metrópolis
- Felix Arrieta Frutos | Universidad de Deusto - Docente e investigador
“Dinámica/actividad. Espacio orientado a continuar el diálogo generado a partir de la ponencia marco y la mesa redonda, favoreciendo el intercambio entre participantes y promoviendo el aprendizaje colectivo desde la experiencia y la diversidad de miradas“
Hizkuntza: gaztelania
- Nadir Gutierrez Loayza | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Aizpea Arregi Saratsola | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Jone Goitisolo Uriarte | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Aizpea Lizarazu Landa | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Oihan Agirretxe Iradi | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Joseba Irazusta | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
Kafe atsedena
Mahai ingurua: “Construcción comunitaria: Metodología, enfoques y prácticas“
- Jose Barreiro Garayalde | Batuz Gizarte Fundazioa - Responsable proceso modelo desarrollo de atención de Batuz Gizarte Fundazioa (Moderatzailea)Hizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Sorkunde Jaca Miranda | Departamento de Salud y Medio Ambiente del Ayuntamiento de Donostia - Responsable de ErlauntzaHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- David Pérez | GriGri Projects - Coordinadora (Zoom bidez parte hartuko du)Hizkuntza: gaztelania
- Aitziber Soraluce | Auzo Zaintza de HernaniHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Alazne Corral Pacheco | ZabalduzHizkuntza: gaztelania
2026-09-03
“Bienvenida institucional“
- Aitziber Zubillaga Murguiondo | Batuz Gizarte Fundazioa - Directora generalHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Nerea Melgosa Vega | Eusko Jaurlaritza - Consejera de Bienestar, Juventud y Reto DemográficoHizkuntza: gaztelania
“Hacia una acción comunitaria desde la colaboración entre la Administración Pública y la ciudadanía“
Hizkuntza: gaztelania
- Txelu Balboa | bherria
Mahai ingurua: “Desarrollo de procesos de participación: retos y aprendizajes desde prácticas situadas“
- Alberto Gaston Dapena | Batuz Gizarte Fundazioa - Co-director del curso (Moderatzailea)Hizkuntza: gaztelania
- Mamadou Moustapha Ngom Dieng | Asociación Devenir - Mediador interculturalHizkuntza: gaztelania
- Itxaso Mariñelarena Anabitarte | Batuz Gizarte FundazioaHizkuntza: gaztelania
- Andrea Caiña Fernandez | Batuz Gizarte FundazioaHizkuntza: gaztelania
- Samira Goddi Mendizabal | Ayuntamiento Errenteria - Técnica de Convivencia comunitaria y CooperaciónHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Larraitz N. Zumeta Sánchez | EHU-Ikuspegi - InvestigadoraHizkuntza: gaztelania
Kafe atsedena
Mahai ingurua: “Mesa de diálogo: Corresponsabilidad, alianzas y sinergias entre diferentes agentes comunitarios“
- Jose Barreiro Garayalde | Batuz Gizarte Fundazioa - Responsable proceso modelo desarrollo de atención de Batuz Gizarte Fundazioa (Moderatzailea)Hizkuntza: gaztelania
- Ziortza Rodriguez Aizkorena | Ayuntamiento de Pasaia - Trabajadora socialHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
- Fátima Fernández | Asociación Amher - Técnica de intervención socialHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania
“Dinámica de cierre; síntesis colectiva“
Hizkuntza: gaztelania
- Nadir Gutierrez Loayza | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Aizpea Arregi Saratsola | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Jone Goitisolo Uriarte | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Aizpea Lizarazu Landa | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Oihan Agirretxe Iradi | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
- Joseba Irazusta | Batuz Gizarte Fundazioa - Equipo dinamizador
“Diálogo de cierre“
Hizkuntza: gaztelania
- Maite Peña Lopez | Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputada del Departamento de Cuidados y Políticas Sociales
- Aitziber Zubillaga Murguiondo | Batuz Gizarte Fundazioa - Directora general
Zuzendariak
Alberto Gaston Dapena
Batuz Gizarte Fundazioa
Alberto Gastón Dapena BATUZ Gizarte Fundazioko Eraldaketa Komunitarioko Prozesuaren zuzendaria da. Giza Eskubideak, Globalizazioa eta Demokrazia (UOC), Ekonomia Sozial eta Solidarioa (EHU) eta Jasangarritasuna eta Enpresen Gizarte Erantzukizuna (UNED) arloetako graduondoko ikasketak egin ditu. Horrez gain, Hegoaldeko Epistemologietan (CLACSO) eta taldeen zein parte-hartze prozesuen dinamizazioan espezializatu da. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea du komunitate-eraldaketaren, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren eta gizarte-berrikuntzaren esparruan. Bere jarduna metodologia parte-hartzaileak diseinatu eta laguntzean, lankidetza-sareak eta komunitate-ekosistemak indartzean eta gizarte-erronka konplexuei ikuspegi komunitariotik erantzuteko aliantzak sustatzean oinarritzen da. Gaur egun, bere lana ikerketa aplikatua, ezagutzaren transferentzia eta eragile anitzen arteko elkarlana uztartzera bideratzen du, jakintza ezberdinen arteko elkarrizketa eta sorkuntza kolektiboa gizarte-eraldaketarako tresna nagusitzat hartuta.
Jose Barreiro Garayalde
Batuz Gizarte Fundazioa
Deustuko Unibertsitatean Gizarte Lanean diplomatua da. Horrez gain, EHUn Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzan eta Gizarte Ekintzako Testuinguruetako Gainbegiratzean graduondoko ikasketak egin ditu. Azken 19 urteotan gizarte-inklusioaren eremuan egin du lan, bazterkeri arriskuan edo egoeran dauden pertsonei laguntza ematen, zerbitzuak koordinatzen eta profesional-taldeei bidelaguntza eskaintzen, Cáritas Gipuzkoan eta BATUZ Gizarte Fundazioan. Gaur egun BATUZ Gizarte Fundazioaren Arreta Ereduaren garapenaren prozesuko Zuzendaria. Bere lanaren bidez, arreta-ereduaren hobekuntza eta berrikuntza sustatzen ditu, pertsonalizazioa eta komunitate-inklusioa ardatz hartuta. Horrez gain, hainbat administrazio publikorekin lankidetzan aritu da, komunitateen premia eta gaitasunen diagnostikoak egiten eta gizarte-inklusioa sustatzeko tokiko estrategiak diseinatzen laguntzeko aholkularitza teknikoko proiektuetan.
Hizlariak

Oihan Agirretxe Iradi
-

Aizpea Arregi Saratsola
Batuz Gizarte Fundazioa
Felix Arrieta Frutos
Universidad de Deusto
Zientzia Politikoetan eta Administrazioan doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra. ‘Deusto Valores Sociales’ taldeko ikertzailea ere bada. Bere espezializazio-arlo nagusiak gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuen gobernantza dira, eta arlo horietan argitalpen eta ekarpen zientifikoak ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuaren aholkularia izan da (2007 – 2011), eta Deustuko Unibertsitateko ahultasun eta gizarte-baztertze egoeran dauden pertsonekin esku hartzeko masterraren zuzendaria (2019 - 2022). 2019an 'El archipiélago del bienestar' liburua argitaratu zuen eta 2023an ‘Zaintzaren hariak’, Euskal Herriko Zaintza eta Zerbitzu Sozialen Sistemaren gobernantza eta artikulazioari buruzkoa. EiTB taldeko hedabideetan ohiko kolaboratzailea izan da, baita Berria eta Diario Vasco egunkarietan ere.
Txelu Balboa
Txelu Balboa ColaBoraBora gizarte-ekimeneko kooperatibako kidea da. Lankidetza, sare banatuak (P2P) eta ondasun komuna ardatz hartuta, erakunde, komunitate eta herritarren arteko lankidetza-prozesuak eta lan-ingurune berritzaileak diseinatu eta bultzatzen ditu. Bere jardunak ekoizpen-, gobernantza- eta jabetza-eredu berriak garatzea du xede, baita gizarte-ekonomia eta ekintzailetza, herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea, sorkuntza eta kultura gizarte-eraldaketarako tresna gisa, eta sektore zein diziplina desberdinen arteko elkarlana sustatzea ere. Ikuspegi hori zerbitzuen diseinuan, prototipoen baterako garapenean, gizarte-zientziei aplikatutako sormen-prozesuetan eta testuinguruari lotutako praktika artistikoetan gauzatzen du.
Jose Barreiro Garayalde
Batuz Gizarte Fundazioa
Deustuko Unibertsitatean Gizarte Lanean diplomatua da. Horrez gain, EHUn Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzan eta Gizarte Ekintzako Testuinguruetako Gainbegiratzean graduondoko ikasketak egin ditu. Azken 19 urteotan gizarte-inklusioaren eremuan egin du lan, bazterkeri arriskuan edo egoeran dauden pertsonei laguntza ematen, zerbitzuak koordinatzen eta profesional-taldeei bidelaguntza eskaintzen, Cáritas Gipuzkoan eta BATUZ Gizarte Fundazioan. Gaur egun BATUZ Gizarte Fundazioaren Arreta Ereduaren garapenaren prozesuko Zuzendaria. Bere lanaren bidez, arreta-ereduaren hobekuntza eta berrikuntza sustatzen ditu, pertsonalizazioa eta komunitate-inklusioa ardatz hartuta. Horrez gain, hainbat administrazio publikorekin lankidetzan aritu da, komunitateen premia eta gaitasunen diagnostikoak egiten eta gizarte-inklusioa sustatzeko tokiko estrategiak diseinatzen laguntzeko aholkularitza teknikoko proiektuetan.
Andrea Caiña Fernandez
Batuz Gizarte Fundazioa
Andrea Caiña osasun-psikologoa eta FEAPek egiaztatutako psikoterapeuta da. Psikoterapia sistemikoan, nortasun-nahasmenduen eta traumaren psikoterapia integratuan espezializatua dago. Gaur egun, gizarteratzearen esparruan egiten du lan, etxebizitza-bazterkeria eta zaurgarritasun psikosozial handiko egoeran dauden pertsonei laguntza eskainiz. Horretarako, banakako esku-hartze klinikoa eta talde-lana uztartzen ditu. Bere ibilbide profesionala buru-nahasmendu larriak eta konplexutasun handiko egoerak bizi dituzten pertsonen arreta eta laguntzari lotuta egon da beti, ikuspegi integratzaile, erlazional eta traumarekiko sentikor batetik.

Alazne Corral Pacheco

Fátima Fernández
Alberto Gaston Dapena
Batuz Gizarte Fundazioa
Alberto Gastón Dapena BATUZ Gizarte Fundazioko Eraldaketa Komunitarioko Prozesuaren zuzendaria da. Giza Eskubideak, Globalizazioa eta Demokrazia (UOC), Ekonomia Sozial eta Solidarioa (EHU) eta Jasangarritasuna eta Enpresen Gizarte Erantzukizuna (UNED) arloetako graduondoko ikasketak egin ditu. Horrez gain, Hegoaldeko Epistemologietan (CLACSO) eta taldeen zein parte-hartze prozesuen dinamizazioan espezializatu da. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea du komunitate-eraldaketaren, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren eta gizarte-berrikuntzaren esparruan. Bere jarduna metodologia parte-hartzaileak diseinatu eta laguntzean, lankidetza-sareak eta komunitate-ekosistemak indartzean eta gizarte-erronka konplexuei ikuspegi komunitariotik erantzuteko aliantzak sustatzean oinarritzen da. Gaur egun, bere lana ikerketa aplikatua, ezagutzaren transferentzia eta eragile anitzen arteko elkarlana uztartzera bideratzen du, jakintza ezberdinen arteko elkarrizketa eta sorkuntza kolektiboa gizarte-eraldaketarako tresna nagusitzat hartuta.
Samira Goddi Mendizabal
Samira Goddi Mendizabal (1984) Donostia Publizitatea eta harreman publikoetan lizentziatua (EHU) Gizarte eta kultur antropologian lizentziatua (EHU) ... Titulu propioa Kulturarteko eta gizarte bitartekaritza (UAM) Titulu propioa aniztasun altuko testuinguruetan ikerketa (UAM) ... Egun Errenteriako Udaleko teknikaria kultu aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubidetako azpiatalean. Aurretik gizarte laguntzailea migrazioen alorretan nahiz udal desberdinetan lan egin du gizarte gaietako alorretan.

Jone Goitisolo Uriarte
Grupo SSI
Nadir Gutierrez Loayza
UPV/EHU
Trabajadora social, Universidad de Granada. Con máster en Economía Social y Solidaria, Universidad del País Vasco. Ha trabajado en el ámbito del sinhogarismo y la exclusión social en Gipuzkoa desde el 2016. Más allá de su recorrido profesional, ha participado en diversas iniciativas y organizaciones ligadas al empleo de hogar, antirracismo, migración y género y renta básica. Actualmente, trabaja como técnica de intervención comunitaria en la Fundación Social Emaús.

Joseba Irazusta
Sorkunde Jaca Miranda
Donostiako Udala, Donostiako Udala
EHUko Erizaintzan graduatua eta Erizaintza Pediatrikoko espezialista da. Bere ibilbide profesionala osasun-arretaren eremuan hasi zuen, Osakidetzako ospitale eta osasun-zentroetan lanean. 25 urtez eskola-osasunean jardun zuen Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren bidez, ikastetxe publikoetan, inguruneak osasunean duen eraginari buruzko ikuspegi integrala garatuz. Azken zazpi urteotan udal bereko Osasun Sustapeneko Atalean dihardu, ekitatearen eta osasunaren determinatzaile sozialen ikuspegitik lanean. Azken lau urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekintza komunitarioko prozesuan aktiboki parte hartu du, udalekin lankidetza estuan. Gaur egun, Erlauntza koordinatzen du, auzoetan eta eguneroko bizitzako inguruneetan jarduten duten profesionalen tokiko sarea; komunitate-arreta hurbila eta eraldatzailea sustatzen duena.

Aizpea Lizarazu Landa
Batuz Gizarte Fundazioa
Itxaso Mariñelarena Anabitarte
Batuz Gizarte Fundazioa
Itxaso Marinelarena Gizarte Hezitzailea da, eta 2018az geroztik gizarte-bazterkeria egoeran dauden eta/edo indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak autonomia, ongizatea eta gizarteratzea sustatzeko prozesuetan laguntzen dituen egoitza-baliabide bateko taldeko kidea da. Bere ibilbide profesionalean zehar, haur eta gazteen arloko hainbat proiektu soziohezitzaileren garapenean parte hartu du, bai Euskadin bai Dominikar Errepublikan. Bere jardun profesionala laguntza soziohezitzailean, esku-hartze komunitarioan eta parte-hartzea zein elkarrekiko babesa sustatzen duten espazioak sortzean oinarritzen da.
Mamadou Moustapha Ngom Dieng
Mamadou Moustapha Ngom Dieng (Marra Junior) kulturarteko bitartekaria, gizarte-esku-hartzeko profesionala, aktibista eta Bilbon bizi den kirol-entrenatzailea da. Bere ibilbidean, jardun profesionala giza eskubideen, justizia sozialaren eta arrazakeriaren aurkako konpromisoarekin uztartu ditu. DEVENIR kultur elkartearen sustatzailea da, Euskadiko Komunitate Beltz Afrikar eta Afro-ondorengoaren (CNAAE_eus) kidea eta Euskal Herrian egituratutako lehen mugimendu panafrikanistaren koordinatzailea. Esparru horietatik, komunitate-partaidetzako prozesuak, kulturarteko elkarrizketa eta gizarte-sentsibilizazioa sustatzen ditu. Gaur egun, gizarte-esku-hartzeko teknikari eta kulturarteko bitartekari gisa lan egiten du Médicos del Mundo Euskadin. Esperientzia zabala du osasunerako sarbidearekin, berdintasunarekin, maskulinitateekin, zurrumurruen aurkako estrategiekin eta ahalduntzearekin lotutako prestakuntza- eta komunitate-prozesuak diseinatzen eta dinamizatzen. Bere lanean ikuspegi arrazakeriaren aurkakoa, feminista eta kulturartekoa txertatzen du, generoaren, jatorriaren eta gizarte-klasearen dimentsioak kontuan hartuz eta kolektiboen, komunitate-sareen eta erakundeen arteko elkarrizketa sustatuz.
Maite Peña Lopez
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte Politikako Foru Diputatua. Zuzenbidean lizentziatua. 2000. urte ezkeroztik abokatu bezala lanean. Errenteriako udaleko udal-taldearen bozeramalea (2003-gaur arte). Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea, bertan Gizarte Politikako batzordearen bozeramailea (2007-2011). Gipuzko Buru Batzarreko burukidea (2012-2015). Eusko Jaurlaritzako kontsumo bitartekaritza zerbitzuko kontsumo arbitroa (2002-2005). Errenteriako Jesusen Bihotza udal-egoitzako patronatuko lehendakaria. Errenteriako Gizarte zerbitzuetako lehendakaria (2007-2011). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko titularra. Berdintasunaren Aldeko Emakunde Sariaren Epaimahaiko titularra. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko titularra. Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko Organoaren titularra. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko titularra. Eusko Jaurlaritzako Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeko titularra.

David Pérez
Arkitektoa eta Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (UPM) Arkitektura Proiektu Aurreratuetako Masterra. 2006an PKMN Architectures arkitektura-bulegoa sortu zuen beste kide batzuekin batera, eta 2016an desegin zen arte haren zuzendarikide izan zen. Urte berean, PKMNko bi kiderekin batera Enorme Studio sortu zuen, eta 2019ra arte zuzendu zuen; ordutik aurrera, bere ibilbide profesionalari modu independentean eman zion jarraipena. Bi egitura kolektibo horien baitan diziplina anitzeko jarduna garatu zuen, irakaskuntza, ikerketa eta eskala askotako diseinu aplikatua uztartuz. Jardun ireki eta askotariko horren emaitza gisa, ehun proiektu baino gehiago garatu ditu. Horien artean, hamar eta 3.600 metro koadro arteko tamaina duten hogeita hamar bat arkitektura-lan diseinatu eta eraiki ditu, hala nola Teruelzilla eta All I Own House. Era berean, hezkuntza-tailerrak eta esperientziak kontzeptualizatu eta koordinatu ditu Europako, Afrikako eta Amerikako hamar herrialde baino gehiagotan, Manifesta Bienala, Ker Thiossane edo Venezuelako Gobernua bezalako erakundeekin elkarlanean. Halaber, gizarte-eraldaketa, hirigintza, kultura materiala eta ekoizpen-prozesuak uztartzen dituzten ikerketa-ildoen garapenean parte hartu du, besteak beste H
Ziortza Rodriguez Aizkorena
PASAIAKO UDALA
2001ean Donostiako Gizarte Langile eta Gizarte Laguntzaileen Eskolan Gizarte Langintzako ikasketak amaitu nituen. 2012an Deustuko Unibertsitatean Gizarte Langintzan graduatu nintzen, eta azken 15 urteotan Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailean dihardut lanean.
Albert Sales
2004az geroztik, Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra-ko Zientzia Politikoen eta Sozialen Saileko irakasle elkartua da. Halaber, Universitat de Girona-ko Zuzenbide Publikoko Sailean ere irakasle elkartu gisa jardun du. Graduondoko eta masterretako irakaskuntzan aritzen da, besteak beste, Universitat Pompeu Fabra eta Johns Hopkins University-ren Politika Publiko eta Sozialen Masterrean, Universitat Autònoma de Barcelona-ko Komunikazioa eta Generoa Masterrean, eta Universidad de Deusto-ko Gizarte-bazterkeria eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonekin esku-hartzea masterrean. Bere ikerketa-ildo nagusia hiri-eremuetako gizarte-bazterketa da. Nazioarteko garapenerako lankidetzako erakundeentzat, hirugarren sektore sozialeko erakundeentzat eta administrazio publikoentzat ikerketa aplikatuko hainbat proiektutan parte hartu eta horiek zuzendu ditu.

Aitziber Soraluce
Aitziber Zubillaga Murguiondo
2023ko urriaz geroztik Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusia da. Fundaziora erakundearen etapa berri bati lidergoa emateko eta etorkizunari begira haren xedea indartzeko batu zen. Kudeaketan, estrategian eta eraldaketa-prozesuetan prestatua, hainbat jarduera-esparrutan proiektuak gidatu eta garatu ditu, besteak beste, kulturan, zahartzearen berrikuntzan, prestakuntzan eta dibulgazioan. Etapa berri honetan, Emaus Gizarte Fundazioa gizarte-eraldaketarako eragile gisa duen eginkizuna sendotzen ari da, gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa eraikitzen laguntzeko. Horretarako, pertsonak jartzen ditu jardunaren erdigunean, gizartearen ikuspegi-aldaketako prozesuak eta inklusio pertsonalizatuko ibilbideak sustatu eta lagunduz.
Larraitz N. Zumeta Sánchez
Psikologo sozial eta komunitarioa da, eta Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokian egiten du lan ikertzaile gisa. Aniztasuna, bizikidetza eta gizarteratzea ditu bere jardunaren ardatz, ikerketa aplikatua, prestakuntza eta erakunde zein administrazio publikoentzako aholkularitza uztartuz. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) ere lankidetzan aritzen da, eta bere ikerketa-ildo nagusiak psikologia komunitarioa, kulturen arteko harremanak, parte-hartze kolektiboa, ongizate psikosoziala eta gizarte-kohesioa dira.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-02 arte |
|---|---|
| 0 EUR | |
| 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

1 - Pobrezia desagerraraztea
Pobrezia amaitzea haren forma guztietan eta mundu osoan. Gai gakoak: muturreko pobrezia desagerraraztea, pobrezia eta zaurgarritasuna gutxitzea, gizarte babesa, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, pobreen eta ahulen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, arau esparru sendoak.
Informazio gehiago
17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago