Komunitateak ekinean: gizarte inklusiorako praktikak
Administrazioa, gizarte-erakundeak eta komunitatea elkartzeko gunea, esperientziak partekatzeko eta lurraldeko erronkei erantzun kolektiboak eraikitzeko.
Description
Ikastaro honek prestakuntza, hausnarketa eta topaketarako gune bat proposatzen du, lurraldean gizarte inklusiorako prozesuei lotutako praktika komunitarioak indartzera bideratua. Bi jardunalditan zehar, administrazio publikoko profesionalek, gizarte-erakundeek, komunitate-antolakundeek eta kulturaren, kirolaren edo hezkuntzaren eremuetako pertsonek lan komunitarioaren eraldaketa-ahalmena erakusten duten ikuspegiak, metodologiak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Proposamen metodologikoak erreferentziazko hitzaldiak eta eragile anitzeko mahai-inguruak uztartzen ditu, erakunde publikoetako, akademiako, hirugarren sektoreko eta komunitateko erreferenteek osatuak. Haiek parte-hartze komunitarioaren eta gaur egungo erronken inguruko ikuspegi praktiko eta kokatua eskainiko dute. Horrez gain, ohiko aditu-hizlari eta entzule ereduarekin apurtuko duten elkarrizketa-gune horizontalak ere izango dira, esperientzian oinarritutako ezagutza trukea eta esanahi partekatuen eraikuntza sustatzeko.
Programak, gainera, parte-hartze tekniketan oinarritutako tailer-laborategi bat jasoko du, artea eta kultura bitartekari gisa erabiliz hizkuntzak hibridatzeko, erronka komunak aztertzeko eta komunitatetik abiatuta proposamen berritzaileak sortzeko.
Ikastaroaren helburua begiradak zabaltzea da, sektore arteko mugak gainditzea eta eragile anitzen arteko loturak indartzea, komunitatea gizarte-kohesiorako, erantzukidetasunerako eta ongizate kolektiboa eraikitzeko funtsezko espazio gisa balioan jarriz. Amaieran, parte-hartzaileei modu kolaboratiboan eraikitako dekalogo bat emango zaie, ikasitako gako eta konpromiso nagusiak jasoko dituena.
Objectives
Esperientziak partekatzea, gizarte interbentzio komunitarioetan aurrera egiteko.
Gipuzkoako lurraldean sustatzen eta garatzen ari diren esperientzia eta tresnak ikusaraztea.
Gure lurraldeetan eragina izango duten ikuspegi parte-hartzaileago, artikulatzaileago eta eraginkorrago batetik jardun profesionala sendotzeko aliantzak sustatzea.
Activity directed to
- University student
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
Directors
Alberto Gaston Dapena
emaus gizarte fundazioa

Jose Barreiro Garayalde
Emaús Fundación Social
Registration fees
| Face-to-face | Until 02-09-2026 |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Sustainable development goals
Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

1 - No poverty
Putting an end to poverty in all its forms, all over the world. Key issues: eradication of extreme poverty, reduction of poverty and vulnerability, social protection, access to basic services, fostering the resilience of poor and vulnerable people, development cooperation, solid legislative frameworks.
More information
17 - Partnerships for the goals
Strengthen the means of implementation and revitalise the World Alliance for Sustainable Development. Key issues: mobilisation of resources, 0.7% of GDP for official overseas development aid, finances, cooperation in technology and innovation, ecologically rational technologies, skills building, universal and multilateral trade system, coherence on the legislative and institutional levels, availability of data, supervision, indicators and accountability.
More information