
Lan Duina, Zaintza Duina: Etxeko eta zaintzako lan duinerako hausnarketak eta praktikak
Etxeko eta zaintzako lanaren baldintzei buruz hausnartuko da Uda Ikastaro honetan, eta eskubideak bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko estrategia publikoak aztertuko dira.
Azalpena
Zaintza ereduak premiazko erronka izaten jarraitzen du, eta lan baldintza eskasetan eta errekonozimendurik gabe dauden emakume migratuek eusten diote hein handi batean. Bizitzari eta ekonomiari eusteko etxeko eta zaintza lana erdigunean egon arren, sektore horrek babesik gabe jarraitzen du: familia enplegatzaileen borondatearen mende geratzen dira langilearen eskubideak eta inplikazio publiko eskasa dago. Informazio faltak eta bitartekaritza mekanismoek egoera hori larriagotzen dute, lan urraketak sortuz eta etxeko lanaren eremuan bidezko harremanak eraikitzea zailduz.
Uda Ikastaro honek hausnarketarako eta eraikuntza kolektiborako gunea eskainiko du, sektorea aztertzeko, esperientzia berritzaileak ikusarazteko, eta eskubideak bermatzen dituzten eta etxeko eta zaintzako lana duintzen duten estrategia publikoak aztertzeko. Ezagutzak partekatuz eta langileen, enplegatzaileen eta erakundeen arteko elkarrizketa bultzatu duten ekimenak aztertuz, informazio, bitartekotza eta eskubideen babeserako mekanismoak indartzeko aukerei buruz eztabaidatuko da. Dinamika parte-hartzaileen bidez, ikuspegi publiko, feminista eta intersekzionaletik zaintza eredu bidezkoago eta iraunkorrago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duten alternatibak kolektiboki irudikatzeko gunea irekiko da.
Helburuak
Etxeko eta zaintzako lanaren baldintzei buruz hausnartzea eta sentsibilizatzea, haien duintasunaren eta gizarte aitorpenaren beharra ikusaraziz.
Etxeko eta zaintzako lanaren balorizazio sozialari, zaintzari buruzko irudikapen kolektiboei eta sektoreko langileen lan esperientziari buruzko azterlanak eta ikerketak ezagutzea.
Lan baldintzak hobetzeko estrategiak eta irtenbide praktikoak aztertzea, eta zaintza eredu bidezkoago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Trabajadoras de hogar, asociaciones de personas dependientes, sindicatos, asociaciones de personas migrantes y movimiento feminista
Programa
2025-07-07
Registro / Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jone Urionaguena Villa | SOS Racismo Gipuzkoa - Coordinadora del proyecto "Lan duina, zaintza duina"
“Inaugurazio hitzaldia: zainketen problematika kokatuz“
- Matxalen Legarreta Legarreta | UPV/EHU - Irakaslea
“Contextualizando el trabajo de hogar“
- Tatiana Bellorín | SOS Racismo Gipuzkoa - Técnica del área de trabajo de hogar
- Marling Castillo | SOS Racismo Gipuzkoa - Técnica del área de trabajo de hogar
Atsedena
“Zainketen inguruko irudikapenak eta behar sozialak: diagnostiko komunitariotik abiatutako hausnarketak“
- Uzuri Castelo Moñux | UPV/EHU - Irakaslea
- iduzki soubelet fagoaga | UPV/EHU - Irakaslea
- Leire Amenabar Larrañaga | UPV/EHU - Ikertzailea
- Izaro Bilbao Arostegi | UPV/EHU - Ikaslea
Itxiera
- Maimouna Fofana Sangare | Universidad de Deusto - Estudiante
2025-07-08
“Experiencia piloto Allied Employers. Proyecto Europeo Resistiré “
- María López Belloso | Universidad de Deusto - Profesora
- Jone Urionaguena Villa | SOS Racismo Gipuzkoa - Coordinadora del proyecto "Lan duina, zaintza duina"
- Tatiana Bellorín | SOS Racismo Gipuzkoa - Técncia del área de trabajo de hogar y ex trabajadora de hogar
Dinámica participativa: Construyendo alternativas
Atsedena
“Presentando la oficina pública de trabajo de hogar. Alianza "Lan duina, zaintza duina"“
- Kontxi Costa Rol | Agencia de desarrollo comarcal de Oarsoaldea - Técnica de empleo
- Itziar Guerendiain Gabás | UPV/EHU - Investigadora
- Janire Azcue Terradillos | Universidad de Deusto - Investigadora
- Jone Urionaguena Villa | SOS Racismo Gipuzkoa - Coordinadora del proyecto "Lan duina, zaintza duina"
Itxiera
- Maimouna Fofana Sangare | Universidad de Deusto - Estudiante
Zuzendariak

Jone Urionaguena Villa
SOS Racismo Gipuzkoa
Gizarte-psikologian eta Gestalt Psikoterapia Humanistan prestakuntza eta generoan prestakuntza osagarria. SOS Arrazakeria Gipuzkoan gizarte eraldaketarako hezkuntzan teknikari lanetan ari da 2017tik. 8 urte daramatza emakume migratuen sustapenari lotutako proiektuetan lanean eragin politiko feminista duten espazioetan, ahalduntze prozesuak babestuz eta esku-hartze sozial komunitariotik IAP klabean ikerketak eginez. SOS Arrazakeriako genero batzordeko kidea da, eta zuzendaritza batzordeko kidea.

Itziar Guerendiain Gabás
Universidad del País Vasco
Psikologian Graduatua eta Psikologian Ikerketa Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Gaur egun, doktore-tesia EHUko Gizarte Psikologia Sailean egiten du. Bere ikerketa-ildoak lanaren eta Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren inguruko gizarte-irudikapenen azterketan oinarritzen dira, baita eskubideen unibertsaltasunarekiko gizarte-jarreretan ere.
Hizlariak

Leire Amenabar Larrañaga
Psikologoa. Egun doktoretza egiten ari da Gizarte Psikologiako Sailean (EHU/UPV). Tesian Euskal Herriko hizkuntza komunitate minorizatuen arteko harremanak ikertzen ari da, zehazki euskal jendarteak jendarte hartzaile gisa komunitate immigrantea (linguistikoki anitzak) nola jasotzen dituen aztertzen ari da. Proiektu honetako interesa ere alor linguistikoan du, izan ere, zaintza eremu “informala” komunitate euskaldunak eta komunitate immigranteak elkarbizitzen duten eremu bakarrenetakoa da.

Janire Azcue Terradillos

Tatiana Bellorín
Licenciada en Administración de Empresas con experiencia en asesoría financiera, logística y gestión de proyectos. Actualmente cursando un Máster en Tributación y Asesoría Fiscal en la UPV. Destaca por su capacidad analítica, habilidades de comunicación y compromiso con la justicia social, demostradas en su experiencia en asesoría laboral y apoyo a colectivos vulnerables. Actualmente ejerce de técnica de proyectos y es parte del equipo de la Asesoría Laboral de SOS Racismo Gipuzkoa, proporcionando asesoramiento laboral especializado a trabajadoras de hogar para abordar cuestiones legales y laborales y asegurar el cumplimiento de normativas y la protección de derechos. En este ámbito, colabora con organizaciones y recursos externos para ampliar el apoyo y la información disponible. Su experiencia como trabajadora de hogar y cuidados interna en servicio de hogar familiar, como auxiliar sociosanitaria y en atención domiciliaria le ha permitido conocer de primera mano las diferentes situaciones que las trabajadoras de hogar de origen extranjero atraviesan desde su interseccionalidad, así como obtener una visión general de la gestión de los cuidados en el territorio.

Izaro Bilbao Arostegi
Psikologia ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Uzuri Castelo Moñux
(Bergara, 1992). Soziologoa eta Gizarte Psikologian doktorea. Bere ikerketa-lerroak epe-luzeko zaintzaren antolaketaren eta eraldaketaren azterketara zuzenduta daude; testuinguru horretan, pertsonarteko, komunitateko eta erakunde mailako harremanak hobetzeko alderdi psikosozialak jorratzen ditu. Gaur egun, EHU-ko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean irakaslea da, eta lankidetzan aritzen da zaintzarekin eta irudikapen sozialen teoriarekin lotutako ikerketa proiektu ezberdinetan. EHU-ko Ikasketa Feministak eta Generokoak masterreko “Biztanleria eta Gizarte Birsorkuntza” moduluko irakaslea ere bada.

Marling Castillo
Inicié mi trayectoria profesional como profesora en la escuela de turismo de la Universidad Nacional Autónoma de Nicaragua (UNAN-Managua). Con el deseo de expandir mis horizontes y compartir mi conocimiento del español, me trasladé a Francia para ejercer como docente en el instituto de turismo y hostelería de Biarritz. Al finalizar me establecí en Bayonne, donde perfeccioné mi francés e me integré activamente en la vida social y cultural de la ciudad. Después me trasladé a Irún, donde inicié una nueva etapa profesional como trabajadora del hogar, donde me desempeñé durante 10 años. Esta experiencia me permitió comprender de cerca la vulnerabilidad de las personas migrantes, especialmente en un sector laboral a menudo infravalorado. En este periodo me formé como auxiliar sociosanitaria. Paralelamente, he colaborado activamente con SOS Racismo durante seis años, formando parte del equipo de asesoría laboral para trabajadoras del hogar. Mi compromiso social también se refleja en mi participación en diversas organizaciones, como la Red de acogida de Irún, el movimiento en defensa de los derechos laborales y humanos de las trabajadoras de hogar en España y la Pastoral de personas migradas de la Diócesis de Donostia-San Sebastián.

Kontxi Costa Rol
Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren Enplegu Zerbitzu Publikoaren Teknikaria, 1995. Urtetik Pedagogia Diferentzialean lizentziatua (EHU). Lan eta Gizarte Hezkuntzako Masterra: Gizarteratzea(EHU). 2019ra arte, orientazio eta gizarteratze eta laneratze arloko koordinatzailea- sareko lana udaleko gizarte-zerbitzuekin eta gizarte-erakundeekin, gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak diseinatuz. 2019-2021 laneratzen laguntzea. Enplegua sustatzeko tokiko ekintzak. 2021aren amaieratik, Etxekolan proiektua, Elkar EKIN lanean proiektu estrategikoak -arreta soziosanitarioko, orientazioko, prestakuntzako eta bitartekaritzako proiektuak.

Maimouna Fofana Sangare

Itziar Guerendiain Gabás
Universidad del País Vasco
Psikologian Graduatua eta Psikologian Ikerketa Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Gaur egun, doktore-tesia EHUko Gizarte Psikologia Sailean egiten du. Bere ikerketa-ildoak lanaren eta Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren inguruko gizarte-irudikapenen azterketan oinarritzen dira, baita eskubideen unibertsaltasunarekiko gizarte-jarreretan ere.

Matxalen Legarreta Legarreta
UPV/EHU
Matxalen Legarreta Iza Soziologian lizentziatua eta Soziologian Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Bere lan ildo nagusiak zaintza eta genero desberdintasunak dira. Gai horiei buruzko hainbat argitalpen ditu. Udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin lan egiten du, esku-hartze sozialaren ikuspegitik ebaluazioak eta ikerketak eginez eta bere lan-eremuarekin lotutako hitzaldiak, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaroak emanez.

María López Belloso

iduzki soubelet fagoaga
Soziologoa. Gizarte Psikologian doktorea. 2018. urtetik Gizarte psikologia eta Erakundeen eta lanaren psikologia irakasgaien irakaslea da UPV/EHUn. Ikerketari dagokionez, lan testuinguru eta ikasketa esparru maskulinizatuetan emakumeen intsertzioa baldintzatzen duten eta lan jarduna zailtzen duten alderdiak aztertzera bideratu da, eta baita ematen ari diren bilakaerak eta aukerak identifikatzera ere. Bere ikerketa, irudikapen sozialen hurbilpen teorikotik garatu du nagusiki.

Jone Urionaguena Villa
SOS Racismo Gipuzkoa
Gizarte-psikologian eta Gestalt Psikoterapia Humanistan prestakuntza eta generoan prestakuntza osagarria. SOS Arrazakeria Gipuzkoan gizarte eraldaketarako hezkuntzan teknikari lanetan ari da 2017tik. 8 urte daramatza emakume migratuen sustapenari lotutako proiektuetan lanean eragin politiko feminista duten espazioetan, ahalduntze prozesuak babestuz eta esku-hartze sozial komunitariotik IAP klabean ikerketak eginez. SOS Arrazakeriako genero batzordeko kidea da, eta zuzendaritza batzordeko kidea.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-07 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 61,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-30 arte | 2025-07-07 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 61,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 61,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR | |
- | 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

1 - Pobrezia desagerraraztea
Pobrezia amaitzea haren forma guztietan eta mundu osoan. Gai gakoak: muturreko pobrezia desagerraraztea, pobrezia eta zaurgarritasuna gutxitzea, gizarte babesa, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, pobreen eta ahulen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, arau esparru sendoak.
Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago