Zuzenbidea
Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Migrazioari eta asiloari buruzko Europako itun berria: mugaz haraindiko dimentsioa eta eskubideak

Migrazioari eta asiloari buruzko Europako itun berria: mugaz haraindiko dimentsioa eta eskubideak

Uzt. 01 - 01. Uzt, 2025 Kod. D05-25

Mugaz gaindiko ikastaro honen bidez, Europar Batasunaren Migrazio eta Asilo Itun berriari buruzko oinarrizko hainbat galderari erantzun nahi zaie; batez ere, mugaz gaindiko dimentsioari eta giza eskubideen gaineko ondorioei erreparatu nahi die.

Azalpena

Mugaz gaindiko ikastaro honen bidez, Europar Batasunaren Migrazio eta Asilo Itun berriari buruzko oinarrizko hainbat galderari erantzun nahi zaie.

Ituna onartu egin berri da, eta laster sartuko da indarrean; beraz, garrantzitsua da ulertzea zer den itun berri hori eta zer dakarren berekin, zer migrazio eta asilo gai hartzen dituen barne batik bat, eskubideen gainetik dagoen segurtasun dimentsioa, berekin dakarren elkartasun edo elkartasun eza, eta, batez ere, mugaz gaindiko dimentsioa: elkartasunean duen eragina (EBko estatu kideen artekoa, sorrerako itunetan zehazten den bezala) eta horrek migrazio mugimenduetarako zer esan nahi duen, bai kanpoko mugetan (horien zeharkatze fisikoak estatu kideen arteko mugak zeharkatzea ahalbidetzen baitu) eta modu espezifikoan eta ikastaro honen mugaz gaindiko dimentsioari dagokionez, bai barne mugetan duen eraginari dagokionez: adibidez, estatu kideen arteko nahitaezko elkartasunerako eta nahierako elkartasunerako mekanismo berrietan, edo EASBari dagokionez (Europako Asilo Sistema Bateratua), hirugarren herrialdeetako nazionalentzat.

Itun berria EBko hamar araudi eta zuzentarauk osatzen dute, EBko migrazioari, asiloari eta kanpoko mugen kontrolari buruzko bigarren mailako legedia berritzen eta berrantolatzen dutenak, eta aldi berean, EBko askatasun, segurtasun eta justizia politiken (ASJE) bizkarrezurra osatzen dutenak. Eztabaida bizia egon da Von der Leyen I Batzordearen agintaldi ia osoan zehar, erakunde komunitario horretako presidenteak Itun Berria aurkeztu zuenetik. Itun Berria juridikoki gorpuzten den araudiak eta gidalerroak ez dira ofizialki argitaratu oraintsu arte, 2024ko maiatzaren 22ra arte, eta testu arautzaile horiek 2026 urtera atzeratzen dute indarrean jartzeko hasiera. Oraintsu argitaratu berri izanak eta indarrean sartzeko atzeratu izanak eta, batez ere, araututako gaien garrantziak Biltzarraren gaiaren egokitasuna zehazten dute, eta baita hura eta berekin dakarren eztabaida 2025 urterako proposatutako datetan egiteko komenigarritasuna berretsi ere.

Jakina da barne merkatuaz gain, ASJE askatasun, segurtasun eta justizia esparrua EBren oinarrizko helburuetako bat dela, eta horren barruan sartzen dela itun berria aplikatzea eta mantentzea. Jakin badakigu esparru hau bera barne merkatu horren ondorio edo bilakaera dela, eta EBren helburu orokorren parte dela Amsterdamgo Itunetik, gerora Lisboako Itunean berretsia. Tratatuek barne merkatua pertsonen (bai eta ondasunak, zerbitzuak eta kapitalak ere) joan-etorri askerako barne mugarik gabeko espazio gisa ulertzen dutenez, ASJE EBren barruan pertsonen joan-etorri askeari oztopoak kentzearen ondorio zuzena da, merkatu nazional baten barruan pertsonen joan-etorri askearen antzeko baldintzetan.

Izan ere (eta zuzenbidean jasota dagoenaren arabera), EBren helburu orokor eta dagozkion politiken xede den aldetik, ASJE estatu kideen arteko pertsonen mugaz gaindiko zirkulaziorako oztopoak (aduana eta polizia kontrol sistematikoak) ezabatzea besterik ez da, eta, aldi berean, mugaz gaindiko zirkulazioa oztopatzen duten kontrol horiek kentzeko konpentsazio neurriak hartzea. Oztopo horiek kentzea eta konpentsazio neurriak hartzea dira EBren politiken xedea eta helburua; egun, Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren hirugarren zatiak (V. titulua) arautzen ditu politika horiek, EBren eta estatu kideen artean partekatutako eskumen gisa.

Aipatutako konpentsazio neurrien funtsezko zati bat, hain zuzen ere, argitaratu berri den ituna osatzen duten araudi eta zuzentarau guztiak dira. Itunaren eta haren testu juridikoen azterketa hainbat ikuspegitatik egin daiteke. Hemen proposatzen diren mugaz gaindiko hitzaldiek horietako batzuk jorratu nahi dituzte, unibertsitateko aditu nabarmenek dagozkien gaiei buruz egiten dituzten hitzaldiei esker.

Irakurri gehiago

Helburuak

Itun berriaren aipatutako testu juridikoek mugaz gaindiko dimentsioan duten eragina aztertzea.

Mugaz gaindiko dimentsio hori osatzen dute, alde batetik, lekualdatze fisikoek eta geografikoek eta pertsonen mugimenduek (prozedura berriak eta mugei dagozkien atxikipenak; hirugarren herrialdeetako herritarrak birkokatzea, bai SEASBaren ondorioz, bai sistema horretan sartutako elkartasun mekanismo berrien arabera; Schengen muga kode berria eta estatu kideen arteko mugaz gaindiko mugimenduen kontrolak aldi baterako berriz sartzeko prozedurak), barne zein kanpo mugen bidez. Bestalde, mugaz gaindiko dimentsio birtuala edo digitala dago eta honetan datza: datu pertsonalak bildu, tratatu, erabili eta mugaz haraindi (komunitate barruan edo kanpoan) transferitzea, datu-base berrien bidez, edo kontsultarako xedeak eta agintariak zabaltzea (Europolek Schengengo Informazio Sistemara edo Eurodac datu-basera sarbide berria izatea; lehen aipatutako komunitate barruko eta kanpoko transferentzien erregimena; Frontex agentziaren rola, etab., zenbait adibide nabarmen aipatzearren).

Itun berria Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean nola txertatzen den aztertzea; izan ere, Lisboako Itunaz geroztik, Batasunaren "konstituzio funtzionalaren" parte da (Tratatu Osagarriak). Are gehiago, New Deal-ak "Europako indargune digitala" deitu izan denari dimentsio bat gehitzen dio, Schengen erakunde eremutik Europar Batasunera bertara, datu-baseen ugaritzearekin (hori da New Deal-aren eduki deigarrietako bat) eta datuak kontsultatzeko eta elikatzeko sarbidea duten agintari nazionalak eta agentzia komunitarioak, 6 urtetik gorako haurrengana ere zabaltzea, datu horien mugaz gaindiko transferentziak, etab.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Zuzendariak

Clémentine Mazille ---

CDRE-UPPA

Hizlariak

Andrea Bertomeu

Philippe De Bruycker

Francisco Javier Donaire Villa

Universidad Carlos III

Profesor Titular de Derecho Constitucional de la U. Carlos III de Madrid, con acreditación ANECA – Catedrático. Investigador visitante en la Scuola Universitaria Sant’Anna (Pisa-Italia), y en el Institut d’Études Européens de la U. Libre de Bruxelles-Bélgica. 4 sexenios de investigación y 6 quinquenios docentes reconocidos. Autor de publicaciones académicas (artículos de revista, libros y capítulos de libro). Investigación en materia de Derecho Europeo (el Espacio de Libertad, Seguridad y Justicia, Schengen, Unión Económica y Monetaria y Cuestión Prejudicial). Se ocupa de cuestiones de federalismo y organización territorial española y comparada, independencia judicial y Estado de Derecho, justicia constitucional, fuentes del Derecho, reforma constitucional y derechos fundamentales. Ganador de cuatro premios de Investigación Jurídica: Estudios Financieros Modalidad Derecho Constitucional y Administrativo (años 2009 y 2024), Eduardo García de Enterría de Estudios Jurídicos Europeos al mejor artículo (2020) y Arte y Derecho (2011). Ha sido Profesor invitado en Universidades de México, Brasil, Perú y Bolivia. Miembro del Equipo que elabora anualmente el Informe Comunidades Autónomas. Fue Profesor en la Escuela Diplomática

Chloé Fauchon

Martín Fernández Gómez

Hugo Flavier

Sonia García Vázquez

Profesora Titular de Derecho Constitucional en la Universidad de A Coruña. Miembro del Institut de Dret Public de la Universidad de Barcelona. Doctora en Derecho y Master en Derechos Fundamentales. Ha impartido docencia en cursos destinados a personal de Administraciones Públicas, Fuerzas y Cuerpos de Seguridad, así como a trabajadores de fundaciones y ONG´s. Reconocimiento a la excelencia docente e investigadora (ACSUG). Más de veinticinco años de experiencia profesional ajena al ámbito universitario, sosteniendo un notable compromiso con actividades sociales y de transferencia concebidas como factor de innovación y mejora, al servicio de la sociedad y de las personas que la integran. Ha desarrollado tareas de asesoramiento en el CITE-CCOO. Ha sido Miembro de la Junta Directiva del Instituto Gallego de Gestión del Tercer Sector – ALIA y Patrono de la Fundación Trébol de Iniciativa Social. Miembro-Fundador y Vocal de la Junta Directiva AIDAM. Autora de numerosas aportaciones en el ámbito científico. Ha realizado estancias de investigación en universidades europeas y americanas. Miembro de redes científicas y proyectos de investigación en el seno de grupos de perfil internacional. Evaluadora de la ANEP y otras agencias de calidad.

Juana Goizueta Vértiz

UPV/EHU. Latinoamerikako graduondoko sarearen zuzendaritza

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2006). UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua 1994tik. Zuzenbide Publikoko Institutoko (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzarako Zentro Berezia) kidea; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etika Batzordearen eta zuzenbide konstituzionaleko irakasleen batzorde zuzendaritzaren kidea. Kalitate eta Irakaskuntza-Berrikuntzaren Dekanordea eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa (2014tik) eta Espainako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Konferentziaren presidenteordea. Latinoamerikako graduondoko sareko zuzendaria. Domingo Arizmendi Etika Juridikoaren saria jaso du Gipuzkoako abokatuen elkargoaren eskutik. Ikertzaile bisitari izan da hainbat atzerriko Unibertsitateetan. Estatuko eta nazioarteko ia 20 ikerketa proiektuetan parte hartu du. 50 argitalpen baino gehiagoko egilea da eta era berean 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Hurrengo ikerketa lerro ditu nagusi: oinarrizko eskubideak; Immigrazio politikak; europar hiritartasuna eta genero berdintasuna nagusiki.

Léa Lebeau

Alexis Marie

Clémentine Mazille ---

CDRE-UPPA

Maiténa Poelemans

CDRE-UPPA

Doctora en derecho e Ingeniera de investigación en el Centro Europeo de Documentación e Investigaciones europeas (CDRE) de la Universidad de Pau y de los Países del Adour (UPPA), el ámbito principal de sus investigaciones es el Derecho penal de la UE, y en particular la lucha contra la trata de seres humanos y el tráfico de personas, así que los instrumentos derivados del reconocimiento mutuo y confianza mutua. Colaboro en numerosos estudios y libros colectivos de redes europeas : ECLAN en derecho penal europeo y Odysseus sobre la política europea en materia de inmigración y asilo en Europa. También es miembro fundador de redes transfronterizas con la UPV y la UPNA, la última sobre el tema de la Inteligencia Artificial (RetrIA).

Line Targe

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-07-01 arte
0 EUR
Online zuzenean2025-07-01 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

Beste ikastaro interesgarriak...