
Naturan Hezi V. Topaketak. Harritu, entzun... Izan bidelagun!
Naturan hezteko eta garatzeko prozesuan guk, helduok, norbanako, irakasle nahiz guraso moduan, bidelagun izateko nola prestatu, zein ekarpen egin ditzakegun, nola bihurtu eredu,… aztertuko da.
Azalpena
Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko topaketak ospatzen diren. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan zen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasleen eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu zen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz hitz egin zen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Hirugarrenean, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztu ziren. Eta laugarrenean, baso eskolaren bidez sortutako saretzeak eta sinergien edota elkarlanen balioa azpimarratu nahi zen, urte hauetan guztietan zehar, sortutako elkarlan asko beste ikastetxeentzako ere eredugarriak eta baliogarriak izan daitezkeelako. Basoko sustraien sarea hazten doalako eta horri esker, baita naturan hezten duen komunitatea ere.
2025eko topaketei begira, naturan hezteko eta garatzeko prozesuan guk, helduok, norbanako, irakasle nahiz guraso moduan, bidelagun izateko nola prestatu, zein ekarpen egin ditzakegun, nola bihurtu eredu,… aztertuko da. Hala, hainbat solasaldiren eta dinamikaren bitartez, bidelagun izateko gako horien ereduak ezagutuko dira ibilbide eder baten bitartez. Ibilbidean bidelagun, ekologismo modernoaren erreferente den Rachel Carsonen The sense of wonder liburuko hitz eta esaldiak banakatzen eta horiei tiraka arituko gara. Hark zihoen bezala, "heldu baten konpainia beharrezkoa da haur batengan bere berezko harridura-zentzua bizirik mantentzeko". Konpainia horren ezaugarrietan murgilduko da topagunea, beraz, testuinguru eta momentu ezberdinei erreparatuz.
Helburuak
Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.
Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.
Naturan hezteko prozesuan, dimentsio eta testuinguru anitzetan, bidelagun izateko gakoak eskaintzea.
Naturarekin ezartzen ditugun harremanen inguruko azterketa eta hausnarketa bultzatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Uda Ikastaro honetan zuzeneko saio parte-hartzaileak izango dira, presentzialki jarraitu ahal izango direnak. Topaketen hasieran, gaiaren inguruan arituko diren hizlari gonbidatuei egingo diegu tartea, eta ondoren, aldiz, ikastetxe eta norbanakoek esperientziak, bizipenak eta zalantzak partekatzeko foroa sortzea da helburua.
Programa
2025-06-26
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
“Gu naturaren parte gara…“
- Oskar Alegria Suescun | Zinemagilea
““Natura etxearen parte zen…” - Nola hezi naturan guraso modura?“
- Ion Fontenla Sukia | Landarlan Ingurumen Elkartea eta Naturtzaindia Elkartea. - Guraso naturzaleak
- Garazi Auzmendi Arkarazo | Landarlan Ingurumen Elkartea eta Naturtzaindia Elkartea. - Guraso naturzaleak
““Haurrak ibaian bainatzera jolasten zuten” - Jolasa naturan errespetatzeko gakoak“
- Larraitz Altuna Gabilondo | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea eta ikertzailea
Atsedena
“Se tumbaban en los campos de trigo. Gestión de las emociones infantiles en la naturaleza“
- Silvia Collado Salas | Universidad de Zaragoza - Investigadora en Psicología Ambiental, y Profesora Titular en el Departamento de Psicología y Sociología
““Dena ukitu nahi du” - Arauak eta limiteak, arriskuen aurrean nola kokatu “
- Oihana Imaz Recondo | École Larrun - Zuzendari pedagogikoa eta LHko irakaslea
““Dena jakin nahi du, dena galdetzen du” - Helduaren garrantzia ekoalfabetizazioan eta esplorazioan“
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakasle eta ikertzailea
Mahai ingurua: “Bidelagunen arteko elkargunea“
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria (Moderatzailea)
- Esther Saldaña Odriozola | Eusko Jaurlaritza - Olaberriko Herri Eskolako Zuzendaria
- Janire Lopez Irastorza | Eusko Jaurlaritza - HH, LH eta GH-ko irakaslea Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan
- Belen Saralegi Otamendi | Eusko jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Samaniego Ikastetxea
- Izaskun Mitxelena Mujika | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Amara Berri Urbieta ikastetxean
- Olatz Abadia Salgado | Zurriola Ikastola - Hezkuntza Laguntzaile espezialista
Goizari itxiera
Bazkaria barne eskainiko da
Arratsaldeko dinamiketatik bat aukeratu beharko duzu. Dinamika bakoitzerako plazak mugatuak izango dira. Izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
“Baso-bainua. Naturarekin zentzumenen bitartez konektatzen“
- Violeta Torán Pereg | Basona - Baso-bainu gidaria
“Refugios en la naturaleza“
- Anabel Varona eta Carlos Arruti | Maushaus - Arkitektoak
Itxiera
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakasle eta ikertzailea
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
Zuzendariak

Erkiz Miguez Montero
Kutxa Fundazioa
Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.

Maialen Sistiaga Poveda
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea
Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.
Hizlariak

Olatz Abadia Salgado
zurriola ikastola

Oskar Alegria Suescun
2013tik 2016ra Nafarroako Punto de Vista Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari artistikoa. Bere estreinako film luzea Emak Bakia baita (2012, Man Rayk Emak Bakia filma grabatu zuen lapurdiko kostaldeko etxearen bilaketari buruzkoa) BAFICI, Edinburgo, Telluride, Donostia, Shanghai, Yamagata, DocLisboa, San Frantzisko eta Denverreko festibaletan proiektatu zen. 16 hizkuntzatara itzulia dago eta 17 sari irabazi zituen. Bere bigarren film luzea Zumiriki (2028, bere haurtzaroko ibaian murgildutako irla baten istorioa) Veneziako Orizzonti Mostran estreinatu eta fikziozko ez den film onenaren saria irabazi zuen Sevillako Europako Zinemaldian.

Larraitz Altuna Gabilondo
Soziologian eta antropologian lizentziatua, Ikasketa Latinoamerikarrak masterra burutu zuen Mexikoko UNAMen, eta Soziologian doktoretza NUPen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Hezkuntza Zientziak Sailean. Donostiako Bihotz Inguru baso-eskolako kide-sortzailea da, eta hainbat urtez barru barrutik jarraitu du haren ibilbidea. Ikerketa arloan, interesgune nagusiak ditu: aire zabaleko hezkuntza eta hezkuntza ekosoziala, biak diziplinarteko ikuspegian; hezkuntza eta gizarte aldaketen arteko harremanak; eta ikerketa metodologia-parte hartzaileak.

Irati Andoño Erdozain
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Garazi Auzmendi Arkarazo
Naturan Hezten webgunearen sortzailea. Eskola ezberdinentzat Naturan lantzeko edukiak sortzen aritu da eta basoen eta biodibertsitatearen ikerkuntzan aritzen da. Aralar Mundua leku den lurra dokumentalaren zuzendaria.

Anabel Varona eta Carlos Arruti

Silvia Collado Salas
Silvia Collado Zaragozako unibertsitateko Psikologia eta Soziologia saileko irakaslea da. Bere ikerketa-esparrua Ingurune Psikologia barruan kokatzen da, zehazki naturarekin harremanak haurren ongizatean eta ingurumenaren aldeko jarrerak sustatzeko daukan eragin positiboetan. Ikerketa hauek frogatu dutenez, ingurumenarekin kontaktu zuzenak haurren ongizate psikologikoa hobetzen du eta era berean, ingurumenarekiko zaintza hobetu. Ikerketa artikulu ugariren autorea da eta ‘Conciencia ecológica y Bienestar infantil. Efectos de la relación con la Naturaleza‘ liburuko ko-autorea.

Ion Fontenla Sukia
Naturan Hezten webgunearen sortzailea. Biodibertsitatearen ikerkuntzan aritzen da eta Euskal Herriko saguzarren gida sortu du. Hiru dokumental ere zuzendu ditu: Aralar Mundua leku den lurra, Leizeta eta Zure platerean hasten da mundua.

Oihana Imaz Recondo
Donostian 1994an jaioa, Haur Hezkuntzako atzerriko hizkuntza ibilbidean (Mondragon Unibertsitatea) graduatua da eta Finlandian (University of Turku), “Learning, learning environments and educational systems” masterra burutu zuen, bere interesekoa den kanpo espazioaren erabilera eta haurren arrisku jokabidearen gaian espezializatuz. 2018tik Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakaslea da. Atzerrian bizitako esperientzia ezberdinek (Islandia, Gales eta Finlandia) bere ikerketa gaiak eta interesak definitu dituzte; kanpo espazioen erabilera (arrisku jokabidea), kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasunaren trataera eskoletan, besteak beste. Eskuartean dituen proiektu esanguratsuen artean, beste ikerkide batzuekin Euskal Herriko eskoletan kanpo espazioaren erabileraren eta antolaketaren inguruan emandako formakuntza saioak daude.

Janire Lopez Irastorza
Janire Lopez Irastorza naiz HH, LH eta GH-ko irakaslea Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan. Gasteizko Unibertsitate eskolan EHU burutu nituen ikasketak. Aurten, LH3.mailako tutore gisa nabil lanean eta eskolan pentsamendu konputazionala ematen ere aritzen naiz. Ikasturte honetan lehen aldiz ezagutu dut baso eskola eta naturarekin kontaktuan jardutea ikaragarri gustatzen zait. Benetako bizipenekin, errealitateko egoera eta esperientziekin ikastearen aldekoa naiz, emoziodun ikaskuntzak ez baitira inoiz ahazten.

Erkiz Miguez Montero
Kutxa Fundazioa
Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.

Izaskun Mitxelena Mujika
Haur Hezkuntzako diplomatura eta Psikopedagogiako lizentziatura ikasketak burutu nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Naturarekiko interesa eduki dut txikitatik eta 2017. urtean Baso Eskolako formakuntza jaso nuen Cercedako Bosque Escuela erakundean. Azken 6 urteak Amara Berriko Haur Hezkuntzako irakasle bezala igaro ditut eta bertan baso eskola egitasmoa ezagutzeko aukera izan dut.

Esther Saldaña Odriozola
Esther Saldaña Odriozola- Olaberriko Herri Eskolako Zuzendaria eta irakaslea. Psikologian lizentziatua eta Magisteritza ikasketak burutu ditu Salamankako Unibertsitatean. Gobernuz kanponko erakundeetan hezkuntza eta sentsibilizazio lanetan aritu da, atzerrian programa desberdinetan parte hartuz. Azken 15 urteetan hezkuntza formalean tutore eta zuzendari lanak aurrera eraman ditu, metodologia aktiboetan indarra jarriz. Orain dela 5 urte baso eskolako proiektua ezagutu eta eskolan proposatu zuen. Ordutik formazioa jaso du eta gaur egun Olaberriko eskolan martxan proiektu honen arduraduna da.

Belen Saralegi Otamendi
Magisteritzan diplomatua Haur Hezkuntzako espezialitatean. Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat eskoletan irakasle gisa jardun ondoren, azken 3 urteetan Tolosako Samaniego eskolan dihardut lanean. Bertan, 8 urte daramatzagu baso-eskola proiektuarekin, proba piloto moduan ezarri zenetik gaur egun arte. Baso-esolara HHko 5 urteko haurrekin joaten gara.

Maialen Sistiaga Poveda
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea
Biologian lizentziatua, Biologia Molekularreko masterra egin zuen eta ondoren, ardien birusen eboluzioaren inguruko doktoretza. Hainbat unibertsitateetan (British Columbian edo Cagliarin, esate baterako) ikerlari gisa aritu ostean, Kutxa Fundazioan teknikari modura hasi zen eta bertan 8 urte eman ditu, ingurumen hezkuntzako proiektuetan batik bat, "Baso-eskola" eta "Naturan Hezi" proiektuetan. Hezkuntza-berrikuntzako irakasle izan da UEUko Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean eta egun, EHUko Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasle eta ikerlaria da, Donostiako HEFA II fakultateko Lehen Hezkuntzako graduan.

Violeta Torán Pereg
Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterraduna. Pedagogia berdean prestakuntza du. Baso-bainuen gidari eta baso-terapiako profesionala da. 2008az geroztik, Cristina Enea Fundazioan ingurumen-sentsibilizazioko saioak koordinatu eta dinamizatzen ditu 3 eta 18 urte bitarteko ikasleekin eta kolektibo desberdinetako helduekin. 2020tik aurrera, bere lana baso-bainuen saioak diseinatzen eta gidatzen espezializatu da, publiko orokorrari zein ezaugarri bereziak dituzten talde espezifikoei zuzenduta.
Matrikula prezioak
Arratsaldeko dinamiketatik bat aukeratu beharko duzu.
Dinamika bakoitzerako plazak mugatuak izango dira. Izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira honakoak, ditugun plazak baino eskari gehiago egongo balira dinamiketako batean.
Hautatutako plazarik egongo ez balitz, beste dinamikarako bermatuko zaizu plaza.
Aukeratu zurea!
Aurrez aurre | 2025-06-26 arte |
---|---|
50,00 EUR |
Kokalekua
Euskadiko Parke Teknologikoa, Donostia Campusa, Eraikin Nagusia
Mikeletegi Pasealekua, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago