Education
Sustainability
DSF
Summer Course
Naturan Hezi V. Topaketak. Harritu, entzun... Izan bidelagun!

Naturan Hezi V. Topaketak. Harritu, entzun... Izan bidelagun!

26.Jun - 26. Jun, 2025 Cod. H04-25

Naturan hezteko eta garatzeko prozesuan guk, helduok, norbanako, irakasle nahiz guraso moduan, bidelagun izateko nola prestatu, zein ekarpen egin ditzakegun, nola bihurtu eredu,… aztertuko da.

Description

Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko topaketak ospatzen diren. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.

Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan zen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasleen eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu zen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz hitz egin zen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Hirugarrenean, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztu ziren. Eta laugarrenean, baso eskolaren bidez sortutako saretzeak eta sinergien edota elkarlanen balioa azpimarratu nahi zen, urte hauetan guztietan zehar, sortutako elkarlan asko beste ikastetxeentzako ere eredugarriak eta baliogarriak izan daitezkeelako. Basoko sustraien sarea hazten doalako eta horri esker, baita naturan hezten duen komunitatea ere.

2025eko topaketei begira, naturan hezteko eta garatzeko prozesuan guk, helduok, norbanako, irakasle nahiz guraso moduan, bidelagun izateko nola prestatu, zein ekarpen egin ditzakegun, nola bihurtu eredu,… aztertuko da. Hala, hainbat solasaldiren eta dinamikaren bitartez, bidelagun izateko gako horien ereduak ezagutuko dira ibilbide eder baten bitartez. Ibilbidean bidelagun, ekologismo modernoaren erreferente den Rachel Carsonen The sense of wonder liburuko hitz eta esaldiak banakatzen eta horiei tiraka arituko gara. Hark zihoen bezala, "heldu baten konpainia beharrezkoa da haur batengan bere berezko harridura-zentzua bizirik mantentzeko". Konpainia horren ezaugarrietan murgilduko da topagunea, beraz, testuinguru eta momentu ezberdinei erreparatuz. 

Read more

Objectives

Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.

Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.

Naturan hezteko prozesuan, dimentsio eta testuinguru anitzetan, bidelagun izateko gakoak eskaintzea.

Naturarekin ezartzen ditugun harremanen inguruko azterketa eta hausnarketa bultzatzea.

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals

Organised by

  • Kutxa Fundazioa

Program

26-06-2025

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria
  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
09:25 - 09:55

“Gu naturaren parte gara…“

  • Oskar Alegria Suescun | Zinemagilea
09:55 - 10:25

““Natura etxearen parte zen…” - Nola hezi naturan guraso modura?“

  • Ion Fontenla Sukia | Landarlan Ingurumen Elkartea eta Naturtzaindia Elkartea. - Guraso naturzaleak
  • Garazi Auzmendi Arkarazo | Landarlan Ingurumen Elkartea eta Naturtzaindia Elkartea. - Guraso naturzaleak
10:25 - 10:55

““Haurrak ibaian bainatzera jolasten zuten” - Jolasa naturan errespetatzeko gakoak“

  • Larraitz Altuna Gabilondo | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakaslea eta ikertzailea
10:55 - 11:25

Break

11:30 - 12:00

“Se tumbaban en los campos de trigo. Gestión de las emociones infantiles en la naturaleza“

  • Silvia Collado Salas | Universidad de Zaragoza - Investigadora en Psicología Ambiental, y Profesora Titular en el Departamento de Psicología y Sociología
12:00 - 12:30

““Dena ukitu nahi du” - Arauak eta limiteak, arriskuen aurrean nola kokatu “

  • Oihana Imaz Recondo | École Larrun - Zuzendari pedagogikoa eta LHko irakaslea
12:30 - 13:00

““Dena jakin nahi du, dena galdetzen du” - Helduaren garrantzia ekoalfabetizazioan eta esplorazioan“

  • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakasle eta ikertzailea
13:00 - 13:45

Round table: “Bidelagunen arteko elkargunea“

  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria (Moderator)
  • Esther Saldaña Odriozola | Eusko Jaurlaritza - Olaberriko Herri Eskolako Zuzendaria
  • Janire Lopez Irastorza | Eusko Jaurlaritza - HH, LH eta GH-ko irakaslea Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan
  • Belen Saralegi Otamendi | Eusko jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Samaniego Ikastetxea
  • Izaskun Mitxelena Mujika | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Amara Berri Urbieta ikastetxean
  • Olatz Abadia Salgado | Zurriola Ikastola - Hezkuntza Laguntzaile espezialista
13:45 - 14:00

Goizari itxiera

14:00 - 15:00

Bazkaria barne eskainiko da

 

Arratsaldeko dinamiketatik bat aukeratu beharko duzu. Dinamika bakoitzerako plazak mugatuak izango dira. Izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

15:00 - 17:15

“Baso-bainua. Naturarekin zentzumenen bitartez konektatzen“

  • Violeta Torán Pereg | Basona - Baso-bainu gidaria
15:00 - 17:15

“Refugios en la naturaleza“

  • Anabel Varona eta Carlos Arruti | Maushaus - Arkitektoak
17:15 - 17:30

Closing session

  • Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikaria
  • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Irakasle eta ikertzailea
  • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria

Directors

Erkiz Miguez Montero

Kutxa Fundazioa

Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.

Maialen Sistiaga Poveda

EHU, Irakasle eta ikertzailea

Licenciada en Biología, cursó un máster en Biología Molecular y posteriormente un doctorado sobre virus ovinos y su evolución. Tras trabajar como investigadora en varias universidades (como British Columbia o Cagliari), comenzó como técnico en la Fundación Kutxa, donde ha trabajado durante 8 años en proyectos de educación ambiental, principalmente en proyectos como "Baso-eskola" y "Naturan Hezi". Ha sido profesora de innovación educativa en el Máster Universitario en Formación del Profesorado de la UEU y actualmente es profesora e investigadora del Departamento de Didáctica de las Ciencias Experimentales de la UPV en el grado de Educación Primaria de la facultad HEFA II de Donostia.

Speakers

Olatz Abadia Salgado

zurriola ikastola

Oskar Alegria Suescun

2013tik 2016ra Nafarroako Punto de Vista Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari artistikoa. Bere estreinako film luzea Emak Bakia baita (2012, Man Rayk Emak Bakia filma grabatu zuen lapurdiko kostaldeko etxearen bilaketari buruzkoa) BAFICI, Edinburgo, Telluride, Donostia, Shanghai, Yamagata, DocLisboa, San Frantzisko eta Denverreko festibaletan proiektatu zen. 16 hizkuntzatara itzulia dago eta 17 sari irabazi zituen. Bere bigarren film luzea Zumiriki (2028, bere haurtzaroko ibaian murgildutako irla baten istorioa) Veneziako Orizzonti Mostran estreinatu eta fikziozko ez den film onenaren saria irabazi zuen Sevillako Europako Zinemaldian.

Larraitz Altuna Gabilondo

Soziologian eta antropologian lizentziatua, Ikasketa Latinoamerikarrak masterra burutu zuen Mexikoko UNAMen, eta Soziologian doktoretza NUPen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Hezkuntza Zientziak Sailean. Donostiako Bihotz Inguru baso-eskolako kide-sortzailea da, eta hainbat urtez barru barrutik jarraitu du haren ibilbidea. Ikerketa arloan, interesgune nagusiak ditu: aire zabaleko hezkuntza eta hezkuntza ekosoziala, biak diziplinarteko ikuspegian; hezkuntza eta gizarte aldaketen arteko harremanak; eta ikerketa metodologia-parte hartzaileak.

Irati Andoño Erdozain

Kutxa Fundazioa

Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Garazi Auzmendi Arkarazo

Naturan Hezten webgunearen sortzailea. Eskola ezberdinentzat Naturan lantzeko edukiak sortzen aritu da eta basoen eta biodibertsitatearen ikerkuntzan aritzen da. Aralar Mundua leku den lurra dokumentalaren zuzendaria.

Anabel Varona eta Carlos Arruti

Silvia Collado Salas

Silvia Collado es Doctora en Psicología Ambiental, y Profesora Titular en el Departamento de Psicología y Sociología de la Universidad de Zaragoza. Su línea de investigación se centra en el estudio de la relación de los niños y niñas con la naturaleza, y los beneficios que esta relación ofrece, tanto para su bienestar como para sus actitudes y comportamientos pro-ambientales. Ha escrito numerosos artículos de investigación sobre el tema, así como dos libros, y ha recibido varios premios por su carrera investigadora. Trabaja de manera habitual con equipos de investigación internacionales, habiendo realizado estancias de investigación en Leiden University (Países Bajos) y Cornell University (Estados Unidos), entre otras. Actualmente forma parte de la Junta Directiva de la International Association of People-Environment Studies.

Ion Fontenla Sukia

Naturan Hezten webgunearen sortzailea. Biodibertsitatearen ikerkuntzan aritzen da eta Euskal Herriko saguzarren gida sortu du. Hiru dokumental ere zuzendu ditu: Aralar Mundua leku den lurra, Leizeta eta Zure platerean hasten da mundua.

Oihana Imaz Recondo

Nacida en Donostia en 1994, es graduada en Educación Infantil (Mondragon Unibertsitatea) con especialidad de Lengua Extranjera, realizó en Finlandia (University of Turku) el máster "Learning, learning environments and educational systems", especializándose en el uso del espacio exterior de su interés y en la conducta de riesgo infantil. Las diferentes experiencias vividas en el extranjero (Islandia, Gales y Finlandia) han definido sus temas e intereses de investigación; el uso de espacios exteriores (conducta de riesgo), la interculturalidad y el tratamiento de la diversidad lingüística en las escuelas, entre otros. Entre sus proyectos más significativos se encuentran sesiones de formación con otros investigadores sobre el uso y organización del espacio exterior en escuelas del País Vasco.

Janire Lopez Irastorza

Janire Lopez Irastorza naiz HH, LH eta GH-ko irakaslea Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan. Gasteizko Unibertsitate eskolan EHU burutu nituen ikasketak. Aurten, LH3.mailako tutore gisa nabil lanean eta eskolan pentsamendu konputazionala ematen ere aritzen naiz. Ikasturte honetan lehen aldiz ezagutu dut baso eskola eta naturarekin kontaktuan jardutea ikaragarri gustatzen zait. Benetako bizipenekin, errealitateko egoera eta esperientziekin ikastearen aldekoa naiz, emoziodun ikaskuntzak ez baitira inoiz ahazten.

Erkiz Miguez Montero

Kutxa Fundazioa

Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.

Izaskun Mitxelena Mujika

Haur Hezkuntzako diplomatura eta Psikopedagogiako lizentziatura ikasketak burutu nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Naturarekiko interesa eduki dut txikitatik eta 2017. urtean Baso Eskolako formakuntza jaso nuen Cercedako Bosque Escuela erakundean. Azken 6 urteak Amara Berriko Haur Hezkuntzako irakasle bezala igaro ditut eta bertan baso eskola egitasmoa ezagutzeko aukera izan dut.

Esther Saldaña Odriozola

Esther Saldaña Odriozola- Olaberriko Herri Eskolako Zuzendaria eta irakaslea. Psikologian lizentziatua eta Magisteritza ikasketak burutu ditu Salamankako Unibertsitatean. Gobernuz kanponko erakundeetan hezkuntza eta sentsibilizazio lanetan aritu da, atzerrian programa desberdinetan parte hartuz. Azken 15 urteetan hezkuntza formalean tutore eta zuzendari lanak aurrera eraman ditu, metodologia aktiboetan indarra jarriz. Orain dela 5 urte baso eskolako proiektua ezagutu eta eskolan proposatu zuen. Ordutik formazioa jaso du eta gaur egun Olaberriko eskolan martxan proiektu honen arduraduna da.

Belen Saralegi Otamendi

Magisteritzan diplomatua Haur Hezkuntzako espezialitatean. Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat eskoletan irakasle gisa jardun ondoren, azken 3 urteetan Tolosako Samaniego eskolan dihardut lanean. Bertan, 8 urte daramatzagu baso-eskola proiektuarekin, proba piloto moduan ezarri zenetik gaur egun arte. Baso-esolara HHko 5 urteko haurrekin joaten gara.

Maialen Sistiaga Poveda

EHU, Irakasle eta ikertzailea

Licenciada en Biología, cursó un máster en Biología Molecular y posteriormente un doctorado sobre virus ovinos y su evolución. Tras trabajar como investigadora en varias universidades (como British Columbia o Cagliari), comenzó como técnico en la Fundación Kutxa, donde ha trabajado durante 8 años en proyectos de educación ambiental, principalmente en proyectos como "Baso-eskola" y "Naturan Hezi". Ha sido profesora de innovación educativa en el Máster Universitario en Formación del Profesorado de la UEU y actualmente es profesora e investigadora del Departamento de Didáctica de las Ciencias Experimentales de la UPV en el grado de Educación Primaria de la facultad HEFA II de Donostia.

Violeta Torán Pereg

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterraduna. Pedagogia berdean prestakuntza du. Baso-bainuen gidari eta baso-terapiako profesionala da. 2008az geroztik, Cristina Enea Fundazioan ingurumen-sentsibilizazioko saioak koordinatu eta dinamizatzen ditu 3 eta 18 urte bitarteko ikasleekin eta kolektibo desberdinetako helduekin. 2020tik aurrera, bere lana baso-bainuen saioak diseinatzen eta gidatzen espezializatu da, publiko orokorrari zein ezaugarri bereziak dituzten talde espezifikoei zuzenduta.

Registration fees

Arratsaldeko dinamiketatik bat aukeratu beharko duzu.

Dinamika bakoitzerako plazak mugatuak izango dira. Izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira honakoak, ditugun plazak baino eskari gehiago egongo balira dinamiketako batean.

Hautatutako plazarik egongo ez balitz, beste dinamikarako bermatuko zaizu plaza.

Aukeratu zurea!


Face-to-faceUntil 26-06-2025
50,00 EUR

Venue

Technological Park of Euskadi, Campus Donostia, Central Building

Pº Mikeletegi, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)

Gipuzkoa

Sustainable development goals

Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

Sustainable development goals

4 - Quality education

Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

More information
4. Quality education