Uda ikastaroa
ONLINE  IKASTAROA ZUZENEAN - Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra

ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra

Ira. 16 - 17. Ira, 2020 Kod. X20-20
Ikastaro guztiak

Azalpena

Uda Ikastaro hau presentzialki egingo da, baina hemen matrikulatuz gero, online bidez zuzenean jarraitu nahi duzulako da Uda Ikastaroen Zoom bideokonferentzia plataforma erabiliz.

Aldiz, Uda Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean.

Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Garapen iraunkorrerako lankidetzaren eta hizkuntza kooperazioaren arteko lotura azaltzea eta haien arteko harremanaren gaineko ezagutza zabaltzea.

Hizkuntzen biziberritze prozesuetan hain ezagunak ez diren ezaugarrietan sakontzea.

Hizkuntza gutxiagotuen garapen-balioa ezagutaraztea.

Euskal Herriko eta munduko hizkuntza gutxiagotuen (eta herrien) arteko elkartasun sareak ezagutaraztea eta berriak sortzea.

Hizkuntza gutxiagotuan oinarritutako hezkuntza eleaniztunen garapen-balioen ezagutzan sakontzea.

Hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxiagotuen aldeko ezagutzan sakontzea eta haiekiko sentiberatasuna indartzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Hezitzaileak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Kazetariak, Politikariak...

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
  • Eusko Jaurlaritza
  • Garabide
  • Elorrioko Udala
  • Pertsona Gorren Euskal Herriko Federazioa

Programa

2020-09-16

09:00 - 09:15

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Ines M. Garcia Azkoaga UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra - Katedrako arduraduna
09:30 - 10:30

“"Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxiratuen biziberritzea eta garapen iraunkorra" liburuaren inguruan“

  • Itziar Idiazabal Gorrotxategi UPV/EHU - Ikertzailea
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:00

“Kameruneko hizkuntza aniztasunaren egoera (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Gabriel Delmon Djomeni University of Dschang - Ikertzailea
12:00 - 13:00

“Euskararen biziberritzea eta giza garapen iraunkorra Euskadiko Autonomia Erkidegoan“

  • Patxi Baztarrika Galparsoro Andoaingo Udala - Hizkuntza politika eta plangintzan aditua
13:00 - 13:30

Elkarrizketa

2020-09-17

09:30 - 10:30

“Kameruneko hizkuntza batzuetako komunitateetan murgilduz eta garapena aztertuz (Hizlari honen partaidetza Zoom bidez izango da)“

  • Gabriel Delmon Djomeni University of Dschang - Ikertzailea
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:00

“Nasa yuwe: hizkuntza biziberritzea eta garapena“

  • Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakasle-Ikertzailea
12:00 - 13:00

“Hizkuntza lankidetza maya yukatekaren biziberritzean“

  • Jon Sarasua Maritxalar Garabide Elkartea
13:00 - 13:30

Elkarrizketa

Zuzendariak

Ines M. Garcia Azkoaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Filologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle titularra. Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailean egiten dut lan eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean ere aritu izan naiz. Nire ikerketa arloak hizkuntza gutxitua aintzat hartzen duen hezkuntza eleaniztuna du ikusmiran, bereziki hizkuntzen alderdi diskurtsibo eta testualen garapena oinarri hartuta. Horiek dira, hain zuzen, nire argitalpenetan jorratzen diren gai nagusiak. Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko lehendakaria izan naiz; egun, UPV/EHUko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedraren arduraduna naiz.

Irakasleak

Patxi Baztarrika Galparsoro

Andoaingo Udala

Hizkuntza politika eta plangintzan aditua. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-EHUn. Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna da gaur egun (1980az geroztik). Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izan da zortzi urtez (2005-2009 eta 2012-2016). NPLD-ren presidente 2015-2017 urtealdian (Network to Promote Linguistic Diversity – Hizkuntza aniztasuna sustatzeko sare europarra). EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide hamabi urtez (2005-2017). Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide (1990-1995), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete buru (1999-2003) eta Donostiako Udaleko zinegotzi (2003-2007). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako "Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen iraunkorra" liburuko kapitulu baten egilea da.

Gabriel Delmon Djomeni

University of Dschang, Assitant Lecturer in Linguistics

Djomeni doktorea Hizkuntzalaritzako irakasle laguntzailea da Dschangeko Unibertsitatean, Afrikako Ikasketen eta Globalizazioaren Sailean. 2012an doktoretza lortu zuen Yaundé I Unibertsitatean (Kamerun). Bere ikerketak eta argitalpenak hizkuntza gutxituei eta biziberritzeari, ama-hizkuntzan oinarritutako hainbat hizkuntzatako hezkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzkoak dira. Halaber, Sadembouo irakaslearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntzaren Ondareari buruzko UNESCO Katedraren "hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria" liburuaren kapitulu baten egilea da.

Itziar Idiazabal Gorrotxategi

UPV/EHU

Euskal Filologian katedraduna (1992), Hizkuntzalaritza eta UPV/EHUko Euskal Ikasketak saileko Ohorezko Kolaboratzailea da. Genebako Unibertsitatean doktorea (1983) psikolinguistika alorrean. ELEBILAB ikertaldeko kide da (https://www.ehu.eus/eu/web/elebilab) eta bertan hainbat ikerketa zuzendu ditu haur elebidunen hizkuntza jabekuntzaz, euskararen azterketa diskurtsiboaz, eta irakaskuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruan, beti ere hizkuntza gutxitu bat ardatz izanik (ikus Garcia-Azkoaga & Idiazabal, 2015). Alor horietan 15 doktorego tesi zuzendu ditu. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren sortzailea eta kidea da https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra. Bertan, Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkorrari buruz argitaratu duen azken lana: www.labur.eus/IdiazabalPerezCaurel. Euskaltzaindiako kide urgazlea da.

Ane Ortega Etcheverry

Ortegak Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Masterra Warwickeko Unibertsitatean egin zuen Itzulpengintzaren Ikasketetan, eta doktorea da Soziolinguistikan eta Hispaniar Ikasketetan Londreseko Unibertsitatean. Egun Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolako (BAM) irakasle titularra da, non Lehen Hezkuntzako graduan irakasten duen. Bere lan esperientzian azpimarratu daiteke gaztelania atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan Bretania Handian, eta HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Bere irakaskuntza testuinguru elebidun/eleanitzetan hizkuntzaren didaktikan zentratzen da eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan. Ikerketari dagokionez, hizkuntza gutxituen soziolinguistikaren arloan eta testuinguru eleanitzetan hizkuntzaren irakaskuntzan zentratzen da. Ortegak ELEBILAB ikerketa taldeko eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kidea da.

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak