Osasuna
Uda ikastaroa
Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago

Osasuna eta hizkuntza VII: hizkuntza eskakizunez harago

Ira. 13 - 13. Ira, 2024 Kod. O17-24

Azalpena

Pazienteen hizkuntzan ematen diren zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa da, bai Euskal Herrian bai nazioartean. Eskaera horrek indarrean dagoen ebidentzia zientifikoaren babesa dauka (arretaren kalitateari pazienteen segurtasun zein ongizate eta gogobetetzeari lotuta), eta tokiaren arabera, baita legearen babesa ere. Testuinguru horretan, osasun langileek hizkuntza gutxituko pazienteei kalitatezko arreta bermatzeko xedez bete behar dituzten hizkuntza eskakizunen gaineko eztabaida puri-purian dago Euskal herrian, hala nola, Galesen, Kanadan, Finlandian, AEBetan eta beste herrialdeetan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Osasun arloko hizkuntza plangintzaz eztabaidatzea.

Hizkuntza eskakizunez harago osasungintzan euskararen erabileraren determinatzaile diren beste zenbait gako mahai gainean jartzea.

 

Euskal Herritik kanpo hizkuntza eskakizunez harago duten begirada ere ekarri nahi izan dugu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Kabia

Lankidetza

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • UEMA
  • Eusko Jaurlaritza. Osasuna Saila
  • Osakidetza

Programa

2024-09-13

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Jon Zarate Sesma | EHU - Uda Ikastaroaren Zuzendaria
  • Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Uda Ikastaroaren Zuzendarikidea
  • Martin Aramendi | UEMA - UEMAko lehendakaria
09:25 - 10:00

“Oinarriak: euskarazko osasun arretaren eskaera eta hizkuntza eskakizunaren eragina osasungintzako euskararen erabileran“

  • Iñaki Iurrebaso Biteri | UEMA - Ikerketa teknikaria
10:00 - 10:30

“Hizkuntza eskakizunen plangintza Osakidetzan“

  • Gontzal Lopez Lopez | Osakidetza - Euskara Zerbitzuburua
10:30 - 11:30

“Hizkuntza eskakizunen dekretu berriaren eragina osasungintzan eta euskararen erabilera sustatzeko politikei emandako erantzun judiziala“

  • Iñigo Urrutia Libarona | EHU - Aldezlea
11:30 - 12:00

Atsedena - kafea

12:15 - 12:45

“Osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioen ebaluazioa EHUko Medikuntza graduan“

  • Jon Zarate Sesma | EHU - Ikertzailea
12:45 - 13:30

Mahai ingurua: “Lan eskubidea vs hizkuntza eskubidea, eta kalitatezko osasun arreta? Eztabaida sindikal-instituzional-soziala“

  • Garikoitz Goikoetxea Etxeberria | UEMA - Teknikaria (Moderatzailea)
  • Pello Igeregi | ELA sindikatua - Euskara arduraduna
  • Agurne Gaubeka Erauskin | Behatokia - Behatokiko Zuzendaria
13:30 - 15:25

Atsedena

15:30 - 16:00

“Hizkuntza politikak kataluniako osasungintzan“

  • Iker De luz Colás | Omniun Cultural - Hizkuntza arduraduna
16:00 - 16:30

“Herrialde kurduak jasaten duen opresioa osasun arretaren irisgarritasunean“

  • Tevfik Bayram | Montrealko Unibertsitatea - Ikertzailea
16:30 - 17:00

“Osasun arreta palestinarrentzat eta Israeldarrentzat“

  • Dani Flic | Standing Together eta Ben Gurion Unibertsitatea - Koordinatzailea
  • Shahd Bishara | Standing Together - Kidea

Zuzendariak

Jon Zarate Sesma

UPV/EHU

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Aitor Montes Lasarte

Osakidetza

Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

Hizlariak

Martin Aramendi

Tevfik Bayram

Shahd Bishara

Iker De luz Colás

Dani Flic

Agurne Gaubeka Erauskin

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Pello Igeregi

Iñaki Iurrebaso Biteri

EHU

Soziologian doktorea. Donostiako Udalean soziologo lanetan aritua. Aztiker Ikergunearen sortzaile taldeko kide eta bertako zuzendari tekniko. Soziolinguistika gaietan aritua hainbat bezerorentzat lanean (Eusko Jaurlaritza, Soziolinguistika Klusterra...). EHUko Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikerlari izana. 2023tik ikerketa teknikari UEMAn.

Gontzal Lopez Lopez

OSAKIDETZA

Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua da 2019tik. Euskal Filologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea, 1994), eta HIZNET Hizkuntza-plangintzako graduondokoa (EHU, 2003) eta Terminologia masterra (Pompeu Fabra, 2014) eginak ditu. Helduen euskalduntzeko irakaslea izan zen AEKn (1989-1998), euskara trebatzailea Artez euskara zerbitzuan (1999-2000) eta euskararen normalizazioko teknikaria Ortuellako Udalean (2000-2005), Donostiako Ospitalean (2006-2010) eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian (2011-2019). Euskararen gramatika eta normalizazioari buruzko zenbait artikulu idatzi ditu Aizu, Ele, Mendebalde Alkartea, Administrazioa euskaraz eta Osatuberri aldizkarietan, eta Traumatologia hiztegia (Eusko Jaurlaritza, 2017), Osakidetzaren euskarazko estilo liburua (Osakidetza, 2022) eta Kardiologia hiztegia (Eusko Jaurlaritza, 2023) argitaratu ditu lantaldean. Itzulbide itzultzaile neuronalaren lantaldeko partaidea da.

Iñigo Urrutia Libarona

Iñigo Urrutia Libarona se licenció en Derecho en 1989 en la Universidad de Deusto, obtuvo un Master en Derecho Público en 1994, y un doctorado en Derecho en 2004 en la UPV/EHU con una Tesis distinguida con el premio extraordinario. En la actualidad ocupa plaza de profesor agregado de derecho administrativo (acreditado profesor Pleno en 2016, acreditado profesor Titular en 2012). En mayo de 2017 fue nombrado Aldezle de la UPV/EHU (defensor universitario) cargo que ostenta en la actualidad. En el ámbito investigador, sus campos de especialización son el derecho administrativo, incluyendo el control de la legalidad de la actividad administrativa, la teoría general sobre los derechos fundamentales, con especial atención al derecho fundamental a la educación, el derecho de minorías, la intervención pública en la economía, y el derecho de la biotecnología y medio ambiente. Es autor de una centena de artículos científicos sobre esas materias y ha participado como autor/coautor/editor de veinticinco libros, cinco de ellos redactados en lengua inglesa. Ha realizado estancias invitadas por varias universidades como Hamburgo (Alemania) en 2017, Moncton (Nueva Brunswick, Canadá) en 2013, Universidad de Illinois (Urbana-Champaign) en 2012

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-13 arte
25,00 EUR33,00 EUR
- 47,00 EUR
- 40,00 EUR
- 33,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 21,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-09-13 arte
25,00 EUR33,00 EUR
- 47,00 EUR
- 40,00 EUR
- 33,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
- 21,00 EUR

Kokalekua

Sanagustin kulturgunea

Plaza Nagusia, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa

Gipuzkoa

43.184636435236335,-2.265922884191774

Sanagustin kulturgunea

Plaza Nagusia, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea