Komunikazioa
Gizartea
Uda ikastaroa
Podcast bat egiteko lantegia

Podcast bat egiteko lantegia

Uzt. 08 - 09. Uzt, 2025 Kod. I03-25

Mikrofonoaren aurrean jarri aurretik, irratsaioaren gidoia landu eta soinuekin jolastuko dugu, gure entzuleen arreta eta gozamena erakarriko dituen podcast bat lortu asmoz.

Azalpena

Tailer formako Uda Ikastaro honetan, podcast bat sortuko dugu. Benetazko edo fikziozko istorioak kontatzeko euskarri bikaina da, baita kazetaritza kontakizun bat egiteko ere, edota, besterik gabe, soinuekin sortzeko. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik, baina beti izango da dibertigarriagoa parte-hartzaileek podcastak entzun ohi badituzte, eta beren istorioa aurretik pentsatu badute. Gure buruan entzun badugu, laguntza pixka bat besterik ez dugu behar hori guztia soinu bihurtzeko.

Oharra: Ikastaroaren aretoan ordenagailuak egongo dira. Parte-hartzaileek mikrofonoa duten kasko/entzungailuak ekarri beharko dituzte praktiketarako.Nahiago duenak bere ordenagailu portatilarekin joan daiteke.

Irakurri gehiago

Helburuak

Podcast batek istorioak azaltzeko edo gure mezuak ezagutzera emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.

Gidoitik hasi eta streaming plataforma batean argitaratzen den arte, podcast baten errealizazioaren prozesu osoa ezagutzea eta gauzatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Metodologia

Oso lantegi praktikoa da. Gomendagarria da podcastak entzutea, eta ez badira aurretik ezagutzen, GUAU podcasten plataforma behatzea esate baterako, eta bateren bat entzutea.

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila

Programa

2025-07-08

09:15 - 09:30

Erregistroa / Registro

09:30 - 09:40

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Arantza Gutierrez Paz | UPV/EHU - Irakaslea
09:40 - 11:00

“Podcast, erakunde eta antolakundeen komunikazio-tresna“

  • Arantza Gutierrez Paz | UPV/EHU - Irakaslea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Podcastaren ideia orokorra + tematikoa + poetikoa“

  • Arantza Gutierrez Paz | UPV/EHU - Irakaslea
12:30 - 13:30

“Podcastaren gidoia“

  • Arantza Gutierrez Paz | UPV/EHU - Irakaslea

2025-07-09

09:15 - 13:30

“Podcastaren grabazioa + edizioa + difusioa“

  • Arantza Gutierrez Paz | UPV/EHU - Irakaslea

Zuzendariak

Arantza Gutierrez Paz

UPV/EHU

Profesora e investigadora del Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad y miembro de la Comisión de Igualdad de la Facultad de CC Sociales y de la Comunicación, así como del Consejo Asesor de Igualdad del Ayuntamiento de Getxo. Sus principales líneas de investigación son la presencia de las mujeres en los medios de comunicación así como la comunicación interpersonal y política desde el feminismo. Pertenece al grupo de Investigación Emakumeen ikusgaitasuna Hedabideetan, que trabaja en torno a la visibilidad de las mujeres en los medios de comunicación.

Hizlariak

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-08 arte
25,00 EUR52,00 EUR
- 74,00 EUR
- 63,00 EUR
- 52,00 EUR
- 63,00 EUR
- 63,00 EUR

Kokalekua

UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Manuel de Lardizabal Pasealekua, 1. 20018 Donostia-San Sebastián

Gipuzkoa

43.30722170861813,,2.010656916900938

UPV/EHUko Informatika Fakultatea

Manuel de Lardizabal Pasealekua, 1. 20018 Donostia-San Sebastián

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna