Praktika Komunitateak: Pertsonak eta Ezaguera Ehuntzen
Azalpena
Praktika Komunitate honek eskainitako Uda Ikastaroak hezkuntza-eredu berritzaileak eta praktikan oinarritutako ikuspegi pedagogikoak uztartzen ditu, teoria eta esperientzia zuzena modu integratuan landuz. Helburua da parte-hartzaileei hezkuntza-praktika eraldatzaileen ikuspegi zabala eskaintzea, bai kontzeptualki, bai praktikan esperimentatzeko aukera emanez.
Lehen egunean, hezkuntzaren ikuspegi berritzaileetara hurbilketa egingo da, marko kontzeptuala aurkeztuz eta horien oinarri pedagogikoak modu argian kokatuz. Ondoren, gelako praktikaren erakustaldi gidatu baten bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute praktika errealak behatzeko eta horien oinarri teorikoa-zientifikoa eta eguneroko aplikazioa ulertzeko. Jardunaldia tailer praktikoekin osatuko da, non parte-hartzaileek esperimentazioa, elkarrizketa eta hausnarketa bidez praktika horien aplikagarritasuna modu kolektiboan aztertuko dituzten.
Bigarren egunean, Praktika Komunitateen ikuspegi ekologikoa eta operatiboa jorratuko da. Formakuntza eredu honen dohainak teorizatu ostean ikaskuntza komunitarioaren oinarriak azalduko dira, eta komunitate batek nola funtzionatzen duen, nola antolatzen den eta zer balio pedagogiko dituen aztertuko da. Horrez gain, adibide praktiko baten bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute komunitate-lanaren dinamika ezagutzeko, beste profesionalen ekarpenak entzun eta euren testuinguruetara eramateko gakoak identifikatzeko.
Uda Ikastaroak, beraz, espazio aberatsa eskaintzen du ikuspegi pedagogiko berriak ezagutzeko, praktika eraginkorrak partekatzeko eta elkarlan komunitarioan oinarritutako ikaskuntza indartzeko. Parte-hartzaileek ikuspegi berriak, esperientziak eta tresnak jasoko dituzte, euren jardunean eraldaketa-prozesuak sustatu ahal izateko.
Helburuak
- Hezkuntza-praktika berritzaileen eta praktiken oinarri zientifikoaren arteko loturak sakontzea.
- Teoria eta esperientzia errealak modu integratuan lantzea, ikuspegi eraldatzaileak praktikara eramateko gaitasuna indartuz.
- Praktika Komunitateen ikuspegi ekologikoa eta operatiboa ezagutzea, haien oinarriak, egitura eta funtzionamendua ulertuz.
- Adibide praktikoen bidez elkarren arteko hausnarketa eragitea, elkar-ikaskuntza sustatuz.
- Hezkuntza-komunitateko eragileen arteko elkarlana eta elkar-ikaskuntza indartzea, elkarrizketa eta dinamika parte-hartzaileen bidez esperientziak partekatzeko eta komunitate-sareak sendotzeko espazioak eraikiz.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Uda Ikastaroak lan-metodologia aktibo eta parte-hartzailea izango du, praktika errealetan, elkarrizketa profesionaletan eta oinarri teoriko sendoetan oinarritua. Bi egunetan zehar, jarduerak hainbat formatu bidez garatuko da (hitzaldiak, ahotsen arteko dialogoak, tailerrak, eta praktika komunitarioen lanketa), ikasle, irakasle eta hezkuntza arloko profesionalen parte-hartze zuzena sustatuz.
Programa
2026-07-01
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
- Andoni Arguiñano Madrazo | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
- Garazi Ormazabal Arizcorreta | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
Agurra Irekiera (Harrera Instituzionala ICIVIC)
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Hizkuntza: euskara
- UIK-ko zuzendaritzaren ordezkaria
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailako ordezkaria
“ Los currículos flexibles que afloran en la educación. Proyectos completos interdisciplinares“
Hizkuntza: español
- Helena Forrellad Vives | UAB - Ponente
Atsedena
“Gelako praktika errealei oinarri zientifikoa emanez. Teoria eta Praktika eskutik lotuak. Azalpenak“
Hizkuntza: euskara
- Nekane Otsoa Abrisketa | Arrankudiagako eskolako Hhko irakaslea eta zuzendaria
- Xabier Villanueva Izaguirre | Muskizko eskola - Eskola Irakaslea
Dinamika partehartzailea: “Tailerra. Hezkuntza ereduan murgiltzen eta praktikak hausnartzen“
Hizkuntza: euskara
- Andoni Arguiñano Madrazo | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
Sintesia
2026-07-02
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: ingelesa
- Andoni Arguiñano Madrazo | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
- Garazi Ormazabal Arizcorreta | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
Agurra Irekiera (Harrea Instituzionala ICIVIC)
“Education as Autopoietic Ecology: Meaning, Resilience and Digital literacy for the Future of Democratic Educational Communities“
Hizkuntza: ingelesa
- Steve Watson | Faculty of Education at the University of Cambridge - Ponente
Atsedena
“Hezkuntza ahalduntze laborategia. Praktika komunitate baten jardun erreala“
Hizkuntza: euskara
- Garazi Ormazabal Arizcorreta | EHU - Ikastaroko Zuzendaria
- Ander Zubizarreta Zufiria
Dinamika partehartzailea: “Praktika komunitateak ezagutzen. Praktika komunitatean ahotsak batzen“
Hizkuntza: euskara
- Maitane Belasko Txertudi | EHU
Sintesia
Itxiera
Hizkuntza: euskara
Praktika Komunitateen Laborategia: Eskolak eta Euskal Herriko Unibertsitatea ehunduz
- Inaki Karrera Xuarros | EHU - Ponente
Zuzendariak
Andoni Arguiñano Madrazo
UPV/EHU
Andoni Arguiñano Euskaldún Herriko Uniberstitateko (EHU) irakasle agregatua da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean. ALHE ikerketa-taldeko kidea da, eta ICIVIC Europako proiektuaren koordinatzaileetako bat da. Doktore-tesia Antzuola Herri Eskola-n egin zuen, eta ordutik, ikerketa-taldeak laguntzen dituen praktika-komunitateen dinamizatzaile nagusietako bat izan da. Bere espezializazioa berrikuntza pedagogikoan, aniztasunarekiko begirada aldaketan eta irakaslearen rolaren azterketan oinarritzen da
Garazi Ormazabal Arizcorreta
UPV/EHU
Garazi Ormazabal UPV/EHUko doktore ondoko ikerlaria da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean. Ikerketa arloan, ALHE ikerketa-taldeko kidea da, ondorioz, taldeko zenbait proiektuetan aktiboki parte hartzen du. Horien artean, I-CIVIC Europar Batasunak finantzatutako nazioarteko proiektuan. Hezkuntza Berrikuntzaren arloan, bere doktoretza tesia tailerretan antolatzen diren Eskola Txikietan kokatzen da. Zehazki, eskola hauetan, haurra erdigunean ezartzeko eta haren inguruan hezkuntza-jarduna eraikitzeko oinarritzat hartzen dituzten gako pedagogikoak eta haien onurak aztertu ditu. Ikas esperientzia berritzaileak, haurren kultura zein ahalduntzea eta haurrekin burututako ikerketak dira bere interes-ildoak.
Hizlariak
Andoni Arguiñano Madrazo
UPV/EHU
Andoni Arguiñano Euskaldún Herriko Uniberstitateko (EHU) irakasle agregatua da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean. ALHE ikerketa-taldeko kidea da, eta ICIVIC Europako proiektuaren koordinatzaileetako bat da. Doktore-tesia Antzuola Herri Eskola-n egin zuen, eta ordutik, ikerketa-taldeak laguntzen dituen praktika-komunitateen dinamizatzaile nagusietako bat izan da. Bere espezializazioa berrikuntza pedagogikoan, aniztasunarekiko begirada aldaketan eta irakaslearen rolaren azterketan oinarritzen da
Maitane Belasko Txertudi
UPV\EHU
3. Haur Hezkuntzan graduatua (2014) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean, Psikodidaktikako masterra (2015) eta doktoretza (2023) lortu nituen, cum laude eta nazioarteko zein euskarazko aipamenekin. Nire ikerketa 0-3 hezkuntzan, kalitatezko inguruneetan eta zaintza-praktiketan oinarritzen da. JCR aldizkarietan argitaratu dut, Europako proiektuetan eta kongresuetan parte hartu dut, eta egonaldi bat egin dut. 2016tik UPV/EHUko irakaslea naiz, Instituto Vasco de Administración Públicaekin lankidetzan, eta berrikuntza zein batzordeetan aritu naiz. ALHEko kidea eta hezkuntza laborategiko partaidea.
Helena Forrellad Vives
Helena Forrellad Vives Lehen Hezkuntzako maistra da, gaur egun erretiratua, eta ibilbide sendoa du hezkuntza-praktikaren gogoeta eta eraldaketarekin lotuta. “Pertsonen kultura matematikoa” mintegiaren koordinatzailea eta prestatzailea da (ICE UAB / URLeko FPCEEB), eta bertatik matematikaren ikuspegi humanista eta kulturala sustatzen du hezkuntzan. 2004-2005 ikasturtean ikerketa-lizentzia bat lortu zuen, eta haren baitan honako lana garatu zuen: “Ikasgela errealitate sozial gisa duen esanahia. Hura eratzen duten prozesuetan praktika matematikoen rola”. Ikerketa horren helburua izan zen ikasgela praktikek eta interakzioek eraikitako gizarte-espazio gisa ulertzea. Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailaren Matematiken Praktika Erreflexiboaren Programan prestatzaileen prestatzaile izan da, irakasleen garapen profesionalari ikuspegi kritiko eta erreflexibotik lagunduz. Halaber, hainbat artikulu argitaratu ditu hezkuntzako ikerketa kualitatiboaren esparruan, bereziki irakasle-praktikan, berrikuntza pedagogikoan eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko gogoetan zentratuta.
Inaki Karrera Xuarros
Inaki Karrera Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da (EHU), eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailaren baitan irakasten du. Auzo Lana Hezkuntza (ALHE, 22/002) ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da, baita 'Innovating Civic Engagement: Pedagogies for a Resilient Generation' izeneko Europako ikerketa-proiektuaren eta Eusko Jaurlaritzaren 'Hezkuntzako Praktika Komunitateak' proiektuaren arduraduna ere. Ikerketa-taldeak elkarlanean aritzen den Praktika Komunitateen atzean dauden indar bultzatzaile nagusietako bat da. Bere ikerketa hezkuntza demokratiko eta parte-hartzailean, hezkuntzako inklusioan, inklusio digitalean, gizarte desberdintasunetan eta pedagogiaren berrikuntzan zentratzen da
Garazi Ormazabal Arizcorreta
UPV/EHU
Garazi Ormazabal UPV/EHUko doktore ondoko ikerlaria da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean. Ikerketa arloan, ALHE ikerketa-taldeko kidea da, ondorioz, taldeko zenbait proiektuetan aktiboki parte hartzen du. Horien artean, I-CIVIC Europar Batasunak finantzatutako nazioarteko proiektuan. Hezkuntza Berrikuntzaren arloan, bere doktoretza tesia tailerretan antolatzen diren Eskola Txikietan kokatzen da. Zehazki, eskola hauetan, haurra erdigunean ezartzeko eta haren inguruan hezkuntza-jarduna eraikitzeko oinarritzat hartzen dituzten gako pedagogikoak eta haien onurak aztertu ditu. Ikas esperientzia berritzaileak, haurren kultura zein ahalduntzea eta haurrekin burututako ikerketak dira bere interes-ildoak.
Nekane Otsoa Abrisketa
Arrankudiagako eskolako Hhko irakaslea eta zuzendaria. Areatza, Zeberio eta Arrankudiagako eskoletako proiektuen metodologian koordinatzailea eta hezkuntza-laborategiko ko-sortzailea
Xabier Villanueva Izaguirre
Muskizen (Bizkaian) kokatzen den Muskizko Ikastola ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako irakaslea da Xabier Villanueva Izaguirre. Gaur egun, zentroko digitalizazio-batzordeko eta STEAM batzordeko koordinatzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Lehen Hezkuntzan graduatua izateaz gain, Psikologian graduatua da Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED), Hezkuntza Psikologia eta hezkuntza-premia bereziak aipamenarekin. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) psikodidaktikan doktore da, "4 eta 8 urte bitarteko landare-munduaren ulermena, haurren marrazketa aztertuz, dilemak ebatziz eta biziaren kontzeptua ezagutuz" tesiarekin. Ildo horretan, zientzia esperimentalen eta matematika arloaren didaktikari buruzko hainbat artikulu zientifiko ere argitaratu ditu.
Steve Watson
Steven Watson Diziplina Arteko Ikasketetako irakasle elkartua da University of Cambridge eta Wolfson Collegeko Fellow Hezkuntza Fakultatean. Bere lana sistemen teoriaren, autopoiesiaren, zibernetikaren eta adimen artifizial sortzailea hezkuntzan eta ezagutzaren lanean gizarteratzearen arteko elkargunean kokatzen da. Ekologia Autopoietikoa (AE) garatzen du, testuinguru konplexuetan esanahiaren eraikuntza, bitartekaritza eta aldaketa instituzionala ulertzeko esparru ez-esentzialista. Bere ikerketak aztertzen du nola itzultzen diren diziplinak, erakundeak, publikoak eta teknologiak — eta askotan gaizki interpretatzen dira — elkarren artean, eta nola diseina daitezkeen komunikazio-modu gogoetatsu eta arduratsuagoak. Garapen teorikoaz gain, nazioarteko lankidetzak, sektore arteko topaketak eta berrikuntza-ekimenak bultzatzen ditu. Cambridge Generative AI in Education Conference erakundearen presidente sortzailea da, eta IA generatiboari, hezkuntzari eta gizarte-sistemen teoriari buruzko argitalpen zabala egin du. Irakasle bisitaria izan da Txinan eta Kroazian, eta EBk finantzatutako proiektuetan parte hartzen du, herritarren parte-hartzeari eta desinformazioaren aurreko erresilientziari buruz.
Ander Zubizarreta Zufiria
Ander irakaslea da Elgoibarko Herri Eskola EHE ikastetxean, eta 30 urte baino gehiagoko jarduna du irakaskuntzan. 20 urte daramatza proiektuen bidezko ikaskuntzan (Project-Based Learning) lanean. Bere ibilbidean zehar batez ere 10–12 urteko ikasleen tutore izan da; ikasgai guztiak landu baditu ere, bereziki matematika eta zientzien irakaskuntzan aritu da. Hezkuntza Laborategiaren sortzaileetako bat da, eta bertatik hezkuntza-berrikuntza eta irakasleen arteko elkarlana sustatzen dira.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-04-11 arte | 2026-04-17 arte | 2026-07-01 arte |
|---|---|---|---|
| 60,00 EUR | - | - | |
| - | 60,00 EUR | - | |
| - | - | 70,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR | |
| - | - | 49,00 EUR | |
| - | - | 36,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-04-11 arte | 2026-04-17 arte | 2026-07-01 arte |
|---|---|---|---|
| - | - | 70,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR | |
| - | - | 49,00 EUR | |
| - | - | 36,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR | |
| - | - | 74,00 EUR | |
| - | - | 60,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago