
Udal hezkuntza kontseiluak. Haur eta nerabeen hezkuntza komunitariorako aukerak
Uda Ikastaro honek, ekitateari eta aukera berdintasunari dagokienez eta haurren eta nerabeen garapenari begira, udalek hezkuntza komunitarioko ekosistemak finkatzeko zein aukera dituzten sakonki aztertu nahi du.
Azalpena
2023ko EAEko Hezkuntzaren Legeak aukera ematen die udalei Udal Hezkuntza Kontseiluak martxan jartzeko, hezkuntza proiektu komunitarioak taxutu eta bultzatzeko helburuarekin (60. artikulua). Horrela, esanahi berria atxikitzen zaie 1988tik indarrean dauden Udal Eskola Kontseiluei.
Izen aldaketa ez da nolanahikoa. Hezkuntzaren kontzeptua aldatuz joan da gizartearekin batera, eta eskolako inguruneaz harago joan da haurren eskubideen alde indar gehiagoz egiteko; hezkuntzaren ikuspegitik, eremu emankorra, zalantzarik gabe. Aldaketa hori aukera bat izan daiteke legeak ezarritako gizarte kohesio eta inklusioa bultzatzeko, eta baita kolektibo horren guztiaren ongizatea eta garapena bermatzen dituzten ekintzak gauzatzeko ere, 2024ko EAEko Haur eta Nerabeen Legeak dioenaren bidetik.
Uda Ikastaro honek, ekitateari eta aukera berdintasunari dagokienez eta haurren eta nerabeen garapenari begira, udalek hezkuntza komunitarioko ekosistemak finkatzeko zein aukera dituzten sakonki aztertu nahi du. Gai horren inguruko alderdi teorikoetan, juridikoetan eta politikoetan jarriko da arreta, baita inspirazio iturri izan daitezkeen esperientzien azterketan ere. UdalHez proiektuaren berri ere emango da: proiektua EAEko sei udalerritan garatzen ari da, modu esperimentalean, eta Kontseilu horien eta haien hezkuntza proiektu komunitarioen konfigurazioari oinarri enpirikoa eman nahi zaio, etorkizunean beste udalerri batzuentzat eredu izan daitezkeen kasu praktiko gisa.
Helburuak
Udalek hezkuntzan jarduteko marko juridikoa zein den argitzea.
Hezkuntza komunitarioaren oinarri teorikoak eta metodologikoak finkatzea.
Eskubideen argitan, haurren eta nerabeen ongizatea eta garapena zertan datzan zehaztea.
EAEn udal mailako hezkuntza komunitarioko esperientziak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Politika publikoari loturiko profesionalak
Programa
2025-07-01
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Karmele Artetxe Sanchez | UPV/EHU - EHU-ko irakaslea eta UdalHez-en ikerlaria
- Andrea Khalfaoui Larrañaga | UPV/EHU - Irakaslea eta UdalHez-en ikerlaria
“Conceptualización de la Educación Comunitaria: sentido e implicaciones metodológicas“
- Alberto Jauregi Virto | UPNA - Irakaslea
Atsedena
Mahai ingurua: “Horizontes políticos: cómo apoyar y consolidar propuestas educativas comunitarias desde la política“
- Marta Domenéch Gutiérrez | Alianza Educaciò 360º - Eragilea
- Amalia Mercedes Cuartero | Gobierno de Navarra - Subdirección de Infancia, Adolescencia y Familia
Mahai ingurua: “Diálogos que nos acercan a las experiencias de educación comunitaria, presente, pasado, futuro “
- Iruntze Rubenach Izura | SAPC Antsoain Landatuz. - Trabajadora social
- Francesc Balcells i Teixidò
- Lluis Carol Andrès
- Saioa Arregui Olivenza | SAPC Antsoain Landatuz - Psicóloga
2025-07-02
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Idoia Fernández Fernández | UPV/EHU - Irakaslea
“Udal Hezkuntza Kontseiluen marko juridikoa: Euskal Herriko errealitatea “
- Maite Zelaia Garagarza | UPV/EHU - Irakaslea / Jurista
- Dunia Marinas Suárez | UPV/EHU - Irakaslea / Jurista
“Zein da udalgintzak hezkuntzan egin duen bidea? EAEko esperientzien analisia“
- Alba Madinabeitia Ezkurra | UPV/EHU - Irakaslea eta UdalHez-en ikertzailea
Atsedena
Mahai ingurua: “Udal hezkuntza kontseiluen hazien potentziala EAEn “
- Mikel Juaristi Izaguirre | Gobierno Vasco - Director para la Diversidad e Inclusión
- Karmele Artetxe Sanchez | UPV/EHU - EHU-ko irakaslea eta UdalHez-en ikerlari nagusia
Itxiera
- Karmele Artetxe Sanchez | UPV/EHU - Irakaslea / UdalHez-en ikertzaile nagusia
- Andrea Khalfaoui Larrañaga | UPV/EHU - Irakaslea
Zuzendariak

Andrea Khalfaoui Larrañaga
UPV/EHU, Irakaslea
Andrea Khalfaoui Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen 2020ean, eta 2023arte Edimburgoko Unibertsitatean (Moray House School of Education and Sport) posdoc ikerlari gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzaren posdoc programaren barnean. ikerketa proiektu konpetitiboetan parte hartu du estatu mailan (I+D IMP-EXIT, I+D INTER-ACT, I+D ROM21), baita nazioarteko mailan ere, horien artean Horizon Europe programako SCIERARLY (2022-2025) proiektua nabarmentzen da, non koordinatzaile zientifikoa izan den, eta haur hezkuntzako lan taldearen koordinatzailea. SCIREARLY-k politika eta praktika arrakastatsuak identifikatu eta transferitzea bilatzen du Europa mailan, eta 10 herrialde hartzen dute parte. Andrearen ikerketa lerroa pertsona guztien arrakasta akademiko eta ongizate sozialan zentratu da, bai eta eskola eta familien arteko harremanetan, batez ere komunitate ijito eta migratuekin. Ekarpen hauek aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan argitaratu ditu, hala nola Learning, Culture and Social Interaction, edota Journal of Language, Identity & Education,( besteak beste), bai eta hezkuntza zientzian punta-puntako nazioarteko kongresuetan (AERA, ECER, EARLI, EECERA eta WERA, besteak beste)
Hizlariak

Saioa Arregui Olivenza

Karmele Artetxe Sanchez
UPV/EHU

Francesc Balcells i Teixidò

Lluis Carol Andrès

Amalia Mercedes Cuartero

Marta Domenéch Gutiérrez

Idoia Fernández Fernández
UPV/EHU, Irakaslea
Idoia Fernández Hezkuntzaren Zientzien Saileko irakasle titularra da. UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) zuzendaria (2010-2017) izan da, baita , Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordea (2017-2021) ere. Berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektudesberdinen buru izan da goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. International Society for the Scholarship of Teaching and Learning (ISSOLT) elkarteko Europarako lehendakariorde izan da 2016-2017an. 2014tik Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (REDU) kidea da, baita izen bereko aldizkariko argitalpen taldeko kidea ere. Une honetan Unibasq Kalitate Agentziako Gobernu Kontseiluko kidea da.

Alberto Jauregi Virto
UPNA

Mikel Juaristi Izaguirre

Andrea Khalfaoui Larrañaga
UPV/EHU, Irakaslea
Andrea Khalfaoui Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen 2020ean, eta 2023arte Edimburgoko Unibertsitatean (Moray House School of Education and Sport) posdoc ikerlari gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzaren posdoc programaren barnean. ikerketa proiektu konpetitiboetan parte hartu du estatu mailan (I+D IMP-EXIT, I+D INTER-ACT, I+D ROM21), baita nazioarteko mailan ere, horien artean Horizon Europe programako SCIERARLY (2022-2025) proiektua nabarmentzen da, non koordinatzaile zientifikoa izan den, eta haur hezkuntzako lan taldearen koordinatzailea. SCIREARLY-k politika eta praktika arrakastatsuak identifikatu eta transferitzea bilatzen du Europa mailan, eta 10 herrialde hartzen dute parte. Andrearen ikerketa lerroa pertsona guztien arrakasta akademiko eta ongizate sozialan zentratu da, bai eta eskola eta familien arteko harremanetan, batez ere komunitate ijito eta migratuekin. Ekarpen hauek aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan argitaratu ditu, hala nola Learning, Culture and Social Interaction, edota Journal of Language, Identity & Education,( besteak beste), bai eta hezkuntza zientzian punta-puntako nazioarteko kongresuetan (AERA, ECER, EARLI, EECERA eta WERA, besteak beste)
Alba Madinabeitia Ezkurra
UPV/EHU
Pedagogian doktorea eta Hezkuntza Zientziak saileko irakaslea da (UPV/EHU). “IkasGaraia: Hezkuntza, kultura eta garapen iraunkorra” ikerketa taldeko kidea da eta berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. Azpimarratzekoak dira Unibertsitate Sistemak euskal gizartearen eraldaketari egindako ekarpenaren azterketa, eta gaur egun, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan zuzentzen ari den koEHSioa ikerketa-proiektua, Euskal Hezkuntza Sistemaren azterketa sakon eta partekatu egin eta proposamen eraldatzaileak erdiesteko baldintzak sortzeko egitasmoa.

Dunia Marinas Suárez
UPV/EHU
Konstituzio Zuzenbidea eta Europar Batasuneko Zuzenbideko Irakaslea (UPV/EHU)

Iruntze Rubenach Izura

Maite Zelaia Garagarza
UPV/EHU, Facultad de Derecho. Departamento de Derecho Administrativo, Constitucional y Filosofía del Derecho
Profesora agregada de Derecho Constitucional y de la Unión Europea en la UPV/EHU. Vicerrectora de Estudiantes, Empleo y Responsabilidad Social de la Universidad del País Vasco desde enero 2013 a enero 2017. Actividad investigadora ligada a las siguientes líneas de investigación: 1) El ensamblaje del Estado de las autonomías en la Unión Europea. 2) Los parlamentos, el sistema electoral y el Estado constitucional de Derecho. 3) La aplicación de la CDFUE y, en concreto, la (des)igualdad de género y la violencia contra la mujer. Actualmente: miembro del Grupo de Investigación Consolidado del Sistema Universitario Vasco sobre “Derechos Fundamentales y Unión Europea” EUROPAGUNE, IT 1455-22 (2022-2025); PI MICINN Ref PID2021-128335OB-I00 (2022-2025) “La aplicación eficaz de la Carta de Derechos Fundamentales de la UE: el respeto de los principios y valores europeos”; PI MICINN Ref PID2022- 136707NB-I00 (2023-2026) "Populismo y Poder Judicial: los retos para el Estado constitucional de Derecho".
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-07-01 arte |
---|---|
87,00 EUR | |
74,00 EUR | |
61,00 EUR | |
25,00 EUR | |
74,00 EUR | |
74,00 EUR | |
74,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

1 - Pobrezia desagerraraztea
Pobrezia amaitzea haren forma guztietan eta mundu osoan. Gai gakoak: muturreko pobrezia desagerraraztea, pobrezia eta zaurgarritasuna gutxitzea, gizarte babesa, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, pobreen eta ahulen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, arau esparru sendoak.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago