Hezkuntza
Psikologia
Uda ikastaroa
Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik

Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik

Uzt. 16 - 17. Uzt, 2024 Kod. P05-24

Azpeitiko esperientzia.

Azalpena

Tokiko erakundeen egitekoa da herritar guztien beharrak aztertu, eta behar horiei erantzutea. Lanketa horretatik abiatuta, herritarren ongizate emozionalari heltzeko premia ikusi du Azpeitiko Udalak, eta prebentzioan eragiteko konpromiso irmoa hartu du. Horren adibide dira azken urteotan Gizarte Zerbitzuen bidez martxan jarri dituen hainbat programa. Herritarren buru-osasunaz ari garenean, osasun fisikoaz, emozionalaz, kognitiboaz eta sozialaz ari gara, alderdi guztiek eragiten baitiote elkarri, eta guztiak baitira elkarren osagarri.

Prebentzioan eragitea bereziki garrantzitsua da, arazoari errotik heltzea ahalbidetzen duelako eta ondorengo esku-hartzeak edo kalteak gutxitzea eragiten duelako. Horrez gain, prebentzioa lantzeak berekin dakar ongizate emozionalaren gaia gizarteratzea eta arlo horri lotutako sentsibilizazio lan bat egitea. Prebentzioan eragiteko, ezinbestekoa da udaleko sailen arteko eta herriko beste hainbat eragileren arteko saretze-lan bat egitea; funtsean, zaintza-ekosistema bat sortzea. Alde horretatik, urrats berritzaileak egin ditu Azpeitiak.

Uda Ikastaro honetan herritarren zaintza emozionalaz zer ulertzen dugun, bizi-ziklo bakoitzean egiten den esku-hartzeaz, sailen arteko koordinazioaren eraginkortasunaz eta abar arituko gara.

Nerabezaroa garai ederra bezain gorabeheratsua dela jakitun, hezkuntza formaleko, hezkuntza ez-formaleko nahiz Gizarte Zerbitzuetako profesionalek egiten duten lehen eta bigarren mailako prebentzio-lana funtsezkoa da egoera batzuei aurre hartzeko eta bideratzeko. Arlo horretan Azpeitian egiten den lanaren berri izateaz gain, Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleak martxan jarri duen "Henka" programa berritzailea ezagutzeko aukera izango dugu. Programa horrek nerabe eta gazteen ongizate emozionala sustatzen du, erresilientzia indartzen duten ekintzen bidez.

Irakurri gehiago

Helburuak

Azpeitiko Udalak ongizate emozionalean abian jarritako proiektuak ezagutaraztea.

Zaintza emozionalaren garrantzia nabarmentzea.

Prebentzioan eragitea.

 

Nerabeen ongizatean eragiteko esku-hartze tresnak eta estrategiak ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Administrazio publikoa

Metodologia

 

 

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2024-07-16

09:00 - 09:15

“Erregistroa / Registro“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Leire Goenaga Uzkudun | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua
09:15 - 09:45

“Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen esku-hartzea zaintza-ekosistemak egiten duen prebentzio emozionalean“

  • Edurne Zubia Artabe | Azpeitiko Udala - Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna
09:45 - 11:15

“Prebentzio integrala, etapaz etapako esku-hartze berezituaren bidez “

  • Janire Basurto González de Audicana | Azpeitiko Udala - Azpeitiko esku-hartze goiztiarreko eta nerabe eta familientzako orientazio zerbitzuko psikologoa
  • Luis Legorburu Elizegi | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udalak 18 urtetik gorako herritarrentzat eskaintzen duen doako psikologo-zerbitzuko arduraduna
  • Ainhoa Aizpitarte Uzkudun | Azpeitiko Udala - Etxeko arreta integraleko psikologoa.
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 13:00

Mahai ingurua: “Nola josten da elkarlana? Puntada bakoitza zuzen ematearen garrantziaz, adibide praktikoekin.“

  • Luis Legorburu Elizegi | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udalak 18 urtetik gorako herritarrentzat eskaintzen duen doako psikologo-zerbitzuko arduraduna (Moderatzailea)
  • Anartz Toledo Mendinueta | Udaltzaingoa - Azpeitiko udaltzainburua
  • Ana Errasti Muguruza | Osakidetza - Azpeitiko lehen mailako arretako unitate burua
  • Edurne Zubia Artabe | Azpeitiko Udala - Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna
13:00 - 13:15

Itxiera

  • Leire Goenaga Uzkudun | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua

2024-07-17

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Leire Goenaga Uzkudun | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua
09:15 - 22:00

“Nerabeak hezkuntza ez-formalean. Jaso eta erantzun.“

  • Aloña Larrañaga Urdalleta | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Gazteria Teknikaria
  • Ane Arenas Zabaleta | Azpeitiko Udala - Gazteria Hezitzailea
  • Alex Altolagirre Salegi | Azpeitiko Udala - Gazteria Hezitzailea
10:00 - 10:45

“Gizarte Zerbitzuak, nerabeen zerbitzura“

  • Nagore Arroita Lopez | Azpeitiko Udala - Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilea
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:00

Mahai ingurua: “Ongizale emozionala ikastetxeen agendan?“

  • Edurne Korta Uria | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Hezkuntza teknikaria (Moderatzailea)
  • Ilazki Albizuri Arregi | Urola BHI ikastola - DBHko orientatzailea
  • Miriam Arrieta Lertxundi | Ikasberri ikastola - DBHko orientatzailea
  • Leire Aranburu Mendizabal | Iraurgi ikastetxea - DBHko orientatzailea
12:00 - 12:45

“Henka: Nerabeen ongizate emozionala sustatzeko Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleak garatutako programa“

    Henka: un programa estatal de promoción del bienestar emocional en adolescentes del Hospital Sant Joan de Déu Barcelona

    • Clara Serra Arumí | Sant Joan de Déu ospitalea - Henka programako psikologoa
    12:45 - 13:00

    Erika Olaizola Eizmendi eta Xanti Agirrezabala Zeberio. Mikroantzerkia.

    13:00 - 13:15

    Sintesia

    13:15 - 13:30

    Itxiera

    • Leire Goenaga Uzkudun | Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua

    Zuzendariak

    Leire Goenaga Uzkudun

    AZPEITIKO UDALA

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, finantzen espezialitatean (Mondragon Unibertsitatea). Lehen alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea da, eta Gizarte Beharrak eta Parekidetasuna batzordeko lehendakaria. Ogasun, Barne Antolaketa eta Langileria batzordeko lehendakaria eta Azpeitia Berritzeneko kidea ere bada.

    Hizlariak

    Ainhoa Aizpitarte Uzkudun

    Psikologian lizentziatua da (EHU) eta hainbat ikastaroren bidez jarraitu du pertsonen ongizatearekin lotutako bere ezagutzak eguneratzen. Biharko Gipuzkoa enpresan garatu du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, batik bat adinekoekin. Hainbat udaletako eguneko zentroetan eta adinekoen egoitzatan lan egin du, eta, gaur egun, Azpeitiko Udalak eskaintzen duen etxeko laguntza integraleko psikologoa da.

    Ilazki Albizuri Arregi

    Psikologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) da, Taldeko Psikoterapia Analitikoan masterra (OMIE) du, psikologo sanitarioa ere bada eta haurren eta nerabeen psikopatologia eta psikoterapiari buruzko hiru urteko ikastaroa egin zuen (Altxa Bilbo). Nerabeekin lan egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handienean: anorexia eta bulimiaren aurkako ACABE elkartean, Hirusta elkartearen nerabeen portaerak prebenitzeko programan, Santurtziko Udaleko drogomendekotasun sailean, Azpeitiko Udaleko familia esku-hartzean eta Donostiako Udalean haur eta nerabeen psikologo komunitario gisa. Gaur egun, Urola Ikastola BHIko DBHko orientatzailea da.

    Alex Altolagirre Salegi

    Gorputz eta kirol ekintzen sustapeneko ikasketak ditu, Acouturier Praktika Psikomotorrean espezializatu zen eta futbol entrenatzaile titulua ere badu. 2011tik Azpeitiko Gaztelekuko nerabeen hezitzailea da, eta bere eguneroko lanean, aurrez aurreko harremana du nerabeekin. Etengabeko prestakuntzan jarraitu du, nerabeen heziketarekin zerikusia duten hainbat ikastarotan parte hartuz.

    Leire Aranburu Mendizabal

    IRAURGI IKASTETXEA

    Psikologian eta Psikopedagogian lizentziatua (EHU) da, eta prestakuntza osagarria du Gestalt psikoterapian, Gestalt haur psikoterapian eta VEC (lotura emocional kontzientea) ereduan. Aspaldiko urteetan, Iraurgi ikastetxeko orientatzailea da.

    Ane Arenas Zabaleta

    Gizarte Hezkuntzan diplomatua da eta Sexu Heziketako eta Familia Orientazioko hezitzaile titulua du. Esku-hartze sistemikoetan aditua da, eta Arte Eszenikoen ikasketak ere baditu. Nerabezaroari eta nerabezaroko beharrei buruzko ezagutza sakona du; izan ere, hainbat urte daramatza nerabeekin lanean: Azpeitiko Gaztelekuko hezitzailea da (Jauzika) eta herriko ikastetxeetan eskaintzen den sexu-heziketa programetako hezitzailea ere bai (Harremanak), haur, nerabe, familia eta irakasleekin egiten den esku-hartzean.

    Miriam Arrieta Lertxundi

    Psikologian, Psikopedagogian eta Lehen Hezkuntzako magisteritzako ikasketak eginak (EHUn). Hogeita lau urtez Azpeitiko ikastola Ikasberriko laguntza gelako irakasle gisa lan egin du DBHn, eta beste 10 urtez DBH eta DBHOko orientatzaile gisa. Bereziki, gazteekin elkarbizitzako esparruan eta orientazio pertsonal nahiz akademiko arloan egin du lanketa.

    Nagore Arroita Lopez

    Gizarte Lanean graduatua da eta coach ikasketak ditu. Besteak beste, gizarte-proiektuetan genero-ikuspegia txertatzeari, suizidioa prebenitzeari, udal-zerbitzuei eta buruko gaixotasunei eta abarri buruzko ikastaro espezializatuak ere egin ditu. Gurutze Gorrian eta Bizkaiko Foru Aldundian hainbat urteko lan-esperientzia barneratu ostean, gaur egun gizarte-langile gisa aritzen da Azpeitiko Udalean.

    Janire Basurto González de Audicana

    Psikologian lizentziatua da eta osasun mentaleko praktika klinikoko masterra du. Prestakuntza osagarria du doluaren akonpainamenduan, haur traumaterapia sistemikoan, familia- eta gizarte-hezitzaileentzako prestakuntza sistemikoan, indarkaria matxistaren biktimei laguntzeko programetan eta gizarte esku-hartzean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Trebatu programan lan egin du hamahiru urtez, eta hango esku-hartze arduraduna izan da. Gaur egun, Azpeitiko Udalaren esku-hartze goiztiarreko programaz eta nerabe eta familientzako orientazio zerbitzuaz arduratzen da.

    Ana Errasti Muguruza

    OSAKIDETZA

    Erizaintzan diplomatua (EHU) da, eta 37 urteko lan esperientzia du osasun arloan, horietatik gehienak lehen mailako arretan. Duela hamalau urtetik, Azpeitiko anbulatorioko lehen mailako arretako unitate burua da, Goierri-Urola Garaia ESIko komunitariako erreferentea. Besteak beste, osasunaren ikuspegi komunitarioa sortzeko helburuz, koordinazioan aritzen da Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta herriko gainerako eragileekin, zubiak sortu ahal izateko.

    Edurne Korta Uria

    Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua (EHU), Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari ikasketak ditu, eta Kultur kudeaketan masterra ere egin du. 2007tik tokiko administrazioetako langilea da, eta Gazteria, Kultura eta Hezkuntza sailetako teknikari izan da hainbat udaletan. 2021etik, Azpeitiko Udaleko Hezkuntza eta Prestakuntza Saileko arduraduna da.

    Aloña Larrañaga Urdalleta

    Lehen Mailako Heziketa Berezitasunean diplomatu zen, eta haur eta gazte aisialdiko begirale eta zuzendari titulua ditu. Azpeitiko Txiki Txoko ludotetako arduradun eta hezitzaile izandakoa, 2007tik Jauzika heziketa elkarteko arduraduna da. Urtez urte, haurren eta gazteen hezkuntzarekin lotutako hainbat prestakuntza-programatan parte hartu du, eta, horrela, bere ikuspegia zabaldu du eta hezkuntzaren eremuko erronkei aurre egiteko trebetasun berriak bereganatu ditu.

    Luis Legorburu Elizegi

    Psikologian lizentziatua (EHU), bikote eta familia terapiako masterra egin zuen, eta psikologo sanitarioa ere bada. Hogei urtetik gorako esperientzia du eraso eta tratu txar fisiko eta/edo psikologikoen biktimei laguntza psikologikoa emateko programetan, arrisku egoeran dauden adingabeekin familia esku-hartze programetan eta esku-hartze goiztiarreko prebentzio-programetan. Gaur egun, Azpeitiko Udalak 18 urtetik gorakoentzat eskaintzen duen doako psikologo zerbitzuko arduraduna da.

    Anartz Toledo Mendinueta

    Azpeitiko udaltzainburua da, eta lanpostuari lotutako hainbat arlotan trebatu da; besteak beste, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionentzako prestakuntza-ikastaroa, bitartekaritza polizialerako prestakuntza, Hiri seguruak: estrategia eta oinarrizko ekintzak ikastaroa eta Emakumeen aurkako indarkeria: detekzioa eta interbentzioa ikastaroak egin ditu.

    Clara Serra Arumí

    Graduada en Psicología y Màster en Investigación en Psicología Clínica y de la Salud (Universitat Autònoma de Barcelona). Su trabajo se centra en los factores protectores psicosociales, como la resiliencia, las estrategias de afrontamiento, el optimismo, y el apoyo social en diferentes colectivos, a fin de comprenderlos para promover la calidad de vida y el bienestar emocional de las personas. Asimismo, también ha estudiado el estrés, las experiencias traumáticas y los eventos vitales estresantes, para conocer cómo prevenir los problemas de salud mental que se pueden derivar de estos.

    Edurne Zubia Artabe

    Gizarte Lanean graduatua da, eta gizarte-gaiekin lotutako hainbat arlotako prestakuntza osagarria du, hala nola sexu-hezkuntzari, familia-plangintzari, droga-mendekotasunei eta adingabeekin, haurrekin eta adinekoekin egin beharreko esku-hartzeari buruzkoa, baita Gizarte Zerbitzuen zuzendaritzari eta kudeaketari buruzkoa ere. Gizarte-zerbitzuetan eta gizarte-beharretan azken urteetan eman diren aldaketei buruzko ezagutza zabala du, 1990etik Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen arduradun teknikoa baita.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-16 arte
    25,00 EUR50,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 50,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    Online zuzenean2024-05-31 arte2024-07-16 arte
    25,00 EUR50,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 50,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 61,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea

    5 - Genero berdintasuna

    Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

    Informazio gehiago
    5 - Genero berdintasuna

    10 - Desberdintasunak murriztea

    Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

    Informazio gehiago
    10 - Desberdintasunak murriztea

    16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

    Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

    Informazio gehiago
    16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak