DSF
Jarduera irekia
Zetazeoen lehorretazeak eta dortoken ibilbideak Bizkaiko golkoan

Zetazeoen lehorretazeak eta dortoken ibilbideak Bizkaiko golkoan

Urr. 09 - 09. Urr, 2025 Kod. W10-25

Zetazeoak eta dortokak Euskal Herriko kostaldean: nondik norakoak.

Azalpena

Euskadiko lehorreratze sareak 23 urte daramatza martxan, lehehngo AMBAR GKEaren inplikazioari esker, eta 2022tik Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-UPV/EHU) eskutik. Hori dela eta zetazeoen, pinipedoen, marrazoen eta itsas dortoken laginak bildu ohi dira Plentziako Itsas Estazioko Biobankuan artxibatzeko eta aztertzeko. Pixkanaka lehorreratze-sarea profesionalizatzen ari da, eta laguntza azkarra, eraginkorra eta koordinatua bermatzen da. Horretaz gain, lehorreratutako espezie bizien ongizaterik handiena bermatzen da, eta saihestu egiten da gizakien osasunaren gaineko eragin gurutzatuak izatea.

Hitzaldian hurrengo helburuak jorratuko dira:

  • Ikerketa zientifikoaren garrantzia itsas ekosistemen babesean.
  • Bioteknologia aplikatzea itsas espezieen azterketan eta kontserbazioan.
  • Biobankuak eta biodibertsitatearen kontserbazioan duten zeregina.
  • Itsas ugaztunen eta dortoken hondartzeetan eragina izan dezaketen faktoreak.
  • Dortoken ibilbideak transmisore satelitalen bitartez aztertzea

1993tik 2023ra bitartean lehorreratutako espezie guztien datuak tratatu dira eta lehorreratze-lekuei dagokienez ondorioztatu daiteke, udalerriei dagokienez, Donostian hondartze-puntu bero bat dela, eta 81 hondartze-gertaera erregistratu dira bertan. Hala ere, udalerri hauek ere nabarmendu behar dira: Zumaia (46), Zarautz (43), Getxo (36), Sopela (36), Bermeo (31) eta Getaria (31).

Bestalde, espezie biziei laguntza eman zaie. Horretarako, Foru Aldundien Donostiako Aquariumarekin batera 5 dortokak osatu eta askatu dira. Aquariumean berreskuratutako 2 dortoka bobak 2004/8/20an askatu ziren. Gorlizeko (Bizkaia) Fauna Berreskuratzeko Zentroan berreskuratutako dortoka boba, berriz, 2024/08/28an sartu zen. 2025ean Aquariumean denbora luzez egon diren beste 3 dortoka askatu dira. Kasuetan transmisore satelitalak eman zitzaizkien beren ibilbidea jarraitzeko. Hitzaldian horien ibilbideak erakutsiko dira.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2025-10-09

18:00 - 19:15

“Zetazeoen lehorretazeak eta dortoken ibilbideak Bizkaiko golkoan“

  • Manu Soto López | PiE-UPV/EHU - Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) zuzendaria eta Biologia Zelularreko katedraduna
 

Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La divulgadora científica Ana Galarraga mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

Hizlariak

Manu Soto López

Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) zuzendaria eta Biologia Zelularreko katedraduna.

Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian izeneko Ikerketa Taldearen ikertzailea 1983tik. 11 doktoretza gainbegiratu ditu. Uretako eta lehorreko organismoetako (zizareak, moluskuak, poliketoak, arrainak) kutsatzaileen (metalak, plastikoak, antibiotikoak…) aurkako efektuak aztertzen ditu. Euskal Herriko zetazeo lehorreratze sarearen arduraduna. 130 artikulu zientifiko argitaratu ditu. Ministerioak, EHUk, Eusko Jaurlaritzak etabarrekoak finantziatutako proiektuen Ikerle Nagusia. Azken 20 urteetan parte hartu du Europako ikerketa proiektuetan. Ebaluazio Agentziak Ikerketa Proiektuak Espainian, Portugalen, Erresuma Batuan eta Argentinan ebaluatzailea. Ingurumen Kutsaduraren eta Toxikologiaren Latinoamerikako Elkarteko (SICTA) kide fundatzailea da. Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanordea (2007-2012), Itsas Ingurumen Masterraren koordinatzailea (2012tik), Animalien Ongizaterako Etika Batzordeko kidea (2009-2012), Plentziako Itsas Estazioko zuzendariordea (Euskal Herriko Unibertsitatea) (2012-2024).

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...