LIVE ONLINE COURSE - Gastro-omics and Precision Nutrition

20.Abu - 21.Abu

Kod. X30-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Doitasun nutrizioa goraka ari den osasun ikuspegi bat da, eta norbanakoaren informazio genetikoa aintzat hartzen du, baita haren adina, sexua, fenotipoa, historia medikoa, egoera fisiopatologiko pertsonala, eta bizi estiloari lotutako faktoreak ere, nutrizioari eta emaitza osasungarriei dagokienez. Zientzia «omikoen» aurrerapenak lagungarriak izaten ari dira ingurumen faktoreen eta aldagai genetikoen (genomika) arteko interakzioak hobeto ulertzeko, edo genen adierazpen ildoak ulertzeko (transkriptomika); era berean, haiei esker hobeto ulertzen dira metabolitoen (metabolomika) kontzentrazioan izandako aldaketak eta esteetako mikrobiotaren osaera (metagenomika), zeinek esku hartzen baitute gaixotasun kronikoen garapenean, obesitatea barne, eta erlazio horiek ikuspegi terapeutikoak inplikatzeko modua.

Izan ere, arlo «omiko» batzuetan izaten ari diren aurrerapen zientifikoek osasuna mantentzeko doitasun nutrizioari buruzko estrategia pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ematen dute, baita gaixotasun metabolikoak prebenitzeko eta tratatzeko estrategiak diseinatzeko ere. Uda Ikastaro honetan, elikadura patologiei erantzun pertsonalizatuak emateko aurrerapen berriak aztertuko dira.

Helburuak

Norbanakoaren nutrizioaren eta geneen eraginpean dauden pertsonarteko erantzun gastrointestinal eta metabolismoaren erantzun desberdinen oinarria ulertzea.

Doitasun nutrizioan teknologia omikoek eskainitako aukerak erakustea, eta elikagai espezifikoen eta doitasun janarien zeregina azaltzea.

Doitasun estrategiak obesitate/diabetean, gaixotasun kardiobaskularrean eta minbiziaren tratamenduan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • imdea
  • IUNS
  • Ajinomoto
  • Basque Culinary Center (BCC)
  • FINUT
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 20.Abu - 21.Abu
  • Online zuzenean
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu