Seguridad Jurídica y Digitalización

21.Uzt - 23.Uzt

Kod. D18-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Prestakuntza programa bakarka emandako hitzaldiz edo hizlari espezialistek emandako mahai-inguruz osatuta dago. Azken horiek ugariagoak dira, ikastaroko gaiak era askotara lantzea erabaki baita; izan ere, horrela, parte-hartzaileek digitalizazio-prozesuaren ikuspegi osoagoa izan ahal izango dute, bai segurtasun juridikoan, bai notariotzak emateko moduan, XXI. mendeko gizarteak eskatzen dituen premiei hobeto aurre egiteko.

Helburuak

Gure gizartea, eta oinarri dituen balioak, etengabeko prozesu kritikoan daude. Hala eta guztiz ere, eraldaketaren tempoa beste bat da teknologia, digitalizazioa, adimen artifiziala delakoa eta ezagutzaren beste aurrerapen batzuk sartu eta pixkanaka txertatzetik. Ikastaro honen helburua da, alde batetik, gogoeta sustatzea prozesu eta aurrerapen horiek nola eraldatzen ari diren gure gizarte-antolamendua eta erakundeak, baina, era berean, prozesu eta aurrerapen horiek herritarrekin eta euren artean dituzten harremanak arautzea. Eta, bestetik, agerian jarri nahi du nola eraldatu den Estatuko erakunde nagusietako bat, Notariotza. Erakunde horren bidez herritarrei segurtasun juridikoa ematen zaie – Gure gizartearen funtsezko balio dena –, eta, zehazki aztertu nahi da nola konprometitu den kapital-sozietateak digitalizatzeko prozesuan, bai eta, beste alderdi batetik, teknologiatik abiatuta, desgaitasuna duten pertsonei arreta eta laguntza egokiena emateko prozesuan ere.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • CONSEJO GENERAL DEL NOTARIADO
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Ekonomia eta enpresa
    • Zuzenbidea
  • 21.Uzt - 23.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu