Anjel Lertxundi: idazlea eta obra

29.Jun - 30. Jun, 2023 Cod. L02-23

Description

Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi ditu literatur ikasketen erdigunean. Uda Ikastaroak bi helburu nagusi ditu: batetik, Anjel Lertxundiren obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta, bestetik, Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz.

Uda Ikastaroak ikasle eta ikertzaile gazteei ez ezik, Lertxundiren obran interesa duen publiko zabalari ere zuzendua dago. Hain zuzen, hitzaldi akademikoez gain, bestelako ekarpenak ere egongo dira, eta idazleak berak ere parte hartuko du.

Mende erditik gorako ibilbidean, Lertxundik obra aberatsa osatu du, sari entzutetsuak jaso ditu (Euskadi, Espainiako Nazionala, Rosalía de Castro, etab.), eta ezinbestekoa da literatur ikerketen esparru akademikoak hori aztertzea eta etorkizuneko ikerketei ateak zabaltzea.

Asmo horrekin, Uda Ikastaroak punta-puntako aditu eta hizlariak bilduko ditu. Ponentziek Lertxundiren obraren alderdi askotarikoak jorratuko dituzte (nobela, saiakera, haur eta gazte literatura, zinemagintza, etab.), gaur egun indarrean dauden ikerketa ikuspegiak hartuta oinarritzat: genero ikasketak, gatazkaren azterketa, ikasketa kulturalak, ahozkotasuna, eta beste.

Horrekin batera, Lertxundik euskal kulturgintzan eta irakurleengan duen onarpen zabalari omenaldia egiteko asmoz, parte-hartze bereziak izango dira: idazleari zuzeneko elkarrizketa, irakurketa musikatua, eta, itxiera gisa, Lertxundiren beraren hitzartzea.

Read more

Objectives

Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi ditu literatur ikasketen erdigunean.

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • Literaturzaleak

In collaboration with

  • Liburutegia
  • Zarautzko Udala

Program

29-06-2023

08:45 - 09:00

Izen-ematea

09:00 - 09:05

“Zuzendarien sarrera“Presentation by the Director of the activity

  • Beatriz Zabalondo Loidi | UPV/EHU
09:05 - 09:25

Institutional Opening session. Speaking order:

  • Bingen Zupiria Gorostidi | Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua
09:30 - 10:15

“Martzelinagandik Rosaganaino: genero indarkeria Anjel Lertxundiren literaturan“

  • Lourdes Otaegi Imaz | UPV/EHU
10:15 - 11:00

“Anjel Lertxundi, literaturaren eta pentsamenduaren bidegurutzean“

  • Beñat Sarasola Santamaría | UPV/EHU
11:00 - 11:30

Atsedena – Kafea

11:30 - 12:15

“Itzuliz usu begiak: Anjel Lertxundiren obra itzulpengitzaren argitan“

  • Idoia Santamaría Urkaregi | Elhuyar
12:15 - 12:45

“ Anjel Lertxundiren literatura itzuli eta editatzea “

  • Jorge Giménez Bech
12:45 - 13:45

Round table: “Anjel Lertxundi zineman eta gidoigintzan “

  • Beatriz Zabalondo Loidi | UPV/EHU - Irakaslea (Moderator)
  • Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua | UPV/EHU - Irakaslea
  • Iñaki Lazkano Arrillaga | UPV/EHU - Irakaslea
15:30 - 16:15

“Anjel Lertxundi, bilaketatik sorkuntzara“

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
16:15 - 16:45

“Anjel Lertxundiren literatura irudikadiseinatuz“

  • Antton Olariaga Aranburu
16:45 - 17:15

“Hitz beste: Anjel Lertxundi, hizkuntza eta sormena“

  • Andoni Egaña Makazaga | Bertsolaria

30-06-2023

09:00 - 09:45

“Anjel Lertxundi nobelagilearen bide adarkatuak: bestetasunak, zaurgarritasunak eta erredentzioak “

  • Iratxe Retolaza Gutierrez | UEU-GOI - Irakaslea
09:45 - 10:30

“Terrorea eta tabua: gatazka ondorengoko gatazkak“

  • Nerea Arruti Etxeberria
10:30 - 11:45

Round table: “Anjel Lertxundiren haur eta gazte literatura “

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU - Irakaslea (Moderator)
  • Xabier Etxaniz Erle | UPV/EHU - Irakaslea
  • Karla Fernández de Gamboa Vázquez | UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Atsedena - kafea

12:15 - 12:45

“Aho bizarrik gabe: ahozkotasuna Anjel Lertxundiren obran“

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola | Idazlea
12:45 - 13:15

“Solasaldia idazlearekin Danele Sarriugartek Anjel Lertxundi elkarrizketatzen du“

  • Danele Sarriugarte Mochales
  • Anjel Lertxundi Esnal
13:15 - 13:45

“Irakurketa musikatua: Anjel Lertxundiren testuak, gonbidatu bereziekin.“

  • Joxan Goikoetxea Maritxalar | Soinujotzailea
13:45 - 14:00

Azken hitza: Anjel Lertxundi

Directors

Beatriz Zabalondo Loidi

GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.

Alexander Gurrutxaga Muxika

EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Doktore da euskal literaturan eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen, eta Xabier Leteren obrari buruzko tesiarekin doktoratu zen. EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kidea izan da eta egun Literatura dokumentu historiko gisa ikerketa taldean dihardu. Artikulu akademikoak argitaratu ditu, besteak beste, euskal poesiaz, memoria historikoaz eta gazte literaturaz. Dibulgazio eremuan, kritikari gisa kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola prentsan artikuluak argitaratuz.

Speakers

Nerea Arruti Etxeberria

(Zarautz, 1966) Londresko, Goldsmiths Collegen, eta Eskoziako Aberdeeneko unibertsitateetan irakasle titularra izan da. Egun Euskal Herriko Unibertsitatean da irakasle. Mundu akademikoan Julio Cortázarri buruzko doktore tesia izan zen abiapuntu, Londresko King´s Collegen paratua. Ikerketa lanetan artea eta literatura uztartzea izan du helburu. Azken urteotan irudimena, kartografia eta poesia ikertzen aritu da, eta horrekin loturik “Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan” ikerketa egitasmoan eta "Literatura dokumentu historiko gisa" ikerketa taldean partaide da. Google scholarren: https://scholar.google.es/citations?user=n5i2H44AAAAJ&hl=es&oi=ao Scopusen: https://www.scopus.com/authid/detail.uri?authorId=37082786700 Orciden: https://orcid.org/0000-0002-2480-8456

Andoni Egaña Makazaga

Andoni Egaña bertsolaria, ikerlaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea da. Bertsogintzaren erreferentzia nagusienetakoa izan da azken hamarkadetan eta bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Mintzolak bertsolaritzaren ondarea babesteko duen egitasmoa eta etorkizun ikuspegia azalduko ditu. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Andoni-Egaa

Xabier Etxaniz Erle

upv/ehu

UPV/EHUko irakaslea Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Azken 30 urteotan hainbat ikastaro eta kongresutan hartu du parte Haur eta Gazte Literaturaz, eta dozenaka formazio ikastaro eman ditu. LAIDA ikerketa taldeko kidea. HGLko hainbat lanen egilea, besteak beste Igarkizunak (1986) eta Zer dela eta zer dela (1993) igarkizun lanak edo Puntan punta bat (2006) haur folklorearen antologia. Era berean haur literaturari buruzko hainbat ikerketa eta saio argitaratu ditu, esaterako, Euskal haur eta gazte literaturaren historia (1997), 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (2005) eta XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura (2011) azken biak Jose Manuel López Gaseni irakaslearekin batera. 2000. urtean Geure ipuinak (Pamiela) euskal herri ipuinen antologia argitaratu zuen. Ohiko kolaboratzailea hainbat hedabidetan (CLIJ, ARGIA, Gara...), artikuluak argitaratu ditu Nous Voulons Lire!, CAUCE, Tantak, Boletín Galego de Literatura, Insula, OCNOS, ANILIJ… aldizkari zientifikoetan.

Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua

UPV/EHU

Profesora Agregada en el Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad de la Universidad del País Vasco UPV/EHU. Es miembro del grupo de investigación consolidado del Gobierno Vasco, Mutaciones del Audiovisual Contemporáneo (MAC). Su ámbito de investigación el de los estudios visuales y sus líneas de trabajo son: historia del cine, estética y análisis fílmico y del audiovisual, así como la educomunicación. Ha publicado numerosos artículos en revistas científicas y es co- autora de cuatro libros: La transición de la televisión digital en España. Tecnología, contenidos y estrategias (Bosch, 2005), junto a Carmen Peñafiel y Nereida López; Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación social, 2014), junto a Nekane E. Zubiaur e Iñaki Lazkano y su traducción al inglés, Kimuak. The Seed of the Basque Cinema (University of Nevada, 2018); Películas para la educación. Aprender viendo cine, aprender a ver cine (Cátedra, 2016) y Películas para la educación. Aprender viendo cine, aprender a ver cine (Cátedra, 2019) junto a Carmen Arocena, Iñigo Marzabal, Nekane Zubiaur, Santos Zunzunegui, Imanol Zumalde, Iñaki Lazkano y Ainara Miguel.

Karla Fernández de Gamboa Vázquez

Es Doctora Internacional en Educación (Didáctica de la Lengua y la Literatura Infantil-Juvenil) con su tesis "A través del nuevo milenio y lo que el lector literario encontró allí: La narrativa infantil para lectores de 8 a 10" (UAB, 2018). Actualmente es profesora en el Departamento de Didáctica de la Lengua y la Literatura de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) y es miembro del grupo de investigación LAIDA. Colabora con el grupo GRETEL, es miembro de la Red Temática «Las Literaturas Infantiles y Juveniles del Marco Ibérico e Iberoamericano» (LIJMI), miembro del Comité de Redacción de la revista Behinola, Haur eta Gazte Literatura Aldizkaria, y del Comité Editorial del Journal of Literary Education. Sus principales líneas de investigación son la literatura infantil y juvenil, el álbum y la educación literaria. Compagina su labor como investigadora y docente con la divulgación de la literatura infantil y juvenil vasca en periódicos y revistas.

Jorge Giménez Bech

(Irun, 1956) itzultzailea eta editorea da. Alberdania argitaletxearen gidaria da, 1993an Inazio Mujika Iraolak eta biek sortu zutenetik. Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria izan da hainbat urtez, eta artikulu ugari publikatu du prentsan. Itzultzaile gisa, besteak beste, Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Arantxa Iturbe eta Aingeru Epaltzaren lanak itzuli ditu gaztelaniara. Anjel Lertxundiren obraren gaztelaniazko itzultzailea da, eta haren liburu ugariren editorea ere bai.

Joxan Goikoetxea Maritxalar

(Hernani, 1967). Akordeoilari errekonozitua da eta ibilbide luzea du musikan 80ko hamarkadatik, konpositore eta sortzaile gisa ez ezik, baita interprete eta moldatzaile gisa ere. Izaera eklektiko nabarmena du: askotariko formatu musikaletan aritzen da, molde herrikoi eta folklorikoak birsortu ditu, eta abangoardiako korronteak eta teknologia berriak ere bere egin ditu. Artista ezagun askorekin jo du: Dulce Pontes, Xabier Lete, Paco Ibañez, Alasdair Fraser & Skyedance, Mikel Laboa, Angel Illarramendi, Antton Valverde eta abar luzea. Disko ugari eman du argitara, hala bakarka nola taldean, Alboka taldean aritu da eta Hesia urraturik oratorio sinfonikoa sortu du. Ekoizle gisa ere egiten du lan; hain zuzen, Aztarna zigiluaren sortzailea da.

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).

Iñaki Lazkano Arrillaga

EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da Iñaki Lazkano Arrillaga. Kazetaritza Sailean ematen ditu eskolak egun. Halaber, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailean doktore da, non “Bigarren aukeraren auzia eta itxaropenaren izaera etikoa Krzysztof Kieslowskiren azken garaiko zineman” tesia aurkeztu baitzuen euskaraz. Akademiaren esparruan, kazetaritza, hezkuntza eta zinema ditu, hurrenez hurren, ikerketaren ildo nagusiak. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu aipatu ikergaiak ardatz harturik. Horrez gain, bere kazetaritza ibilbidean, kulturarekin lotutako gaiak landu ditu –zinemarekin, bereziki.

Anjel Lertxundi Esnal

(Orio, 1948). Euskal literatura garaikideko izen handietakoa da, eta funtsezkoa literatura sistema garaikidearen garapena ulertzeko. Izan ere, 1970ean eman zuen argitara lehen liburua, eta harrezkeroztik, obra eskerga osatu du: nobelak, saiakerak, narrazio liburuak, haur eta gazte literaturako lanak… Liburu horietako asko klasikoak dira jada, hala nola Hamaseigarrenean aidanez (1983) eta Otto Pette (1994), eta beste hainbat izan dira sarituak: Argizariaren egunak (1998, Euskadi Saria), Eskarmentuaren paperak (2009, Espainiako Saiakera Sari Nazionala) edota Haltzaren muinoa (2020, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria). Literatur esparruaz gain, zineman eta gidoigintzan ere aritu da, eta obra oparoa dauka zutabegile gisa.

Antton Olariaga Aranburu

Umore grafikoa prentsan (50 urtez). Ilustraziogintza helduen eta haur eta gazteen literaturan. Ilustraziogintza eta umore grafikoa euskal prentsan (Anaitasuna, Zeruko argia, Argia, Egin, Diario Vasco, Euskaldunon egunkaria, Berria...). Kartelismoa (Zinemaldia, Jazzaldia, Filmak, Kirolak, Publizitate-kanpainak...), Festa-Jaiak ("Santamasak"), Logogintza (Kultura, Elkarteak...), Irratia (kolaborazioak), Komikigintza (Ipurbeltz, Xabiroi, Napartheid, Euskadi Sioux, idazle-aldizkarietan...) Diseinulanak liburugintzan, bildumetan, musikan... Hitzaldiak herriz herri "Zazpiak Batman" taldean... etab. Beti ere euskara sormen eta lan-tresna erabiliz...

Lourdes Otaegi Imaz

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.

Iratxe Retolaza Gutierrez

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua. Euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen UPV/EHUn (2006-2021). Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. 2022 ikasturtetik irakasle kolaboratzaile gisa aritu da GOI institutuak (UEU) kudeatzen duen Irakaskuntza Masterrean, eta 2023ko urtarrilean sartu da UEUren lantaldean, ordezkapen-lanak egiteko. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da, eta 2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan eta Emakumeen Etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle-taldeetan.

Idoia Santamaría Urkaregi

Elhuyar, Itzultzailea

Euskal Filologian lizentziaduna, itzulpengintzan dihardu 1980ko hamarkadaren amaieratik. Bikoizketarako testuak itzultzen eta egokitzen hasi zen aurrena, eta askotariko testuak itzultzen jarraitu zuen gero. Batik bat alemanetik, ingelesetik eta frantsesetik itzultzen du euskarara zein gaztelaniara, eta euskara eta gaztelaniaren artean, berriz, bi noranzkoetan. 2004ko urtarrilean hasi zen lanean Elhuyarren, eta, itzultzaile, zuzentzaile eta trebatzaile dihardu harrezkeroztik. Trebatzaile gisa, gaztelaniazko ikastaroak ematen ditu euskarazko itzultzaileentzat. Elhuyarren hasi aurretik, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zentroan (Luxenburgon) aritu zen itzultzaile eta zuzentzaile hiru urte eta erdiz. Literatura-lanak ere itzultzen ditu tarteka. Orain arte argitaratutako azkenak (Ingebog Bachmann, Aldibereko, Igela-Erein, 2019 ) 2020ko Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi zuen.

Beñat Sarasola Santamaría

MHLI. UPV/EHU

(Donostia, 1984) Filosofian (EHU, 2006) eta Literatur Teorian eta Literatura Konparatuan (UB, 2008) lizentziatua da. “Construcción y Representación de Identidades Culturales” masterra egin zuen (2010) eta “Pensar el arte hoy: estética del arte contemporáneo” graduondokoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2008). Doktoradutza eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean “El Segundo Modernismo: la dialéctica de la modernidad y la posmodernidad desde la Escuela de Frankfurt hasta la actualidad” (2014, Doktoradutza Sari Berezia). Readingeko Unibersitateko Samuel Beckett fundazioan eta Columbia Unibertsitatean (NYC) egin ditu ikerketa egonaldiak. Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi ikerketa liburua argitaratu du 2015ean, 70-80. hamarkadako euskal literatur-aldizkariak aztertzen dituena. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean.

Danele Sarriugarte Mochales

(Elgoibar, 1989). Idazlea eta itzultzailea. Bi nobela argitaratu ditu: Erraiak (2014) eta Azala erre (2018), biak ere Elkarren eskutik, eta hainbat narrazio labur. Azkenaldian, Assata Shakur eta Luisa Carnésen lanak euskaratu ditu, eta itzulpena du ogibide egunerokoan. Berria eta Pikara Magazine hedabideetan idatzi izan du, eta, gaur egun, Argia aldizkariko Pertsonaia sailean arnas luzeko elkarrizketak egiten ditu hiru astean behin. Donostian bizi da.

Registration fees

Face-to-faceUntil 31-05-2023Until 29-06-2023
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

Sustainable development goals

Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

Sustainable development goals

17 - Partnerships for the goals

Strengthen the means of implementation and revitalise the World Alliance for Sustainable Development. Key issues: mobilisation of resources, 0.7% of GDP for official overseas development aid, finances, cooperation in technology and innovation, ecologically rational technologies, skills building, universal and multilateral trade system, coherence on the legislative and institutional levels, availability of data, supervision, indicators and accountability.

More information
17. Alliances to achieve the objectives