
Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak
Description
Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz. Horretarako baina, euskal kulturari erreparatuko diogu, bertsolaritza bere baitan hartzen duen baratze zabalari; zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea?
Arestikoak erantzun ondotik ariko gara bertsolaritzak eduki dituen, eta dituen, hainbat artikulatzez; rockarekin, gazteekin, emakumeekin, edo hiztun berriekin. Xalbadorrek zihoen bezala ez da bertsolaritzaren ederrarengatik soilik, baina ezta gurea delako ere; Euskal gizarteak kultur sorkuntzan eta euskaran aurrera egin dezan, kulturgintza mugimenduan eta sorkuntzan artikulatzea estrategikoa dela sinisten dugulako baizik.
Objectives
Euskal Kulturaren egoeraz ohartzea, zehazki kontsumoaz eta (ez) transmisioaz.
Bertsozaletasunaren egoeraren eta bertsozaleen berri ematea.
Kulturgintzak euskararen berreskuratzean duen eraginaz ohartzea.
Bertsolaritzak azken hamarkadetan ezagutu dituen eraldaketen berri eman eta jabetzea.
Une honetan bertsolaritzaren baitan feminismoaren eskutik gertatzen ari den eraldaketaz jabetzea.
Activity directed to
- University students
- Non-university students
- Teachers
- Professionals
- All public
- Researchers
Contributors
Program
22-08-2019
Dokumentazio banaketa
“Euskal kulturaren kontsumoa“
- Josu Amezaga Albizu | UPV/EHU - Irakaslea
“Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak“
- Iratxe Retolaza Gutierrez | UPV/EHU - Irakaslea
Break
“Egungo bertsozaletasunaren argazkiak“
- Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea
Round table: “Euskal Kulturaren erronkak“
- Karlos Aizpurua Etxarte | Mintzola Ahozko Lantegia - Eragilea (Moderator)
- Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea
- Iratxe Retolaza Gutierrez | UPV/EHU - Irakaslea
- Josu Amezaga Albizu | UPV/EHU - Irakaslea
23-08-2019
“Bertsolaritza eta Rocka“
- ALBERTO IRAZU Ibañez | Idazlea
“Bertsolaritza eta 90ko bertsolari gazteak“
- Jon Maia Soria | Bertsolaria, idazlea
“Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan“
- Oihana Iguaran Barandiaran | Bertsolari, idazlea
Break
“Bertsolaritza eta hiztun berriak“
- Miren Artetxe Sarasola | UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
Round table: “Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra“
- Harkaitz Zubiri Esnaola | UPV/EHU - Irakaslea (Moderator)
- Jon Maia Soria | Autonomoa - Bertsolaria, idazlea, kantaria
- Miren Artetxe Sarasola | UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria
- Oihana Iguaran Barandiaran | Ikertzailea, bertsolaria
“Komentatutako bertso saio feminista“
- Nerea Ibarzabal Salegi | Bertsolaria, gidoigilea
- Miren Amuriza Plaza | Bertsolaria, idazlea
- Maite Berriozabal Berrizbeitia | Gai-jartzailea, kultur eragilea
Directors
Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.
Speakers
Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa Ikasketak (UPV/EHU) gauzatu zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta UNEDeko Idazle Eskola gradu-ondokoak egindakoa. Bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da gaztetatik: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera EITBko bertso saioan erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko antolatzaile, bertsogintzako iruzkingile hedabideetan… Dena den, bertsolaritzan irakasle bezala jardun du batez ere: lehenik Oarsoaldean (1989-1998) eta ondotik (1998-2010) Ipar Euskal Herri osoan gaindi. Hezkuntza Arautuan egin lanari esker, Iparraldean hamaika bertso eskola berri sortu ziren, halakorik inoiz izan gabeko herritan ere bai. Bertso eskoletan irakasle aritzeaz gain, aisialdiko bertsolaritza proiektuak antolatu eta gauzatu zituen: Bertso Udalekuak, "Bertsulariak ikastolarat" bertso saio zirkuitua, Bertsolari gazteen Eskolarteko Txapelketa, … 2010az geroztik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.

Josu Amezaga Albizu
UPV/EHU
Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) is a professor at the University of the Basque Country, Faculty of Social Sciences and Communication, head of the NOR Research Group. He was Director of the Department of Audiovisual Communication and Publicity. Graduate in Sociology and PhD in Political Sociology for the thesis on Basque culture directed by Paulo Iztueta. His academic career has revolved around language, culture, communication and identity, also observing other minority languages of Europe and the world such as the Basque language, both the languages linked to a territory and the migratory languages. He has been a member of the Management Committee for EiTB and Berria.

Miren Amuriza Plaza
Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990). Euskal Filologian lizentziatua eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua. Urteak daramatza bertsolaritzarekin hartu-emanean plazetan, txapelketetan zein Bertso Eskoletan. Irakasle eta kolaboratzaile lanetan aritua (Berria, Zazpika, Irria, Anboto...), gaur egun idazketari loturiko beharretan dihardu. Haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu: “Bainera bete itsaso” (Elkar, 2016) album ilustratua edota Katxiporretaren ipuin-sortak (“Hizkuntza zer ote?” eta “Familia milakolore” bildumak, besteak beste). 2017an Igartza beka irabazi zuen eta “Basa” eleberria (Elkar, 2019) argitaratu du aurten.

Miren Artetxe Sarasola
EHU
Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal filologian lizentziatu ondoren, Zientzia Kongitiboa eta Hizkuntza masterra burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun doktoregaia da EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean, Josu Amezaga eta Jone Miren Hernandez ditu zuzendari. EHUko NOR eta Antropologia Feminista ikerketa taldeetako kidea da. Bere ikerketa eremuak ahozko inprobisazioa, soziolinguistika eta hizkuntzaren antropologia dira. Bertsolaria da. http://www.eke.eus/eu/kultura/bertsularitza/ipar-euskal-herriko-bertsularitza/bertsulariak/antologia/artetxe

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Maite Berriozabal (Berriz, 1987) Gai-jartzailea. Publizitatea eta Harreman publikoak ikasi zituen eta euskararen arloan aritu izan da lanean. Urteak daramatza gai-jartzaile lanetan plazan zein txapelketetan. Egun Azkue Fundazioan dihardu lanean.

Nerea Ibarzabal Salegi
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994). Bertsolaria. Kazetaritzan graduatua. Txakur Gorria sormen kolektiboko kidea da, eta kolaboratzaile aritzen da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Gaur8, Hitza, Euskadi irratia...).

Oihana Iguaran Barandiaran
NOR ikerketa taldea
Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.

ALBERTO IRAZU Ibañez
Alberto Irazu Ibañez (Andoain, 1970). Gizarte eta komunikazio zientzietan lizentziatua. Hainbat komunikabidetan aritua: Argia (1990 -1994), Irutxulo Donostiako Astekaria (1995 – 2002). Gaztezulo hilabetekaria sortu zuen taldekoa eta bere zuzendari izana (1999 – 2009). Gaztezuloko kide gisa XIV. Rikardo Arregi Saria (Andoaingo Udala, 1997)- eta Ukan Berrikuntza Saria (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 2008) jasotakoa. Zine kritikari lanetan aritua Euskaldunon Egunkaria, Berria, Euskadi Irratia eta Donostiako Zinemaldiaren aldizkarian. Musikari gisa, ondoko taldeetan jarduna: Karkaxa (Txerokee bilduma; Elkar 1990); Naun (eta legeaz landako gure mintzairan solastuko; Zaunka Records 1998) eta (Hau da ene ondasun guztia -askoren artean, Txalaparta 1999-); Captain Nemo (Korrontearen kontra, urpekari bat –Metak, 2004-), Gure irratia, zure rokanrrolla (askoren artean, Gure Irratia, 2005) eta 1280 Euskal Hiria (autoprodukzioa, 2007). 2017an Rocka puntua! izeneko saikaera argitaratu zuen.

Jon Maia Soria
Jon Maia Soria (Urretxu, 1972). Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologian graduatua da. Bertsolari gisa 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan. Bertsolari izateaz gain, kolaboratzaile moduan aritu da hainbat hedabideetan. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Berriki Hezur beltzak taldea sortu eta bertan aritzen da kantari gisa. Idazle lanetan ere aritzen da: kantuak, gidoiak eta liburuak esaterako; Riomundo (Txalaparta, 2005) eta Berriak jaio ginen (Lanku, 2017). Azken horretan oinarrituta emango du UIK-eko hitzaldia.

Iratxe Retolaza Gutierrez
UPV/EHU
Euskal Filologian lizentziatua. Euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen UPV/EHUn (2006-2021). Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. 2022 ikasturtetik irakasle kolaboratzaile gisa aritu da GOI institutuak (UEU) kudeatzen duen Irakaskuntza Masterrean, eta 2023ko urtarrilean sartu da UEUren lantaldean, ordezkapen-lanak egiteko. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da, eta 2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan eta Emakumeen Etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle-taldeetan.

Harkaitz Zubiri Esnaola
Euskal Herriko Unibertsitatea, Ikertzailea eta irakaslea
Soziologian Doktorea da eta Ingeles Filologian zein Soziologian lizentziatua. Atzerriko Hizkuntzako Irakasle Ikasketetan Diplomatua da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusietako bat euskaraz egiten den kultura da, eta horri buruzko zenbait artikulu eta bi liburu argitaratu ditu, azken hauek elkarlanean. Horrez gain, nobela bat eta narrazio liburu bat ere argitaratuak ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri
Registration fees
REGISTRATION | Until 31-05-2019 | Until 22-08-2019 |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
35,00 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - | |
52,50 EUR | - |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa