Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak
30.Oct - 09.Jan
Cod. @39-19
Calculating availability...
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170038). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Irakaskuntzaren laburpena eta metodologia:
Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 eta LOMCEn oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak). Hortaz gain, komunikazioa ere jorratzen da, ahozko defentsa baten aurrean baliabideak eskuratzeko.
Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Irakaskuntza ikaskuntza esanguratsuan oinarrituz.
Bakoitzaren errealitatetik abiatuta, programazio didaktiko baten gakoak bereiziko ditu ikasleak.
- 60 ordu 9 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
- Hasiera: 2019/10/30 Bukaera: 2020/01/09
Tarifa bakarra: 120 euro
Hizkuntza ofiziala: euskara
Objectives
- XXI.mendeko hezkuntza beharrei lotutako programazioaren gakoak identifikatzea.
- IKT-aren erabilerarako baliabideak ezagutzea programazioan txertatzeko.
- HH,LH, DBH eta Batxilergoko programazioak aurkezteko gakoak ezagutzea.
Activity directed to
- University students
- Non-university students
- Teachers
- Professionals
- All public
- Researchers