Uda ikastaroa
Gazteak eta eleaniztasuna

Gazteak eta eleaniztasuna

Ira. 02 - 03. Ira, 2019 Kod. L07-19

Azalpena

Gazte euskaldunek gaur egun dituzten praktika eleaniztunak landu nahi dira ikastaro honetan. Euskal Herri osoko gazteen jardunak hartuko direnez kontuan, gutxienez euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa eguneroko komunikazio informalean nola konbinatzen dituzten ikusiko da, bai ahoz eta bai sare sozialen bitartez. Gainera, praktika eleaniztun horien atzean dauden iritziak ere kontuan hartuko dira, gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten irizpide eta balio berriak ere aztertuz, betiere gogoan mendebaldeko Europan gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gazte euskaldunen praktika eleaniztunez gogoeta egin nahi da ikastaroan, harremanetan jarriz praktika eleaniztun horiek eta gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten ideologia eta balio berriak. Hizkuntza-aukeran eta hibridazio-fenomenoetan jarriko da arreta, bai euskalkien arteko kode-aldaketak eta bai gaztelania/ frantsesa/ingelesa eta euskararen artekoak bereziki gogoan.

Gogoan izango dira Europan hizkuntza gutxituen hiztunak diren beste gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri ere, eta horiek euskararen kasuan antzeman daitezkeen joerekin konparatuko dira.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • IKER UMR-5478
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2019-09-02

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Muda-prozesuak Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen artean: hizkuntza-ohiturak aldatzeko baldintzak sortzen“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Estibaliz Amorrortu Gómez Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
  • Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako - Irakaslea
  • Arola Urdangarin Kultura proiektuen eta Akitania-Euskadi proiektu deialdien kudeatzailea
10:30 - 11:45

“Praktika-komunitateak, hizkuntza-praktikak eta hizkuntza-bizipenak nerabezaroan“

  • Jone Miren Hernández García UPV/EHU - Irakaslea
  • Jaime Altuna Ramírez UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Hiztun berrien hizkeren azterketa linguistikoa“

  • Alexander Iribar Ibabe Deustuko Unibertsitateko - ikertzailea
16:00 - 17:00

“"Gazte gara, gazte" egitasmoa“

  • Irati Lizeaga Elizalde Badihardugu Euskara Elkartea/ Ahotsak.eus - Teknikaria
17:00 - 18:00

“Azpeitiko gazteen hika praktikak, pertzepzioak eta diskurtsoak“

  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria UPV/EHU - Irakaslea
  • Beñat Muguruza Aseguinolaza UPV/EHU - Irakaslea

2019-09-03

09:15 - 10:30

“Gazteen hizketaldiak Interneten“

  • Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
10:30 - 11:45

“Eta ahoskera zer?“

  • Miren Lourdes Oñederra UPV/EHU - Irakaslea
  • Oroitz Jauregi Nazabal UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Redefining "social networks": Minority language revitalization and maintenance in an era of digital individualisation“

  • Helen Kelly-Holmes University of Limerick (Irlanda) - Irakaslea

Zuzendariak

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Hizlariak

Jaime Altuna Ramírez

UPV/EHU

Gizarte Antropologian graduatua EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Une honetan ikerketa lana egiten du: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da. Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Euskara generoaren ispiluan barrena: hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko gazteen artean” (2016), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016).

Estibaliz Amorrortu Gómez

Deustuko Unibertsitatea

Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. Euskara Batuarekiko jarreren inguruko Doktorego tesia egin zuen (2000). Gaur Deustuko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduan Soziolinguistikaren inguruko gaiak irakasten ditu. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: hizkuntza aniztasuna, diskurtsoaren azterketa, hizkuntza-praktikak eta ideologiak, besteak beste. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarrerak, euskal hiztun berrien esperientziak, jarrerak eta identitateak eta, azkenaldian, gazteek euskararen aldeko mudantza-prozesuak burutu ditzaten baldintzak sortzeko ekintza-ikerketa partehartzaile baten dihardu, “Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) izeneko proiektuko IN delarik.

Garbiñe Bereziartua Etxeberria

UPV/EHU

Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren

Alexander Iribar Ibabe

Deustuko Unibertsitatea

Alexander Iribar Ibabe Deutuko Unibertsitateko Fonetika Laborategiko ikertzailea da. Euskara eta Euskal Herriko gaztelaniari buruzko zenbait lan argitaratu du, beti fonetika mailako fenomenoak aztertzen (bokalismoa, txistukariak, leherkariak, belareak, prosodia, etab.). Azken urteotan artikulazio deskribapenaren inguruan lan egin du, batez ere 2D eta 3Dko MRI irudien bidez, disziplinarteko ikerketa talde batean. Aipatzekoa da fonetikari buruzko webguneen sortze-lana ere, FonAtari (fonatari.eus) eta Euskal Hotsak Ahoskatzen (euskalhotsakahoskatzen.deusto.eus), adibidez.

Oroitz Jauregi Nazabal

UPV/EHU

Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, 1974). Euskal Filologian eta Aleman Filologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatetik). 2004tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. 2007an euskararen silabaren inguruko tesia egin zuen M.L. Oñederra irakaslearekin. Euskararen fonologia izan da, oro har, bere azter eremu nagusia.

Helen Kelly-Holmes

University of Limerick (Irlanda)

Helen Kelly-Holmes is Professor of Applied Languages in the School of Modern Languages and Applied Linguistics, Ollscoil Luimnigh/University of Limerick. Her research focuses on the interrelationship between media, markets, and languages and on the economic aspects of multilingualism with a particular interest in minority languages. Recent books include: Sociolinguistics from the Periphery: Small Languages in New Circumstances (with Sari Pietikäinen, Alexandra Jaffe and NIkolas Coupland, Cambridge University Press, 2016); Language and the Media (Routledge Critical Concepts in Linguistics 2015); and Multilingualism and the Periphery (with Sari Pietikäinen, Oxford University Press, 2013). Helen is Co-Editor-in-Chief (with Ofelia Garcia) of Language Policy, and of Palgrave's long-running Language and Globalization book series (with Sue Wright). She holds an Adjunct Professorship in Discourse Studies at the University of Jyväskylä, Finland.

Irati Lizeaga Elizalde

Bai Euskarari Elkartea

Irati Lizeaga Elizalde (Pasaia, 1994). Euskal Filologian graduatua. Euskal Herriko Unibertsitateko espezialista titulua eskuratu zuen Lurraldea eta Hizkuntza: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) deituriko graduondokoarekin. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondokoa ere egin zuen 2018an. Bi ikerketa ditu argitaratuta, bata, euskararen, galizieraren eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza identitatearen ingurukoa. Bestea, Lintziringo merkataritza guneak Oiartzunen duen eragin linguistikoa jasotzen duena. Azken urteotan Badihardugu Euskara Elkarteko teknikari lanetan aritu da, baita euskara irakasle lanetan ere.

Beñat Muguruza Aseguinolaza

UPV/EHU

Beñat Muguruza (Irun, 1987) Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Miren Lourdes Oñederra

UPV/EHU

Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, 1958). Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Eukal Herriko Unibertsitatetik). Irakasle katedraduna izan da EHUn 2019ko ekaina arte. Euskal Fonetika-Fonologia, eta Euskal Morfologia-Fonologia irakaslea izan da bertan. Bere euskal palatalizazioari buruzko tesia Koldo Mitxelenak zuzendutako azkena izan zen (1987). Euskal fonologiaren inguruko lanak egin ditu nagusiki (euskararen ahoskera eta fonologiaren alderdi teorikoak uztartu nahian beti). Euskaltzain Urgazle eta -2007az geroztik- Oso izateak hizkuntzaren alderdi preskriptiboetara ere eraman du ezinbestean. Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua da 2010az geroztik.

Ane Ortega Etcheverry

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Itzulpengintzan Masterra (Warwick) eta Soziolinguistikan Doktorea (Londres). Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitatate Eskolan (BAM) irakaslea da, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. BAMen hasi aurretik, Inglaterrako Open University-ko Hizkuntza Modernoak Sailean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn irakasle izan zen. EHUko HIJE (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) eta ELEBILAB (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) ikertaldekidea da. Horrezaz gain, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrakidea da eta hizkuntza gutxituen inguruan, euskara barne, hainbat lan egin ditu; horien artean, Colombiako nasa herriarekin hizkuntza-kooperazio lanean aritu da azken 8 urteotan, nasa yuwe hizkuntza biziberritze prozesuan. Ikerketari dagokionez, azken lanak euskal hiztun berrien ingurukoak izan dira, eta gaur euskal hiztun aktibo bihurtzeko muda-prozesuak aztertzen ditu.

Elixabete Perez Gaztelu

Deustuko Unibertsitatea

Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, 1961). Euskal Filologian lizentziatua eta doktorea da (Deustuko Unibertsitatea). Irakasle titularra da bertan. Komunikazio idatziaren eta Ahozko komunikazioaren irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduan. Tesia Koldo Mitxelenaren euskara noranahiko bihurtzeko egitasmoaz eta egitateaz egin zuen (1994). Koldo Mitxelenaren lanen eta Lexikologia gaien gaineko ikerketak argitaratu ditu batik bat (lexikoaren eta sintaxiaren arteko mugaz eta hitz elkarketaz bereziki). Azken urteotan gazteen komunikazioaren, sare sozialetako hizkuntza erabileraren ikerketan dihardu. Euskaltzaindiko LEF batzordeko kidea izan zen iraun zuen artean eta euskaltzain urgazlea da (2006).

Arola Urdangarin

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-04-02 arte2019-05-31 arte2019-09-02 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa