Summer Course
Gazteak eta eleaniztasuna

Gazteak eta eleaniztasuna

02.Sep - 03. Sep, 2019 Cod. L07-19

Description

Gazte euskaldunek gaur egun dituzten praktika eleaniztunak landu nahi dira ikastaro honetan. Euskal Herri osoko gazteen jardunak hartuko direnez kontuan, gutxienez euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa eguneroko komunikazio informalean nola konbinatzen dituzten ikusiko da, bai ahoz eta bai sare sozialen bitartez. Gainera, praktika eleaniztun horien atzean dauden iritziak ere kontuan hartuko dira, gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten irizpide eta balio berriak ere aztertuz, betiere gogoan mendebaldeko Europan gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri.

Read more

Objectives

Gazte euskaldunen praktika eleaniztunez gogoeta egin nahi da ikastaroan, harremanetan jarriz praktika eleaniztun horiek eta gazteek hizkuntzen eta dialektoen inguruan dituzten ideologia eta balio berriak. Hizkuntza-aukeran eta hibridazio-fenomenoetan jarriko da arreta, bai euskalkien arteko kode-aldaketak eta bai gaztelania/ frantsesa/ingelesa eta euskararen artekoak bereziki gogoan.

Gogoan izango dira Europan hizkuntza gutxituen hiztunak diren beste gazteen balio-egituretan antzeman diren hainbat joera ideologiko berri ere, eta horiek euskararen kasuan antzeman daitezkeen joerekin konparatuko dira.

Read more

Activity directed to

  • University students
  • Teachers
  • Professionals
  • All public
  • Researchers

Contributors

  • UPV/EHU
  • IKER UMR-5478
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Eurorregión Nueva Aquitania-Euskadi-Navarra
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

02-09-2019

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Muda-prozesuak Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen artean: hizkuntza-ohiturak aldatzeko baldintzak sortzen“Presentation by the Director of the activity

  • Estibaliz Amorrortu Gómez | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
  • Ane Ortega Etcheverry | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako - Irakaslea
  • Arola Urdangarin | Kultura proiektuen eta Akitania-Euskadi proiektu deialdien kudeatzailea
10:30 - 11:45

“Praktika-komunitateak, hizkuntza-praktikak eta hizkuntza-bizipenak nerabezaroan“

  • Jone Miren Hernández García | UPV/EHU - Irakaslea
  • Jaime Altuna Ramírez | UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Break

12:15 - 13:30

“Hiztun berrien hizkeren azterketa linguistikoa“

  • Alexander Iribar Ibabe | Deustuko Unibertsitateko - ikertzailea
16:00 - 17:00

“"Gazte gara, gazte" egitasmoa“

  • Irati Lizeaga Elizalde | Badihardugu Euskara Elkartea/ Ahotsak.eus - Teknikaria
17:00 - 18:00

“Azpeitiko gazteen hika praktikak, pertzepzioak eta diskurtsoak“

  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria | UPV/EHU - Irakaslea
  • Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea

03-09-2019

09:15 - 10:30

“Gazteen hizketaldiak Interneten“

  • Elixabete Perez Gaztelu | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
10:30 - 11:45

“Eta ahoskera zer?“

  • Miren Lourdes Oñederra | UPV/EHU - Irakaslea
  • Oroitz Jauregi Nazabal | UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Break

12:15 - 13:30

“Redefining "social networks": Minority language revitalization and maintenance in an era of digital individualisation“

  • Helen Kelly-Holmes | University of Limerick (Irlanda) - Irakaslea

Directors

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Speakers

Jaime Altuna Ramírez

UPV/EHU

Gizarte Antropologian graduatua UPV/EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Ibilbide horretan heziketa, jolasa eta hizkuntza uztartzen zituzten egitasmoetan aritu zen eskuhartze programa, argitalpen, hitzaldi, formazio eta ikerketa eginez. 2017tik UPV/EHU-n lanean ari da. Une honetan Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle da eta, ikerketari dagokionez, AFITeko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kide da. Bere ikerketa-ildoak, batez ere, hizkuntza- antropologia, haurtzaro eta nerabezaroaren antropologia eta antropologia feministarekin lotuta daude.

Estibaliz Amorrortu Gómez

Deustuko Unibertsitatea

Estibaliz Amorrortu Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California) da. Euskara Batuarekiko jarreren inguruko Doktorego tesia egin zuen (2000). Gaur Deustuko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kulturako graduan Soziolinguistikaren inguruko gaiak irakasten ditu. Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: hizkuntza aniztasuna, diskurtsoaren azterketa, hizkuntza-praktikak eta ideologiak, besteak beste. Azken urteotan erdaldunen eta euskal hiztun berrien euskararekiko jarrerak, euskal hiztun berrien esperientziak, jarrerak eta identitateak eta, azkenaldian, gazteek euskararen aldeko mudantza-prozesuak burutu ditzaten baldintzak sortzeko ekintza-ikerketa partehartzaile baten dihardu, “Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa (EquiLing-Basq)” (PID2019-105676RB-C42 / AEI / 10.13039/501100011033) izeneko proiektuko IN delarik.

Garbiñe Bereziartua Etxeberria

UPV/EHU

Garbiñe Bereziartua Etxeberria (Azpeitia, 1977). Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU), Psikodidaktika Masterra (UPV/EHU) eta Pedagogian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU-2014). DREAM ikerketa-taldeko kide izanik, hizkuntzaren erabilera eta ikaskuntzaren inguruko lanak aurkeztu ditu aldizkari eta nazioarteko kongresuetan. Azken urteetan hizkuntza teknikari moduan eta unibertsitateko irakasle lanetan aritu da (Azpeitiko Euskara Patronatua, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU). Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Donostiako Irakasle Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean, eta hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketak egiten dihardu.

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

I graduated in Social Sciences and Communication (UPV/EHU) in the early 1990s, a time that coincided with my journey toward becoming fluent in Basque. This period marked the beginning of my research into various phenomena related to language. A milestone in this three-decade trajectory was completing my doctoral thesis under the supervision of Teresa Del Valle, whose mentorship steered my interests toward the anthropology and ethnography of language, and strengthened my commitment to feminist theory and methodology. Language(s) and feminism(s) are the two core pillars of my research and teaching practice, applied across diverse areas of study. Among the most recent are the analysis of bertsolarism (the Basque tradition of improvised poetry) and work with young Basque speakers - the latter in collaboration with Jaime Altuna Ramirez. Additionally, since 2020, I have been involved in the EquiLing project, which aims at developing critical sociolinguistics. Although I have published in Spanish and English, I consider myself part of a “situated” scientific community that produces knowledge in Basque.

Alexander Iribar Ibabe

Deustuko Unibertsitatea

Alexander Iribar Ibabe Deutuko Unibertsitateko Fonetika Laborategiko ikertzailea da. Euskara eta Euskal Herriko gaztelaniari buruzko zenbait lan argitaratu du, beti fonetika mailako fenomenoak aztertzen (bokalismoa, txistukariak, leherkariak, belareak, prosodia, etab.). Azken urteotan artikulazio deskribapenaren inguruan lan egin du, batez ere 2D eta 3Dko MRI irudien bidez, disziplinarteko ikerketa talde batean. Aipatzekoa da fonetikari buruzko webguneen sortze-lana ere, FonAtari (fonatari.eus) eta Euskal Hotsak Ahoskatzen (euskalhotsakahoskatzen.deusto.eus), adibidez.

Oroitz Jauregi Nazabal

UPV/EHU

Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, 1974). Euskal Filologian eta Aleman Filologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatetik). 2004tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. 2007an euskararen silabaren inguruko tesia egin zuen M.L. Oñederra irakaslearekin. Euskararen fonologia izan da, oro har, bere azter eremu nagusia.

Helen Kelly-Holmes

University of Limerick (Irlanda)

Helen Kelly-Holmes is Professor of Applied Languages in the School of Modern Languages and Applied Linguistics, Ollscoil Luimnigh/University of Limerick. Her research focuses on the interrelationship between media, markets, and languages and on the economic aspects of multilingualism with a particular interest in minority languages. Recent books include: Sociolinguistics from the Periphery: Small Languages in New Circumstances (with Sari Pietikäinen, Alexandra Jaffe and NIkolas Coupland, Cambridge University Press, 2016); Language and the Media (Routledge Critical Concepts in Linguistics 2015); and Multilingualism and the Periphery (with Sari Pietikäinen, Oxford University Press, 2013). Helen is Co-Editor-in-Chief (with Ofelia Garcia) of Language Policy, and of Palgrave's long-running Language and Globalization book series (with Sue Wright). She holds an Adjunct Professorship in Discourse Studies at the University of Jyväskylä, Finland.

Irati Lizeaga Elizalde

Elhuyar Zubize S.L.U

Irati Lizeaga Elizalde (Pasaia, 1994). Euskal Filologian graduatua. Euskal Herriko Unibertsitateko espezialista titulua eskuratu zuen Lurraldea eta Hizkuntza: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) deituriko graduondokoarekin. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondokoa ere egin zuen 2018an. Bi ikerketa ditu argitaratuta, bata, euskararen, galizieraren eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza identitatearen ingurukoa. Bestea, Lintziringo merkataritza guneak Oiartzunen duen eragin linguistikoa jasotzen duena. Azken urteotan Badihardugu Euskara Elkarteko teknikari lanetan aritu da, baita euskara irakasle lanetan ere.

Beñat Muguruza Aseguinolaza

UPV/EHU

Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Miren Lourdes Oñederra

UPV/EHU

Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, 1958). Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Eukal Herriko Unibertsitatetik). Irakasle katedraduna izan da EHUn 2019ko ekaina arte. Euskal Fonetika-Fonologia, eta Euskal Morfologia-Fonologia irakaslea izan da bertan. Bere euskal palatalizazioari buruzko tesia Koldo Mitxelenak zuzendutako azkena izan zen (1987). Euskal fonologiaren inguruko lanak egin ditu nagusiki (euskararen ahoskera eta fonologiaren alderdi teorikoak uztartu nahian beti). Euskaltzain Urgazle eta -2007az geroztik- Oso izateak hizkuntzaren alderdi preskriptiboetara ere eraman du ezinbestean. Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko burua da 2010az geroztik.

Ane Ortega Etcheverry

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Filologia Hispanikoan lizenziatua (Deustuko Unibertsitatea), Itzulpengintzan Masterra (Warwick) eta Soziolinguistikan Doktorea (Londres). Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitatate Eskolan (BAM) irakaslea da, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. BAMen hasi aurretik, Inglaterrako Open University-ko Hizkuntza Modernoak Sailean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn irakasle izan zen. EHUko HIJE (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) eta ELEBILAB (Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak) ikertaldekidea da. COST IS1306 “New Speakers in a Multilingual Europe” Europako sareko Steering Committee-ko partaidea da, bai eta EHUko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedrakidea. Magisteritza Eskolan Hizkuntzaren Didaktikan lan egiten du. Arlo honetan aholkularitza esperientzia handia du jarduneko irakasleekin, HABEn, eta Colombiako nasa herriarekin lan egin du hizkuntza-kooperazioan. Azken urteotan euskararen inguruko jarrerak ikertu ditu.

Elixabete Perez Gaztelu

Deustuko Unibertsitatea

Professor (2002) at the University of Deusto. Member of the interdisciplinary communication research team (IT1212-19, group A, Basque Government (2019)). She is currently director of the Basque Studies Institute of UD. Corresponding member of Euskaltzaindia (2006). In his doctoral thesis Published in 1995. ‘Koldo Mitxelenaren euskara noranahikotzea: aitzindariak, hiztegia eta hizkuntzalaritzako hitz berezituen azterketa’ she analyzed the linguistic ideology and terminological creativity of Luis Michelena (1915-1987). From 1994 to 2004 he published on Lexicology and standardization of the Basque language, and participated in coordinated research projects (MINECO), of a comparative interlinguistic nature, together with universities of the Basque Country, Catalonia and Madrid. She is currently participating in the coordinated project Equiling (Critical Linguistic Awareness and Speakers Agency: Action-Research for Sociolinguistic Equality). His research focuses on the linguistic communication practices of young Basques. Started with the project Communication skills from baccalaureate to university: study of communication skills.

Arola Urdangarin

Registration fees

REGISTRATIONUntil 02-04-2019Until 31-05-2019Until 02-09-2019
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa