
Elkarrekin ikertu eta ikasi
Korapilo-metodologietarantz desplazamenduak
Azalpena
Proposatzen dugun workshoparen fokoa erlazioa, afektua eta kolektiboan jartzen da, elkarrekin ikasteko eta ikerlari izateko modu gisa. Irakasle/ikerlari, ikasle/ikerlari, testuinguru eta materialen artean sortzen den erlazio pedagogikoan hain zuzen ere. Elkarrekin eraikitzen diren eta partekatzen diren balio, esperientzia eta esanahien espazio batetaz ari gara; hau da, erlazio pedagogikoan, afektuak ez dira osagarriak, ikerketaren eta ikastearen abiapuntua baizik. Ikerlari/irakasleak ez ditu soilik eduki edo estrategia metodologiko itxiak irakasten, bere harremantzeko moduarekin ikaslea “afektatzen” duen norbait ere bada. Erlazio honek alderdi kolektibo bat dauka, eta komunitateek hainbat egoera afektibo konpartitzen dituzte aldaketen eragile gisa baliatu daitezkeenak. Afektu eta erlazio kolektiboen prozesu hau, bi norabidetako da: ez baitu soilik ikaslean eragiten, ikerlaria ere eraldatu egiten da. Gauzak horrela, komunitateetako erlazioak ko-sorkuntzarako espazio bezala ulertzen ditugu non parte guztiak batera handitzen diren.
Erlaziotik, afektuetatik eta kolektibotik ikertzeak eta ikasteak, entzute aktibo, bestearen errekonozimendu, malgutasun gehiago, konfiantzazko erlazio batetara edo ikerketaren ko-sorkuntzara hurbildu gaitzake. Hala ere, hainbat tentsiori aurre egitea ere badakarkigu: botere desberdinketa posible bat; pertsona batzuen erresistentzia, edo kontrajarriak diren afektuek gure zaurgarritasunak eta mugak aintzat hartzera garamatzatenean. Hauek dira hain zuzen ere workshopean konpartitu nahiko genituzkeen alderdiak.
Elkarrizketa edo partekatze honetarako, metodologia edo prozesu artistikoetatik egingo dugu. Arteak, errealitatearen errepresentazioa partziala eta subjektiboa dela onartzen du, partzialak diren begiradetatik partekatu eta hitz egiteko aukera eskainiz. Arteetan Oinarritutako Hezkuntza Ikerketak aitortzen du ezagutza ez dela soilik arrazionala, afektiboa eta emozionala baizik. Afektuak ardatza dira; arteek, enpatia, konexioa eta eraldaketa ahalbidetzen duten barne esperientzia eta esperientzia kolektiboak mobilizatzen dituztelako. Praktika artistikoek, parte hartzaileen identitate eta ahotsak esploratzeko espazioak sortzen dituzte elkarrekin narrazio eta esanahi kolektiboak sortzeko.
Workshop honen proposamena Elkarrikertuz ikerketa taldetik dator (IT1586-22). ELKAR+IKERTUZ edo elkarrekin-ikertzeko eta ondorioz hezkuntza ikerketa egiteko eta ulertzeko modu gisa. Ikerketa taldea Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean kokatzen da (Gipuzkoako canpusean), nahiz eta UPV/EHUko campus, gradu, fakultate eta jakintza arlo desberdinetako irakasleek osatzen dugun. Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek hezkuntzan zuten eragina eta inpaktua hasierako interes gune izan baziren ere, urte guzti hauetan ikerketa egiteko moduak eta fokoa aldatu egin dira. Ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu dugu eta horietan berrikuntza eta hezkuntza eraldaketarekin konpromisoa erakutsi dugu; bai unibertsitate barruan irakasle prestakuntzan, baita kanpoan ere hezkuntza etapa eta agente desberdinekin. 2012. urtean, beste unibertsitate batzuetako irakasle-ikerlariekin elkarlanean ibili ondoren, ikerketa kualitatiboa egitetik ikerketa post-kualitatibora begira jarri ginen eta metodologia artistikoek paper garrantzitsua hartu zuten aldaketa horretan. Ibilbide honetan, gure hasierako interes eta konpromisoak mantentzen ditugun arren, ahots, foko eta ikerketa elkarrekin egiteko modu berriak deskubritzen jarraitzen dugu, komunitaterekin eta komunitatearentzako: afektatzen digulako eta dugulako.
Helburuak
- Ikerketa prozesuetan "beste" metodologien e/Afektuez hitz egitea.
- Afektua bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzea.
- Irakaskuntza eta ikerketa prozesuen arteko harremanetan sakontzea.
- Unibertsitate testuinguruaz gain, hezkuntza komunitate osoarekin ikerketa proiektu eta transferentzia partekatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Workshop honetan lan egiteko hitzaldi/elkarrizketa bat erabiliko da detonatzaile moduan eta gero 4 tailerretan lan egingo da. Tailerretan ikerketa eta hezkuntzan sortzen dugun eragina izango dira ardatz; arreta, erlazio pedagogikoetan jarriaz. Tailer hauei “desplazamendu” hitza eman diegu eta bakoitza modu parte hartzaile batean dinamizatuko da tresna, material eta dinamika desberdinen bidez. Desplazamendu bakoitzean parte hartzaileek, talde txikitan, indibidualki edo talde haundian ekintza edo produzkio desberdinak gauzatuko dituzte eta euskarri analogiko zein digitalean jasoko dira.
Workshoparen amaieran ondorio eta eztabaidarako espazio bat egongo da eta bi egunetan gertatu denaren narrazio grafiko bat ere aurkeztuko da.
Antolakuntza
Lankidetza
Zuzendariak
Arte Ederretan lizentziaduna, Hezkuntza Zientzietan doktorea da, pedagogia sailean (2009), Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUn. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko unibertsitateko irakasle titularra eta ikertzailea 1995etik. Bere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbidea, batez ere, irakasleen prestakuntzari, pedagogia-berrikuntzari eta hezkuntza-testuinguruetako ikusizko arteen bidezko ikerketari eta ikaskuntzari lotuta dago. ELKARRIKERTUZ (IT1582-22) ikerketa-talde kontsolidatuaren koordinatzailea da, eta 2000. urtetik hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du ikertzaile gisa. GIZARTE sareko kide ere bada, Unesco Etxeko Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza Artistikorako Euskal Sareko kide, eta "Adierazpen Artistikoa unibertsitatearen eta eskolaren arteko harremanetik birpentsatu" proiektuko koordinatzaile nagusia (EHU15/24), ARTikertuz akronimoarekin (artikertuz.es). Prozesu artistikoetatik abiatuta ikertzea interesatzen zaio, prozesu horietatik abiatuta errealitatea hainbat ikuspegitatik aztertzeko eta hezkuntza hobetzeko.
Pedagogian Lizentziatua eta Lehen Hezkuntzan Diplomatua (UPV-EHU). Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea Didaktika Orokorra irakasgaian Lehen Hezkuntzako Graduan eta Derrigorrezkoa Bigarren Hezkuntzako masterrean ere.. Extremadurako Unibertsitateak eskaintzen duen Hezkuntza Digitaleko Masterrean irakaslea da 2014-2015 ikasturtetik eta hezkuntza teknologiaren alorrean ikertzeko ikuspuntuekin erlazionatutako irakasgaian parte hartzen du. Elkarrikertuz (IT1586-22) ikerketa taldeko kidea. Red Universitaria de Tecnología Educativa sareko zuzendaria da eta REUNI+D sareko kidea. Ikerketa ildoen artean irakaslegoaren ikaskuntza eta ikaskuntza esperientzien elkartrukea ditu, hezkuntzaren inguruko hausnarketa eta ezagutzaren eraikitzea sustatuz, prozesu narratzaile eta digitalak erabiliz paradigma edo ikuspuntu kualitatibotik haratago.
Hizlariak

María Altuna Lizarraga
Maria Altuna Lizarraga (@marialtunalizarraga) Zizurkilen jaio eta Bilbon bizi den ilustratzailea, zeramikaria eta artista bisuala da. Euskal emakume sortzaile gisa, ilustrazioa eta zeramika bere etengabeko bilakaeraren parte dira. Bere lana egunerokoaren eta afektiboaren arteko harremanek ezaugarritzen dute, itxuraz ezaguna denari esanahi berria emanez, esperientzia intimoak gogora ekartzeko eta zentzumenekin konektatzeko. Ikerketa artistikoaren barruan, sorkuntzatik hezkuntzara lerratzen da, eta bere buruari galdetzen dio nola sortze-prozesuen materialtasunetik sortzen den jakintza mota haragitu eta kokatu bat, bestela eman ezin litekeena. Gainera, zenbait argitalpen akademikoren egilekidea da, hala nola, IEYA Aldizkaria (2020), EARI Aldizkaria (2016), Arte y Políticas de Identidad Aldizkaria (2016). Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuetarako ilustrazioak sortu ditu, baita hainbat udal eta erakunde publiko eta pribaturentzat ere. Arte Ederretan lizentziatua, “Ikerketa eta sorkuntza artean” eta “Irakasleen prestakuntza” masterrak ere egin ditu, Hezkuntza Fakultateko Plastika saileko irakasle gisa lan egin duen unibertsitate berean.

Eider Chaves Gallastegi
Doktoretza aurreko ikertzailea prestakuntzan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Elkarrikertuz ikerketa taldeko kidea (IT1586-22). Intereseko gaiak eta ikerketa-jarduerak gorputzaren, gorputz-subjektibotasunaren eta giro afektiboaren ingurukoak dira; ikerketa narratibo, performatibo eta ikaskuntza dialogikotik abiatuta. Ikerketa-proposamenak irakasleen hasierako prestakuntzako ikasleetan ardazten dira. Duela gutxi, unibertsitate-gazteen ikaskuntza-ibilbideak ardatz dituen ikerketa-proiektu batean parte hartu du (TRAY-AP, PID2019-108696RB-I00).

José Miguel Correa Gorospe
EHU
Pedagogian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Katedraduna da Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean UPV/EHUn, eta bertan ari da lanean 1984tik, irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzan, ikerketan eta hezkuntza-ikertzaileen prestakuntzan. Hainbat proiektu zuzendu eta ko-zuzendu ditu, eta I+Gko hainbat proiektutan parte hartu du; adibidez, "Trayectorias de aprendizaje de jóvenes universitarios: concepciones, estrategias, tecnologías y contextos" (PID2019-108696RB-I00) 2020tik 2024ra. REUNID sarearen parte den Elkarrikertuz ikerketa taldeko kidea da. Artikulu, kapitulu eta liburu ugari argitaratu ditu Espainiako eta nazioarteko argitaletxe eta aldizkarietan. Hogei doktore-tesi baino gehiago zuzendu ditu UPV/EHUn, besteak beste: • StudyTelling: hacia un ecosistema digital de enseñanza-aprendizaje (2024) • Estudio de los cuidados desde el aula de educación infantil (2023)

Regina Guerra Guezuraga
Arte Ederretan lizentziatua (2010) eta UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak (2017) programaren barruan. 2018tik gaur arte, irakasle laguntzaile doktorea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Elkarrikertuz ikerketa taldeko kidea (IT586-22). Bere ikerketa- eta irakaskuntza ibilbidea lotuta dago, batez ere, irakasleen prestakuntzarekin, harreman pedagogikoekin eta hezkuntza-testuinguruetako ikusizko arteen ikerketarekin eta ikaskuntzarekin.

Aingeru Gutiérrez-Cabello Barragán
Universidad del País Vasco
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea. Elkarrikertuz ikerketa-taldeko kidea (IT1586-22). Bere ikerketa-jarduera gazteen ikaskuntzan, arteetan oinarritutako ikerketan eta materialismo berrietan oinarritzen da. Haur Hezkuntzako irakasleen identitatearen eraikuntzarekin lotutako proiektuetan parte hartu du, bai hasierako prestakuntzan, bai laneko lehen urteetan (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, EDU2010-20852-C02-02), baita Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen aprendizaian ere (Ekonomia, Enpresa eta Lehiakortasun Ministerioa, EDU2015-70912-C2-2-R). Bere azken proiektua unibertsitateko gazteen ikaskuntza-ibilbideetan zentratzen da (TRAY-AP, PID2019-108696RB-I00).

Miriam Peña Zabala
ehu/upv
Arte Ederretan lizentziatua eta UPV / EHUko Psikologiako eta Didaktika Espezifikoetan doktorea “El devenir del Acontecimiento Poroso: Vivencia del Espacio Social a través de Prácticas estéticas Contemporáneas” izenburupean. Irakasleen hasierako prestakuntzan sentsibilitate estetikoa garatzen laguntzen duten Arte garaikidearen inguruko estrategiak ikertzen ditu. Testuinguru horretan, eguneroko bizitzan bizi dugun espazioan jartzen du arretan, honek nola eraikitzen gaituen hausnartuz. 2013az geroztik, UPV / EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Bere didaktika jarduera Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduetan oinarritzen da. Haur Hezkuntzan, Hezkuntza Berrikuntzako Minorreko kidea da, eta “Ikusizko Arteek Berrikuntzari egindako ekarpenak” irakasgaian irakasten du. Bere lanbide praktika, unibertsitatearen eta gizartearen arteko bitartekari lanetan aritzeagatik nabarmentzen da, eta horregatik bere lanaren zati handi bat, gizarte-eragile ezberdinekin elkarlanean ezagutza transferitzeko trebakuntza, tailerretan, egitasmoen antolakuntzarekin (...) harremantzen da.

Alaitz Sasiain Camarero- Nuñez
EHU/UPV
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle agregatua. Elkarrikertuz ikerketa taldeko kidea (IT586-22). Bere irakaskuntza eta ikerketa nagusiki irakaskuntza prestakuntzan, irakaskuntza eta ikerketa berrikuntzan eta hezkuntza testuinguruetan Ikusizko Arteetan oinarritutako ikaskuntzan oinarritzen da. Bere azken proiektua unibertsitateko gazteen ikaskuntza-ibilbideetan oinarritzen da (TRAY-AP, PID2019-108696RB-I00)

Tatiana Sentamans Gómez
Eskulturako katedraduna da Alteako Arte Ederren Fakultatean, O.R.G.I.A taldeko artista, eta CIAko Arteen Ikerketa Zentroko eta MUECAS masterreko zuzendaria da Miguel Hernández Unibertsitatean. Irakasle eta ikertzaile gisa egin duen ibilbidean, ikasketa kulturalen esparruan, eta bereziki ikasketa feministen eta queer/cuir ikasketen esparruan, ikusizko arteen eta sorkuntza artistikoaren konplexutasun politikoan eta potentzial kritiko eta eraldatzailean espezializatu da.

Laura Trafí Prats
Laura Trafí-Prats Reader da Manchesterreko Unibertsitate Metropolitarreko Hezkuntza Fakultatean, eta Arte Ederretako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, Arteen Hezkuntzan fokalizatuta. Trafí-Prats Gizarte eta Hezkuntza Ikerketarako Institutuko (ESRI) kidea da, eta Wisconsin-Milwaukee Unibertsitateko Arte eta Diseinu Departamentuko irakasle elkartua. Bere interesen artean daude gazteekin hiri-inguruneetan parte hartzeko ikerketa, ikuspegi eko-sentsorialak eta arteetan oinarritutako ikerketan espekulatiboak. Argitaratzaileetako bat da, Aurelio Castro-Varelarekin batera, Visual Participatory Arts-Based Research in the City: Ontology, Aesthetics and Ethics (2022, Routledge). Trafí-Prats-ek hogeita hamar ikerketa-artikulu eta kapitulu akademiko baino gehiago argitaratu ditu.

Ainara Zubillaga del Río
Berrikuntzarako Cotec Fundazioko Hezkuntza eta Prestakuntza zuzendaria. Unibertsitateko hainbat erakundetan egin du bere ibilbide profesionala, hala nola irakasle, ikertzaile eta kudeaketa-lanpostuen arduradun gisa. Horien artean, Hezkuntza Berriztatzeko Unitatearen zuzendaritza eta Camilo José Cela Unibertsitateko Berrikuntzako Errektoreordetza nabarmentzen dira. Pedagogian doktorea da (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean), eta hezkuntza-arloko ikerketa-ildoen artean ditu hezkuntza-berrikuntza, irakasleen prestakuntza eta teknologiaren erabilera didaktikoa ikaskuntza-ingurune inklusiboetan. Cotec-eko Hezkuntza Zuzendari gisa, fundazioaren hezkuntza-arloa zuzentzen du, bi jarduera-ildo nagusitan ardaztuta: alde batetik, hurbilketa berritzaileak bultzatzea hezkuntza-ikerketaren eremuan, hala nola portaeraren ekonomia edo adimen artifiziala; eta, bestetik, fundazioak berrikuntza publikoaren arloan egiten duen lana koordinatzen du, eta politika publikoen esperimentazio- eta pilotatze-prozesuak eta gizarte-zientzietako transferentzia-prozesuak bultzatzen ditu.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2025-09-01 arte | 2025-10-01 arte |
---|---|---|
45,00 EUR | 50,00 EUR | |
35,00 EUR | 35,00 EUR | |
0 EUR | 0 EUR |
Kokalekua
Hezkuntza, Filosofía eta Antropología Fakultatea HEFA II
Oñati enparantza,3 | 20018 Donostia / San Sebastíán
Gipuzkoa
Hezkuntza, Filosofía eta Antropología Fakultatea HEFA II
Oñati enparantza,3 | 20018 Donostia / San Sebastíán
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago