Eskola Publikoan, gobernantzan hazi eta haziarazi
Azalpena
Uda Ikastaro hauetan, Euskal Eskola Publikoko zuzendaritza taldeen eguneroko jardunean eta etorkizuneko erronketan eragin zuzena duten gako estrategikoak landuko dira. Ikastetxeen gobernantza, autonomia, lidergo ereduak, rol profesionalen bilakaera eta komunitate-sareen indartzea izango dira ardatz nagusiak, beti ere ikastetxea gizartearen behar aldakorrei modu koherente eta humanizatuan erantzuteko prestatzeko asmoarekin.
Lehenik, gobernantza eredu berri baten beharra aztertuko da, hezkuntza-sistemaren egiturak eta prozesuak eguneratzeko premia azpimarratuz. Horren testuinguruan kokatzen da kokapen normatiboaren azterketa, eskolei eta zuzendaritzei eragiten dieten marko juridiko eta arauen eginkizuna eta mugak argituz.
Ondoren, autonomia eredu berri baten bila egingo den gogoetak ikastetxeek benetako erabakimena eta eraginkortasuna izan dezaten behar diren baldintzak mahai gainean jarriko ditu. Autonomiaren gaia sakontzeko, bi arrisku nagusi aztertuko dira: bidelagun gabeko autonomia, sarritan utzikeriara hurbiltzen dena, eta erabaki ahalmenik gabeko autonomia, gehiegizko tutoretzak baldintzatzen duena. Autonomia, gaur egungo eskakizun berriekin uztartu behar da, eta hortik dator lidergo eredu eta funtzio betetze berrien premia.
Egun hau amaitzeko, belaunaldi arteko begiradari lekua emango zaio, profesional, emozional, digital eta gizatiarrak diren partekatze aukeren garrantzia azpimarratuz. Zuzendaritza taldeetan zaintzak, esperientziaren transmisioak eta berrikuntzarekiko konpromiso partekatuak duen balioa nabarmenduko da.
Bigarren blokean, ikastetxeek gizartearen testuinguru berrietan duten eginkizuna izango da hizpide. Gizartearen eskakizun berriei erantzuteko bideek hezkuntza-komunitate osoaren egokitzapen beharra erakutsiko dute. Horri lotuta, sakonduko da irakasle eta hezitzaileen arteko muga–elkargune lausoan: rolak, identitate profesionalak, betebeharrak eta bakoitzari eskatzen zaion konplexutasuna. Rol horiek ulertzeko, ezinbestekoa da ikerkuntza bera hezkuntza-praktikaren parte gisa kokatzea, eta baita irakasleen ofizioaz–afizioaz hausnartzea ere: nola uztartzen diren bokazioa, profesionaltasuna, konpromisoa eta eguneroko erronkak.
Azkenik, komunitatea eta saretzea izango dira ikuspegia ixteko tresna nagusiak. Ikastetxea komunitate gisa ulertzeko tresnak aztertuko dira, eta saretze dinamika anitzak aberastasunerako eta aniztasunaren kudeaketa egokirako funtsezko zutabe direla erakutsiko da. Teknologia eta gizatasunaren arteko oreka lantzeko, adimen artifizialaren eta adimen emozionalaren arteko harremana jorratuko da, zuzendaritza eta irakaskuntza praktiken ikuspegitik. Eta amaiera praktikoago batean, espazio eta denboraren antolaketa efizientearen inguruko gakoak azalduko dira, antolaketa eraginkorrak ikaskuntza eta ongizatea nola indartzen dituen ikuspegi konkretuekin.
Helburuak
Ikastetxeetako antolakuntza eredu aurreratua ikasleen beharren mesedetan eraikitzea.
Pertsonen zaintza oinarri, eremu profesionalizanteetarako jauzia irudikatzea.
Ibilbidean aurrera egiteko eta ekiteko baldintza egokienak zehaztea.
Aldaketarako bidelagunak zaindu eta baliabideak hautatzea.
Ikaskuntza-irakaskuntzarako kudeaketa tresna berriak aztertu eta balioztatzea.
Ibilbide profesionalaren inguruan begirada kritikoa sustatzea
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Ikastetxeetako zuzendaritza taldekideak
Programa
2026-07-01
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
- Iñigo Salaberria Aliaga | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
- Saioa Landa Lazcano | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
“GOBERNANTZA EREDU BERRIAK“
Hizkuntza: euskara
- Begoña Pedrosa Lobato | EUSKO JAURLARITZA - HEZKUNTZA SAILBURUA
“AUTONOMIA EREDU BERRI BATEN BILA“
Hizkuntza: euskara
- Iñigo Salaberria Aliaga | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - PRESIDENTEA
Atsedena
Dinamika partehartzailea: “BIDELAGUN GABEKO AUTONOMIA, UTZIKERIA / ERABAKI AHALMENIK GABEKO AUTONOMIA, TUTELA “
Hizkuntza: euskara
PROMETEAko kideek gidatutako saio parte hartzailea
- Saioa Landa Lazcano | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - HEIZE KOORDINATZAILEA
“MENTORETZA PROZESUAREN BIZIPENAK“
Hizkuntza: euskara
- Itziar Agirre Vicente | OÑATI BHI - IKASTETXE ZUZENDARIA
- JONE AGIRREGOMEZKORTA LETURIA | ELGOIBAR BHI - IKASTETXE ZUZENDARIA
Sintesia
2026-07-02
“GIZARTEAREN ESKAKIZUN BERRIEI ERANTZUTEKO BIDEAK“
Hizkuntza: euskara
- Lander Asla Iglesias | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - HEIZE JUNTAKIDEA
“IRAKASLE ETA HEZITZAILEEN ARTEKO MUGA-ELKARGUNE LAUSOA“
Hizkuntza: euskara
- Maialen Oiartzun Irastorza | EHU - IRAKASLEA IKERLARIA
Atsedena
Dinamika partehartzailea: “IRAKASLE OFIZIOAZ-AFIZIOAZ “
Hizkuntza: euskara
PROMETEAko kideek gidatutako saio parte-hartzailea
- Saioa Landa Lazcano | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
“IKasle-irakasle-ikerlariAK“
Hizkuntza: euskara
- Markel Rodriguez Holguin | EHU - IRAKASLEA
- Aitziber Sagastizabal Saez | EHU - IKASLEA
Sintesia
2026-07-03
“ADIMEN ARTIFIZIALA ETA ADIMEN EMOZIONALAREN ARTEKO OREKA“
Hizkuntza: euskara
- Elia Revuelta Estrada | URIBARRI BHI - ZUZENDARIA
“GOBERNANTZA ESPERIENTZIA AURRERATUAK “
Hizkuntza: euskara
Okondo, Haur Hezkuntza eta kalitatea / Izarraizpe Ikastola Publikoa, Hezkuntza Proiektu bateratua / Unamuno BHI (Gasteiz), Ikerketa Batxilergoa
- Edurne Rangel Gutierrez | OKONDO ESKOLA - ZUZENDARIA
- Lorea Gabiola | UNAMUNO BHI - ZUZENDARIA
- Jexux Larrañaga Morgado | IZARRAIZPE IKASTOLA PUBLIKOA - ZUZENDARITZA TALDEKIDEA
- Joseba Larrañaga Sudupe | IZARRAIZPE IKASTOLA PUBLIKOA - ZUZENDARITZA TALDEKIDEA
Atsedena
“ESPAZIO ETA DENBORA ANTOLAKUNTZA EFIZIENTEAK (PRAKTIKA ONA)“
Hizkuntza: euskara
- Miren Odriozola Gomez | ESKOLA TXIKIAK - KOORDINATZAILEA
- Jugatx Ormaetxe Gabilondo | ESKOLA TXIKIAK - KOORDINATZAILEA
Dinamika partehartzailea: “BELDURRAK“
Hizkuntza: euskara
PROMETEAko kideek gidatutako saio parte-hartzailea
- Saioa Landa Lazcano | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
Itxiera
Hizkuntza: euskara
- Saioa Landa Lazcano | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
- Iñigo Salaberria Aliaga | Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea - IKASTARO ZUZENDARIA
Zuzendariak
Iñigo Salaberria Aliaga
Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.
Saioa Landa Lazcano
OROKIETA HERRI ESKOLA, IDAZKARIA
Zarautzen jaio nintzen 1976.urtean . 1994.urtean erizain laguntzaile titulua atera nuen eta eta 1995.urtean Donostiako irakasle eskolan hasi nintzen magisteritza ikasten, hezkuntza bereziko espezialitatean. 1998an ikasketak bukatu eta hilabete batzuk Pagoetako Parke Naturalean aritu nintzen ikasleei bisita gidatuak egiten.1996an hasi nintzen irakaskuntzan, Nafarroan hasieran eta Gipuzkoan ondoren. 2008.urtetik aurrera Orokieta herri eskolan egon naiz lanean eta 2011.urtetik honaino zuzendaritza taldean egon naiz ikasketa buru moduan eta azken proiektualdi honetan idazkari moduan.
Hizlariak

JONE AGIRREGOMEZKORTA LETURIA

Itziar Agirre Vicente
Lander Asla Iglesias
IES Balmaseda BHIko zuzendaria
IES Balmaseda BHIko zuzendaria eta Heziketa Fisikoko irakaslea, esperientzia zabala duena kudeaketa pedagogikoan, irakasleen prestakuntzan eta hezkuntza-berrikuntzan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua eta Heziketa Fisikoko Maisu Espezialista da. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle gisa aritu da, metodologia aktiboak eta ikaskuntza kooperatiboa sustatuz. Euskadiko Heziketa Fisikoko curriculumaren LOMLOE egokitzapenean parte hartu du, irakasleei zuzendutako gida metodologikoak eta irizpide pedagogiko eguneratuak garatuz. 2018-2024 artean, Deustuko Unibertsitateko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterrean Heziketa Fisikoko irakasle eta espezialitateko koordinatzailea izan da, praktikak eta TFM-ak tutorizatuz. Irakasleen prestakuntzan eta Heziketa Fisikoan teknologia berrien erabileran formatzaile gisa aritu da, hezkuntza-praktika berritzaileak sustatzeko konpromiso irmoarekin.
Lorea Gabiola
Biologian Lizentziatua (EHU) Bigarren Hezkuntzako irakaslea1998tik Gasteizko Miguel de Unamuno BHI-ko zuzendaria 2021etik
Saioa Landa Lazcano
OROKIETA HERRI ESKOLA, IDAZKARIA
Zarautzen jaio nintzen 1976.urtean . 1994.urtean erizain laguntzaile titulua atera nuen eta eta 1995.urtean Donostiako irakasle eskolan hasi nintzen magisteritza ikasten, hezkuntza bereziko espezialitatean. 1998an ikasketak bukatu eta hilabete batzuk Pagoetako Parke Naturalean aritu nintzen ikasleei bisita gidatuak egiten.1996an hasi nintzen irakaskuntzan, Nafarroan hasieran eta Gipuzkoan ondoren. 2008.urtetik aurrera Orokieta herri eskolan egon naiz lanean eta 2011.urtetik honaino zuzendaritza taldean egon naiz ikasketa buru moduan eta azken proiektualdi honetan idazkari moduan.

Jexux Larrañaga Morgado

Joseba Larrañaga Sudupe
Miren Odriozola Gomez
EUSKO JAURLARITZA, zuzendaria
Oñati, 1977 Haur Hezkuntzan diplomatua Eskoriatzako Irakasle Eskolan (MU). 25 urte irakaskuntza publikoan. 2011 urtetik 2021 urtera Zeraingo Herri Eskolako maistra eta zuzendaria. 2021 urtetik aurrera Euskadiko Eskola Txikietako sarearen koordinazio taldeko kidea
Maialen Oiartzun Irastorza
UPV/EHU, Irakaslea
Hezkuntza Zientziak Saileko irakaslea (EHU)

Jugatx Ormaetxe Gabilondo
Laukizko Lauaxeta HLHI
Begoña Pedrosa Lobato
usko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua 2024tik. Aurretik, Hezkuntzako sailburuorde izendatu zuten 2020an. Ingeles Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1997) Hizkuntzalaritza Masterra (Arts of Masterra, Illinois Unibertsitatea, AEB, 1999). Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011). MBA Executive Mondragon Unibertsitatean (2017). Esperientzia Mondragon Unibertsitatean 2002tik. Graduko irakaskuntza-ibilbidea Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan, Ibilbidea Atzerriko Hizkuntzan eta Ikus-entzunezko Gradua. Berrikuntzaren arloan hainbat talde sortu eta koordinatu ditu. BAHI-IALE ikerketa-taldean garatu du bere ikerketa-ibilbidea, honako ikerketa-ildo hauetan: eleaniztasun-gaitasuna garatzea hizkuntza gutxituen testuinguruetan, estrategia pedagogikoak CLIL testuinguruetan eta ikasleek hizkuntzak ikasteko dituzten jarrerak. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien dekanoa 2014tik.

Edurne Rangel Gutierrez
Elia Revuelta Estrada
URIBARRI BHI
Biologia-Geologiako irakaslea. Gaur egun, Basauriko (Bizkaia) Uribarri BHI institutuko zuzendaria. ISEI-IVEIrekin lankidetzan ziharduen, DBHko 2. eta 4. mailetako ebaluazio diagnostikoaren zientzia-esparru berria idazten. Hezkuntzako aholkularia eta hizlaria EAEko ikastetxeetan. Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko LOMLOE-ko curriculum dekretuen Zientzien Koordinatzailea izan da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko B06 Basauri-Galdakao Berritzeguneko Zientzia eta Teknologiako aholkularia, STEAM aholkularia, zuzendaritza-taldeen eta IKT arduradunen aholkularia eta EAEko ebaluazio-taldeko kidea izan da. Azken urteotan Elhuyar Zientzia Azoka epaimahaikidea eta "AI experience" tutorea ere izan da.

Markel Rodriguez Holguin
Aitziber Sagastizabal Saez
Euskal Herriko Unibertsitatea, PIC
Primera PIC (Personal Investigador Contratado) de la Facultad de Educación de Bilbao (EHU). Investigadora del Grupo de Investigación Weblearner del departamento de Didáctica y Organización Escolar.
Iñigo Salaberria Aliaga
Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea
Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurekin batera EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea. Gaur egun Heizeko presidentea da.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-07-01 arte |
|---|---|
| 120,00 EUR | |
| 102,00 EUR | |
| 84,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 102,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago