Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Globaletik lokalera : biziberritzen ari diren inguruko diskurtsoei erreparatzen

Globaletik lokalera : biziberritzen ari diren inguruko diskurtsoei erreparatzen

Uzt. 02 - 02. Uzt, 2026 Kod. G26-26

Azalpena

Ikastaro hau Eusko Ikaskuntzak eta Plazara, euskara erdigunera elkarteak 2026ean burutuko duten ikerketaren baitan kokatzen da; jardunaldi hau ikerketararen kontraste-mugarri modura aurreikusten da.

Ikerketa, Ipar Euskal Herritarrek euskaren sustapenari buruzko iritzi eta jarrerak aztertzea eta balio partekatuak identifikatzea du helburu. Ikerketa, 2024ean Nafarroan Eusko Ikaskuntzak burututako egitasmo baten ereduan oinarritzen da, baina oraingoan Ipar Euskal Herriko egoera aztertuz.

Mugaz Gaindiko Uda Ikastaro honek ikerketaren baitan bildu dugun informazioa kontrastatzeko eta osatzeko aukera emango digu; eta aldi berean, Nafarroako emaitzak publikoari aurkezteko. Halaber, ikastaroaz baliatuko gara Euskal Herriko begirada guztiak ekartzera, euskararen sustapenari buruzko diskurtsoak ekarriz. Azken finean, egoera soziolinguistiko desberdina izanagatik ere, Nafarroa, EAE eta Ipar Euskal Herriak amankomunean elementu asko dituzte eta bata ezagutzeak bestea hobeki ulertzea dakar.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gizarteak eta eragileek euskararen sustapenari buruz duten iritzia eta balio partekatuak modu zorrotz batean ezaugarritzea.

Euskarekiko adostasunak eta desadostasunak identifikatzea.

Diskurtso berrituak proposatzea eta eragileen proaktibitatea indartzeko gomendio praktikoak eskaintzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Zuzendariak

Josune Etxaniz Barrio

Eusko ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzako 'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu' proiektu arduraduna

Hizlariak

Xan Aire Hasket

Urepele. 1984. Lizentzia ikasketak frantses eta euskal filologian eginak. Kazetari izana. 2008tik Seaskan eta Ikastolen Elkartean dihardu Hizkuntza Proiektua lantzen, bereziki motibazio sozialaren arloan zentraturik. 2020ko Euskaraldiko lantalde teknikoan parte-hartu du. Erabil Kolektiboan bolondres gisa dabil, soziolinguistika bulgarizazioan. Aldudeko ibarreko libertimenduen antolaketan parte-hartu du.

Elena Casiriain Iturriria

Antropologian doktoregaia, Toulouse-eko Jean Jaurès Unibertsitatean LISST-CAS ikerketa taldean eta EHUn GAIT ikerketa taldean. Misio karguduna Cifre kontratupean Garapen Kontseiluan. Ikerketa proiektuak: - Mugalur proiektuaren koordinatzaile eta ikerleetako bat (Garapen Kontseilua, Cederna-Garalur, EHU eta NAEN Euroeskualdea). - "Euskal Nortasunak XXI. mendera begira: 2050" ikerketa proiektuan ikerlea (Eusko Ikaskuntza) - «Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

Hélene Charriton

Elise Dilet

Xabier Erize

Filologian Doktorea da (EHU, 1997). Dokotorego-ondoko espezializazioa egina du EEBBetan (Seton Hall University, South Orange, NJ) (1999). Halaber, unibertsitate-aditu tituluak ditu Enpresaren Zuzendaritza Nagusian (2012) eta Portaera Organizatiboan (2014). Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondokoan (EHU) irakaslea 2000an sortu zenetik. 2016an Euskaltzain urgazle izendatua da eta, halaber, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.

Alex Filiatreau

APITROPIK

Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba

Garabide Kultur Elkartea

Soziologian doktorea. EHUko irakasle ohia.Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduradun ohia.Soziolinguistika Klusterreko lehendakari ohia.

Mehdi Ouraoui

Kimetz Perez Harispe

June Telletxea Franco

Ikaslea. Deustuko Unibertsitatea

June Telletxea Franco Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko azken urteko ikaslea. Graletan "Deustuko Unibertsitatearen Berdintasun-Planaren kontziliazio-neurrien balorazioa” ikerketa aurkeztu du Gizarte Lanean eta “Zaintza-lanak erdigunean: etxe-langile migratuen aktibismoa eta aldarrikapenak” ikerketa aurkeztuko du Gizarte Hezkuntzan. Unibertsitatean “Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mundantza prozesuak" ikerketan ikerketa-kide moduan parte hartu du. Horrez gain, Bilboko Mugimendu Feministako eta auzo-mugimenduko eragile desberdinetako kidea da.

Melanie Verdier

Carlos Vilches Plaza

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Politiketan eta Soziologian lizentziatua. Soziologian doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Immigrazio eta Kulturartekotasun Masterra Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Ikerketa sozialeko enpresaren sortzailea eta zuzendaria: Taller de Sociología sl (1984-2022). Irakasle eta ikertzailea NUPen 1995etik 2022ra. UNED Bergaran, UPV/EHUn eta ESICen ere eman ditu eskolak. Irakasle egonaldia An Unibertsitatean. Najah National University de Nablus (Palestina). Hainbat artikulu eta argitalpen idatzi ditu euskararen, osasunaren, migrazioen eta gazteriaren arloan.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-02 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea