Hezkuntza
Uda ikastaroa
Heriotzaren pedagogia: Doluan ez gaudenean, heriotzaz hitz egiteko aukerak sortuz!

Heriotzaren pedagogia: Doluan ez gaudenean, heriotzaz hitz egiteko aukerak sortuz!

Eka. 26 - 26. Eka, 2026 Kod. H02-26

Azalpena

Heriotzaren pedagogiak haur eta gazteei bizitzaren aurrean kokatzeko baliabideak eskaintzen die. Bizitza osotasunez begiratu eta bizi ahal izateko baliabideak, heriotzaren tabua gaindituta eta bizitzan zehar izan ditzaketen doluei aurre egiteko berezkoak dituzten baliabideak aktibatzen lagunduta.

Doluan ez gaudenean, momentu ona da heriotzaz gogoetatu, filosofatu, esperientziak partekatu eta elkarrekin ikasteko guneak eta uneak sortzeko. Ikastetxeok, aisialdi taldeok, eta haur eta gazteekin dihardugun erakundeok baliabide hauek eskaintzeko ahalmena dugu. 

Ikastaro honetan, tartean dolurik izan gabe, heriotzaz eta bizitzaz gogoetatzeko proposamenak esperimentatu dituztenak izango ditugu, gurera ere ekartzeko baliabideak jaso ahal izateko eta elkarren artean ikasteko. Adin tarte desberdinentzako egindako proposamenak eskainiko dizkigute: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxillergorako proposamenak ezagutuko ditugu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Heriotzaren pedagogia dolurik ez dagoenean landu daitekeela ikastea.

Dolurik ez dagoenean haur eta gazteekin heriotzaz eta bizitzaz gogoetatzeko baliabideak ezagutzea, adin ezberdinetara egokituta.

Heriotzaren pedagogian esperientzia duten erreferenteak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Programa

2026-06-26

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Nere Erkiaga Laka | Hil Argi ElkarteaHizkuntza: euskara
09:25 - 10:15

“Txikienek heriotzari buruz irakatsiko digute (Haur Hezkuntza)“

  • Naroa Martínez Suárez | Heriotza Haurrekin - Maistra eta psikopedagogoaHizkuntza: euskara
10:15 - 11:05

“Aisialdiko giroa, heriotzaz gogoetatu eta partekatzeko momentu aparta (Lehen Hezkuntza)“

  • Nekane Martiarena Labandibar | Abaraxka Udal Ludoteka (Oiartzun) - Hezitzailea eta ludotekako koordinatzaileaHizkuntza: euskara
11:05 - 11:35

Atsedena

11:35 - 12:25

“Irakaslea bere bakardadean: Heriotza DBHko filosofiako ikasgaian txertatzen“

  • Ainhoa Muñoz Sarasketa | Filosofiako irakasleaHizkuntza: euskara
12:25 - 13:15

“Batxiko gazteek ere heriotzaz beldurrik gabe filosofatzen dute“

  • Bakarne Mendiola Inza | Batxilergoko filosofia irakaslea eta tutoreaHizkuntza: euskara
13:15 - 13:55

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Nekane Martiarena Labandibar | Abaraxka Udal Ludoteka (Oiartzun) - Hezitzailea eta ludotekako koordinatzaileaHizkuntza: euskara
  • Ainhoa Muñoz Sarasketa | Filosofiako irakasleaHizkuntza: euskara
  • Naroa Martínez Suárez | Heriotza Haurrekin - Maistra eta psikopedagogoaHizkuntza: euskara
  • Bakarne Mendiola Inza | Batxilergoko filosofia irakaslea eta tutoreaHizkuntza: euskara
  • Nere Erkiaga Laka | HIL ARGI ELKARTEA - ModeratzaileaHizkuntza: euskara
13:55 - 14:00

Itxiera

  • Nere Erkiaga Laka | Hil Argi ElkarteaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Nere Erkiaga Laka

Hil Argi Elkartea

La Laguna Unibertsitatean Tanatologia Masterra (2017), Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra (2007) eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa (2011) ikasketak eginda ditu. Taldeen bideratzean eta heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen eskarmentua du eta Hil Arte Bizi sortu du, heriotzaren aurrean herritarrak eta komunitateak ahalduntzeko egitasmoa. 2018an Hil Argi Elkartearen sorrera bultzatu du. Elkarte honek, besteak beste, “Gehiago Gara” ekimena eta zaintza aringarriak behar dituzten haurrentzat “Bertso ipuin bat zuretzat” egitasmoak abiatu ditu. 2020-2021 ikasturtean zehar, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan heriotzaren inguruko ezagutza hedatzeko 41 ataletako tartea bideratu zuen: https://hilargi.eus/irratian/

Hizlariak

Nekane Martiarena Labandibar

Ikasketaz psikologian lizentziatua, baina betidanik aisialdi munduan murgildua, haur, nerabe eta baita adinekoekin ere. Urteak da Oiartzungo Abaraxka Udal Ludotekako arduradun eta kudeatzaile dela. Abaraxkan proiektu eta egitasmoa oso ezberdinak eramaten dituzte aurrera, Gau beltza, Gure hilak oroitzeko eguna, Oiartzungo Zaintzaileak egitasmoa…. Herria eta herritarrekin txertatzea lortu da ludoteka. Aisialdia erabat hezitzailea dela sinisten du eta haurrek jolasean asko ikasten duten dudarik ez du. Balio hezitzaileak transmititzen dituzte ludotekatik jolasean: euskara, feminismoa, kultura, aniztasuna, herrigintza, belaunaldien arteko transmisioa… Eta heriotzarekin ere berdin egiten dute, heriotzari aurre hartzen zaio eta heriotzaz hitz egiten dute. Urtero gure hilak oroitzeko eguna antolatzen dute bertako haurrekin honetarako espreski landatua duten intxaurrondoan. Gau beltza ere heriotzarekin harremanetan jartzeko baliatzen dute, eta honen harira "Gau Beltz on" liburua argitaratua dute.

Naroa Martínez Suárez

Hezkuntza

HH eta LHko maistra eta psikopedagogoa. Hezkuntza publikoan irakaslea. 10 urte baino gehiagoz Bizitzaren, Galeren eta Doluaren pedagogian espezializatzen. Heriotzaren Pedagogia aurrera daramat inguruan ditudan haurrekin, bai eremu pertsonalean baita profesionalean ere. Helduentzako ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzen ditut eta baita familientzako tailerrak ere. Heriotzaren gaia gizarteratzearen beharra argi ikusten dut eta horretarako helduok gaia naturalizatu behar dugula sinesten dut.

Bakarne Mendiola Inza

Filosofian lizentziaduna. Pedagogia sistemikoan Masterra. Tutoretza eta orientazio pedagogikoan formakuntza, ikasleen jarraipena, komunikazioa eta gatazken kudeaketa lantzen dituena. Jakin fundazioarekin kolaboratu du. Azken hamarkadan heriotzaren dimentsioaz jabetzeko proiektua eskaintzen dihardu batxilergoko ikasleei.

Ainhoa Muñoz Sarasketa

Filosofian espezializatutako irakaslea da. Filosofia Gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren bi master egin zituen Universitat de Barcelonan: Pensamiento Contemporáneo y Tradición Clásica eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra. Filosofia, antropologia, Garapen pertsonal eta sozialari aplikatutako filosofia eta Balio etiko eta zibikoekin lotutako irakasgaiak irakasten ditu. Hezkuntza prozesua pentsamendu kritikoa, hausnarketa filosofikoa eta ikasleen garapen pertsonal eta soziala sustatzen duen eremu segurua bilakatzea du helburu.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-26 arte2026-06-26 arte
25,00 EUR -
- 25,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea