Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Hizkuntza Proiektuak ikas-egoeren markoan

Hizkuntza Proiektuak ikas-egoeren markoan

Ira. 15 - 15. Ira, 2025 Kod. H16-25

Uda Ikastaro honetan, ikastetxeetan komunikazio gaitasunaren irakaskuntza ikuspegi integral eta pragmatikotik diseinatu ahal izateko gakoak eskainiko dira.

Azalpena

EAEren Hezkuntza Legeak eta gure kurrikulum ezberdinek aspalditik zehazten dute hizkuntza trebakuntzaren helburua komunikatzeko gaitasuna dela, eta gaitasun hori eleanitza izan behar dela ezinbestean. Komunikaziorako gaitasun hori garatzeko, legeetan ere jasota dago nolakoa izan beharko litzatekeen ildo metodologikoa: ekintzetara bideratutako irakaskuntza, eta ikas-egoeretan oinarritutakoa.

Planteamentu didaktiko hau guztiz bat dator Interakzionismo Soziodiskurtsiboak aspaldi proposatu izan dituen hizkuntzen irakaskuntzarako oinarri didaktikoekin, eta Uda Ikastaro honetan planteamendu horren eta ikas egoeren proposamenaren arteko lotura zuzenak erakutsi eta aztertuko dira, ikastetxeetan komunikazio gaitasunaren irakaskuntza ikuspegi integral eta pragmatikotik diseinatu ahal izateko.

Irakurri gehiago

Helburuak

EAEko hezkuntza curriculumak zehazten dituen ikas-egoerak Lehen Hezkuntzako geletara eramateko bideak proposatzea.

Gure lurraldeko hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak gainerako arloekin integratzeko proiektu integraletan trebatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Metodologia

Ikastaroaren ibilbidea batez ere hitzaldiek eta tailerrak osatuko duten heinean, azalpen magistralak ereduen behaketarekin eta proposatutako oinarrien praktikarekin garatuko dira.

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila

Programa

2025-09-15

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Roberto Mielgo Merino | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea
09:30 - 10:30

“Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia ikas-egoeren markoan“

  • Jaione Ibarra Atutxa | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea
  • Agurtzane Lauzirika Zugazaga | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea
10:30 - 11:30

“Konpetentzia eleaniztuna eta Hizkuntzen Trataera Bateratua “

  • Roberto Mielgo Merino | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Arlo eta hizkuntzen arteko irakaskuntza integraturantz“

  • Itxaso Vazquez Villa | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea
13:00 - 14:00

TALDE LANA-Komunikazio proiektuak eta ikas-egoerak aztertu, moldatu, egokitu edota proposatu

14:00 - 14:15

Itxiera

  • Agurtzane Lauzirika Zugazaga | Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, BAM - Irakaslea

Zuzendariak

Agurtzane Lauzirika Zugazaga

BAM-Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, irakasle

Deustoko Unibertsitatetik Filologia Hispanica Lizentziatua(1990). (DEA) Ikasketa Aurreratuak UPV-ean (2009) Psikodidaktikaren eremuan egindakoa. Ibilbide profesionalean, azken 34 urtetan BAM Irakasleen unibertsitate Eskolan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan betetzen ari da. Irakasle bezala bere eremua Hizkuntzen Didaktika da. Interes guneak, batak, inplementazio ikuspuntutik, gelan sortzen den interakzioarekin eta nola bideratu prozesu hori zer ikusirik du eta, besteak, lehen hezkuntzan (gehien bat) perspektiba konstruktibista kontuan izanik, testu ulermenaren konpetentzia garatzeko, trebetasunen eskuratzearekin zer ikusirik du. Esperientzia handia eta harreman zabala du EAEko irakaskuntza zentroekin, Eusko Jaurlaritzako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-programetan. Bereziki, irakurketa planaren “irakurtzen ikasi” eta “irakurriz ikasi” irakaskuntzan ulertzeko konpetentzia lortzeko zer-nola eginez aztertuz eta diseinatuz.

Hizlariak

Jaione Ibarra Atutxa

Jaione Ibarra Begoñako Andra Mari BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle titularra da Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean azken 29 urtetan. Euskal Filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetan diskurtsoaren funtzionamenduan eta ahozko eta idatzizko didaktikan aritzeaz gain, formakuntza ugari eman ditu ikastetxeetan, batez ere, testuen ulermenaren inguruan eta ahozko eta idatzizko testuen irakaskuntzan. Momentu honetan Matematika eta ulermena ardatz duen ikerketa proiektu batean ari da, Hezkuntza Sailaren ikerketa proiektu baten barnean.

Agurtzane Lauzirika Zugazaga

BAM-Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, irakasle

Deustoko Unibertsitatetik Filologia Hispanica Lizentziatua(1990). (DEA) Ikasketa Aurreratuak UPV-ean (2009) Psikodidaktikaren eremuan egindakoa. Ibilbide profesionalean, azken 34 urtetan BAM Irakasleen unibertsitate Eskolan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan betetzen ari da. Irakasle bezala bere eremua Hizkuntzen Didaktika da. Interes guneak, batak, inplementazio ikuspuntutik, gelan sortzen den interakzioarekin eta nola bideratu prozesu hori zer ikusirik du eta, besteak, lehen hezkuntzan (gehien bat) perspektiba konstruktibista kontuan izanik, testu ulermenaren konpetentzia garatzeko, trebetasunen eskuratzearekin zer ikusirik du. Esperientzia handia eta harreman zabala du EAEko irakaskuntza zentroekin, Eusko Jaurlaritzako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-programetan. Bereziki, irakurketa planaren “irakurtzen ikasi” eta “irakurriz ikasi” irakaskuntzan ulertzeko konpetentzia lortzeko zer-nola eginez aztertuz eta diseinatuz.

Roberto Mielgo Merino

Euskal Filologian Lizentziatua eta Literatura eta Literatura Zientzietan Aditu Graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketan hasi zuen bere ibilbidea, Literatura Zientzien arloan bi beka jarraian lortuaz, 1993 eta 1995 urteetan. 1996an BAMeko irakasleen hasierako prestakuntza programan sartu zenetik, bere lana hizkuntzen irakaskuntzan zentratu da batez ere, testuinguru eleaniztunetan bereziki. Arlo horretan, bere lana hasierako eta etengabeko prestakuntzan eta hezkuntza zentroetarako aholkularitzan garatu du batez ere. Esperientzia handia eta harreman zabala du EAEko irakaskuntza zentroekin, bai Eusko Jaurlaritzako irakasleentzako etengabeko prestakuntza-programetan, testu-gramatika eta horren irakaskuntzan bereziki, bai hezkuntza-zentroei hizkuntzen curriculumak diseinatzeko aholkularitzan eta Genevako Unibertsitateak garatutako sekuentzia didaktiko-ereduaren ezarpenean. EHUko ELEBILAB Ikerketa Taldeko kide ere izan zen 2015tik eta 2021era bitartean. Argitalpen interesgarri batzuk: Mielgo, R., & Ocio, B. (2021). Hizkuntzen irakaskuntza eta irakasleen formakuntza: ibilia eta ibiltzekoa. In I. García-Azkoaga & L. Díaz de Guereñu (arg.). Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Vitoria-Gasteiz: UEU-EHU. Mielgo, R.; Lauzir

Itxaso Vazquez Villa

Itxaso Vazquez Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetan. 2017an Lehen Hezkuntzan graduatu zen Hizkuntza Aniztasuna Eskolan aipamenarekin eta 2023an Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra bukatu zuen. Gaur egun UPV/EHUko doktoregaia da hizkuntzaren didaktikaren arloan eta bere ikerketak hizkuntza gutxitua aintzat hartzen duen hezkuntza eleaniztuna du ikusmiran, bereziki Hizkuntzen Trataera Bateratuan eta hizkuntzen alderdi diskurtsibo eta testualean zentratuz.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-09-15 arte
25,00 EUR29,00 EUR
- 41,00 EUR
- 35,00 EUR
- 29,00 EUR
- 35,00 EUR
- 35,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza