
Mendebaldeko Pirinioak Antzinatean: mugaz gaindiko arkeologiaren ekarpenak
Egun bateko ikastaroa antolatu da nafar Pirinioetako bihotzean. Haren helburua erromatar garaiko lurralde honen garapen eta bilakaeran sakontzea izango da, eskualdea alderik alde zeharkatzen duen galtzada ardatz hartuta.
Azalpena
Azken urteetan burututako ikerketa arkeologikoek nabarmen erakutsi dute Pirinioen mendebaldeko alde banatan bizi ziren biztanleen loturak nabarmenak zirela, erromatar garaian behinik behin. Gainera, lurraldearen ardatz nagusia aro aldaketa inguruan eraikitako galtzada transpirenaikoa izango zela adierazi dute, haren inguruan antolatu baitziren lurraldeko gainontzeko gune eta elementuak. Komunikazio ardatz horri esker mugitzen ziren pertsonak, salgaiak eta haiekin batera ideiak, hizkuntzak, etab. Gune menditsua izan arren, inperioko gainontzeko lurraldeekin ongi lotutako eskualdea bilakatu zen.
Ikergai hori abiapuntutzat hartuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak galtzada zein haren inguruko guneak aztertzeari ekin zion 2012 urtetik aurrera, Auritz (Nafarroa) eta Aurizberri (Erroibar, Nafarroa) inguruan. Proiektua, ordea, pixkanaka hazten eta indarra hartzen joan zen, lehenik Nafarroako Foru Erkidegoko beste udalerri batzuetara zabalduz, Artzibarrera kasu. Hurrengo pausoa, ekimenari mugaz gaindiko izaera ematea ezinbestekoa zela ulertuz, Euroeskualdeak bultzatutako PIRENAEUS proiektuari hasiera ematea izan zen. Hortaz, Uda Ikastaro hau proiektu honen testuinguruan antolatu da Auritzeko, Luzaideko eta Donazaharreko udalen zein Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanarekin.
Hortaz, aurreko guztia kontuan hartuta, kultura eta ondarearekiko konpromisoa duten ikerlari, unibertsitate, udalerri zein herritarren bultzadaz baliatuta, egun bateko ikastaroa antolatu da nafar Pirinioetako bihotzean. Haren helburua erromatar garaiko lurralde honen garapen eta bilakaeran sakontzea izango da, eskualdea alderik alde zeharkatzen duen galtzada ardatz hartuta. Horretarako, mugaren bi aldetan gaiaren gainean lanean aritzen diren ikerlariak batu nahi dira, ondare kultural honen ikerketan jarraitu, balioan jarri eta haren gizarteratzea hizpide hartuta; eta nola ez, betiere mugaz gaindiko ikuspegia ardatz hartuta.
Helburuak
Ikerketa arkeologiko eta multidiziplinarretan oinarrituta, Pirinioen mendebaldeko Antzinateko dinamika sozioekonomikoak ezagutu eta haietan sakontzea. Horretarako, mugaz gaindiko ikuspuntua duten ikerketa eta proiektuak jorratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian lanean dabiltzan espezialisten ikuspegi holistiko baten bidez.
Pirinioen bi isurialdeetako ondare arkeologikoaren antzekotasun eta ezberdintasunak identifikatzea eta haien gainean hausnartzea.
Erromatarren iritsieratik aurrera Ibañetako lepotik barrena Pirinioak alderik alde gurutzatzen zituen galtzadaren ertzeko lurraldeari buruzko bilakaera diakronikoa aztertzea. Mendi inguru honetan mundu erromatarrak ingurura egokitzerakoan izandako erraztasunez eta zailtasunez eztabaidatzea.
Lurraldean identifikatutako aztarnategi arkeologikoen eta bertako elementuen ikerketa gaurkotuen berri izan eta mugaz gaindiko interpretazioa eskaintzea.
Auritz bezalako mendi eta landa inguruan unibertsitate mailako ikastaro bat antolatzea, ikastaroan landuko diren aztarnategi eta guneetatik gertu. Gainera, despopulazio jasaten ari den inguru honetako agenda kultura hornitu nahi da honelako ekimenei esker.
Erromatar garaiko aztarnategiak dituzten herrien eta ikerlarien arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana estutzea, haien arteko elkarlan sarea sortzeko, baliabide komunak sortzeko eta hedapen jarduerak bultzatzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaroan esparru teorikoa zein praktikoa jorratuko dira, ikasleek ahalik eta ikaskuntza prozesu osoena izateko helburuz.
Alde batetik, eduki teorikoak eskainiko dira euskaraz, frantsesez zein gaztelaniaz, hainbat hitzaldiren bidez. Hitzaldi bakoitzaren amaieran, ikasleek gaiari buruzko galderak edo hausnarketak egin ditzaten denbora tarte bat eskainiko da. Hitzaldien ondoren, mahai-ingurua antolatuko da, irakasleek nahiz ikasleek interpretazio eta hausnarketak partekatzeko.
Beste alde batetik, alderdi praktikoa ikastaroaren bigarren zatian landuko da adibide praktiko batekin: Auritzen dagoen Zalduako aztarnategi arkeologikora egingo den bisitarekin (herrigunetik 1,5 km-ra), hain zuzen. Bertan, indusketa kanpaina betean egongo den hirigune erromatarraren aztarnak bisitatu eta arkeologo zuzendariaren eskutik azalpenak jasoko dituzte ikasleek. Gainera, kanpaina horretan zehar aurkitutako materialak ere aurrez aurre ikusteko aukera izango da.
Programa
2025-07-24
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Eneko Etxeberria Bereziartua | Euskal Herriko Unibersitatea (UPV/EHU) - Ikastaroko zuzendaria
- Oihane Mendizabal Sandonís | Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA); Euskal Herriko Unibersitatea (UPV/EHU); Aranzadi Zientzia Elkartea - Ikastaroko zuzendaria
“Baskoiak eta erromatar globalizazioa. Baskoniaren ibilbide historikoa Antzinatean (K.a. I - K.o. V)“
- Jokin Lanz Betelu | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA) - Irakasle laguntzaile doktorea
“Lehen txanponak Pirineoen bi aldeetan : zirkulazioak, harremanak eta berezitasunak Burdin Aroan“
- Eneko Hiriart | Bourdeos - CNRS Ikerlaria
Atsedena
“De l'Errozabal à l'Oztibarre, ce que nous racontent les objets métalliques sur l'archéologie du territoire“
- Fanny Larre | HADES Bureau d’investigations archéologiques - Ikerkaria, instrumentum-ean espezializatua
“El uso de las cuevas en época romana: un fenómeno transpirenaico “
- Leticia Tobalina Pulido | Universidad de Cantabria - Irakasle laguntzaile doktorea
- José Ángel Hierro Gárate | Ikerlari independientea - Ikerlaria
Mahai ingurua: “Mendebaldeko Pirinioak Antzinatean: aurkeztutako lanen gaineko hausnarketak eta etorkizuneko erronkak“
- Oihane Mendizabal Sandonís | Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA); Euskal Herriko Unibersitatea (UPV/EHU); Aranzadi Zientzia Elkartea - Ikastaroko zuzendaria (Moderatzailea)
- Jokin Lanz Betelu | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA) - Irakasle laguntzaile doktorea
- Eneko Hiriart | Burdeos - CNRS Ikerlaria
- Fanny Larre | HADES Bureau d’investigations archéologiques - Ikerkaria, instrumentum-ean espezializatua
- Leticia Tobalina Pulido | Universidad de Cantabria - Irakasle laguntzaile doktorea
- José Ángel Hierro Gárate | Ikerlari independientea - Ikerlaria
“BISITA GIDATUA: Zalduako indusketa arkeologikoa“
- Oihane Mendizabal Sandonís | Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA); Euskal Herriko Unibersitatea (UPV/EHU); Aranzadi Zientzia Elkartea - Ikastaroko zuzendaria
Zuzendariak

Eneko Etxeberria Bereciartua
UPV/EHU
EHU Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Zuzenbide prozesaleko irakasle agregatua, Zuzenbide publikoa. Zuzenbidean doktorea. Zuzenbide-Ekonomikoan lizentziatua.

Oihane Mendizabal Sandonís
Aranzadi
Oihane Mendizabal 2014. urtean Historian Graduatua da UPV/EHUn. Erromak Pirinioen mendebaldeko lurraldean duen presentzia eta eragina aztergai duen doktorego-tesia burutu du 2023an. Era berean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Saileko kidea da eta Pirinioetan Nafarroa Garaian zein Beherean kokatutako zenbait aztarnategi arkeologiko zuzentzen ditu. Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Doktoretza-ondoko beka bati esker Paueko Unibertsitateko (UPPA) IRAA laborategian 2 urteko egonaldia burutzen ari da.
Hizlariak

Eneko Etxeberria Bereziartua
AZPEITIKO UDALA, DERECHO PUBLICO

José Ángel Hierro Gárate
Historian lizentziatua eta Historiaurreko eta Arkeologiako masterra egin du Kantabriako Unibertsitatean.Gainera, Historian doktorea da Kantabriako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan. Duela 30 urtetik hona hainbat arkeologia-kanpainatan parte hartu du, eta berak hainbat esku-hartze zuzendu ditu. Aipatzekoak dira Riocueva (Entrambasaguas, Kantabria) bisigodoen garaiko hilobi-kobazuloan 2010 eta 2016 artean egindakoak. 12 urte baino gehiagoko esperientzia du arkeologo profesional gisa, eta jarduera ugari zuzendu ditu kudeaketa-arkeologiaren barruan. Enrique Gutiérrez Cuencarekin batera, "Proyecto Mauranus" zuzentzen du, Kantabriako Antzinate Berantiarrari eta Goi Erdi Aroari buruzkoa, eta hainbat ikertzailek zuzendutako beste zenbaitetan kolaboratzen du ikerketa taldekide gisa. Azkenekoa, "Kobantz proiektua" izan da. Bere ikerkuntza-lana, bere argitalpenetan islatzen dena, ondorengo arlo hauetan oinarritu da: erromatarren garaiko arkeologia militarrean, Kantabriar Gerretan edota Espainiako Gerra Zibileko Kantabriako gotorlekuetan eta beste aztarna material batzuetan. Hala ere, argi eta garbi Antzinaro Berantiarrean eta Goi Erdi Aroan zentratuta dago, toreutikari, hileta-munduari eta haitzuloen erabilerei buruzko lanekin.

Eneko Hiriart
Eneko Hiriart CNRS-eko ikertzailea da (Archéosciences Bordeaux laboratorioa), arkeologoa eta numismatikalaria. Bere ikerketek Burdin Aroko Europako gizarteak aztertzen dituzte, bereziki ekonomia, lehen txanponak, hiri-ereduen sorrera eta Pirinioetako espazioen arteko harremanak. Bordeaux Montaigne-ko Unibertsitatean 2014ean doktoradutza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Paris-ko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean iragan zituen. Casa de Velázquez-eko (Madrid) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gaurregun, lehen hirien agertzea nola gertatu zen Kristo aitzineko III.mendean, Europa kontinentalean, ikertzen ari du. Bestalde, Dordoñan (Frantzia), Burdin Aroko aztarnategi batetan - La Peyrouse santutegi zeltiarrean – indusketa arkeologikoak zuzentzen ditu. Ikuspegi ikonografikoari eta datu-base kolaboratiboen garapenari ere arreta jartzen dio. GPR Human Past programaren buru-kide da, eta ikerkuntzaren zabalkundean inplikatua da (irakaskuntza, erakusketak, argitalpenak...).

Jokin Lanz Betelu
Jokin Lanz es licenciado en Historia (2012), Máster en Mundo Clásico (2013) y doctor en Historia Antigua (2017) en la UPV-EHU. En julio de 2018 se volvió a incorporar a esta universidad como Investigador Doctor contratado y en agosto de 2019 fue contratado como asesor científico y técnico de actividades del Museo Oiasso (Irun, Gipuzkoa) que gestiona la Fundación Arkeolan. Entre 2020 y 2022 impartió docencia en la UPNA con el perfil de Profesor Asociado y desde septiembre de 2022 ejerce como Profesor Ayudante Doctor en dicha universidad. Durante todo este periodo, Lanz ha formado y forma parte de varios grupos de investigación. Sus líneas de investigación giran en torno a las prácticas diplomáticas durante la Antigüedad Tardía y la recepción de la Antigüedad en la historiografía vasco-navarra y ha asistido y participado activamente en varios congresos, seminarios, conferencias, coloquios y cursos de carácter nacional e internacional. Tiene varias publicaciones de carácter científico y ha colaborado en la edición de varios libros y realizado varias estancias académicas en el extranjero, la última de ellas en 2024 en la Universidad de Génova (Italia) amparada por una ayuda "José Castillejo" del Ministerio de Universidades.

Fanny Larre
Fanny Larre arkeologia sedimentarioan eta objektu metalikoen eta instrumentuen azterketan espezializatutako arkeologoa da. 2008an Bordeleko Montaigne Unibertsitatean lizentziatu zen eta 2011tik Hadesen lan egiten du. Hainbat arkeologia-indusketa prebentibo eta jarraipen-proiektu zuzendu ditu, bereziki Lescar, Akize, Baiona eta Larzabalen. UMR 5607 Ausoniuseko kide atxikia da 2022tik, eta Oihane Mendizabalekin batera zuzentzen du «ATEA, Archéologie d 'un Territoire et de son Environnement dans l' Antiquité» PCRa. Errozabaletik Oztibarrera». Fanny Larre artikulu eta lan zientifiko ugariren egile eta egilekidea da. Artikulu eta lan horiek manufakturatutako produktuei buruzkoak dira bereziki, eta Antzinarotik gaur egunera arteko ezagutzak dituzte. Ohiko hizlaria da nazioko eta nazioarteko hitzaldietan. Bere ikuspegiak jakin-min zientifikoa eta diziplinartekotasuna uztartzen ditu, eta Antzinaroko dinamika sozial, ekonomiko eta kulturalen ulermena aberasten du.

Oihane Mendizabal Sandonís
Aranzadi
Oihane Mendizabal 2014. urtean Historian Graduatua da UPV/EHUn. Erromak Pirinioen mendebaldeko lurraldean duen presentzia eta eragina aztergai duen doktorego-tesia burutu du 2023an. Era berean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Saileko kidea da eta Pirinioetan Nafarroa Garaian zein Beherean kokatutako zenbait aztarnategi arkeologiko zuzentzen ditu. Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Doktoretza-ondoko beka bati esker Paueko Unibertsitateko (UPPA) IRAA laborategian 2 urteko egonaldia burutzen ari da.

Leticia Tobalina Pulido
Gaur egun irakasle laguntzaile doktorea da Arkeologia arloan Kantabriako Unibertsitatean. Doktorea (2019) tutoretza partekatuan Nafarroako Unibertsitatean eta Université de Pau et des Pays de l 'Adour-en. Historian lizentziatua eta Artearen Historian graduatua. Arkeologia Masterra, Irakasleen Prestakuntza Masterra, Historia eta Humanitate Digitalak Masterra eta Curriculumaren eta Prestakuntzaren Ikerketa eta Berrikuntza Unibertsitate Masterra. Ikertzailea izan da Juan de la Cierva Formazion Incipit-en, CSIC eta Casa de Velázquez-EHEHIko doktoretza ondoko kidea (2021-2022 promozioa), ikerketa-laguntzailea Université Clermont-Auvergne unibertsitatean (2018, 2020-2021), baita irakasle ere Nafarroako Unibertsitatean, Université Clermont Auvergne-n, Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta Université de Pau et des Pays de l 'Adour-en. Bere ikerketa-ildoan, erromatarren eta antzinako berantiarren populazioaren azterketan oinarritzen da, gutxi inbaditzen duten arkeologia-tekniken bidez (oinezko prospekzio intentsiboa) eta informazioaren modelizazioa konbinatzen dira, datu arkeologikoen inperfekzioaren kudeaketan arreta berezia jarriz (landan zein bulegoan). 2024an Barandiaran Arkeologia Beka irabazi zuen eta 2023an HDH saria.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-24 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR |
Kokalekua
Auritzeko Kultura Etxea
Kanaleburua 11 - 31640 Auritz - Burguete
Nafarroa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza
Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.
Informazio gehiago