Hezkuntza
Uda ikastaroa
Menos corregir y más feedback en la era de la inteligencia artificial

Menos corregir y más feedback en la era de la inteligencia artificial

Uzt. 01 - 03. Uzt, 2026 Kod. H09-26

Azalpena

Ikas-irakas prozesuen inguruko ikerketak agerian uzten du atzeralikadura edo feedbacka oso laguntza indartsua dela ikasleek ikas dezaten. Hala ere, eragina izateko eta funtzio hezitzailea bete dezan, atzeraelikadura modu egokian diseinatu behar da. Nola gauzatzen da hori praktikan? Eta hizkuntza bat ikastean, nola da posible?

Ziur irakasle gisa luze aritzen zaretela ikasleen jarduerak berrikusten eta zuzentzen, zein feedbacka ematen. Sarritan, irakasleek feedback ona emateko ahalegin handia egin arren, ikasleek ez diote jaramonik egiten. Zergatik? Adimen artifizialaren agerpenak egoera hori bideratzen lagun diezaguke?

Ikastaro honetan, galdera horiei guztiei erantzungo diegu, atzeraelikadura nola kontzeptualizatzen den eta zer ezaugarri izan behar dituen (bai diseinuaren aldetik, bai inplementazioarenetik) abiapuntu hartuta, bere dimentsio hezigarria bermatzeko, hau da, ikasleek atzeraelikadura erabil dezaten, balia dezaten eta beren ikasprozesua hobetzeko gai izan daitezen.

Hizkuntzen ikaskuntza erraztuko duten feedback-praktika hezigarriez hausnartzeko eta horiek inplementatzeko, kontuan hartuko dira atzeraelikadura-prozesuei buruzko ikerketak gaur egun funtsezkotzat jotzen dituen ekarpen nagusiak. Gogoeta eta ekarpen teorikoak aurrez aurreko eta jardun biko/online ikastereduetarako feedback-praktika desberdinak agerian jarriko dituzten adibideetan kokatuko ditugu, ikasturtea amaitzean zuen praktikan aldaketak ezarri ahal izan ditzazuen.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Aurrez aurreko eta jardun biko inguruneetako ikasprozesuetan feedbackak duen garrantzia ulertzeko marko orokorra ezartzea, arlo honetako egungo ikerketak kontuan hartuta.

Feedback eraginkorra diseinatzeko estrategiak ezagutzea, hizkuntzak ikasteko funtsezko tresna izan dadin, eta beharrezkoa denean erabiltzea teknologiak, Adimen Artifiziala esaterako.

Feedbackaren aurrean ikasleak duen rol-aldaketari buruz hausnartzea (feedback literacy)

Zenbait estrategia ezagutzea eta inplementatzea, ikasleek jasotzen duten feedbacka balia dezaten eta, horrela, beren ikasprozesua hobe dezaten.

Feedbacka diseinatzeko eta ezartzeko baliabideak eskuratzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia aktiboa eta dinamikoa izango du oinarri ikastaroak. Parte-hartzaileen praktika profesionaletik abiatuta, ikastaroko saioetan elkarrekin sortutako ezagutzak baliatuko dituzte praktika horiek aztertzeko eta hobetzeko. Ebaluazioari eta ikaskuntzako feedbackari buruzko oinarri teorikoak lantzea aurreikusi da, metodologia kolaboratiboak eta dinamika gamifikatuak erabiliz. Horrela, hausnarketa sustatzea da helburua, bai esparru horretako teoriari buruz, bai praktika profesionalari buruz.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea)
  • Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Programa

2026-07-01

09:00 - 09:15

“Registro“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Iñaki Murua Anzola | HABE - TeknikariaHizkuntza: euskara
  • Itziar Larzabal Bengoetxea | HABE - TeknikariaHizkuntza: euskara
09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Ibone Bengoetxea Otaolea | Eusko Jaurlaritza - Lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaHizkuntza: euskara
09:30 - 11:00

“Evaluación formativa y conceptualización del feedback en el aprendizaje: feedback dialógico. Conocimientos previos sobre feedback.“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:30

“Evaluación y feedback en el aprendizaje de lenguas. Soporte de la Inteligencia Artificial Generativa para la evaluación y el feedback en el aprendizaje. Criterios para un uso crítico y responsable.“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español

2026-07-02

09:00 - 11:00

“Puesta en práctica, desde el diseño de un curso: diseño de las programaciones/unidades didácticas integrando procesos de feedback; relevancia de su abordaje global en el diseño de un curso.“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:30

“Estrategias para la implementación y uso del feedback (I): autoevaluación, feedback entre iguales, feedback interno, alfabetización de los estudiantes sobre feedback; diferentes canales de feedback. Integración de la IA en las programaciones/unidades didácticas sobre el aprendizaje de lenguas. Dinámica de funny feedback.“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español

2026-07-03

09:00 - 10:00

“Estrategias para la implementación y uso del feedback (II)“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
10:00 - 11:00

“Puesta en práctica, desde el diseño de una actividad: aplicación de las estrategias para la implementación y uso del feedback en el aprendizaje de lenguas.“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:00

“Mostramos, inspiramos y transformamos nuestras prácticas“

  • Teresa Guasch Pascual | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
  • Anna Espasa Roca | Universitat Oberta de Catalunya - IrakasleaHizkuntza: español
13:00 - 13:15

Sintesia

13:15 - 13:30

Itxiera

  • Iñaki Murua Anzola | HABE - TeknikariaHizkuntza: español
  • Itziar Larzabal Bengoetxea | HABE - TeknikariaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Iñaki Murua Anzola

HABE, Teknikaria

Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian ia 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, 1995ean hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.

Itziar Larzabal Bengoetxea

HABE

Pedagogian lizentziatua (EHU). Euskalgintza alorrean aritu da urte askoan: elkarteen euskalduntzerako hitzarmengintza plangintzetan eragile, IRALE programaren baitan haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko saioak eta abar. 2020an hasi zen HABEn teknikari gisa, hasiera batean Metodologia arloan eta azken aldi honetan Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean, besteak beste, Irakasbil webguneko editoreetako bat.

Hizlariak

Anna Espasa Roca

Universitat Oberta de Catalunya (UOC) unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako irakaslea 2002tik. Doktorea Informazioaren Gizartean eta Ezagutzan (Hezkuntzaren Psikologia) unibertsitate berean. Psikopedagogiako Masterrean eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterrean aritzen da irakasle gisa. Bere Ikerketa- eta berrikuntza-jarduera teknologiek lagundutako ikas-irakas prozesuen azterketan ardazten da. Hauek dira bere interes nagusiak ikerketan: alde batetik, ikaskuntzen ebaluazio-prozesuak eta, beste alde batetik, ikaskuntza errazten laguntzen duten heziketa-laguntzak, batez ere feedbacka (atzeraelikadura edo itzulera edo atzeraeragina), bai irakasleak emandakoa, bai ikaskideek emandakoa (maila berekoen artekoa edo peer feedback). Europako eta Estatuko proiektu lehiakor ugaritan hartu du parte. Ikaskuntzaren ebaluazioaren arloko erreferentziazko aldizkari zientifikoetan argitaratuak ditu hainbat lan eta ebaluazioarekin lotutako kongresu garrantzitsuetan parte hartu izan du. Bere ibilbidea eta ekarpenak Feed2Learn ikerketa-taldearen webgunean kontsulta daiteke.

Teresa Guasch Pascual

Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako irakaslea, eta 2023tik, Irakaskuntzako eta Ikaskuntzako errektoreordea. Psikologian doktorea Ramon Llull Unibertsitatean, Doktoretza europarraren aipamena (2003) eta Psikopedagogian lizentziaduna. Graduondokoa: Espezializazio Psikopedagogikoa Eskola Aniztasunari erantzuteko Arretan eta Aholkularitza Kurrikularra ikas-irakas estrategien eremuan. Ikerketa-egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan: University of Leeds (Erresuma Batua), University of Nebraska eta University of Kentucky (AEB) eta University of Helsinki-n (Finlandia). Open University of the Netherlands-eko Centre for Learning Sciences and Technologies CELSTECen Visiting Fellow izan zen (2011-2012). Bere kezka nagusia da aztertzea ikuspegi psikoedukatibotik ingurune birtualetan edo teknologiaren erabilera intentsiboa duten inguruneetan ikas-irakas prozesuak. Bereziki, idazketa-prozesuetan ikaskuntza errazten duten hezkuntza-laguntzak ikertzen ditu, hala nola feedbacka, idazketa ikas tresna gisa ulertuta. Informazio zabalagoa, Feed2Learn ikerketa-taldearen webgunean.

Itziar Larzabal Bengoetxea

HABE

Pedagogian lizentziatua (EHU). Euskalgintza alorrean aritu da urte askoan: elkarteen euskalduntzerako hitzarmengintza plangintzetan eragile, IRALE programaren baitan haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko saioak eta abar. 2020an hasi zen HABEn teknikari gisa, hasiera batean Metodologia arloan eta azken aldi honetan Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean, besteak beste, Irakasbil webguneko editoreetako bat.

Iñaki Murua Anzola

HABE, Teknikaria

Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian ia 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, 1995ean hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-01 arte
120,00 EUR
102,00 EUR
84,00 EUR
25,00 EUR
102,00 EUR
102,00 EUR
102,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa