Hezkuntza
Uda ikastaroa
Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio-gaitasuna? Euskara-ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena

Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio-gaitasuna? Euskara-ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena

Uzt. 04 - 05. Uzt, 2022 Kod. H09-22

Azalpena

Uda Ikastaro honen helburu nagusia da irakasleak ikasleen ahozko komunikagaitasuna lantzeko proposamen metodologikoaz jabetzea, ahozkoaren planifikazioan eta sistematizazioan sakonduz, emaitza hobeak lortzeko.

Nola lantzen dugu ikasleen ahozko komunikagaitasuna ikasgelan? Oro har, irakasleek euskara-eskoletan ahozko adierazpenaren eta elkarrekintzaren gaitasun komunikatiboa lantzen badute ere, emaitza hobeak lortzeko, garrantzizkoa da ikas-irakas prozesua behar bezala planifikatzea eta sistematizatzea. 

Ahozko ekoizpena lantzean, komeni da helburu eta irizpide zehatzak izatea, zer eta nola ebaluatu jakiteko, eta guztia ebaluatzera  ez jotzeko. Bestalde, grabazioak erabiliz, ahozko ekoizpena ez da galtzen, eta horrek aurrerapena eraginkorrago balioesteko aukera ematen du eta, hala, ebaluazioa errazagoa eta neurgarriagoa da.

Egitasmo metodologiko honek ahozko ekoizpena lantzeko zailtasunak eta arazoak identifikatzen laguntzen digu (denbora falta, metodologia…); hartara, errazagoa izango da aurrerabiderik egokiena gauzatzea.

Curriculumak ezarritako oinarrizko helburuetako bat da hizkuntza-erabiltzailearen komunikazio-gaitasuna garatzea. Ahozko adierazpena da komunikazio-modu zuzenena, eta horixe dugu ikasgelan propio lantzeko helburua.

Irakurri gehiago

Helburuak

Irakasleak ikasleen ahozko komunikagaitasuna lantzen eta ebaluatzen gaitzea.

 

Ahozkoaren curriculuma lantzeko ahozko ekoizpenen programazioa egiten hastea.

Ahozko ekoizpena gelan lantzen hasteko oinarri didaktikoak finkatzea.

Ahozkoaren ebaluazioan trebatzea. Horretarako, nahitaezkoa da ikasleen ekoizpenak grabatzea.

Ikasleen parte-hartze aktiboaren bidez, haien motibazioa sustatzea.

Ikasleak elkarreraginerako behar dituzten hizkuntza baliabideetan trebatuz joatea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • HABE
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2022-07-04

09:15 - 09:25

Inaugurazio instituzionala

  • Bingen Zupiria Gorostidi | Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
09:25 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Borja Ariztimuño Lopez | HABE - Ikastaroko zuzendaria
09:30 - 11:30

“Ahozko komunikazio-gaitasuna: ezugarriak eta baliabideak“

  • Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:30

“Ahozkoa nola irakatsi: testu-generoak eta sekuentzia didaktikoa. “

    Sekuentzia didaktiko bat diseinatzen.

    • Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea

    2022-07-05

    09:00 - 11:30

    “Ikasleekin negoziatzen, motibazioari keinua. “

      Sekuentzia didaktiko bat gelaratzen.

      • Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
      11:30 - 12:00

      Atsedena

      12:00 - 14:00

      “Ikasleen ahozko ekoizpena ebaluatzen.“

      • Yolanda Olasagarre Mendinueta | Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua - EIBZko irakaslea
      14:00 - 14:30

      Sintesia

      Zuzendariak

      Borja Ariztimuño Lopez

      HABE

      Euskal Filologian lizentziatu (EHU, 2009) eta Hizkuntzalaritzako Unibertsitate Masterra eginik (EHU, 2011), Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean irakasle aritu da zenbait urtez, Gasteizko eta Donostiako Hezkuntza Fakultateetan; besteak beste, "Komunikazio Gaitasunaren Garapena" eta "Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika" irakasgaiak eman ditu. Gaur egun, HABEko Didaktika zerbitzuan dihardu, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza Arloko teknikari.

      Hizlariak

      Yolanda Olasagarre Mendinueta

      EIBZ-Nafarroako Gobernua

      Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1989). Hizkuntza-Plangintza Graduondoko Unibertsitate-Diplomatua (EHU, 1994). “Adimen-gaitasun handiko ikasleen diagnostikoan eta heziketan” Unibertsitate-aditu titulua (UNED, 2011). 2006an hasi nintzen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Departamentua) jarduneko irakasleen prestatzaile gisa zenbait formazio sortu eta ematen. Batez ere, honako arlotan aritzen naiz: ikasleen ahozko komunikazio-gaitasunean, ikasleen hizkuntzarekiko motibazioan eta adimen-gaitasun handiko ikasleen arretan. Prestakuntzaz gain, irakasleei baliabideak eta laguntza eskaini behar zaiela sinetsita nago eta horregatik sortu ditugu "Ahozko hizkuntza irakastea" webgunea eta "Motibazioa Sustatzeko Baliabideak" bloga. Arlo horiek ikerketarekin lotzea beharrezkoa dela pentsatuta, DBHko ikasleen hizkuntza-atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku-hartzea burutu genuen 2016an. Adimen-gaitasun handikoen gaiarekin lotuta koblog pertsonala: https://adimengaitasunhandiak.eus/ Twitter kontua: @yolarbizu

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      Sustainable development goals

      2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

      Garapen jasangarrirako helburuak

      4 - Kalitatezko hezkuntza

      Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

      Informazio gehiago
      4 - Kalitatezko hezkuntza