
Osasuna eta Hizkuntza VIII: osasun arreta integratua eremu elebidunetan eta eleaniztunetan
Zer da osasun arreta integratua? Nola antolatzen da Euskal Herrian eta nazioartean? Zer nolako erronkak eta aukerak dakartza eremu elebidun eta eleaniztunetan? Galdera hauei eta beste askori erantzuteko asmoz sortu da Uda Ikastaro hau.
Azalpena
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) osasun arreta integratuaren eredua aukeratzea eta lehenestea premiazkoa dela adierazten du, eta gaur eguneko osasun zerbitzuen kudeaketa finantziazio eta antolaketa ereduaren paradigmatzat jo. Dena den, ez dago integrazio eredu bakarra, unibertsala, edonon eta edonoiz aplikagarria denik; hainbat ikuspegitatik aztertu beharreko gaia da, ebidentzia sendoa behar lukeena erabakiak hartzerako orduan.
OMEk proposatutakoaren arabera, arreta integratua honako hau litzateke: diagnostikoarekin, tratamenduarekin, zaintzarekin, errehabilitazioarekin eta osasuna sustatzearekin zerikusia duten baliabideak, antolaketa, kudeaketa eta zerbitzu hornidura batzen dituen kontzeptua. Integratzea zerbitzuak hobetzeko modu bat da irisgarritasunari, kalitateari, erabiltzailearen gogobetetzeari eta efizientziari dagokionez.
Euskal Autonomia Erkidegoan Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) kontzeptua erabiltzen da egitura integrazioa garatzeko. Arreta zatikatuari aurre egiteko, eta batez ere, mailen arteko integrazioa eta koordinazioa bultzatzeko sortu diren egitura berriak lirateke ESIak. Lehen mailako arreta eta ospitaleak batzen dituen egitura berria da ESI, arlo klinikoa eta egitura edo antolaketa batasunaren bidean uztartzen dituena. Egituraren arloa hiru esparrutan bana daiteke: kudeaketa, finantziazioa eta informazio sistema. Helburua zerbitzu koordinatuak, efizienteak eta kalitatezkoak garatzea da.
Zerbitzu unitateek edo osasun erakundeek bat egiteak ez du bermatzen berez osasun arreta integratua. Edozein erakunde aldatzeko eta eraberritzeko, kultura aldaketa ezinbestekoa da. Horretarako, lidergo sendoak eta profesionalen, erabiltzaileen, kudeatzaileen eta gizarte eragileen inplikazioa eta euren arteko elkarlan estua funtsezkoak dira.
Osasun arreta integratuaren ereduak eremu elebidunetan eta eleaniztunetan nola funtziona dezakeen ez da orain arte aztertu, ezta hizkuntza aniztasunak ekar ditzakeen erronkak eta aukerak ere. Esan daiteke bi gaiak bere aldetik joan direla; batetik, osasun arreta integratua bera, eta bestetik, hizkuntza eta arretaren gaia. Osasun arreta integratua indarrean dagoen eredua izanik, eta hizkuntzaren gaiak berebiziko garrantzia duenez, biak era bateratuan aztertzea da Uda Ikastaro honen helburua, osasun arreta integratuan parte hartzen duten hainbat eragileren ikuspegitik.
Euskal Herrira begira, Osakidetzako hizkuntza plangintza 67/2003 dekretuan oinarrituta egon da batik bat; hau da, ESIak sortu baino lehenagoko araudian taxututa dago. Orain arte, adibidez, zerbitzu unitate bakoitzaren lehentasunak zehazteko, arreta eremuko euskaldunen ehunekoa kontuan hartu da.
Osasun arreta integratuaren ereduan, bai Euskal Herrian, bai nazioartean, hizkuntza gutxituan hitz egiten duten pazienteei arreta beren hizkuntzan ematea langile mota, diziplina, osasun zentro eta erakunde askoren arteko lana bilakatu da. Horrek guztiak erronka eta aukera berriak dakartza, besteak beste euskarri informatiko elebidunen garapena, pazienteen zerbitzu arteko bideratze eta partekatzeak edota profesionalen arteko hizkuntza mugak. Gurean, historia klinikoa bi ele ofizialetan egotea puri-purian dagoen gaia da. Nazioartean, Kanadan esaterako, estandar klinikoak sortu dira. Hortaz, eremu elebidunetan edo eleaniztunetan nola lan egin daitekeen aztertzea ere helburu du ikastaro honek.
Osasun arreta integratua ez da arlo klinikora mugatzen. Askoz konplexuagoa dela esan daiteke eta beste esparru batzuk hartzen ditu bere baitan: buru osasuna, zaintza lanak, farmazia komunitarioa, errehabilitazio zerbitzuak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta, etab. Horrenbestez, ikastaro honek hainbat eremutako profesionalen esperientziak, ikuspegiak eta ekarpenak jasotzeko asmoa dauka.
Zer da osasun arreta integratua? Nola antolatzen da Euskal Herrian eta nazioartean? Zer nolako erronkak eta aukerak dakartza eremu elebidun eta eleaniztunetan? Zein da maila eta arlo ezberdinetako profesionalen ikuspegia? Pazienteena? Galdera hauei eta beste askori erantzuteko asmoz sortu da Uda Ikastaro hau.
Helburuak
Eremu elebidun eta eleaniztunetan osasun arreta integratua zer den eztabaidatzea.
Osasun arreta integratua Euskal Herrian nola antolatzen den aztertzea; baita nazioarteko eremu elebidunetan eta eleaniztunetan ere.
Gaiari buruzko maila eta arlo ezberdinetako osasun profesionalen ikuspegia ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Lankidetza
Programa
2025-09-12
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Jon Zarate Sesma | EHU - Irakasle-ikertzailea
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Famili medikua
“Asistentzia Sanitario Integratua Osakidetzan“
- Joseba Igor Zabala Rementeria | Osakidetza - Integrazio Asistentzialeko eta Kronikotasuneko Zerbitzuko arduraduna
“Arreta Sanitario Integratua ikuspegi akademikotik. IFIC eta IJIC.“
- Edelweiss Aldasoro | IFIC - Integrated Care Academy, IFIC arduraduna
“Ginekologia eta emaginen euskarazko zirkuitua Mendaroko ospitalean“
- GARBIÑE GARAI LETAMENDI | Osakidetza - Mendaroko euskara teknikaria/Ginekologo-emagina
- ALAITZ TELLERIA BEREZIARTUA | OSAKIDETZA - Debabarreneko ESIko emagina
- OIHANA APELLANIZ BADIOLA | Osakidetza - Debabarreneko ESIko ginekologoa
Atsedena
“Farmazia komunitarioa arreta sanitario integratuan. Farmazialarien bizipena eremu elebidun eta eleaniztunetan “
- Amaia Urionagüena De La Iglesia | EHU - Unibertsitateko irakasle-ikertzailea
“Lehen mailako arretako osasun mentala gales hiztunen eremu batean“
- Sali Burns | Betsi Cadwaladr Unibertsitate - Osasun mentaleko lehen mailako arretako erizaina eta unibertsitateko irakaslea
Atsedena
“Euskararen erabilera lehen mailako arretako indarguneetan: eskaintza aktiboa“
- Aitor Montes Lasarte | Osakidetza - Famili medikua
“Osasun publikoko interbentzioak Osasun teknologiak ebaluatzeko eremu elebidun eta eleaniztunetan“
- Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea | Eusko Jaurlaritza - Eusko jaurlaritzako Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria
Sintesia
Zuzendariak

Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.

Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.
Hizlariak

Edelweiss Aldasoro

OIHANA APELLANIZ BADIOLA

Sali Burns

GARBIÑE GARAI LETAMENDI
DEBABARRENA ESI

Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea
BIOEF
Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea es licenciado en Biología Fundamental y doctor en Neurociencia por la Universidad del País Vasco. Especialista Universitario en Epidemiología Clínica por la Escuela Andaluza de Salud Pública y la Universidad de Granada, Máster en Bioética por la Universidad Ramon Llul y el Instituto Borja de Bioética y Máster en Gestión de la Innovación Sanitaria por la Universidad de Nebrija, IDIVAL y Fundación Botín. Actualmente es Responsable de Gestión del Conocimiento y Evaluación de BIOEF, Fundación Vasca para la Innovación y la Investigación Sanitaria. Es el expresidente de la sociedad de evaluación HTAi y el presidente de EuroScan/iHTS, la sociedad internacional de información sobre tecnologías sanitarias en su ciclo de vida. Coordinador de tarea o investigador principal en 7 proyectos financiados por la UE (EXACT, INNO4COV, SAFENMEDTECH, EU-PEARL, HARMONICS, CAREMATRIX y SUSTAIN-HTA). Ha sido miembro de dos Grupos Asesores Técnicos de la Organización Mundial de la Salud para discutir sobre la evaluación de dispositivos médicos y apoyar la cobertura universal y el desarrollo de una cartera de servicios.Autor de más de 90 artículos científicos, más de 70 informes de ETS, 7 monografías y 5 capítulos de libros.

Aitor Montes Lasarte
Osakidetza
Basaurin jaioa (1972), Euskal Herrian. Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, 1999an. Familia medikuntzako espezialitatea burutu zuen 2004an, Galdakao-Usansoloko ospitalean (Euskal Herria). Gaur egun familia medikua da Aramaion, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. OEEko (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) kidea. Euskal prentsan iritzi artikuluak idazten ditu noizean behin. Hizkuntza eta osasungintzarekin zerikusia duten hamar bat argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, batik bat Osagaiz, BAT soziolinguistika aldizkarian eta International Journal of Integrated Care aldizkarian. Eskalatzailea, zenbait bide berri zabaldu eta argitaratu ditu prentsa espezializatuan.

ALAITZ TELLERIA BEREZIARTUA

Amaia Urionagüena De La Iglesia
Amaia Urionagüena De La Iglesia (Durango, 1997) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kidea eta Farmazia Fakultateko irakasleordea da. Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2025), doktorego-tesiaren izenburua: “Euskal Osasun Sistemako Farmazia Komunitarioaren eta Lehen Mailako Arretaren Integrazioa: Teorian eta Ebidentzian Oinarritutako Plan Pragmatiko bat”. Nazioarteko goi mailako aldizkari zientifikoetan 7 artikulu argitaratu ditu, horietatik bi HEFAME fundazioaren ikerketa sariarekin sarituak izan dira (2022 eta 2023. urteetan), “Farmazia komunitarioa osasun-sisteman integratzea” gaiarekin lotuta. Halaber, RSAP (Research in Social and Administrative Pharmacy) aldizkarian argitaratutako beste artikulu batek, aldizkari horretan 2024. urtean argitaratutako artikulu onenaren saria jaso du. Horrez gain, Ekaia aldizkarian ere argitaratu du, farmazia komunitarioaren eta lehen mailako arretaren integrazioaren garrantzia azpimarratuz.

Joseba Igor Zabala Rementeria
Osakidetza
Desde abril de 2015 fue Responsable del Servicio de Integración Asistencial y Cronicidad de la Dirección de Asistencia Sanitaria de Osakidetza. Entre enero/2013 y abril/2015, trabajó como Técnico del mismo servicio. Entre septiembre/2010 hasta diciembre/2012 fue miembro de la Oficina para la Estrategia de la Cronicidad de Osakidetza. Desde 1993 hasta 2010 fue Responsable de Formación Continuada de Osakidetza. Licenciado en Psicología con Master en Recursos Humanos por la UPV/EHU. Diploma en gestión sanitaria por Eada. Ha realizado varios diplomas relacionados con el diseño, desarrollo y evaluación de programas formativos, especialmente para clínicos y profesionales de la gestión sanitaria.

Jon Zarate Sesma
UPV/EHU
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko kide da. Farmazia Fakultateko irakaslea da eta Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021). Farmazian doktorea da (UPV/EHU, 2007) eta 2016ko osasun-arloko Koldo Mitxelena euskarazko tesi onenaren zuzendaria izan da. Azken urteetan gene terapiarako garraiatzaile ez-biralen garapenean ikertzen aritu da. Goi mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan 20 artikulutik gora dauzka argitaratuta eta euskarazko produkzioa zientifikoa ere nazioartekoaren parekoa dauka Ekaia edo Elhuyar bezalako aldizkarietan.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-09-12 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 12,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-30 arte | 2025-09-12 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 34,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 12,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Kokalekua
Lekeitioko Udala Kultur Etxea
Resurrección María de Azkue Kalea, 5. 48280 Lekeitio.
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago