Hezkuntza
Uda ikastaroa
Zergatik behatu artatu aurretik: orientazioaren rola hezkuntza-komunitatearen ongizatean

Zergatik behatu artatu aurretik: orientazioaren rola hezkuntza-komunitatearen ongizatean

Uzt. 01 - 01. Uzt, 2026 Kod. H06-26

Ikaslea ulertzea ez da ahultasuna; INDAR PEDAGOGIKOA da.

Azalpena

Ikaslea ardatz duen ikuspegitik, orientazioaren zeregina berrikusten: hezkuntza-komunitatea, familia eta lagunak ongizate-sistema baten parte.

Hezkuntza-komunitatearen ongizatea ezin da pertsona bakarrean neurtu. Ikaslea ez da unitate isolatua, ekosistema baten parte baizik: ikastetxea, familia, lagunak eta ingurune soziala elkarrekiko eragiten duten elementuak dira. Lanbide Heziketako testuinguruan, non bizitzako trantsizio-une garrantzitsuenak gertatzen diren, orientazioaren eginkizuna bihurtzen da ongizatearen eta zentzuzko garapenaren giltza.

Uda Ikastaro honek “artatu” baino lehen behatzearen eta entzute sakonaren kultura garatzea proposatzen du. Behaketa ez da soilik begiratzea: ikaslea nor den, zer bizi duen eta zer sarek sostengatzen duten ulertzeko gaitasuna da. Orientazioaren ikuspegitik, ikaslea ulertzen da bere sistema osoaren barnean —ikastetxea, familia, lagunak eta komunitatea barne—, eta helburua sistema horien arteko elkarlana indartzea da, bakoitzak bere papera izan dezan ikaslearen ongizatean eta ikaskuntza prozesuaren arrakastan.

Ikastaroak ikuspegi teoriko eta praktikoak uztartzen ditu, gogoeta, tailerrak eta esperientzia errealak konbinatuz. Parte-hartzaileek tresnak eta gakoak jasoko dituzte ikasleen ongizatea eta hezkuntza-komunitatearen oreka sustatzeko ikuspegi sistemiko batetik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ongizatea ikuspegi sistemiko batetik ulertzea, non ikaslea ardatz eta sare baten parte den.

Ongizatean eta osasunean eragiten duten baldintzatzaileak ezagutzea: norbanakoarenak, taldekoak, gizartekoak.

Orientazioaren rola berrikustea: entzute aktiboaren eta behaketa kontzientearen bidez ikaslearen behar errealak identifikatzeko.

Hezkuntza-komunitateko agente guztien arteko lankidetza sustatzea (ikaslea–familia–irakaslea–orientatzailea–lagunak).

Ongizate integrala lantzeko tresna praktikoak eta ikuspegi eraldatzaileak eskaintzea Lanbide Heziketan.

Izarraitz LHIIko esperientzia partekatu eta tokiko zein nazioarteko praktika onak ezagutaraztea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Proposatutako jarduera ikuspegi sistemiko eta prebentibo batean oinarritzen da, hezkuntza-komunitateko ongizatea ardatz estrategiko gisa ulertuta. Metodologiak behaketa kontzientea eta entzute aktiboa jartzen ditu esku-hartze pedagogikoaren abiapuntuan, ikasleen behar emozional, sozial eta akademikoak garaiz antzemateko aukera emanez. Ildo horretan, proposamenak metodologia tradizionalak gainditzen ditu, ez baita soilik eduki-transmisioan edo arazoen konponketa puntualean oinarritzen; aitzitik, ikaslea bere testuinguru osoan (familia, ikaskideak, ikastetxea eta komunitatea) kokatzen duen orientazio-eredu integrala sustatzen du.

Jarduerak parte-hartze aktiboa eta erantzukizun partekatua bultzatzen ditu, irakasleen, orientazio-zerbitzuen eta gainerako eragileen arteko elkarlana indartuz, aliantza pedagogiko gisa ulertuta. Era berean, segurtasun emozionala eta gelako klima zaindua lehenesten ditu, ikaskuntza eraginkorra ahalbidetzeko baldintza gisa. Metodologia honek ez du ikaslea etiketatzen; portaerak sistemaren seinale gisa ulertzen ditu, datu objektiboetan oinarritutako behaketaren bidez eta interpretazio azkarrak saihestuz.

Azkenik, proposamenak aplikazio zuzena duten tresna praktikoak eskainiko ditu; talde-dinamikak, kasu errealen lanketa, hausnarketa gidatuak eta mikro-esku-hartze pedagogikoak, hezkuntza-komunitatearen eguneroko jardunean txertatzeko modukoak. Guzti horren bidez, jarduerak hezkuntza-kultura eraldatzea du xede, zaintza, prebentzio goiztiarra eta ongizate integrala komunitatearen ardura partekatu bihurtuz.

Irakurri gehiago

Programa

2026-07-01

09:00 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: euskara

    Aurkezpena; ikaslea ulertzea ez da ahultasuna; INDAR PEDAGOGIKOA DA

    • Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
    09:15 - 09:45

    “1. Hitzaldia: Ongizatea eta osasuna“

    Hizkuntza: euskara

      Ongizateta eta Osasuna

      • Felix Zubia Olaskoaga | Osakidetza - Donostiako Ospitaleko ZIU zerbitzuko medikue, EHU-ko irakaslea
      09:45 - 10:15

      “2. Hitzaldia: Hezkuntzaren egungo egoera ongizatearen ikuspegitik“

      Hizkuntza: euskara

        Hezkuntza eta Ongizatea

        • Maria Meijide Bermudez | Hezkuntza Saila - Gipuzkoako Ikuskaritza Lurralde Buru
        10:15 - 11:15

        Mahai ingurua: “Mahai-ingurua: Osasuna eta hezkuntza elkarlanean, ongizatea erdigunean“

        Hizkuntza: euskara

          Zergaitik behatu artatu aurretik: orientazioaren rola hezkuntza-komunitatearen ongizatean

          • Felix Zubia Olaskoaga | Osakidetza - Donostiako Ospitaleko ZIU zerbitzuko medikue, EHU-ko irakaslea
          • Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
          • Nekane Agirre Aramendi | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko operatiba zuzendaria
          • Maria Meijide Bermudez | Hezkuntza Saila - Gipuzkoako Ikuskaritza Lurralde Buru
          • Agustin Erkizia Olaizola | Biziraun Elkartea - EHU-ko irakaslea, Biziraun elkarteko fundatzailea
          11:15 - 11:45

          Atsedena

          11:45 - 12:15

          “4. Hitzaldia: Hezkuntza eta ongizatea. Baliabideak nola txertatu antolakuntza esparruan“

          Hizkuntza: euskara

          • Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
          • Nekane Agirre Aramendi | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko operatiba zuzendaria
          12:15 - 14:00

          Dinamika partehartzailea: “Tailer praktikoa: Kasu errealetan oinarritutako aplikazioak“

          Hizkuntza: euskara

          • Itxaso Ormaetxea Badiola | Hezkuntza Saila - Orientatzailea - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII (Moderatzailea) (Dinamizatzailea)
          • Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
          • Nekane Agirre Aramendi | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko operatiba zuzendaria
          • Eneritz Elorza Larrañaga | Hezkuntza Saila - Orientatzailea - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII (Dinamizatzailea)

          Zuzendariak

          Miren Otero Errazu

          Izarraitz Lanbide Heziketa LHII

          HEZKUNTZA SAILA Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendari exekutiboa

          Hizlariak

          Nekane Agirre Aramendi

          Eneritz Elorza Larrañaga

          Agustin Erkizia Olaizola

          Donostiako udaleko zientzia eta ezagutzaren koordinatzailea, Economía Financiera I

          Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn (2012) eta Kontabilitateko irakaslea UPV/EHUn 1989tik. Liburu baten egilea eta hiru libururen eta 25 artikulu zientifiko baino gehiagoren egilekidea da. 11 ikerketa-proiektutan parte hartu du, enpresekin eta/edo administrazioekin egindako 18 I+G kontratutan, eta doktorego-tesi bat zuzendu du. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) zuzendu du (2002-2008), eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea da (2017- gaur egun). AKTIBA-IT: Praktika, Ikaskuntza eta Balioen Ikerketa Taldeko kidea da (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) Biziraun, Maite dugun norbaiten en en suizidioak mindutako pertsonen elkartea/Asociación de personas afectados por el suicidio de un persona querido elkartearen sortzaileetako bat da, eta Biziraunek 2017tik gaur egun arte etengabe antolatu dituen suizidioari buruzko UPV/EHUko udako ikastaroetako zuzendarietako bat izan da.

          Maria Meijide Bermudez

          Itxaso Ormaetxea Badiola

          Miren Otero Errazu

          Izarraitz Lanbide Heziketa LHII

          HEZKUNTZA SAILA Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendari exekutiboa

          Felix Zubia Olaskoaga

          Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Osakidetza, Medikua

          Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua eta Zerbitzu Burua. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko irakasle laguntzailea. Hainbat ikerketa kliniko eta argitalpen egina. Euskadi Irratiko “Osasun Etxea” irratsaioko kolaboratzaile.

          Matrikula prezioak

          Aurrez aurre2026-07-01 arte
          25,00 EUR

          Kokalekua

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Jauregia

          Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

          Gipuzkoa

          Sustainable development goals

          2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

          Garapen jasangarrirako helburuak

          3 - Osasuna eta ongizatea

          Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

          Informazio gehiago
          3 - Osasuna eta ongizatea

          4 - Kalitatezko hezkuntza

          Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

          Informazio gehiago
          4 - Kalitatezko hezkuntza

          5 - Genero berdintasuna

          Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

          Informazio gehiago
          5 - Genero berdintasuna

          10 - Desberdintasunak murriztea

          Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

          Informazio gehiago
          10 - Desberdintasunak murriztea

          16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

          Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

          Informazio gehiago
          16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

          17 - Helburuak lortzeko aliantza

          Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

          Informazio gehiago
          17 - Helburuak betetzeko aliantzak