Gaurkotasun handiko eztabaida
Adinean aurrera egin ahala, pertsonok gure bizi-proiektuarekin jarraitzea bernatzen duten arreta-eredu eta inguruneak behar ditugu.
Etxean, auzoan, herrian edo "etxean bezala": helburua pertsonek erabakitzeko gaitasunari eta egunerokotasunaren kontrolari eustea da, horretarako laguntza-beharrak asetuta izanda.
Uda Ikastaroetan hiru online ikastaro prestatu ditugu Matia Fundazioarekin batera, azterketa gerontologiko, psikologiko eta arkitektoniko sakon batetik abiatuta.
UPV/EHUko Uda Ikastaroak aurtengo edizioaren programaren egokitzapena amaitzen ari dira COVID-19aren egoerari aurre egiteko
Laster aurkeztuko dugu 2020ko edizio berezia; aurtengoan, aurrez aurreko ikastaroak uztaileko bigarren astetik aurrera hasiko dira, betiere osasun neurriek ahalbidetzen badute. Data hori baino lehen, baita uda osoan ere, ikastaroak telematikoki egin ahal izango dira, nolanahi ere.
Formakuntza profesionala terrorismo jihadistaren munduan
Prebentzio-neurriak hainbat agertokitan, informazioaren teknologia berriak, zentro erlijiosoak, kalea edo kartzela erradikalizaziorako zentro egoki gisa.
Bigarren eskaintza batean, prestakuntza-azterketa propagandaren mundu estrategikoan ardazten da. Nola eraldatzen joan den azken urteetan, bere doktrina-ezaugarriak, erabiltzen dituen hedabideak eta nola erabiltzen dituen.
Gure ikasleak etorkizunerako prestatzen
Egungo Gizarteak Hezkuntza-sistemari ezartzen dizkion erronka berriei buruz hausnartu beharra dago.
Hausnarketak ezin gaitu eraman irakasteko betiko metodologietara; aitzitik, berriztatzaileak izan behar dugu: kooperazioa, elkarrekintza eta metodologia aktiboak dira, gure ikasleak etorkizunerako prestatu nahi baldin baditugu behinik behin, indarrean jarri beharko ditugun moduak eta tresnak.
Beraz, Ikaskuntza Kooperatiboa ezagutzea eta metodologia tradizionalarekin alderatzea izango da gure erronka teorikoa.
Edonor izan daiteke gorroto delitu baten biktima
Gorroto delituak aurreiritzietan oinarrituta pertsona baten aurka izandako erasoak dira. Aurreiritzi horiek oinarri hauek izan ditzakete:
- Ezgaitasuna.
- Arraza, jatorri etnikoa eta jatorri herrialdea.
- Erlijioa edo sinismenak.
- Sexu orientazioa edo identitatea.
- Gizarte bazterkeria egoera.
- Beste edozein egoera edo ezaugarri sozial nahiz pertsonal.
Hezkuntza ez da gelditzen
Diseinuari eta komunikazio digitalari buruzko ikastaroak eskaintzen ditugu. Bideo didaktikoak sortzea eta sareetan eta irakaskuntzaren mundura aplikatutako komunikazio digitaleko tresna guztietan erabiltzea. Iristen zaigun informazio digitala eskuratzeko eta kudeatzeko gaitasuna eskaintzen dugu.
Protokoloa, diplomazia eta segurtasuna. Erronkak XXI. mendean
Komunikazioaren artea (protokoloa) erabiltzea eta gure mugaz gaindiko kanpo politika horrek (diplomazia) nola funtzionatzen duen jakitea oinarrizko baldintzak dira, komunikazio plan estrategiko orok balioa, konfiantza eta sinesgarritasuna izan ditzan ingurune global batean. Orain, sekula baino gehiago, enpresa eta erakundeen «erreputazioa» sine qua non baldintza bat da: komunikazio plan estrategiko batek lortu beharreko helburua.
Garai hauetan, hezkuntzan jardutea inoiz baino nekezagoa da emozioen ikuspuntutik
online Ikastaro honen helburuak:
Koronabirusaren erronkaren aurrean, Uda Ikastaroek online programa indartu dute
UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXIX. Edizioa bizitzen ari garen egoera berezietara egokitzen ari da gure ikasleei eduki digital gehiago eskaintzeko Egoerak hobera egin dezan eta gure ohiko Uda Ikastaroak aurrez aurre eskaini ahal izan ditzagun, espazio birtual bihurtzen gara, gure gizarteko eztabaida handien inguruan eratzen, eztabaidatzen eta topatzen jarraitzeko.
Zertan lagun gaitzakete simulazio matematikoek?
Apirilaren 20tik ekainaren 7ra bitartean egingo den online ikastaro honek aukera emango digu simulazioak Steam gaietan prozesuak ulertzeko dituen aukerak ezagutzeko. Halaber, nabigatzailetik HTML5 formatuan jarduera interaktiboak sortzeko eta partekatzeko tresnak ezagutzeko aukera emango digu.