Linguistics and Literature
Free registration
Summer Course
Euskararen lekukotasunak orain eta lehen

Euskararen lekukotasunak orain eta lehen

03.Jul - 03. Jul, 2025 Cod. L03-25

Description

Euskal testu zaharrenetatik orain arte, dialektoak ageri dira euskaran. Barne zatiketa ageri du gure hizkuntzak, eta zatiketa horren atal nagusiak euskalkiak ditugu. Gaur egungo ikuspegian, nortasun handieneko aldaki dialektalak muturretakoak dira, bizkaiera eta zuberera, baina zubereraren ezagutza kronologikoa ez da mendebaleko euskararena bezain sakona. 

Horregatik, Uda Ikastaro honetan tartea eskainiko zaio zubererari, bi hitzaldiren bitartez. Ondotik, Baigorriko egungo mintzoaren inguruan hitz egingo da, eta egunaren bigarren partea euskararen tratamenduei eta bereziki hitanoari eskainiko zaio. Aurkeztuko diren lekukotasun gehienak ahozkoak izango dira, baina eskuizkribuetan oinarritutako lekukotasun idatzi batzuk ere hartuko dira ardatz ikastaroan zehar.

Read more

Objectives

Euskalki batzuen lekukotasuna ekartzea: zuberera, behe-nafarrera eta gipuzkera, bereziki, Urola bailarako hizkera.

Euskararen tratamenduei eta, bereziki, hitanoari tartea eskaintzea.

Euskalkien gaur egungo ezaugarriak nahiz denboran zeharreko bilakaera aztertzeko metodo zenbait azaltzea.

Ahozko jardunean oinarritutako lanabes batzuk eta iturri idatzietatik hartutako beste batzuk erakustea.

Euskalkien inguruan lanean ari diren mugaren bi aldeetako ikertzaileentzako elkargune izatea.

Read more

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Teachers
  • Professionals

Contributors

Directors

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Speakers

Alex Artzelus

Irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Maider Bedaxagar

Doktoregaia, UPPA-UPV/EHU.

Irantzu Epelde Cendoya

IKER CNRS (UMR 5478)

Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Bill Haddican

Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Beñat Muguruza Aseguinolaza

UPV/EHU

Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Iñigo Urrestarazu Porta

UPV/EHU, UPPA, IKER

Doktoregaia, IKER UMR5478.

irati Urreta

Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Registration fees

Face-to-faceUntil 03-07-2025
0 EUR

Venue

Aquitaine

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Aquitaine

Other courses that might be of your interest...