
Euskararen lekukotasunak orain eta lehen
Azalpena
Euskal testu zaharrenetatik orain arte, dialektoak ageri dira euskaran. Barne zatiketa ageri du gure hizkuntzak, eta zatiketa horren atal nagusiak euskalkiak ditugu. Gaur egungo ikuspegian, nortasun handieneko aldaki dialektalak muturretakoak dira, bizkaiera eta zuberera, baina zubereraren ezagutza kronologikoa ez da mendebaleko euskararena bezain sakona.
Horregatik, Uda Ikastaro honetan tartea eskainiko zaio zubererari, bi hitzaldiren bitartez. Ondotik, Baigorriko egungo mintzoaren inguruan hitz egingo da, eta egunaren bigarren partea euskararen tratamenduei eta bereziki hitanoari eskainiko zaio. Aurkeztuko diren lekukotasun gehienak ahozkoak izango dira, baina eskuizkribuetan oinarritutako lekukotasun idatzi batzuk ere hartuko dira ardatz ikastaroan zehar.
Helburuak
Euskalki batzuen lekukotasuna ekartzea: zuberera, behe-nafarrera eta gipuzkera, bereziki, Urola bailarako hizkera.
Euskararen tratamenduei eta, bereziki, hitanoari tartea eskaintzea.
Euskalkien gaur egungo ezaugarriak nahiz denboran zeharreko bilakaera aztertzeko metodo zenbait azaltzea.
Ahozko jardunean oinarritutako lanabes batzuk eta iturri idatzietatik hartutako beste batzuk erakustea.
Euskalkien inguruan lanean ari diren mugaren bi aldeetako ikertzaileentzako elkargune izatea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Zuzendariak

Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)
Hizlariak

Alex Artzelus

Maider Bedaxagar

Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)

Bill Haddican

Beñat Muguruza Aseguinolaza
UPV/EHU
Beñat Muguruza (Irun, 1987) Ingeles Filologian lizentziatu zen EHUn. Azken urtea Fort Lewis College-n egin ondoren (Colorado, AEB), EHUn Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS) masterra egin zuen. Doktorego-tesian ingelesaren presentzia aztertu zuen EHUn, Jasone Cenoz eta Durk Gorterren zuzendaritzapean. Tartean, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen Sabhal Mòr Ostaig gaeliko bidezko unibertsitatean (Eskozia). Mondragon Unibertsitatean urtebetez lan egin eta gero, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean aritu zen euskara teknikari. 2016an Parisko Sorbona Unibertsitatean jadun zuen euskara irakurle, Etxepare Institutuaren eskutik. Orain EHUn dabil irakasle eta ikertzaile, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean.

Iñigo Urrestarazu Porta
UPV/EHU, UPPA, IKER

irati Urreta
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-07-03 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania