31.Mar.2020

Zertan lagun gaitzakete simulazio matematikoek?

Azkenaldian dabilen informazio guztiarekin, simulazio matematikoek inguratzen gaituzten errealitate ezberdinak ulertzen lagun diezaguketela diote adituek. Gainera, ikerketa ludikoan oinarritutako ikaskuntza sustatzeko tresna dira, gaur egun Steam lurraldea osatzen duten esparruen ikaskuntzan jarrera sortzailea eta ikertzailea bultzatuz: matematika eta fisika, kimika eta natur zientziak, nagusiki.

Apirilaren 20tik ekainaren 7ra bitartean egingo den online ikastaro honek aukera emango digu simulazioak Steam gaietan prozesuak ulertzeko dituen aukerak ezagutzeko. Halaber, nabigatzailetik HTML5 formatuan jarduera interaktiboak sortzeko eta partekatzeko tresnak ezagutzeko aukera emango digu.