More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)
Aukeratutako filtroak aplikatuz ez dira emaitzak aurkitu. Mesedez, aldatu bilaketa irizpideak, bereziki data kontutan izanik. Ondoren eskuragarri ditugun Ikastaroak.

Ekaina 2019

20.Eka - 21.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Zahartzea, zaratekiko esposizioa, ototoxikoen erabilera, zenbait sortzetiko anomalia edo bestelako anomalia etiologiko direla eta, entzumenaren galera edo hipoakusia da gure gizarteko gaixotasun nagusietako bat. Gaixotasun horrek eragindako ondorio sozioekonomikoek ezgaitasun eta kostu handiak sortzen dituzte. Otorrinolaringologia Eskola honetan entzumen nahasmenduen tratamenduen egungo egoerari helduko diogu.

O06-19
Eskola
20.Eka - 21.Eka
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
21.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak erronka handia dira oraindik ere medikuentzat, haien konplexutasuna, aldakortasun klinikoa eta pazienteen (horietako asko emakume gazteak) bizitzan izan dezaketen balizko inpaktua dela eta.

Azken lau urteetan, Gurutzetako eta Bordeleko Unibertsitate Ospitaleetako Gaixotasun Autoimmuneen Unitateek lankidetza klinikoko eta ikerketarako programak ezarri dituzten; horien barruan biltzen dira Lupus-Gurutzeta eta Lupus-Bordele baterako ikerketa taldeak, eta urtero Baionan egiten diren lupusari buruzko Euskal Herriko mintegiak.

O08-19
Ikastaroa
21.Eka
Validez académica: 10 horas
Jarduera ingelesez izango da aldibereko itzulpenik GABE
24.Eka - 26.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikastaro hau pertsona guztiei irekita dago, haien maila teknikoa edozein dela ere (gurasoak, profesionalak, senideak edo gaian interesa duten pertsonak), eta neurogarapeneko nahasmenduei buruzko prestakuntza eskaintzea du helburu, eta, bereziki, egin diren aurrerabide berrienei buruzkoa: azken belaunaldiko esku hartzeak, neuropsikologia, gelako aniztasunarekin loturiko esku hartzeak, hezkuntzako metodologia berriak, eta abar.

O10-19
Ikastaroa
24.Eka - 26.Eka
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
24.Eka - 26.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Zer espero da emakumeek gauzatutako lan sortzaileetatik, hauek edozein forma izanik instalazio artistikoa, lan performatiboa, idatzia, olerkia, ilustrazioa, bideoa…?

L01-19
Ikastaroa
24.Eka - 26.Eka
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
24.Eka - 25.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Azken urteetan, hainbat kolektibo eta zerbitzu psikiatrikoak jaso dituzten pertsona (izandako esperientzian oinarrituta) osasun zerbitzuetan ahotsa izatea aldarrikatzen ari dira, eta/edo zerbitzu horietatik kanpoko ekimenak sortzen. Ikastaro honen helburua gizarteari, oro har, eta bereziki unibertsitateko kideei eta profesionalei estatu mailako zenbait proiektu hurbiltzea da, buruko osasuneko ahalduntze eta autozaintza estrategiak diren aldetik.

O09-19
Ikastaroa
24.Eka - 25.Eka
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
24.Eka - 25.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Eskolak bi kezkagai handi uztartzen ditu, bai maila globalean bai tokiko mailan eragiten digutenak: komunikazioa eta ingurumena. Helburua da gogoetagune bat sortzea eta zenbait gako eskaintzea ingurumen-erronka handien komunikaziorako (dibertsitate-galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena edo garapen jasangarria).

I11-19
Eskola
24.Eka - 25.Eka
Validez académica: 20 horas
25.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Profesionalek zailtasunak izan ohi dituzte bikoteetako genero-indarkeria antzemateko eta, bereziki, bikote gazteetan. Bikotekidearen hasierako portaera menderatzaileek ez dute erasokor itxurarik izaten, menderakuntza eta berdintasun-eza elikatzen dituzten portaera matxistak dira, ordea, neska gatibu dagoen sentimendu-dantza baten baitan.

J05-19
Jarduera irekia
25.Eka
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
25.Eka - 26.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Klima aldaketa XXI. mendeko gizartearen desafio handienetako bat da, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik. Klimari buruzko Pariseko Akordioan, mundu osoko gobernuek aitortzen dute beharrezkoa dela lehenbailehen ekitea munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2ºC-tik behera mantentzeko, eta lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen dute, igoera ez dadin izan 1,5ºC baino handiagoa.

M02-19
Ikastaroa
25.Eka - 26.Eka
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
25.Eka - 28.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Gizakia-Ordenagailua Elkarrekintzari buruzko Kongresuaren 20. edizioa, Interacción 2019, 2019ko ekainaren 25etik 28ra egingo da, AIPO (Asociación de Interacción Persona-Ordenador) elkartearen eta CHISpa-ren (ACM SIGCHIren Espainiako taldea) babesarekin.

Interacción 2019 kongresuaren helburu nagusia mundu akademikotik zein industriatik etorritako gizakia-ordenagailua elkarrekintzaren arloko ikasleak eta profesionalak biltzea da, proposamen berritzaileak, ideia trukea eta eztabaida teknikoa sustatzeko.

Z06-19
Kongresua
25.Eka - 28.Eka
Validez académica: 40 horas
Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango dira aldiriko itzulpenik GABE
25.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ia 8 mila milioi pertsona bizi gara munduan, eta denak ezberdinak gara, norbere amets, beldur eta ilusioekin. Horiez gain, bidaikide ditugu gure usteak, sinismenak, aurreiritziak... Izaki sozialak gara, eta ezberdina dena errespetatzea bizikidetzarako giltza da.

J06-19
Jarduera irekia
25.Eka
26.Eka - 28.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Kongresuaren bidez, Euskal Herrian Erdi Aroaren azken mendeetan izandako gizarte, ekonomia, politika eta ideologia aldaketak azaldu nahi dira. Gure iritziz, haiek zehaztuta, hobeto prestatuta egongo gara Euskal Herriaren bilakaera historikoaren oinarrizko zenbait gako ulertzeko, hala nola bandoen arteko borroken emaitza, probintzien eraketa, kaparetasunaren hedapena Gipuzkoan eta Bizkaian, eta ideologia berdinzale baten sorrera. XIV. eta XV. mendeetako euskal historia idealizatu eta modu interesatuan interpretatu zen ondorengo mendeetan.

F02-19
Kongresua
26.Eka - 28.Eka
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
26.Eka - 28.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Genetikari buruzko jakintzak direla eta, terapia onkologikoak erabateko aldaketa jasan du azken urteetan; horri esker, albo ondorio gutxiago dituzten farmako gero eta hautakor eta eraginkorragoak ari dira diseinatzen. Farmako horiei esker ohiko terapiekin pronostiko kaskarra zuten pazienteei itxaropen berriak eskain dakizkieke.

O11-19
Eskola
26.Eka - 28.Eka
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
26.Eka - 28.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Uda Ikastaro honetan, hizkuntzak eskolako arlo guztietan duen garrantzia ikusarazi eta jakintza arloak hizkuntzarekin nola uztartu daitezkeen gogoeta egingo da. Horrez gain, hizkuntza akademikoaren garapenari laguntzeko, hizkuntza arloan nahiz hizkuntzakoak ez direnetan, erabili daitezkeen lanabesak eta estrategiak izango ditugu hizpide.

H03-19
Ikastaroa
26.Eka - 28.Eka
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
27.Eka - 28.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Zertaz hitz egiten dugu literaturaz hitz egiten dugunean? Ez ote da hertsiegia eta zurrunegia literaturarekiko gure ikuspegia? Ohiko fikzio formez haratago, hitzaren performatibitatea, testu hedatua eta osagai lapurtu edo mailegatuen erabilera aztertuko dira ikastaro honetan, hitzaren eszenaratzea eta diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeak arakatzeaz batera.

B02-19
Ikastaroa
27.Eka - 28.Eka
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
27.Eka
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Fabrikazio Gehigarriko teknologiek geroz eta eragin handiagoa dute hainbat sektore industrialetan, hauek negozio eredu berriak sortzeko aukera eskaintzen dituzte, prozesu, makina eta profesionalentzat. Fabrikazio Gehigarriak produktu berritzaileak lortzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, elementu pertsonalizatuak, ingurumena zainduz eta energia aurrezteko aukera desberdinak izanik. Ikastaro honetan, Fabrikazio Gehigarriko teknologien eragina, prozesu desberdinen xehetasunak eta diseinuko hainbat kontzeptu landuko dira.

E04-19
Ikastaroa
27.Eka
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Orriak

Orriak