Genero identitateak ulertzen. Gizarte eta hezkuntza ikuspegietatik gerturaketa
Azalpena
Ikastaro honen bidez genero identitate ezberdinetara hurbilketa egitea bilatzen da, beti ere hezkuntza eta gizarte ikuspegietatik. Horretarako hainbat atal jorratuko dira:
- Generoaren eraikuntzan parte hartzen duten faktoreen eta horrek gizartean duen eragina ezagutza ezinbestekoa da. Gainera, gaur egungo errealitatera gerturaketa egin ahal izateko, genero identitatearen ibilbide historikoa ezagutzea beharrezkoa izango da.
- Generoak sexuarekin duen lotura ukaezina da, eta sarri arazoaren jatorri bezala identifikatu izan den arren, hau guztia ulertu ahal izateko, ikuspegi sexologikoa eskeiniko da.
- Eskola da gizarteak duen eragile sozializatzailerik handiena, pertsona guztiak pasatzen baitira eskolatik. Horregatik, generoaren sozializazioan eskolak duen erantzukizuna aztertuko da. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan indarrean dagoen trans pertsonei eta hauen familiei laguntzeko protokoloa jorratuko da.
- Gainontzeko gizarte eragileak ezagutzea ere beharrezkoa da, bereziki trans pertsonen familiak eta horiekin lan egiten duten erakundeak. Kasu honetan, NAIZEN elkarteko ordezkariak izango dira egiten duten lanaren eta aurkitzen dituzten oztopoen inguruan hitz egiteko.
- Alor ezberdinetako profesionalak izango ditugula kontuan hartuta, bakoitzak bere jakintza arloan edo eremu profesionalean trans pertsonek aurkitu ditzaketen zailtasunen inguruan hausnarketa egitea beharrezko da hauek identifikatu eta proposamenak eskaini ahal izateko. Gogoeta hori egitea bilatuko da ondoren egokitzapenak luzatuz.
- Azkenik, testigantzen eta bizitza istorioen indarraz baliatzeko asmoz, trans pertsonen eta hauen familiekin mahai-inguru bat proposatzen da esperientzia hauek lehen pertsonan ezagutu ahal izateko.
Helburuak
Genero identitatea zer den ulertzea.
Trans errealitate ezberdinak mahaigaineratzen dituzten faktoreen inguruko kontzientzia hartzea.
Hain beharrezkoa den Ikuspegi sexologikoa eskaintzea.
Trans identitateek egunerokotasunean aurkitzen dituzten oztopo zenbatezinetaz jabetzea.
Gizarte aldaketa bat bultzatzeko, eremu ezberdinetan aurrera eraman daitezkeen aldaketa/ekimenak proposatzea.
Trans errealitateak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-06-29
Erregistroa
“Zer da generoa? Nola eraikitzen da? Zein da genero identitatearen ibilbide historikoa?“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle eta ikerlariaHizkuntza: euskara
“Generoaren eragina sexualitatearen begirada binarioan“
- Aritz Resines Ruiz | Xamurrak Aniztasuna - CEOHizkuntza: euskara
Atsedena
“Trans identitateak Hezkuntza Sisteman txertatzeko gakoak“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle eta ikerlariaHizkuntza: euskara
“EAEko ikastetxeetarako protokoloa, ikasle transei eta haien familiei laguntzeko“
- Maria Victoria Fernandez Roldan | Berritzegunea - Protokolo arduradunaHizkuntza: euskara
2026-06-30
Erregistroa
“Trans haur eta gazteak familian“
- Aingeru Mayor Martínez | Naizen - SexologoaHizkuntza: español
“Hezkuntza eraldatzen“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle eta ikerlariaHizkuntza: español
Atsedena
“Zeintzuk dira trans pertsonek gure jakintza arloetan aurkitu ditzaketen oztopoak? Zer egokitzapen egin ditzakegu oztopo hauek arintzeko?“
- Olatz Etxebarria Perez de Nanclares | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) - Irakasle eta ikerlariaHizkuntza: euskara
Mahai ingurua: “Trans errealitateetara gerturaketa, Trans pertsonen testigantzak lehen pertsonan.“
- Aingeru Mayor Martínez | Naizen - SexologoaHizkuntza: euskara
- Eder Iturralde Agirre Hizkuntza: euskara
- Luken Ekaitz Oyarbide McKilip Hizkuntza: español
- Nora Estensoro San Martin Hizkuntza: español
- Enara Mendoza Gayarre Hizkuntza: español
Zuzendariak
Olatz Etxebarria Perez de Nanclares
EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta ikerlaria da, eta Psikodidaktikan doktorea: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Harvard Unibertsitatean nazioarteko egonaldiarekin. Magisteritzan Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta hiru aipamen ditu: Heziketa Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza Ingelesa eta Pedagogia Terapeutikoa. Hezkuntza Berezian gehiago sakontzeko asmoz, Orientazio eta Esku-Hartze Psikopedagogikoan Masterra burutu zuen. 17 urteko lan esperientzia du Hezkuntzako arlo ezberdinetan, Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Asian. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Genero-Identitatea, Hezkuntza Premia Bereziak, Hizkuntza zein Kultura Anitzeko Hezkuntza-Inguruneak eta Heziketa Fisikoa. Inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta hizlaria izan da nazio barneko eta nazioarteko kongresuetan. Aniztasunaren eta benetako inklusioaren defendatzaile sutsua da.
Hizlariak
Nora Estensoro San Martin
Olatz Etxebarria Perez de Nanclares
EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta ikerlaria da, eta Psikodidaktikan doktorea: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Harvard Unibertsitatean nazioarteko egonaldiarekin. Magisteritzan Diplomatua, Lehen Hezkuntzako Gradua eta hiru aipamen ditu: Heziketa Fisikoa, Atzerriko Hizkuntza Ingelesa eta Pedagogia Terapeutikoa. Hezkuntza Berezian gehiago sakontzeko asmoz, Orientazio eta Esku-Hartze Psikopedagogikoan Masterra burutu zuen. 17 urteko lan esperientzia du Hezkuntzako arlo ezberdinetan, Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Asian. Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Genero-Identitatea, Hezkuntza Premia Bereziak, Hizkuntza zein Kultura Anitzeko Hezkuntza-Inguruneak eta Heziketa Fisikoa. Inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta hizlaria izan da nazio barneko eta nazioarteko kongresuetan. Aniztasunaren eta benetako inklusioaren defendatzaile sutsua da.
Maria Victoria Fernandez Roldan
Berritzegunea
Titulación Académica: Magisterio. Diplomado Internacional Violencia de Género. Postgrado Igualdad de Género. Técnico Formación Igualdad. Hezkidetzan esku-hartzen ikastaroa. Experiencia profesional relacionada con la igualdad de género y la coeducación Asesora en el Berritzegune de Irún desde el curso 2001-2002. Referente en convivencia e igualdad de género (coeducación). Llevo a cabo el seminario de Convivencia y Coeducación. Asesoro a los centros en lo que se refiere a la gestión de la convivencia y la coeducación en general y también respecto a la elaboración, puesta en marcha, revisión y evaluación de los Planes de Convivencia y Coeducación. Realizo formación del profesorado en los centros en torno a convivencia y a coeducación e imparto algunos cursos de verano en la UPV (Bizikasi (acoso escolar) y aprendizaje cooperativo).
Eder Iturralde Agirre
Eder Iturralde Agirre (Errezil,2000) Euskal Ikasketetan graduatua, egun Euskarako irakaslea da institutuan eta Sexologiako masterra ikasten ari da. Jaiotzean emakume izaera esleitu bazioten ere, 2018an hasi zuen trantsitua. Harrezkero, Naizen elkarteko kide da, eta institutuetan zein bestelako jardueretan hitzaldiak ematen ibili da.
Aingeru Mayor Martínez
EHU
Sexólogo formado en la Escuela Sexológica Sustraia (2001) y en el Instituto de Sexología Incisex (2011). Imparte charlas y cursos de divulgación, entre otras cuestiones, sobre sexualidad infantil y su acompañamiento. Autor del libro “Niñas y niños” (Ed. Litera, 2016) y del Proyecto de Educación Sexual Básica del mismo nombre (www.niñasyniños.com). Investiga, divulga y es autor de diversos materiales didácticos sobre transexualidad infantil. Fundador y miembro de Naizen, Asociacion de familias de menores transexuales. Doctor en Informática (2007) por la EHU-UPV y profesor del Departamento de Lenguajes y Sistemas Informáticos de la EHU-UPV. Por último, pero no por ello menos importante, padre.
Enara Mendoza Gayarre
Luken Ekaitz Oyarbide McKilip
Kaixo, nire izena Luken Ekaitz Oyarbide-McKillip da, Estatu Batuetakoa naiz, 19 urte ditut, eta iazko uztailean etorri nintzen Euskal Herrira bizitzera. Pertsona transen eskubideen aldeko defendatzaile izan nahi dut. Genero binarioaren kontzeptuak denoi nola eragiten digun azaldu nahi nuke. Asko gustatzen zait idaztea, eta noizbait generoari buruz dakidanari buruzko saiakera bat idatzi nahiko nuke.
Aritz Resines Ruiz
Aritz Resines Ruiz, Sexologia, Migrazioak eta Generoan Masterra egina, adin guztietako Sexualitate Hezkuntzan eta profesionalentzako Sexologia Formazioan esperientzia handia duena. Aniztasun sexualaren aldeko Samurrak Aniztasuna elkarteko militantea.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-29 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago