Herri txikienetan eta landa eremuan biztanlegoa finkatzeko neurriak
Azalpena
Gipuzkoak 88 udalerri ditu, eta horietatik 48k 2.500 biztanle baino gutxiago dituzte, guztira 40.000 biztanle inguru batzen direlarik, lurraldeko soilik % 5,5a. Gainera, herri handiagoetako landa eremuek eta auzo askok haien antzekotasun handia dute. Hau da, hiri gutxi batzuetan, industriak pisua duenetan eta nagusiki kostaldean, biztanlegoaren kontzentrazio handiena ematen da. Halere, Gipuzkoaren xarma eta aberastasun asko pilatzen da herri txikienetan eta landa eremuan, euskararen arnasgune izaten jarraitzen dutelarik eta lurraldeari oreka interesgarri bat ipiniaz. Zeren, edozein lekutatik bere eskualde burura 15 minututan iritxi daiteke.
Berrikuntzak eta gizartea hain azkar doazen aro hauetan garrantzitsua da herri txikienetan eta landa eremuetan azpiegitura, zerbitzu eta etxebizitza egokiak izatea (Legebiltzarrak Lege berri bat onartu du 3.000 biztanle arteko udaletan administrazio publikoak saltzeko etxebizitzak sustatu ahal izateko), bai ekimen pribatuetatik zein erakunde publiko ezberdinetatik bultzatakoak. Neurrien hausnarketa eta berrasmatze bat burutzea beharrezkoa jotzen da, halere.
Helburuak
Landa eremuaren eta herri txikien etorkizunari buruz hausnartzea.
Biztanleria finkatzeko politika eta tresna praktikoak ezagutzea.
Azpiegiturak, etxebizitza, konektibitatea eta zerbitzu publikoen erronkak aztertzea.
Esperientzia errealak eta ikuspegi desberdinak partekatzea.
Administrazioaren, enpresen eta herritarren arteko elkarlana sustatzea.
Euskaldunon nortasuna bistaraztea: auzolana, hizkuntza (euskara), paisaia...
Laburbilduz: Landa eremuan eta herri txikietan biztanleria mantentzeko eta erakartzeko politika, azpiegitura eta komunitate-neurriak aztertzea, ikuspegi praktiko eta instituzional batetik.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-06-22
Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Hizkuntza: euskara
- Juan de Gracia Igelmo | Uda Ikastaroen zuzendariorde akademikoa
AURKEZPENA ETA ONGI ETORRIA
- Xabier Arruti Olazabal | Gipuzkoako Foru Aldundia - Lurralde Oreka Berdeko Diputatua
“AURKEZLE ETA MODERATZAILEA“
Hizkuntza: euskara
- Rodrigo Vilar Aranda | Aurkezlea eta moderatzailea
1go BLOKEA — LANDA EREMUAREN ETORKIZUNA ETA LURRALDE KOHESIOA
“Zergatik da estrategikoa landa eremua?“
Hizkuntza: euskara
- Joseba Andoni Terreros Luengas | EJko Landa Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria
“Herri bideak eta baserri bideak: udal inbentarioaren garrantzia“
Hizkuntza: euskara
- Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro | Sendo enpresako arduraduna
“Etxerainoko zuntz optikoa, telelana eta aukera berriak herri txikinetan eta landa eremuan“
Hizkuntza: euskara
- Oihana Otaegui Madurga | Vicomtech
Kafe atsedena
“Mugikortasun autonomoa herri txikietan“
Hizkuntza: euskara
- Sara Ahetze Puignau Arrigain | BasqueCCAM
2. BLOKEA — BIZI KALITATEA ETA ZERBITZUAK
“Eskola txikiak eta haurreskolak“
Hizkuntza: euskara
- Miren Odriozola Gomez | Eskola Txikietako koordinatzailea
“Etxebizitzak herri txikienetan“
Hizkuntza: euskara
- Miren Maite Peñacoba Etxebarria | Etorlur sozietate publikoko zuzendaria
“Kultura eta kirola“
Hizkuntza: euskara
- Joxe Angel Sarasola | Herri kirol esataria eta harrijasotzaile ohia
Atsedena
3. BLOKEA — MAHAI INGURUA ETA LEKUKOTZAK
Mahai ingurua: “ Zergatik bizi herri txikian edo hirian? “
Hizkuntza: euskara
Lau parte hartzaile profilak
- Rodrigo Vilar Aranda | Aurkezlea eta moderatzailea (Moderatzailea)
- Joxe Angel Sarasola | Herri kirol esataria eta harrijasotzaile ohia. Herri txiki bateko biztanlea
- Joxan Goikoetxea | Herri handi bateko biztanlea - Artista
- Izaskun Manjon Alvarez | Herri handi batetik herri txiki batera bizitzera aldatu zena
- Arkaitz Zelaia Arqandia | Herri txiki baten eta handi baten artean mugituz bizi den lekukotza
“Musikaren eta abestien bilakaera“
Hizkuntza: euskara
- Joxan Goikoetxea | Herri handi bateko biztanlea - Artista
Ondorioak
Itxiera
Hizkuntza: euskara
- Iñaki Labaka Beristain | Gipuzkoako Foru Aldundia - Zuzendaria
AMAIERA MUSIKATUA. Joxan Goikoetxea
Zuzendariak
Iñaki Labaka Beristain
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
24 urte baino gehiagoko esperientzia industria arloko bulego teknikotan, 8 urte tokiko administrazio kargu publikoan aurrekoarekin uztartuz; 11 urte Foru administrazioko kargu publikotan eta bizitza osoa baserriko lanetan. 2015-gaur arte – GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Karguak: Oreka Berdeako Zuzendaria, Diputatu Nagusiaren aholkularia eta Lurralde Oreka Berdea departamenduko Diputatuaren aholkularia
Hizlariak
Joxan Goikoetxea
40 urteko ibilbide profesionalean, artista eklektiko honek, besteak beste, musika jarri die Shakespeareren sonetoei, aitzindaria izan da Euskal Herrian Astor Piazzollaren musika zabaltzen, sustraiko musika eta musika elektronikoaren arteko uretan murgildu da, euskal musika tradizionala Europako jaialdietan barrena eraman du Alboka taldearekin eta hamaika kolaborazio egin ditu belaunaldi eta estilo ugarietako talde eta abeslariekin: Dulce Pontes, Xabier Lete, Alasdair Fraser & Skyedance, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Luis Eduardo Aute, Alberto Iglesias, Fernando Velázquez, Emilio Aragón, Mikel Laboa, Txomin Artola, Imanol, Javier Álvarez, Suso Saiz, Joan Valent, Jorge Drexler, Espido Freire, Balen López de Munain, Eliseo Parra, Angel Illarramendi, Diego Vasallo, Oskorri, Pasión Vega eta Pier Paul Berzaitz.
Iñaki Labaka Beristain
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
24 urte baino gehiagoko esperientzia industria arloko bulego teknikotan, 8 urte tokiko administrazio kargu publikoan aurrekoarekin uztartuz; 11 urte Foru administrazioko kargu publikotan eta bizitza osoa baserriko lanetan. 2015-gaur arte – GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Karguak: Oreka Berdeako Zuzendaria, Diputatu Nagusiaren aholkularia eta Lurralde Oreka Berdea departamenduko Diputatuaren aholkularia
Izaskun Manjon Alvarez
SASOI Bienestar Laboral/Lan Ongizatea
Licenciada en Psicología Social y de las Organizaciones, Técnico Superior en PRL y Máster en Agente de Igualdad en la Empresa. Acompaña y facilita a empresas la definición, diseño e implementación de estrategias preventivas que integren la ergonomía, la salud psicosocial y la perspectiva de género y momento vital. Su experiencia se centra en ayudar a transformar la gestión de la PRL y el bienestar laboral en entornos seguros, saludables e inclusivos, adaptando soluciones a la realidad de cada organización y asesorando también a servicios de prevención.
Miren Odriozola Gomez
EUSKO JAURLARITZA, zuzendaria
Oñati, 1977 Haur Hezkuntzan diplomatua Eskoriatzako Irakasle Eskolan (MU). 25 urte irakaskuntza publikoan. 2011 urtetik 2021 urtera Zeraingo Herri Eskolako maistra eta zuzendaria. 2021 urtetik aurrera Euskadiko Eskola Txikietako sarearen koordinazio taldeko kidea
Oihana Otaegui Madurga
Vicomtech
Oihana Otaegui Vicomtech zentro teknologikoko Garraio eta Segurtasun Dibisioko zuzendaria da. Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea da, eta adimen artifiziala, datuen analitika eta sistema konektatu eta autonomoen arloan ibilbide luzea du. Europako ikerketa eta berrikuntza proiektu ugaritan parte hartu du, bereziki mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomoaren (CCAM) esparruan. Europako hainbat partzuergo eta lan-taldetan parte hartzen du, besteak beste CCAM Partnership-eko Board-ean eta ECAVA ekimenean. Bere jardun profesionala ikerketa aurreratuaren eta transferentzia teknologikoaren arteko loturan kokatzen da, industria-inguruneetan eta azpiegitura kritikoetan adimen artifizialean oinarritutako soluzio fidagarriak garatuz eta hedatuz.
Miren Maite Peñacoba Etxebarria
ETORLUR GIPUZKOAKO LURRA S.A.
Arrastate, 1967. Enpresa eta Ekonomia Zientzietan Lizentziatua eta MBA EEBBetan. 2026 - ETORLUR Gipuzkoako Lurra S.A ko Zuzendaria. Esperientzia: 30 urteko eskarmentua Nekazaritza eta Landa Garapen gaietan; HAZI FUNDAZIOko Landa Garapeneko Teknikaria arlo desberdinetan, Landa Garapenerako Europako dirulaguntzen eta beste Finantzabide batzuen arduraduna. BIZKAIKO FORU ALDUNDIko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Saileko Nekazaritzako Zuzendari Nagusia eta aholkularia 4 urtez. EAJko Elorrioko zinegotzi 2011-2015 legealdian.
Sara Ahetze Puignau Arrigain
BasqueCCAM
Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria, Hiri Garraio eta Zerbitzuetan eta Ingeniaritza Konputazionalean espezializatua. 10 urteko esperientzia du garraioen berrikuntzan eta mugikortasun adimendunean. Ingeniari gisa, hiri-mugikortasunari eta garraio-ereduei buruzko proiektuekin hasi zen lanean, trafikoaren simulazioarekin, mugikortasun-datu berrien azterketarekin eta eskari-ereduekin lotuta zeudenekin. Mugikortasun partekatuko zerbitzu berrietan eta horiek garraio publikoan integratzean zentratu zuen ikerketa. Geroago, garraio-sistemetan espezializatu zen, hala nola Ustiapenerako Laguntza Sisteman (SAE), Bidaiariari Informazioa Emateko Sistemetan (SIV) eta Ticketing-ean, eta bere datuen eragiketan eta ustiapenean. Azken urte hauetan, BasqueCCAM elkarteko zuzendari tekniko gisa ari da lanean. Elkarte horretan, I+G eta berrikuntzako ekosistema bat sortzeko lan egiten du, Mugikortasun Konektatu, Kooperatibo eta Autonomorako (CCAM) teknologiak eta irtenbideak sustatzeko.
Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro
Euskal Herriko bide publikoen 60 inbentario, horrenbeste herrietan, baino gehiago dabezan landa-bideetan aditua. Landa-bideei eta mendi-ibiliei buruzko kongresuetan hizlari. Zuzenbidearen Euskal Akademiarako artikulu juridiko baten egilekidea, landa-bideen araubide juridikoari eta Euskal Lege Zibil barriari buruzkoa.
Joxe Angel Sarasola
Ibar-Azpi baserrian jaiotakoa, Asteasu herrian. Nahiz eta nire ogibidea mekanizatzailea izan den, harri jasotzailea ere izan nintzen (1988tik 2000ra arte). Gero, herri kiroletan aurkezle eta antolatzaile izaten hasi nintzen, gaur egunera arte. Eta horrekin batera, Ataria Irratian (Tolosa) ibiltzen naiz astero, herri kirol sekzioan kolaboratzaile.
Joseba Andoni Terreros Luengas
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria TREBAKUNTZA ■ Ogasun eta Finantza Publikoetako masterra (2007-2009) ■ Laudioko La Salleko Lanbide Heziketako Zentroko Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria (1999-2001) ■ Enpresa Zienzietan diplomatua Bilboko Elkanon (2001-2004) ■ Empresen Administrazio eta Zuzendaritzan litzentziatua, Merkataritza adarra Sarrikoko EHUn (2004-2009) ■ Merkatu Ikerketa eta Tekniketan litzentziatua Sarrikoko EHUn (2006-2009) KARRERA PROFESIONALA ■ Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria Eusko Jaurlaritza - Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (2024 - Gaur egun) ■ Tubacex Tubos Inoxidables enpresako langilea (2007-2024) ■ Arespalditzako Administrazio Batzarreko presidentea (2017-2024) ■ ACOA Arabako Kontzejuen Elkarteko presidentea (2018-2024) ■ LGE Zabaiako Zuzendaritza Batzordeko kidea, Aiarako Udalerriko Elkarteen izenean (2020-2024)
Rodrigo Vilar Aranda
Rodrigo Vilar Aranda. Marketin digitaleko aholkularia, sare sozialen estrategian, komunikazio digitalean, edukien plangintzan eta enpresetan aplikatutako IAn espezializatua. Vilar Aholkularitza Digitalaren sortzailea, 10 urte baino gehiagoko esperientziarekin. EAJ-PNVko zinegotzia Ibarran 2019tik. Aurretik BBVAn eta G for Good Londonen aritua. ADEko lizentziaduna UPV/EHUn eta digitalizazioan eta IAn MBA.

Arkaitz Zelaia Arqandia
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-22 arte | |
|---|---|---|
| 0 EUR | 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa