Summer Course
Heziberri 2020: Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua

Heziberri 2020: Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua

12.Jul - 14. Jul, 2017 Cod. H12-17

Description

Gure Hezkuntza Sistemak anbizio handiko hizkuntza-helburuak ditu. Gertuko jendartean eta mundu zabalean era aktiboan parte hartzeko hizkuntza-komunikaziorako gaitasun egokia izango duten pertsonak hezi nahi ditugu: elebidunak eta eleaniztunak. Edozein eremutan (pertsonala, soziala, akademikoa eta laborala) eta egoeratan, bi hizkuntza ofizialetan erraztasunez jardungo dutenak, eta atzerriko hizkuntza batean (edo bitan), nahikotasunez.

Xede horiek lortze aldera, ezinbestekoa dugu ikasleek gaitasun sakona, luzea eta zabala garatzea eskolatze-hizkuntzan, euskaran alegia. Izan ere, egun euskara dugu ikasle gehien-gehienen eskolatze-hizkuntza (gurasoek horrela aukeratuta), eta horietako askorentzat bigarren hizkuntza ere bada; eta hizkuntza gutxiagotua, gainera (oraindik ez du lortu gaztelaniarekiko berdintasun-maila jendarte-egoeretan).

Gauzak horrela, eskolak trataera didaktiko berezia eta egokitua eman behar dio eskolatze-hizkuntzari. Euskararen ikas-irakaskuntzaren prozesua ondo bideratu; bai eskolaldiaren hasierako urratsetan (murgiltze-prozesua deituan),  baita ondorengo mailetan ere. Eskolaldiko maila guztietan ikasleek euskarazko Hizkuntza Komunikazioa Gaitasuna garatzen jarraitzen dutela ziurtatu behar dugu, eta horri begira hizkuntzen arteko trataera integratua (bateratua eta dibertsifikatua) jorratu, batetik, eta, bestetik, arlo ez linguistikoetan edukiak eta hizkuntza-alderdiak batera landu. Gai hauetaz jardungo dugu ikastaroan.

Read more

Contributors

  • Prest_Gara

Program

12-07-2017

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Eskolaren ekarpena ikasleak euskalduntzeko eta eleaniztun egiteko lanean: egitekoak eta mugak, egungo erronkak“

  • Josune Zabala Alberdi Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Saiburuordetza - Ikerlaria eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
10:30 - 11:45

“Euskara ardatz duen ikastetxearen Hizkuntza Proiektua: Hizkuntzen trataerarako erabaki pedagogiko nagusiak, Hizkuntzen Trataera Integratua eta Hizkuntzan Trataera Integrala“

  • Itziar Elorza Alday Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
12:15 - 13:30

“Educación plurilingüe con lengua minorizada: quehaceres y retos de la escuela“

  • Joaquim Dolz Mestre Genevako Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria

13-07-2017

09:00 - 10:15

“Murgiltzen Programaren lehen urratsetan, eskolatze hizkuntzaren gaitasuna eraikitzen: irakaslearen esku hartzea gela barneko interakzioa bideratzen (edo)“

  • Karmele Perez Lizarralde Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI - Irakasle eta ikerlaria
  • Eneritz Garro Larrañaga Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI      - Irakasle eta ikerlaria     
10:15 - 11:30

“La enseñanza aprendizaje de las lenguas en contextos multilingues. El tratamiento integrado de las lenguas (unificado y diversificado)“

  • Vicent Pascual Granell IEC (Institut d'Estudis Catalans) - Formatzaile eta ikerlaria
12:00 - 13:15

“Trabajando la competencia comunicativa en la lengua escolar desde las áreas lingüísticas y no lingüísticas: géneros textuales y secuencias didácticas“

  • Joaquim Dolz Mestre Genevako Unibertsitatea - Irakasle eta ikerlaria
  • Beñat Lascano Bigarren Hezkuntzan euskara irakasle eta Paue eta Aturrialdeko Herrien Unibertsitatea (UPPA), Euskal ikasketak, Baiona.

14-07-2017

09:00 - 10:15

“El tratamiento integral de la lengua. Tratamiento integrado de lengua y contenidos en la áreas no lingïísticas“

  • Vicent Pascual Granell IEC (Institut d'Estudis Catalans) - Formatzaile eta ikerlaria
10:15 - 11:30

“'Hizkuntzaren trataera integrala’: Gelako elkarrekintzaren garrantzia ezagutzaren eraikuntzan, arloan sakontzeko estrategiak“

  • Agurtzane Azpeitia Eizaguirre Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI - Irakasle eta ikerlaria
  • Idurre Alonso Amezua  Mondragon Unibertsitatea, HUHEZI -  Irakasle eta ikerlaria
12:00 - 13:15

“Hizkuntza Proiektuari begira zenbait iradokizun Laguntza Zerbitzuetatik; Hizkuntzaren didaktikaren eta normalizazioaren ikuspegitik“

  • Iñaki Biain Salaberria G02 Berritzegunea, Irun. Hezkuntza Saila - Hizkuntza Normalkuntza programako aholkularia
  • Maria Victoria Apraiz Jayo  Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila       -  Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko aholkularia     

Directors

Iñaki Biain Salaberria

Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco, G02 Berritzeguneko HN aholkularia

Bachelor of Pedagogy. I started working as a school counselor in 1983. In 1989, I started working as a Basque Education Technician in the Department of Education of the Government of Navarra. There, I had the opportunity to dedicate myself to activities related to the creation and development of teaching models in Euskera, the curriculum, the linguistic project, the teaching of language and teacher training. Since 2001, I have worked as an advisor to HN (in Basque Hizkuntza Normalkuntza; Normalisation of the Basque Language) at the Berritzegune in Irun. There, the project and language project for the linguistic standardisation of the centre, the language curriculum and the teaching of the Basque language have been the most common areas of work. I have been a professor of the subject 'Education and Linguistic Projects' at the EKOMU Master of Mondragon Unibertsitatea. During this school year, I have been able to participate in the pilot projects 'Elkarhitz' and 'Berbalapiko'.

Speakers

Idurre Alonso Amezua

Huhezi Koop.E

Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle- ikerlari hau Euskal Filologia lizentziaduna da (EHU, 2000); 2005ean, HIZNET hizkuntza plangintza graduondoa burutu eta, 2009an, doktore tesia aurkeztu zuen EHUn. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan dihardu irakasle ikasketetan eta BH masterrean. Ikerketa jarduerari lotua. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/es/grado-educacion-primaria/profesorado/-/profesor/idurre-alonso-amezua

Maria Victoria Apraiz Jayo

Berritzegune Nagusia, Euskara arloko laguntzailea

Berritzegune Nagusiko hizkuntza ataleko aholkulari-kolaboratzailea - Euskal Filologian lizentziatua eta Euskara irakaslea 1984tik. - Euskara arloko aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian (2005ean hasita) - Hizkuntzen didaktikan eta, batez ere, Hizkuntzen Trataera Bateratua programan aholkulari eta material egile Teresa Ruiz eta Marimar Perez lankideekin batera. Zenbait argitalpen: (lankidetzan) Trabajando la competencia en comunicación lingüística en el aula, Aula de innovación educativa, 188, 2010, 32-37. or. (lankidetzan) El tratamiento integrado de lenguas: Los proyectos de comunicación. Lengua castellana y literatura: investigación, innovación y buenas prácticas 2011, 151-174. or (Lankidetzan) La enseñanza integrada de las lenguas en la escuela plurilingüe. Revista Iberoamericana de educación, 119-137. or.

Agurtzane Azpeitia Eizaguirre

Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. 1996an, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua, 2010ean, doktore tesia aurkeztu zuen. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura departamentuan egiten du lan irakasle-ikertzaile honek. Hizkuntzaren didaktika du irakasgai Haur eta Lehen hezkuntzako graduetan eta Practicum-etan. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta parte hartu dituen ikerketak. https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/agurtzane-azpeitia-eizaguirre

Joaquim Dolz Mestre

FPSE Université de Genèves

Professor of language didactics and teacher training at the University of Geneva. Since 1980, he has been researching language development and language teaching and learning from the perspective of socio-discursive interactionism. Among these investigations, the best known are the works on the teaching of oral and written production, textual genres, didactic sequences, learning difficulties and the analysis of teaching activity. A member of the GRAFE and FORENDIF research groups, he is currently directing his new research on the training of French teaching teachers.

Itziar Elorza Alday

EHU

Eneritz Garro Larrañaga

Beñat Lascano

Vicent Pascual Granell

Karmele Perez Lizarralde

Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko ikerlaria da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle ikerlari honek Deustuko Unibertsitatean, euskal Filologia ikasketak burutu (1989), Itzulpengintza masterra egin (EHU,1999) eta doktore tesia aurkeztu zuen Mondragon Unibertsitatean (2014). Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Hizkuntza eta Literatura gunean dihardu hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan. Bere lan ibilbidean hainbat artikulu idatzi eta proiektu bideratu ditu Esteka honetan ikusgai: https://www.mondragon.edu/eu/ikerketa-transferentzia/berrikuntza-hezkuntzan/ikerketa-transferentzia-taldeak/-/mu-inv-mapping/ikertzaile/karmele-perez-lizarralde

Josune Zabala Alberdi

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

Registration fees

REGISTRATIONUntil 01-03-2017Until 31-05-2017Until 12-07-2017
0 EUR - -
- 81,00 EUR95,00 EUR
- 48,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 48,00 EUR62,00 EUR
- 70,00 EUR -
- - 48,00 EUR

Venue

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Palace

Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa