Science and Technology
Linguistics and Literature
Free registration
Summer Course
Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala

Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala

01.Jul - 01. Jul, 2026 Cod. Z06-26

Pirinioetako bi aldeetatik etorkizunari begira

Description

ChatGPT, Siri, itzultzaile automatikoak... adimen artifizialaz (AA) inguratutako mundu batean bizi gara. Baina zer gertatzen da euskararekin, okzitanierarekin, aragoierarekin? Hizkuntza 'txikiek' ba al dute lekurik teknologia hauetan? Etorkizuneko garapena segurtatuta daukate?

LINGUATEC-IA proiektuan erantzun horien bila aritu gara eta hizkuntza-teknologietan eta adimen artifizialean aritzeko bide-orri biziak garatu ditugu. Hizkuntza bakoitzaren egoeratik eta beharretatik abiatuta, teknologikoki aurreratzeko ikerketa eta garapenak egin dira, etorkizunera begirako planteamendu irmoekin.

Ikastaro honetan proiektuaren emaitzak modu irekian aurkeztuko ditugu, eta elkarrekin eztabaidatuko dugu hizkuntzek AA-ren aroan duten etorkizuna.

Read more

Objectives

Pirinioetako bost hizkuntzek (euskara, okzitaniera, aragoiera, aranera, katalana) AA-ren aurrean duten egoera ezagutzea.

Lankidetza mugaz gaindikoak hizkuntza gutxiagotuei nola laguntzen dien ikustea.

Bikoizketa automatikoko plataforma berria aurkeztea.

Gakoak eta erronkak mahai gainean jartzea: politika, teknologia eta gizartea.

Bikaintasun sarearen manifestua eguneratzea eta sinatzea.

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • Hizkuntzarekin, kulturarekin edo teknologiarekin interesa duen edonori. Ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik.

Directors

Aitzol Astigarraga Pagoaga

Informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzailea. Zentro horrek hizkuntzaren prozesamenduan ikertzen du.

Speakers

Aitzol Astigarraga Pagoaga

Informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzailea. Zentro horrek hizkuntzaren prozesamenduan ikertzen du.

Quim Bernola

(Mataró, 1974) kazetaria eta humanitateetan graduatua da. Ez-fikziozko literaturaren kritikari gisa aritzen da Prensa Ibéricako “Abril” gehigarrian. Bere ibilbide profesionalaren zati handiena RTVEn garatu du, eta gaur egun TVEren 24H katean, Katalunian, gaurkotasunari eta analisiari buruzko programa bat zuzendu eta aurkezten du. Kazetaritzako irakaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Myriam Bras

Toulouse-ko unibertsitateko irakasle eta ikerlaria.

Lionel Buanic

Itziar Cortés Etxabe

Elhuyar

Informatikaria da, hizkuntzaren prozesamenduan aditua. Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailea da Elhuyarren.

Benaset Dazéas

Lo Congrès permanent de la lenga occitana erakundeko zuzendaria.

Urtzi Etxeberria Otaegi

CNRS-IKER

Helena Torres Purroy

Universitat de Lleida

Doktorea eta Lleidako Unibertsitateko Filologia eta Komunikazio Saileko irakasle elkartua da. Cercle Hizkuntzalaritza Aplikatuko ikerketa taldeko kidea ere bada

Registration fees

Face-to-faceUntil 01-07-2026
0 EUR
Live onlineUntil 01-07-2026
0 EUR

Venue

Aquitaine

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Aquitaine