Culture and Art
Education
Summer Course
TELOIA GORA! Haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida

TELOIA GORA! Haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida

21.Jul - 22. Jul, 2022 Cod. H14-22

Description

Uda Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari direnei antzerkia erabiltzeko tresnak eman nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan: Antzerkiaren garrantzia, nola prestatu urte osoko lana, nola landu antzerki mota ezberdinak: pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak… Antzerkiaren alderdi guztiak landu (Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab. Baita sormena garatzea, talde lana egitea, inklusio eta baloreak lantzea…)

Antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko oinarria izango da, baina batez ere, hori egin ahal izateko bidea landuko dugu.

Read more

Objectives

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia..

Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, oso "kontu serioa" dela jabetzea.

Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.

Read more

Activity directed to

  • Teachers
  • Professionals

Contributors

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • KULTURA ESKOLA
  • IKERTZE
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

21-07-2022

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 10:00

Institutional Opening session. Speaking order:

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
  • María José Telleria | Gipuzkoako Foru Aldundia - Directora General de Cultura
10:00 - 11:00

“Gidaren erabilera I: Antzerkia nola txertatu ikastetxean“

  • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
11:00 - 12:30

“Tailera: Fantasia lagun, espazio dramatikoa eraikitzen“

    Ariketa eta jolasak. Tailerrean espazio huts bat leku dramatikoa bihurtzen ikasiko dugu. Leku dramatiko desberdinak bilakatuko ditugu gainera, non fantasia jolas honen oinarri izango den.

    • Anartz Zuazua Alvarez | Zuzendari, aktore eta Borobil antzerki konpainia eta Antzerki espazioaren sortzailea
    12:30 - 13:00

    Break

    13:00 - 14:30

    “Tailera: Nondik hasi eta nola bukatu“

      Ikasturte oso bat irauten duen antzerki tailer bati hasiera nola eman eta nola bukatu jendaurreko erakusketa batekin? Zein da prozesua? Talde lanaren garrantzia. Eta bide batez, hilabete asko direnez antzerki lan bat prestatzen pasatzen ditugunak, nola konpondu sortu daitezkeen arazoak, haurrek arteko desberdintasunak, gaitasunak… Adibide errealak eta ekintza praktikoak izango dira saioaren oinarri.

      • Alaitz Olaizola Borda | -- - Antzerki egile, zuzendari eta antzerki tailerren sustatzailea

      22-07-2022

      09:00 - 09:30

      “Agurra eta aurreko egunaren garapena“

      • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktore, zuzendari eta antzerki idazlea
      09:30 - 10:30

      “Gidaren erabilera II: Antzerkiaren erabilera amaigabea“

      • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktore, zuzendari eta antzerki idazlea
      10:30 - 12:00

      “Tailera: Sormenari lekua eman“

        Sormen jolasak landuko ditugu: Nola hasi gure imaginazioa lantzen? Nondik eta zer kontatu? Nola konektatu dezakegu gure barneko sortzailearekin? Sormenaren azaleratze ugariak. Sormenaren emaitzak jaso eta haiei bidea eman.

        • Nerea Arriola
        12:00 - 12:30

        Break

        12:30 - 14:00

        “Tailera: Klown inprobisazioa“

          Clown jokoaren dimentsio nagusia inprobisazioa da. Bat-batekotasunaren praktikak 360 graduko entzuketa garatzen du, energia estrakotidianoz bizi den gorputza aurkezten du, norbere baldarkeriekin adiskidetzen gaitu eta nork bere burua onartzeko bide zoragarria da. Umoreak badu zerbait sakratua, tragedia desenfokatzen du, gauzak bere lekuan jartzen ditu, askatzen gaitu.

          • Virginia Imaz Quijera | Klown. Ohiulari clow antzerki taldeko sortzailea
          14:00 - 14:30

          “Síntesis“

          • Aizpea Goenaga Mendiola | Aktore, zuzendari eta antzerki idazlea

          Directors

          Aizpea Goenaga Mendiola

          Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

          Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.

          Speakers

          Nerea Arriola

          Virginia Imaz Quijera

          Oihulari Klown, Directora artística

          Clown irakaslea eta ipuin kontalaria. Oihulari Klown antzerki taldearen sortzailea eta 2017ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Maskara antzerkian sakondu du 40 profesional baino gehiagorekin, bereziki JBrekin. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvander Bataclownekoak dira maisu nagusiak. Komikotasuna bilatzeko tailerrak eman ditu 12.000 orduz baino gehiagoz. 38 ikuskizun zuzendu eta maskara antzerkian aholkatu ditu 15 antzerki konpainiatan. 1998ko ekainetik 2000ko abendura arte Kanada eta Estatu Batuetako Circo del Soleko La Nouba ikuskizunean parte hartu zuen pertsonaia komiko bezala.

          Alaitz Olaizola Borda

          https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaitz_Olaizola Haur zela hasi zen antzerkia egiten, ondoren Antxieta antzerki tandean aritu zen, eta baita Lakrikun antzerki taldean ere. Helduentzat eta gazteentzat antzerki-tailer ugari eskaini ditu. Orain Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra zuzentzen du. 2001ean Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, eta 2006an berriz ere, sari hori irabazi zuen Joanes: itxaropenaren semea lanekin. 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Telebistan gidoilari lanetan aritzeaz gain, helduentzat eta haurrentzat antzerki ugari idatzi, taularatu eta argitaratu ditu.

          Anartz Zuazua Alvarez

          Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan burutu zituen ikasketak. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkien instrumentuak. Zinema eta bideo ikasketak Andoaingo zinema eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du antzerkian, telebistan eta zinean. Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan zazpi urte eman zituen irakasle. Orain zenbait ikastetxetan dabil antzerkia irakasten. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen. 2020. urtean Borobil Teatroa Estudioa zabaldu du, bere lanen sormen espazioa eta antzerki ikasketak eskaintzen diren lekua.

          Venue

          Miramar Palace

          Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

          Gipuzkoa

          43.3148927,-1.9985911999999644

          Miramar Palace

          Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián

          Gipuzkoa