Eragintza: 35 años de compromiso con la inserción laboral de personas con problemas de salud mental
Derecho al trabajo de las personas con discapacidad motivada por problemas de salud mental. Impactos positivos del trabajo de calidad en la sintomatología. Desafíos a los que debemos enfrentarnos para hacer realidad este derecho.
Azalpena
Eragintza Bizkaian 1991ean sortutako irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da. Buruko arazoak dituzten pertsonei beraien gizarteratze eta laneratze prozesuetan laguntzen die. Esperientziak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan egin dezaketela erakusten du. Gainera, kalitatezko lanak maila guztietan ondorio onuragarriak ditu beraien bizitzan eta honek beraien gaitasunak gutxiezten dituen estigmarekin apurtzera laguntzen du.
Uda Ikastaro honen bitartez fundazioaren 35. Urteurrena ospatu nahi dugu hurrengo gaietan atentzioa jarriz:
- Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen lanerako eskubidea aldarrikatzea (desgaitasunaren profil guztietako enplegu-tasarik txikienak dituzte).
- Kalitatezko lan batek osasunean dituen eragin positiboak agerian uztea (autonomia, segurtasuna, ahalduntzea, osasun-arreta txikiagoa...). Gaixoaren roletik langilearen rolera pasatzea, pasibotik aktibora).
- Eskubide hau egi bihurtzeko dauden erronkei erantzuteko arlo desberdinen arteko lankidetzaren beharra azpimarratzea.
- Eragintzako parte diren pertsonei ahotsa ematea, beraien esperientziak eta hauek dituzten onurak ezagutzeko.
Helburuak
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen lanerako eskubidea aldarrikatzea.
Kalitatezko lan batek osasun mentaleko arazoak dituen pertsona baten bizitzan dituen eragin positiboak agerian uztea.
Eskubide hau egi bihurtzeko arlo desberdinen arteko lankidetzaren beharra azpimarratzea.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gaitasunak gutxiezten dituen estigmarekin apurtzen laguntzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Zuzendariak

Izaskun Landaida Larizgoitia
Eragintza fundazioa , Zuzendaria
Eragintza fundazioan Zuzendari Nagusia. Giza Baliabideen eta Lan Harremanen Gradua UNIRren. Gizarte Graduatu Diploma EHUn. Zuzendari Nagusiko aditu programa Deustuko Unibertsitatean. Berdintasunerako Agente Masterra Valentziako Unibertsitatean. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria-ohia. EUDELeko zuzendaritza-batzordekide ohia eta Berdintasun alorreko arduradun politikoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokiko kide ohia. Berdintasun eta landa-eremuari buruzko proiektuak egin eta koordinatu ditu Landa XXI - Landa-eremuko Emakumeen eta Familien Elkartean.
Hizlariak

Carolina Del Campo Santos
Fundación Eragintza

Keltze Elorriaga Garai
Ana Gonzalez Pinto
Ana González-Pinto Arrillaga es catedrática de Psiquiatría de la Universidad del País Vasco. Su plaza está vinculada a la de Jefa de Servicio de Psiquiatría en el Hospital Universitario de Alava. Ejerce asimismo de vicedecana de la Unidad Docente de Medicina de Alava. Es la Secretaria del Consejo Asesor de Salud Mental de Gobierno Vasco. Ha dirigido numerosos proyectos de investigación y es autora de más de 600 artículos internacionales de alto impacto. Ha destacado por sus investigaciones en trastorno bipolar, primeros episodios psicóticos, suicidio y cannabis. Actualmente trabaja también en la prevención de la enfermedad mental mediante formación en las escuelas, con el proyecto europeo Upright. Dirige el grupo de fragilidad y salud mental del Instituto de Investigación BIOARABA, y un grupo de excelencia investigadora en el CIBERSAM. Realiza labores de difusión de conocimiento sobre la enfermedad mental en prensa, redes sociales y publicación de libros. Ha recibido numerosos premios entre otros Premio de Investigación del Colegio de Médicos en 2013, y Premio de la Real Academia de Medicina de España a la trayectoria profesional.

Susana Gonzalez Romulo

Izaskun Landaida Larizgoitia
Eragintza fundazioa , Zuzendaria
Eragintza fundazioan Zuzendari Nagusia. Giza Baliabideen eta Lan Harremanen Gradua UNIRren. Gizarte Graduatu Diploma EHUn. Zuzendari Nagusiko aditu programa Deustuko Unibertsitatean. Berdintasunerako Agente Masterra Valentziako Unibertsitatean. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria-ohia. EUDELeko zuzendaritza-batzordekide ohia eta Berdintasun alorreko arduradun politikoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokiko kide ohia. Berdintasun eta landa-eremuari buruzko proiektuak egin eta koordinatu ditu Landa XXI - Landa-eremuko Emakumeen eta Familien Elkartean.

Maite Martinez Granado

Carol Mediavilla De la Fuente

Soraya Mogollon Rodriguez

Pablo Moratalla

Naiara Rodriguez Elorrieta
Universidad del País Vasco

Gorka Rojas Umaran

Mari Luz Souto Garcia
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-07-07 arte |
|---|---|
| 32,00 EUR | |
| 0 EUR | |
| 8,00 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago