Eremuen araberako lana Bigarren Hezkuntzan
OHARRA: Ikastaro honek bi fase izango ditu.
1 - Ekainaren 23-24ra online bideratuko da. Egun horietan adituen web-mintegi bana eskainiko da. Moodle plataforma erabiliko da online faserako eta han bertan zuzeneko saioak egingo dira.
2 - Ekainaren 29 eta 30ean aurrez aurreko saioak Bermeoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean izango dira.
Azalpena
Indarrean dagoen curriculumean Eremuen araberako antolaketa bultzatzen da. Ikastaro honetan Eremuen araberako lana aztertuko da, bigarren hezkuntzako ikastetxeen berrantolaketa estrukturala eta pedagogikoa sustatzeko palanka gisa.
Proposamen honen bidez, irakasgaien arteko muga tradizionalak gainditu nahi dira, ikaskuntza integratua eta diziplinartekoa bultzatuz. Ikastaroan zehar, EAEren testuinguruan garatutako esperientzia esanguratsuak aurkeztuko dira, bereziki "Eremuak Lantzen" praktika-komunitate profesionalaren baitan sortutakoak, eta estatuko erreferentziazko beste eredu batzuekin alderatuko dira.
Gaian adituak diren hizlariek eremuak antolatzeak dakarren eraldaketa azalduko dute, eta arreta berezia eskainiko diote banakako lan-inertziak gainditzeari eta elkarlaneko praktikak hartzeari (hala nola kodozentzia). Azken batean, talde-lana bultzatzen duen antolaketa mota eta ikaslea ikaskuntza-prozesuaren erdigunean jartzen duen kultura pedagogikoa jorratuko da.
Helburuak
Curriculumaren Eremuen araberako antolaketa aztertzea, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eraldaketa estrukturala eta pedagogikoa eragiteko palanka gisa.
Diziplinarteko esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, "Eremuak Lantzen" praktika-komunitatearen eta estatuko erreferentziazko ereduak abiapuntutzat hartuta.
Irakasleen arteko lankidetza-praktikak ezagutzea, kodozentziaren bidez banakako lan-inertziak gainditzeko eta elkarlana ikastetxearen kultura ardatz bihurtzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- DBHko ikastetxeen zuzendaritza taldekideei, DBHko BeA figura edo BODI irakasleei, DBHko irakasleei
Metodologia
“Eremuen araberako lana Bigarren Hezkuntzan” izeneko ikastaro honek bi fase izango ditu.
Lehen fasea ekainaren 23-24ra izango da eta online bideratuko da. Egun horietan adituen web-mintegi bana eskainiko da.
Bigarren fasea aurrez aurrekoa izango da, ekainaren 29 eta 30ean. Saio presentzial hauek Bermeoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean izango dira.
Bi egun hauetan hitzaldiak, mahai-inguru bat, tailer bat eta ikastetxera egingo den bisita eskainiko dira
Programa
Aurrez aurreko egitaraua
2026-06-29
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
- Garbiñe Larralde Urkijo | Berritzegune Nagusia - Aholkularia: Digitalizazioa eta berrikuntza tekno-pedagogikoa
- Bárbara Razola Mayor
“El proyecto de centro: ámbitos para la interdisciplinariedad e inclusión“
Hizkuntza: español
- Susanna Soler Sabanés | Sabanés, IES Montgròs - Zuzendari-ohia
Atsedena
“Ikastetxearen hezkuntza proiektua: eremuen antolaketa eta elkarlana“
Hizkuntza: euskara
- Leire Arenal Garcia | Bermeo BHI - Zuzendaria
“Bermeo BHI ikastetxeari bisita“
Hizkuntza: euskara
- Leire Arenal Garcia | Bermeo BHI - Zuzendaria
2026-06-30
“Ikastetxearen hezkuntza proiektua elkarlanean eraikitzen“
Hizkuntza: euskara
- Mikel Ripodas Hermoso de Mendoza | Iparralde BHI - Zuzendaria
Atsedena
Mahai ingurua: “El trabajo por ámbitos. Una palanca para el cambio en el centro “
- Bárbara Razola Mayor (Moderatzailea)Hizkuntza: español
- José Francisco Amiama Ibarguren | EHU - Irakasle eta ikerlariaHizkuntza: euskara
- Leire Arenal Garcia | Bermeo BHI - ZuzendariaHizkuntza: euskara
- Mikel Ripodas Hermoso de Mendoza | Iparralde BHI - ZuzendariaHizkuntza: euskara
- Susanna Soler Sabanés | Sabanés, IES Montgròs - Zuzendari-ohiaHizkuntza: euskara
“ Eraginkortasun kolektiboaren garrantzia ikastetxearen eraldaketan“
Hizkuntza: euskara
- José Francisco Amiama Ibarguren | EHU - Irakasle eta ikerlaria
Itxiera
Hizkuntza: euskara
- Garbiñe Larralde Urkijo | Hezilab - Aholkularia
Online egitaraua
2026-06-23 / 2026-06-23
Online zuzenean
16:00 - 16:30 Aurkezpena
Garbiñe Larralde Urquijo, HeziLabeko aholkularia
16:30 - 17:30 Trabajar por ámbitos, una tarea de equipo
Ramon Grau Sánchez, hezkuntza-gaietan aholkularia
2026-06-24 / 2026-06-24
Online zuzenean
16:30-17:30 Docencia compartida
Analu López Vélez, EHUko irakasle eta ikerlaria
2026-06-25 / 2026-06-25
Online zuzenean
16:30-17:30 El impacto de la codocencia
Ana Hernández Revuelta, IES Julio Verne, ikasketa-burua
Zuzendariak
Arte Ederretan lizentziatua (EHU 1991). Diseinu maistra ere bada (Universidad Nacional Autónoma de Méxicoko-UNAM 2005) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU 2007) Ikasketa Aurreratuetan Diplomatua “Arte eta ikerketa” arloan. Visual Thinking en Educación MOOCaren egilea da, eta INTEFek (Hezkuntza Ministerioa) antolatutako beste hainbat MOOC dinamizatzen ere lan egin du. Dibujar para aprender: Visual Thinking (VT) en educación liburuaren egilea da. Pentsamendu bisuala, ikus-narratiban eta metodologia aktiboen inguruko hainbat formazio eman ditu estatu mailan. Hezilabeko (Berritzegune Nagusia) aholkularia, 2020 geroztik, digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoa, curriculum eta metodologiaren aholkularitzan aritu da. Azken urteotan, Eremuak Lantzen programaren garapenean eta kudeaketan parte hartu du, Praktika Profesionalen Komunitatearen (PKP) ikuspegitik. Programa horretan, Eremuak ikastetxeetan ezartzeari eta praktikatzeari buruzko hausnarketa egiten da, talde-lanean.
Bárbara Razola Mayor
Bárbara Razola Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea eta Espainiar Filologian lizentziatua da. Bere irakasle-ibilbidean, Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH) irakatsi du Frantzian eta Espainian —unibertsitatean zein Bigarren Hezkuntzan—, eta frantsesa ere bai Bigarren Hezkuntzan. Gaur egun, Gaztelania eta Literatura irakaslea da eta, 2023tik, aholkulari gisa lan egiten du Berritzegune Nagusian / HeziLaben, Metodologia eta ikaskuntza-inguruneen esparruan. Azken urteetan, Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala programaren garapenean eta kudeaketan aritu da.
Hizlariak
Ana Hernández Revuelta
Top 10 Global Teacher Prize 2026ko finalista. Hezkuntza-lidergoaren kategoriako irakasle-finalista, Ibercaja Fundazioa 2026. Arte Ederretan doktorea, Psikologian lizentziaduna, Arte Ederretan lizentziaduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Marrazketa espezialitatean, Madrilgo Erkidegoan. Julio Verne BHIko ikasketa-burua. Mejora tu Escuela Pública (MEP) elkarteko presidentea.
José Francisco Amiama Ibarguren
UPV/EHU
Nire izena Joxe Amiama da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz Didaktika eta Eskola Antolaketa sailean. Nire dozentzia banatuta dago. Alde batetik Pedagogiako ikasleekin hezkuntzaren diseinua eta berrikuntzari buruzko edukiak ematen ditut. Orientazio espezialitatean Bigarren Hezkuntzako Masterrean ere nago. Eta azkenik, Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterrean, berrikuntza aurrera eramatea dinamikak eta sormena kontuan hartuz. Nire ikerketa-ildoa inklusioa eta berrikuntza gaiak dira INKLUNI taldetik. Gaixotasun arraroak dituzten ikasleei eta haien inguruneei laguntzearekin, lotuta dago azken garai honetan. Baita ikerketa-ekintza-partetzaile (IEP) ikastetxeetan ere.Dozenaka ikastetxetan, eta hezkuntza-erakundetan, formakuntza eman dut. Ildo hortatik, hau da nire bigarren ikasturtea Eremuak Lantzen proiektuan Praktika Komunitate Profesionalak (PKP) ikuspuntutik, hausnartuz taldeka praktikak. Proposamen honek ilusioa pizten dit Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei lotutako proposamenagatik eta osatzen dugun profesionalengatik talde honetan.
Leire Arenal Garcia
Leire Bermeo BHI institutuko zuzendaria da duela hiru ikasturtetik. Zuzendaritza taldearekin eta irakasleekin batera, eremuka antolatutako ikaskuntza eta irakaskuntza partekatu zein berritzaile baten alde lanean ari da, izan ere, hori da zuzendaritza proiektuaren helburu nagusietako bat. Euskara irakaslea da, Euskal Filologian lizentziatua eta Lehen Hezkuntzako espezialitatean diplomatua.
Ramon Grau Sánchez
Ramon Grau Sánchez Bigarren Hezkuntzako irakasle erretiratua da, eta Biologia eta Geologia espezialitatean katedraduna. Zientzien didaktikari buruzko artikulu zenbait argitaratu du, eta ikastaroak, mintegiak eta aholkularitza eman ditu hainbat erakundetan. Besteak beste, Repensar l 'ESO. Explorant nous escenaris (2020) eta Educar per a la vida. Els reptes de secundària al segle XXI (2022) liburuen egile da. 2020tik 2024ra Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Departamentuko Curriculumaren Antolamenduko zuzendariorde nagusi izan zen.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU 1991). Diseinu maistra ere bada (Universidad Nacional Autónoma de Méxicoko-UNAM 2005) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU 2007) Ikasketa Aurreratuetan Diplomatua “Arte eta ikerketa” arloan. Visual Thinking en Educación MOOCaren egilea da, eta INTEFek (Hezkuntza Ministerioa) antolatutako beste hainbat MOOC dinamizatzen ere lan egin du. Dibujar para aprender: Visual Thinking (VT) en educación liburuaren egilea da. Pentsamendu bisuala, ikus-narratiban eta metodologia aktiboen inguruko hainbat formazio eman ditu estatu mailan. Hezilabeko (Berritzegune Nagusia) aholkularia, 2020 geroztik, digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoa, curriculum eta metodologiaren aholkularitzan aritu da. Azken urteotan, Eremuak Lantzen programaren garapenean eta kudeaketan parte hartu du, Praktika Profesionalen Komunitatearen (PKP) ikuspegitik. Programa horretan, Eremuak ikastetxeetan ezartzeari eta praktikatzeari buruzko hausnarketa egiten da, talde-lanean.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU 1991). Diseinu maistra ere bada (Universidad Nacional Autónoma de Méxicoko-UNAM 2005) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU 2007) Ikasketa Aurreratuetan Diplomatua “Arte eta ikerketa” arloan. Visual Thinking en Educación MOOCaren egilea da, eta INTEFek (Hezkuntza Ministerioa) antolatutako beste hainbat MOOC dinamizatzen ere lan egin du. Dibujar para aprender: Visual Thinking (VT) en educación liburuaren egilea da. Pentsamendu bisuala, ikus-narratiban eta metodologia aktiboen inguruko hainbat formazio eman ditu estatu mailan. Hezilabeko (Berritzegune Nagusia) aholkularia, 2020 geroztik, digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoa, curriculum eta metodologiaren aholkularitzan aritu da. Azken urteotan, Eremuak Lantzen programaren garapenean eta kudeaketan parte hartu du, Praktika Profesionalen Komunitatearen (PKP) ikuspegitik. Programa horretan, Eremuak ikastetxeetan ezartzeari eta praktikatzeari buruzko hausnarketa egiten da, talde-lanean.
Ana Luisa López Vélez
UPV/EHU
Ana Luisa López-Vélez Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle agregatua da. Bere irakaskuntza- eta ikerketa-eremua hezkuntza inklusiboa sustatzearekin lotuta dago, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak prestatuz. Doctor of Philosophy (PhD) da Hezkuntzan, Manchesterreko Unibertsitatean. Nazioartean, UNESCOren Hezkuntzako Latinoamerikarako eta Kariberako Eskualde Bulegoko aholkularia izan da. Bere ikerketa-proiektuen artean, hezkuntza inklusiboarekin eta ikaskuntza-zerbitzuarekin (I+Z) zerikusia dutenak nabarmendu behar dira. EHUko IkHezi: Ikerketa Hezitzailea ikerketa taldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzako talde sendotua (IT1703-22). Estatuko Ikerketa Agentziako Jakintza Sortzeko Proiektuko “Inklusioaren aldeko irakaskuntza partekatua: hezkuntza eraldatzeko kulturak, politikak eta praktikak (CoN – Inclusion)” ikerketa-taldeko kidea da; Erreferentzia PID2022-137000OB I00 (2023-2027). CoN-Inclusion proiektutik eratorritako argitalpenak: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/pasa_pdf.asp?File=UPEPD257067
Bárbara Razola Mayor
Bárbara Razola Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea eta Espainiar Filologian lizentziatua da. Bere irakasle-ibilbidean, Gaztelania Atzerritar Hizkuntza (GAH) irakatsi du Frantzian eta Espainian —unibertsitatean zein Bigarren Hezkuntzan—, eta frantsesa ere bai Bigarren Hezkuntzan. Gaur egun, Gaztelania eta Literatura irakaslea da eta, 2023tik, aholkulari gisa lan egiten du Berritzegune Nagusian / HeziLaben, Metodologia eta ikaskuntza-inguruneen esparruan. Azken urteetan, Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala programaren garapenean eta kudeaketan aritu da.
Mikel Ripodas Hermoso de Mendoza
Iparralde DBHI
Iparralde DBHI ikastetxearen sorrerarekin lotuta egon da hasieratik Mikel Ripodas Hermoso de Mendoza. Nafarroan Teknologia irakasle gisa jardun du 2007. urtetik, eta 2018an Iruñeko iparraldean eraiki berri zen Iparralde DBHI ikastetxearen abiatze prozesuan parte hartu zuen. 2018/19 ikasturtetik 2022/23 ikasturtera arte ikastetxeko zuzendaria izan zen. Denbora horretan, DBH etapa osoa eskaintzen duen ikastetxeak metodologia aktiboetan oinarritutako hezkuntza proiektua diseinatu eta garatu zuen, ikasleen protagonismoa, diziplinartekotasuna eta konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ardatz hartuta. Ildo horretan, 2022/23 ikasturtean Iparralde DBHIk eremuka lan egiteko metodologia ezarri zuen DBH 1. mailan, eta hurrengo ikasturtean, 2023/24an, eredua DBH 2. mailara zabaldu zen. Urte hartatik aurrera eta gaur egun arte, Mikel ZITEM (zientziak, teknologia eta matematika) eremuko irakaslea da, ikastetxearen berrikuntza pedagogikoaren garapenean parte aktiboa izanik.
Susanna Soler Sabanés
Filologia Anglo-Germanikoan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Kataluniako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Saileko irakaslea 38 urtez, gaur egun erretiratua. Kataluniako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Sailako prestatzaileen prestatzailea, hainbat hezkuntza-erreformatan (LOGSE, LOE, LOMLOE), ikastetxeen barne-ebaluaziorako trebakuntzan eta hausnarketa-praktikarako formazioan. Zuzendaritzako hainbat kargu bete ditu, besteak beste, Manresako Lluís de Peguera institutuan ikasketa-burutza edo Sant Pere de Ribeseko Montgròs institutuko zuzendaritza. Era berean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Saileko hainbat lantaldetan parte hartu du atzerriko hizkuntzen curriculuma idazteko (Atzerriko hizkuntza, ingelesa irakasgaiaren bigarren zehaztapen-maila), hezkuntza-berrikuntzarako eta eskola-arkitekturarako taldeetan. Big Bang. Kataluniako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Sailaren atzerriko hizkuntzen arloko (12-16) curriculum-proiektuaren egilea da. Gaur egun, Balearretako Hezkuntza eta Unibertsitate Sailaren Hobekuntza eta Eraldaketa Programan (PTM) mentorea da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Eremuak Lantzen Praktika Komunitate Profesionala (EL-PKP) curriculum-eremuak ezartzen laguntzeko programan trebatzailea.
Matrikula prezioak
| Híbrido | 2026-06-23 arte |
|---|---|
| 120,00 EUR | |
| 102,00 EUR | |
| 84,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 102,00 EUR |
Kokalekua
Bermeo BHI
Av. Matxitxako s/n, 48370 Bermeo
Bizkaia