Aisia, kirola, ehiza eta mendietako jarduerak (basogintza) nola uztartu
Description
Gipuzkoako mendi gehienak jabetza pribatukoak dira, nahiz eta han-hemenka izaera publikoko eremuak ere egon. Bestalde, Gipuzkoako gizartea aurreratua denez, gero eta gehiago bilatzen dira aisialdirako, kirolerako eta bestelako zaletasunetarako espazioak.
Adibide batzuk aipatzearren, mendi-irteerak, mendi-lasterketak, bizikleta-probak lur malkartsuetan edo ehiza bezalako jarduerak gero eta ohikoagoak dira. Hala ere, jarduera horiek askotan basoen zaintza eta ustiapenarekin talka egiten dute, edo gutxienez ez datoz beti bat.
Uda Ikastaro honen helburua gai hori mahai gainean jartzea, eragile ezberdinekin partekatzea eta, azken batean, gizarteratzea da.
Objectives
Helburu nagusia: Lehen sektorearen jarduera —abeltzaintza, basogintza eta nekazaritza— eta mendiko aisialdiaren arteko elkarbizitza lantzea, gaur egungo erronkak, gatazkak eta elkarlanerako aukerak aztertuz.
Helburu zehatzak:
Mendialdeko erabilera anitzen arteko oreka aztertzea.
Baserritarren eta mendiko erabiltzaileen ikuspegiak partekatzea.
Aisialdiak lehen sektorean duen eragina aztertzea.
Turismo eta natura erabilera jasangarriaren ereduez hausnartzea.
Tokiko esperientzia praktikoak eta kudeaketa ereduak ezagutzea.
Administrazioaren, sektorearen eta erabiltzaileen arteko elkarlana sustatzea.
Activity directed to
- All public
- University student
- Teachers
- Professionals
- Mendietan dabiltzak kirolariak eta ehiztariak
Program
16-07-2026
Registration
Presentation by the Director of the activity
Language: Basque
Ongietorria
- Arantxa Ariztimuño Larraza | Gipuzkoako Foru Aldundia
Antolatzaileen agurra
- Rodrigo Vilar Aranda | Aurkezlea eta moderatzailea
“Hasierako hitzaldia: Mendiaren erabilera berriak: erabilera ezberdinen eskaerak eta erabilerak eta hartzen ditugun neurri ezberdinak (dronak, mendiko lasterketak, motoak, bizikletak, txakurrak, slackline, etab,..)“
Language: Basque
- Mikel Zabala Lasa | Gipuzkoako Foru Aldundia
“Bidezidor sareen plangintza, diseinu eta kudeaketa.“
Language: Basque
- Urdin Elortza Letamendi | Gipuzkoako Mendizale Federazioa - Bidezidor eta ingurumen teknikaria
“Basoen zaintza eta ustiapena, bi begiradatatik: jabetza pribatua eta publikoa“
Language: Basque
- Arantzazu Martiarena Iraola | Bizkaiko foru aldundiko teknikaria - Teknikaria
“Mendiaren gobernantza berria: elkarlanaren garaia“
Language: Basque
- Amelia Ortubai | Hazi fundaziioa
Coffee break
“Esperientzia praktikoak: Tokiko adibideak eta irtenbideak. Adibide posibleak: · Aralarko kudeaketa · Turismo jasangarriko proiektuak“
Language: Basque
Ehiza jarduera
- Xabier Garmendia | Ehiztaria
Tokiko turismo garapen elkartea
- Leire Arandia Aranburu
Baserritar gaztea
- Uxue Artola
Baserritar gaztea
- Amaia Garmendia Sukia
Round table: “Elkarbizitza posible al da mendian“
Language: Basque
Txakurrak eta abeltzaintza
- Jon Areitio | Abeltzaina
Ibilbideen erabilera
- Urdin Elortza Letamendi | EMF – Euskal Mendizale Federazioa - Bidezidor eta ingurumen teknikaria
Hondakinak eta presio turistikoa
- Leire Arandia Aranburu | Tokiko turismo - teknikaria
Mendia lan-eremu bezala ulertzea
- Borja Murillo Iriarte | Basotik - Teknikaria
Aukera ekonomiko berriak
- Iker Karrera Aranburu | Tolosaldeko Mendi Nekazaritza Elkartea
- Garkoitz Nazabal | EHNE sindikatua
- Jon Zubizarreta Aldaya | ENBA sindikatua
Ondorioak eta itxiera
Ideia nagusien laburpena
Etorkizuneko lankidetza ildoak
Amaiera instituzionala
Directors
Ismael Mondragón Laskurain
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Responsable del Servicio de Gestión de Montes y Hábitats de la Diputación Foral de Gipuzkoa.
Speakers
Leire Arandia Aranburu
Leire Arandia Aranburu (1976, Ordizia). Deustuko Unibertsitatean Enpresa Zuzendaritza ikasketak egin ondoren gizarte aurrikuspen eta aholkularitza munduan egin zituen bere lehen lan urteak baino, bere jaioterrian eskualdeko turismoa eta bertako azokaren sustapena erdigunean zituen D´elikatuz Zentroa zuzentzea eskatu ziotenean ez zuen zalantzarik egin. Bere ekintzailetza senak 2008an Erro kooperatiba sortzera eraman zuen eta urte guzti hauetan D´elikatuzeko Zuzendaritza beste zenbait proiekturekin uztartzeko aukera eman dio, hala nola, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren kudeaketa edo GR283 Gaztaren Ibilbidean oinarritutako proiektu turistikoaren garapena. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Mahaiko kide da, turismo gastronomikoan lanean ari diren erakundeen ordezkari gisa.
Jon Areitio
Hondarribia, 1992ko azaroaren 27a. Gipuzkoako kirolaria da, bike trial modalitatean espezializatua, eta euskal kirolaren erreferenteetako bat. Bere lorpen aipagarrienen artean honako hauek daude: · Europako txapelduna (20 hazbeteko elite mailan) 2018an. · Munduko txapeldunordea 2018an. · Munduko Txapelketetan hainbat domina eskuratu zituen 2016 eta 2019 artean. · Espainiako selekzioarekin munduko txapeldun izan zen taldekako proban. Kirol ibilbideaz gain, Ion Baserritar misto profesionala da, Familiako abeltzaintza lanak (Mugarrieta baserria) bere eguneroko empresa pribatu bateko jardunarekin uztartzen ditu, lehen sektorearen dibulgatzaile ere bihurtu da. Sare sozialen bidez baserriko egunerokoa eta haragi ekoizpenaren inguruko lana erakusten ditu, lehen sektorearen errealitatea gizartera hurbilduz.
Arantxa Ariztimuño Larraza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Director del Área de Agricultura y Equilibrio Territorial de la Diputación Foral de Gipuzkoa.
Uxue Artola
Urdin Elortza Letamendi
Bidezidor sareen plangintzan, diseinuan eta kudeaketan aditua, erabilera publikoko ibilbideen diseinuan, homologazioan, seinaleztapenean eta balioan jartzean esperientzia zabala du. Gipuzkoako Mendizale Federazioaren ordezkari teknikari gisa, bidezidor sareak sortu, hobetu eta antolatzeko proiektuetan parte hartzen du aktiboki, irizpide teknikoak, ingurumenekoak eta lurralde-antolamendukoak uztartuz, haien funtzionaltasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna bermatzeko. Administrazio publikoekin eta mendiaren arloko erakundeekin lankidetzan jarduten du, homologatutako bidezidorren araudia eta kalitate-estandarrak aplikatuz. Bere jardunaren
Amaia Garmendia Sukia
Xabier Garmendia
Iker Karrera Aranburu
Tolomendi
Iker Karrera Aranburu (Amezketa, Gipuzkoa, 1974ko irailaren 18a) euskal mendi lasterkari bat da. Ultra-trail lasterketa motan espezializatua dago. 2013an Tor des Géants mendi lasterketa irabazi zuen. Baserriko semea da. Baserrian lan asko egitea tokatu izan zaio eta bere ogibidea dela medio, baserritarren artean mugitzen denez (Tolosaldeko Mendi Nekazaritza Elkarteko gerentea da).
Arantzazu Martiarena Iraola
HAZI FUNDAZIOA
Bizkaiko foru aldundiko teknikaria. Arantzazu Martiarena Iraola baso eta natura inguruneko ingeniaria da. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuan egiten du lan. Bere ibilbide profesionalean, HAZI Fundazioan egurraren balio-katearekin eta baso-sektorearen berrikuntzarekin lotutako proiektuetan jardun du. Besteak beste, baso-sektorean exoeskeletoen erabilera aztertzeko proiektua koordinatu du, Euskadiko pinudietan erretxinaren ekoizpenari buruzko azterlanetan parte hartu du, baso-produktuentzako merkatu eta balio-bide berriak sustatzeko ekimenetan lan egin du, eta PEFC eta FSC baso-ziurtagirien arloko aholkularitza teknikoa eskaini du. Aurretik, Basoneurri enpresan aritu zen basoko tasazioak, txosten teknikoak, baso-kudeaketako planak, baso eta nekazaritza arloko balorazioak nahiz proiektu silbopastoralak garatzen. Bere ibilbide profesionalean baso-kudeaketa, bioekonomia, egurraren balio-katea eta baso-sektorearen berrikuntzarekin lotutako proiektuetan espezializatu da, ikuspegi teknikoa eta praktikoa uztartuz.
Borja Murillo Iriarte
Basotik fundazioan egiten dut lana, baso teknikari bezala. Partzelak bisitatu eta hauen diagnostikoak egitea da nire egunerokotasuna. Baso jabeekin ere kontaktu zuzena daukat, diagnostikoa egin eta gero, partzela ezberdinetako gure proposamena zein den azaltzea. Mendian korrika egitea nire afizio nagusia da.
Garkoitz Nazabal
Garikoitz Nazabal Gipuzkoako nekazaritza-sektorearekin lotutako pertsona ezaguna da, abeltzaina da. EHNE nekazarien sindikatuko kidea eta Gipuzkoako presidentea da, eta hainbat aldiz agertu da lehen sektorearen egoera, abeltzaintza eta elikadura-politiken inguruan hitz egiten.
Amelia Ortubai
Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia Zientzietan doktorea da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren menpeko HAZI Fundazioaren Natura Ingurunearen Arloan egiten du lan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Euskal Autonomia Erkidegoko natura-gune babestuen kontserbaziorako kudeaketan eta plangintzan eman du. Horrez gain, landarediari buruzko azterlanetan, lurralde-antolamenduan eta Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB) nekazaritza- eta ingurumen-neurrien definizioan jardun du. 2026-2022 aldian garatutako LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren koordinatzailea izan zen. Proiektu horrek Natura 2000 Europako saria jaso zuen. Halaber, berriki amaitu den RURALTXA proiektua ere koordinatu du. Bi proiektuak mendiko larreen erabilera estentsiboaren mantentzea sustatzera bideratu dira, abeltzaintza estentsiboa larre horien kontserbaziorako funtsezko tresna gisa ulertuta.
Rodrigo Vilar Aranda
Rodrigo Vilar Aranda. Digital marketing consultant specialized in social media strategy, digital communication, content planning and AI applied to business. Founder of Vilar Aholkularitza Digitala, with over 10 years of experience. EAJ-PNV councillor in Ibarra since 2019. Previous experience at BBVA and G for Good London. Degree in Business Administration from UPV/EHU and MBA in digitalization and AI.
Mikel Zabala Lasa
Lleidako unibertsitatean Mendi ingeniaria da. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzuko Erabilera Publikoko eta Azpiegitura Zerbitzuetako Teknikaria da. Egindako, eta basoekin zerikusia duten, lanen artean Catalunyan suteen bigilantzia plan bat (Diputació de Bacerlona) eta suteen aurkako prebentzioa (Generalitat de Catalunya) egon dira. Araban, berriz, kudeaketa planen idazketan (IKT) parte hartu du. Eta Gipuzkoan papelera bat egurrez hornitzen zuen enpresa batean (Eguranga) lan egin du. Azken urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan, Aralar Natura Parkearen kudeaketa eta Gipuzkoako Natura Parkeetako erabilera publikoa (Parketxeak, aisialekuak, ibilbideak, etab.) jorratu ditu beste hainbat gairen artean.
Jon Zubizarreta Aldaya
Alcalde de Abaltzisketa.
Registration fees
| Face-to-face | Until 16-07-2026 |
|---|---|
| 0 EUR |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa