
Gabriel Aresti 1975-2025
Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da.
Description
50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik; eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen duela, UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak Uda Ikastaro hau antolatu dute, hain zuzen, Gabriel Aresti eta haren lana hizpìde hartuta.
Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da. Gainera, gogoratu behar da 1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituela Elkano Merkataritza Eskolan, gaur egun, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko atalean, eta 1957tik aurrera euskaltzain urgazle izan zela.
Ikastaroa antolatzen elkarlanean bildu dira Euskaltzaindia eta UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedra, eta laguntzaile izan dira Bizkaiko Foru Aldundia, UPV/EHU eta Gabriel Aresti Kultur Elkartea.
Objectives
Gabriel Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea.
Idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea.
Gabriel Arestiren lanaren inguruan gogoeta egitea.
Activity directed to
- All public
- University student
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
Organised by
In collaboration with
Program
19-06-2025
Erregistroa
Irekiera Instituzionala
Presentation by the Director of the activity
Gabriel Aresti 1975-2025 Uda Ikastaroaren aurkezpena
- Patxi Juaristi Larrinaga | UPV/EHU - Gabriel Aresti Katedraren Zuzendaria
- Beatriz Zabalondo Loidi | UPV/EHU - Gabriel Aresti Katedraren idazkaria
“Gabriel Aresti, Bilbo eta modernitatea“
- Joseba Zulaika Irureta | Antropologoa
“Estetika, politika eta kultura: Gabriel Aresti eta kulturgintzaren autonomiaren afera“
- Asier Amezaga Etxebarria | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
“Gabriel Arestiren garaia: kultura, euskara, kultur mugimenduak...“
- Larraitz Ariznabarreta Garabieta | Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
Break
“Harri murruei mailuka: idatziaren mugak eta heterodoxia Arestiren garaian“
- Amaia Elizalde Estenaga | UPV/EHU - Mikel Laboa Katedraren zuzendaria eta UPV/EHUko irakaslea
“Informalismotik "movidara". Zelatutako artea“
- Ismael Manterola Ispizua | UPV/EHU - Arte Ederren Fakultateko Dekanoa eta UPV/EHUko irakaslea
Synthesis
20-06-2025
“Nola irakurri Gabriel Aresti XXI. mendean“
- Kirmen Uribe | Nueva Yorkeko unibertsitatea - Idazlea
“Arestiren Antipoesia: Perez y Lopez Marmolistas, Derio“
- Lourdes Otaegi Imaz | UPV/EHU
- Alex Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
Break
“Antzerkia Arestiren euskal modernitatea eraikitzeko baliabide kolektibo gisa“
- Idoia Gereñu Odriozola | Irakaslea
“Ipuin triste, barregarri, garratz, lotsagarri, zahar eta itsusiak: Gabriel Arestiren narraziogintza“
- Mikel Ayerbe Sudupe | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
Synthesis
Gabriel Aresti Katedrak euskal kulturari eta Gabriel Arestiri buruz egindako bideoaren emanaldia
Directors

Patxi Juaristi Larrinaga (patxi.juaristi@ehu.eus) is a Ph.D. graduate professor in the Department of Political Science and Administration at the UPV/EHU. In the course 1998/99, he was a visiting professor at the University of Idaho (USA). From 2005 to 2009, he was Director of Universities of the Basque Government. From 2011 to 2012, he was the coordinator of the Master of Government and Political Research and, since 2016, is the coordinator of a postgraduate degree on Linguistic Planning organized by the university and Asmoz. From 2009 to 2017 he was a member of the board of UPV/EHU`s Ethics Committee of issues related to research with humans. He has also been a member of the Master's and Doctor's Board of quality (2016-2017). He has published several articles and 13 books on Basque culture, Basque values, and Basque language. He has also researched and published books and articles related to the Civil War and historical memory. He has been the director or co-director of seven PhD thesis. Is member of the Royal Academy of the Basque Language (Euskaltzaindia). Between 2017 and 2020 he has been the vice-chancellor of the Biscay Campus at the UPV/EHU.

Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.
Speakers

Asier Amezaga Etxebarria
Euskal Herriko Unibertsitatea
Iraskaslea Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea Soziologian doktorea da. Inor ez delako profeta bere mendean. Gabriel Aresti egunean (Erein, 2018) eta Gabriel Aresti eta euskal kultura esparrua (1953-1975) (UEU, 2022) liburuak argitaratu ditu. Eremu digitalean ematen diren harremanen gaineko ikerketak egin ditu eta, zentzu zabalago batean, kultura berrikuntzarako azpiegituren inguruan. INNOkLab ikerketa taldeko kidea da, diseinuan oinarritutako ikerketa metodologiekin lan egiten du bertan.

Larraitz Ariznabarreta Garabieta
Center for Basque Studies
Larraitz Ariznabarreta (Bilbao 1968) graduated and obtained her Doctorate at the University of Deusto, Bilbao. She has taught at Boise State University and the University of Deusto (Basque Country, Europe). Her fields of research deal with the analysis of various expressions of Basque culture and its relations with power. She is the author of the books Martin Ugalde: Cartografías de un discurso (Ekin. Buenos Aires, 2015) and Notes on Basque Culture: The aftermath of epics (CLAEH, Montevideo, 2019). She is also the editor of several volumes. Her last articles include “Siete casas en Francia: balance revisado” [ El mundo está en todas partes. El universo literario de Bernardo Atxaga (Anthropos, 2018)]; "Without exile who am I? Metaphors of Basque Exile and Discursive Traces of Subalternity" [National Identities at the Crossroads: Literature, Stage and Visual Media in the Iberian Peninsula (Francis Boutle, 2018)]; “Women Bertsolari’s Presence in a Sort of History’s Comeback” [ Female Impr

Mikel Ayerbe Sudupe
MHLI. UPV/EHU
(Azpeitia, 1980). Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean dihardu euskal literaturako eskolak ematen. Era berean, euskal literaturaren baitan sorkuntza prozesuen, idazketa bertsioen eta berridazketen bilakaeraren garrantzia aztertu du Euskal literatura kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai tesian (2016). Gerra Zibilaren eta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituzten Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (Center for Basque Studies, 2012) eta Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos (2014) apailatu ditu batetik; eta bestetik, Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat lanaren egilea ere bada.

Amaia Elizalde Estenaga
MHLI. UPV/EHU
(Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.

Idoia Gereñu Odriozola
Ehu
Filosofian lizentziaduna (EHU) eta Giza Zientzietan doktorea (2016, Carlos III) Jarrai (1959-1968), euskal teatroaren abangoardiako ikur tesiari esker. XX. mendeko euskal antzerkia ikertzen du eta horren fruitu dira, besteak beste: Antzerti 75 urte ondoren (EtorOstoa, 2007); ´Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian´ (Hamaika Bide, 2012). ´Teatroaren mututzea XX. mendean´ (Euskera, 2018); ´La supresión en el teatro vasco´ (Peter Lang, 2020); ´Euskal teatro amateurra definitzeko erreferentzia historikoen bilakaerarekiko hurbilpen kritikoa´ (Egan, 2021); ´Living Theatreren Antigone Donostian izan zenekoa´ (Egan, 2023); ´Salbatore Mitxelenaren Erri bat guruzbidean…¨ (UNED, 2023). EHAZEko koordinatzailea eta, EHUn eta UEUn irakaslea izana da. Gaur egun, GANBILA argitalpen-taldeko kidea, KATIUSKA antzerki taldeko zuzendaria eta Bigarren Hezkuntzan Filosofiako irakaslea da.

Alex Gurrutxaga Muxika
EHU
Alexander Gurrutxaga Muxika doktorea da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian (2020), eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea 2016tik, Gasteizko Hezkuntza Fakultatean. Euskal Filologia eta Literatura Konparatua ikasi zituen, eta Xabier Leteren obrari buruzko tesiarekin doktoratu zen, Lourdes Otaegiren zuzendaritzapean. 2013-2021 bitartean Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kide izan zen, eta egun Literatura Dokumentu Historiko Gisa izeneko ikertaldean dabil. Xabier Lete, aberriaren poeta kantaria saiakeraren egilea da (2020, Euskadi Saria), eta Xabier Leteren lirika osoa argitaratu du Lourdes Otaegirekin (Poema eta abestia guztiak, 2022). Literatura Unibertsala (Batxilergoa I) (2016) testuliburuaren egileetako bat da, eta berriki Anjel Lertxundi: idazlea eta obra (2024) liburua koordinatu du Beatriz Zabalondorekin batera. Dibulgazio eremuan, literatura kritikari gisa kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluak argitaratuz (Berria, Erlea, Euskadi Irratia, etab.), eta Joana Otxoa de Alaiza pianistarekin batera Txori kantazale ikuskizuna eta disko-liburua sortu ditu (Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2020).

Patxi Juaristi Larrinaga (patxi.juaristi@ehu.eus) is a Ph.D. graduate professor in the Department of Political Science and Administration at the UPV/EHU. In the course 1998/99, he was a visiting professor at the University of Idaho (USA). From 2005 to 2009, he was Director of Universities of the Basque Government. From 2011 to 2012, he was the coordinator of the Master of Government and Political Research and, since 2016, is the coordinator of a postgraduate degree on Linguistic Planning organized by the university and Asmoz. From 2009 to 2017 he was a member of the board of UPV/EHU`s Ethics Committee of issues related to research with humans. He has also been a member of the Master's and Doctor's Board of quality (2016-2017). He has published several articles and 13 books on Basque culture, Basque values, and Basque language. He has also researched and published books and articles related to the Civil War and historical memory. He has been the director or co-director of seven PhD thesis. Is member of the Royal Academy of the Basque Language (Euskaltzaindia). Between 2017 and 2020 he has been the vice-chancellor of the Biscay Campus at the UPV/EHU.

Ismael Manterola Ispizua
MHLI. UPV/EHU
(Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.

Lourdes Otaegi Imaz
UPV/EHU
Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.

Kirmen Uribe
Kirmen Uribek lau nobela eta hiru poema-liburu idatzi ditu. Bere liburuak hogeitik gora hizkuntzatara daude itzuliak. Besteak beste, Espainiako Narratiba Saria, Kritika Saria, 111 Akademia edo Eusko Ikaskuntza Saria irabazi ditu, azken hau, "euskararen nazioarteko enbaxadore" izatearren. 2018an New Yorkeko Liburutegiaren idazketa beka prestigiotsua jaso zuen eta geroztik New Yorken bizi da, non New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) idazketa kreatiboko masterrean irakasle den. Astero podcasta bidaltzen du bertatik Berria egunkarirako. 2025eko irailean, Asier Altunak Karmele filma estreinatuko du, Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritua.

Beatriz Zabalondo Loidi
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA, UPV/EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.

Joseba Zulaika Irureta
Joseba Zulaika (Ph.D. Princeton 1982) is an anthropologist and Professor Emeritus at the Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno. Dr. Zulaika conducted fieldwork and published ethnographies of deep-sea fishermen, farmers, soldiers, ETA, hunters, and artists. He has published extensively on political violence and counterterrorism, including his most recent book Hellfire from Paradise Ranch: On the Frontlines of Drone Warfare (2020). He has also worked on the urban renewal of the city of Bilbao; among his publications is That Old Bilbao Moon: The Passion and Resurrection of a City.
Registration fees
Face-to-face | Until 19-06-2025 |
---|---|
0 EUR |
Venue
Euskaltzaindia
Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.
Bizkaia
Sustainable development goals
Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

16 - Peace, justice and strong institutions
Foster peaceful and inclusive societies for sustainable development, facilitate access to justice for everyone and construct efficient and inclusive institutions that are accountable at all levels. Key issues: a reduction in violence, mistreatment and exploitation, the rule of law, equal access to justice, a reduction in corruption and bribery, efficient and transparent institutions, participation, access to information, protection of fundamental freedoms.
More information