EKOLIDERRAK Zabalean- Jasangarritasun eta eraldaketarako lidergoan online formakuntza ibilbidea

10.Oct - 28.May

Cod. H27-21

Calculating availability...

Waiting list
Date expired

Gazte Ekoliderrak programan parte hartu ezin duten guztientzat alternatiba gisa sortu da Ekoliderrak Zabalean.

Online-ikastaroko modalitate honek jasangarritasunaren ikuspegi integrala emango du, eta Gazte Ekoliderrak programaren saioen hautaketaren bidez lidergo eraldatzailerako bidea egiteko tresnak eskainiko ditu.

2 ARDATZ: trebatu: zer gai?

Iraunkortasuna:
- Kontzeptuak eta helburuak.
- Ikuspegi sistemikoa.
- Arazo eta erronka zehatzak identifikatzea.
- Irtenbide lokalak eta globalak (Gipuzkoatik mundura).

Lidergoa
- Lidergo-ereduak.
- Lidergo-konpetentzia indibidualak.
- Lidergo-gaitasunak taldean
- Lidergo eraldatzailea

PROGRAMAREN EZAUGARRIAK

35 ordu. 2021eko urritik 2022ko maiatzera arte

PRESTAKUNTZA, IRAUNKORTASUNEAN ADITUAK DIRENEN ESKUTIK
• Saio teoriko-praktikoak.
• Eztabaida-foroak eta hitzaldiak

LIDERGOA GARATZEKO IBILBIDEA
• Lidergo eraldatzaile baterako tresnak ezagutzea.

ETORKIZUNEKO EKOLÍDER IBILBIDE PERTSONALARI BURUZKO HAUSNARKETA
• Erreferenteak ezagutzeko hitzaldi inspiratzaileak.

Nori zuzenduta dago?
• Pertsona guztien eskura dagoen prestakuntza: profil desberdinetara irekia, adin-mugarik gabe eta edozein lekutatik.
• Iraunkortasunaren konplexutasuna ezagutu nahi duten pertsonak.
• Lidergo eraldatzaileko tresnetan lehen trebakuntza izan nahi duten pertsonak.
• Ikastaroa bere erritmoan egiteko malgutasuna nahi duten pertsonak.
• Adin-mugarik eta aurretiko prestakuntzarik gabe
• Ez da ezinbestekoa euskara ulertzea.
• Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila eta Kutxa Ekogunea elkarlanean ari dira prezio murriztua eskaintzeko. UIKren laguntzarekin.

Kontsulta ezazu informazio xehatua ESTEKA honetan: 

Zergatik Ekoliderrak Zabalean?
Etorkizun iraunkorra lortzea premiazko erronka garrantzitsua da, kontuan hartuta zein sistema ekonomiko, politiko eta kulturaletan gauden. Ideia berritzaileak inplementatzeko eta paradigmak aldatzeko gai direnak. Parte-hartzaileek, besteak beste, klima-larrialdia eta biodibertsitatearen galera-egoera, gizarte-berrikuntza, ekonomia zirkularra, energia-eraldaketa, kontsumo jasangarria eta gobernantza-ereduak aztertu eta barneratuko dituzte. Ikusi programa. (LINK_Oraindik ez daukagu)
Aldaketaren parte izatera animatzen zaitugu.
 

Objectives

Iraunkortasunaren ezagutzan sakontzea ikuspegi holistiko batetik.
 

Lidergo eraldatzailean gaitasunak eskuratzea.
 

Kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Activity directed to

  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals
  • All public

Contributors

  • Kutxa Ekogunea
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Online Course
    • Education
    • Sostenibility
  • 10.Oct - 28.May
  • Basque
  • Web